(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Arau orokorrak :
      • 41/2015 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa” 560 eredua onetsi, eta hura aurkezteko modua eta prozedura ezartzen dituena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

41/2015 Foru Agindua, otsailaren 16koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa” 560 eredua onetsi, eta hura aurkezteko modua eta prozedura ezartzen dituena

 

(2015eko 35. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 20an)

Besteak beste Zerga Bereziei buruzko abenduaren 28ko 38/1992 Legea aldatu zuen azaroaren 27ko 28/2014 Legeak aldaketa nabarmena ekarri du elektrizitataren gaineko zergaren kontzeptuari dagokionez; izan ere, fabrikazioaren gaineko zerga berezi bat izateari utzi dio, eta, geroztik, kontsumorako energia elektrikoaren hornidura edo energia elektrikoaren ekoizleek beraiek sortzen duten elektrizitatearen kontsumoa kargatzen duen zerga bat izatera igaro da.

Zergaren kontzeptua aldatu bada ere, ez da errotik aldatu tributu zorraren funtsezko elementuak zehazteko modua, ez eta Nafarroako Foru Komunitateak zerga ordainarazteko konexio-puntuak zehazteko ere, baina, hala ere, beharrezkoa da autolikidazioa egiteko eredu berri bat onestea, zerga horrek izaera berriarekin indarra hartzeko behar diren aldaketak jasoko dituena.

Horregatik, foru agindu honen helburua da zerga honen autolikidazioa egiteko 560 eredua onestea.

Agindu dut:

1. artikulua. 560 eredua onestea.

1. “Elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren aitorpena. Likidazioa” 560 eredua onesten da.

2. 560 eredua telematika bidez aurkeztu beharko da, erabiliz, 4. artikuluan xedatutakoarekin bat.

2. artikulua. 560 eredua aurkeztera behartuta daudenak.

560 eredua aurkeztu beharra dute abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 96. artikuluan ezarritakoaren arabera elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren zergadun direnek.

96. artikuluko 1. eta 4. ataletan arautzen diren zergadunek 560 eredua aurkeztu beharko dute, autolikidazioaren emaitza zein den ere.

3. artikulua. 560 eredua aurkezteko epea.

Kasuan kasuko likidazioaldia bukatzen den egunetik hasita, zergadunek hogei egun naturaleko epea izanen dute 560 eredua aurkezteko eta, hala badagokio, zerga kuota Nafarroako Zerga Ogasunean sartzeko, ordainketa helbideratzen denean izan ezik.

Zergaldia urtebetekoa baldin bada, abenduaren 28ko 38/1992 Legearen 96.3 artikuluan aipatzen diren zergadunek apirilaren lehenengo hogei egun naturaletan aurkeztu beharko dute autolikidazioa.

4. artikulua. 560 eredua aurkezteko modua.

560 eredua telematika bidez aurkeztuko da, 5. eta 6. artikuluetan ezarritako prozedurari jarraikiz eta hango baldintzak betez.

5. artikulua. 560 ereduko aitorpenak telematika bidez, erabiliz, aurkezteko baldintza orokorrak.

1. 560 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa baldintza hauei jarraikiz eginen da:

a) Aitortzaileak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Aitortzaileak ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du, Nafarroako Zerga Ogasunak onartua, Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautzen duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretuan ezarrita dagoenari jarraikiz.

Baimenduta dauden ziurtapen zerbitzuak eta ziurtagiri elektronikoak dagokien atalean aipatzen dira; eko http://www.hacienda.navarra.es helbidetik abiatuta iristen ahal da atal horretara.

c) Aitorpenak, komunikazioak eta zerga arloko beste agiri batzuk hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko eta tributu zorren ordainketa telematika bidez tramitatzeko kanpo-lankidetzarako akordioa onesten duen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, aurkezlea aitorpenak hirugarrenen izenean egiteko baimenduta dagoen pertsona edo entitate bat baldin bada, Nafarroako Zerga Ogasunak aurreko b) letran adierazitakoaren arabera onartutako ziurtagiri elektronikoa eduki beharko du.

d) 560 ereduaren aurkezpen telematikoa egiteko, aitortzaileak edo baimendutako aurkezleak, halakorik bada, Nafarroako atarian eskuragarri dagoen web inprimakia erabili beharko du.

e) Aitortzaileek aurkezpen telematiko hori egiteko eskatzen diren arau teknikoak bete beharko dituzte. Arau horiek Nafarroako Zerga Ogasunaren web orrian daude ikusgai, eko http://www.hacienda.navarra.es helbidean.

2. Telematika bidez igortzen diren aitorpenetan akats formalak atzematen direnean, sistemak berak emanen dio horren berri aitortzaileari errore-mezuen bitartez, behar diren zuzenketak egin ditzan.

6. artikulua. 560 ereduko aitorpenen aurkezpen telematikoa, bidez, egiteko prozedura.

Aitorpenen aurkezpen telematikoa bidez, web inprimakia erabiliz, egiteko, prozedura hau erabiliko da:

1. Nafarroako Ataritik, Ogasunarekin egiten diren izapideen zerbitzuan sartu.

2. Egin nahi den aitorpenaren eredua hautatu, eta aitorpena aurkeztu ahal izateko datu guztiak bete.

3. Aitorpena bete ondoren, igortzeko aukera erabili. Aitorpena zuzena bada, sistemak balioztatuko du. Akatsik atzemanez gero, inprimakiaren bidez komunikatuko da, eta haiek zuzendu arte ezin izanen da aitorpena aurkeztu. Aitorpena zuzen bete ondoren, sistemak komunikatuko du aurkeztutako aitorpenari esleitutako zenbakia, eta, orobat, inprimatzeko aukera eskainiko du, frogagiri gisa erabiltzeko.

Xedapen Gehigarri Bakarra. Estatuko araudi aplikagarria.

Foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten ez dion orotan, abenduaren 29ko HAP/2489/2014 Aginduan xedatutakoa aplikatuko da Nafarroako Foru Komunitatean. Agindu horren bidez elektrizitatearen gaineko zerga bereziaren zergadunen zentsuaren egitura eta funtzionamendua ezarri ziren, “Elektrizitatearen gaineko zerga berezia. Autolikidazioa” 560 eredua onetsi zen, eta eredu hori aurkezteko modua eta prozedura ezarri ziren.

Lehenengo Xedapen Iragankorra. 2015eko urtarrilaren 1etik atzerako likidazioaldiei dagozkien 560 ereduak.

2015eko urtarrilaren 1etik atzerako likidazioaldiei dagozkien autolikidazioak aurkezteko, foru agindu hau onetsi aurretik indarra zuen 560 eredua erabili behar da.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Foru agindu honen bidez onesten den 560 eredua eskuragarri ez dagoen bitartean erabili beharreko 560 eredua.

560 eredua elektrizitatearen gaineko zerga berriaren eskakizunetara egokitzeko behar diren aldaketa teknikoak egin bitartean, 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren likidazialdiei dagozkien autolikidazioak aurkezteko, aurreko xedapen iragankorrean aipatutako eredua erabiliko da.

Hirugarren Xedapen Iragankorra. Kuotak banantzea 560 ereduan.

560 ereduko kuoten banantzea ez da beharrezkoa izanen 2015eko uztailaren 1era arte. Egun horretatik aurrera informazio hori autolikidazio bakoitzarekin batera aurkeztu beharko da. 2015eko uztailean aurkeztu beharreko autolikidazioetan, 2015eko urtarrilaren 1etik egun horretaraino autolikidatutako kuoten banantzea sartu beharko da.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Lehenengo eta bigarren xedapen iragankorretan ezarritakoa galarazi gabe, indarrik gabe uzten da Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren irailaren 19ko 172/2000 Foru Agindua, zerga bereziei eta aseguru primen gaineko zergei dagozkien aitorpen ereduak, pezetatan eta eurotan, onetsi, eta haiek kudeatzeko arauak ezarri zituena, 560 eredudiari dagokion orotan.

2. 2015eko apirilaren 1etik aurrera, indarrik gabe uzten da otsailaren 28ko 24/2011 Foru Agindua, 513 eredua, “Elektrizitatearen gaineko zerga. Jardueren urteko aitorpena” izenekoa, onesten duena.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako likidazioaldiei aplikatuko zaie.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa