(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga :
      • 49/2012 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zein baldintza, betekizun eta jarduerari aplikatu behar zaien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamalaugarren ...

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

49/2012 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zein baldintza, betekizun eta jarduerari aplikatu behar zaien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamalaugarren ...

49/2012 Foru Agindua, martxoaren 13koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zein baldintza, betekizun eta jarduerari aplikatu behar zaien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamalaugarren xedapen iragankorra ezartzen duena (Nola egotzi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa sorburu izan duten 2012ko lehenbiziko hiruhileko kobrantzak)

(2012ko 55. NAOn argitaratutako testua, martxoaren 20an)

Atarikoa

Egonkortasunaren plan nazionalaren barruan, Nafarroako Foru Komunitatearen 2011ko ekitaldiko aurrekontuak defizit helburua bete zezan, Nafarroako Gobernuak, besteak beste, baimendu zuen zenbait konpromiso atzeratzea; hori guztia 2011rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 22/2010 Foru Legea aldatu zuen irailaren 27ko 14/2011 Foru Legearekin bat eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearekin bat.

Antzeman zen atzeratze horrek eragin fiskala ekar liezaiekeela zenbaitetan subjektu pasibo batzuei, eta, hortaz, arrazoizkotzat jo zen hori saihesteko edo apaltzeko neurriak hartzea.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 6.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren subjektu pasiboek, diru-sarrerak eta gastuak egozterakoan, aukera ditzakete bai sorrarazpenaren irizpidea bai kobrantza eta pagamenduarena.

Subjektu pasiboak kobrantza eta pagamenduaren irizpidea, hots, kutxarena, aukeratuz gero, Nafarroako Gobernuak 2011ko zenbait konpromiso 2012ko lehenengo hilabeteetara arte atzeratzeko hartutako neurri horrek eragin fiskal garbia izanen du subjektu pasibo horren gainean. Izan ere, 2011n ez du kobratuko 2011ko faktura batzuei dagokiena, eta hortaz, ez ditu diru-sarreren artean egotziko; horiek, 2012an kobratuko ditu, baita diru-sarreren artean egotziko ere. Hori dela eta, subjektu pasibo horien diru-sarreren eta gastuen kontua gutxituko da dezente 2011n, eta, 2012an, ordea, handitu eginen da nabarmen.

Gorabehera fiskal hori konpondu nahian, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko 20/2011 Foru Legean, haren lehenengo artikuluko hogeita bigarren atalean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginari hamalaugarren xedapen iragankorra erantsi zitzaion, eta ahalmena eman zitzaion Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zehatz ditzan zein baldintza, betekizun eta enpresa jarduera egotz dakizkiokeen 2011ko zergaldiari, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zenbait kobrantza 2012ko lehen hiruhilekoan jasotzen direnean, hori guztia 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak edukita, eta kobrantza eta pagamenduaren irizpidea (kutxarena ere deitua) deritzon aldi baterako egozpenaren aplikazio zuzenari dagokionez.

Foru agindu honen aplikazio eremuari dagokionez, antzeman da farmazia-produktuen txikizkako merkataritzaren jarduerak eta doako laguntza juridikoan aritzeko prokuradorearen eta abokatuaren jarduerak bat egiten dutela arestian aipatutako baldintzekin, esan nahi baita Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zenbait pagamendu, 2011ko hilabete batzuei zegozkienak, 2012ko lehenengo hilabeteetan jaso direla.

Kontuan izanik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamalaugarren xedapen iragankorrak eman didan ahalmena Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren zenbait kobrantza, 2012ko lehen hiruhilekoan jasoak, egozteari dagokionez, agindu dut:

1. artikulua. Aplikazio eremua: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hamalaugarren xedapen iragankorra zein jarduerari aplikatu behar zaion, horiek.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 6.2 artikuluan ezarritako kobrantza eta pagamenduaren irizpidearen aplikazioaren ondorioetarako, farmazia-produktuen txikizkako merkataritzaren jardueran eta doako laguntza juridikoan aritzeko prokuradorearen eta abokatuaren jardueran aritzen diren subjektu pasiboek 2011ko zergaldiari egotz diezazkiokete Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioak jarduera horiengatik, 2011ko hilabete batzuei zegozkien arren, 2012ko lehenengo hiruhilekoan ordaindu dituen kobrantzak.

2. artikulua. Aukera horretaz nola baliatu.

Aurreko artikuluan ezarritako aukera 2011ko zergaldiari dagokion aitorpena egiterakoan baliatuko da; horretarako, 2012an jaso arren, 2011ko zergaldiari egotzi behar zaizkion kobrantzak zehaztuko dira.

Aukera hori baliatzeak ez du ekarriko zenbait diru-sarrera ez egoztea, edo horiek bi zergalditan egotzi behar izatea.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea eta ondorioak.

Foru agindu honek eta hartan zehazturiko ondorioek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa