(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

2/2012 Foru Legea, otsailaren 14koa, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aldi baterako karga osagarri bat ezarri eta zenbait atxikipen eta konturako diru-sarrera aldatzen dituena

(2012ko 37. NAOn argitaratutako testua, otsailaren 22an)

Atarikoa

Foru legeak funtsezko bi arrazoi ditu oinarritzat. Alde batetik, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, estatuko kuota osoari aldi baterako karga osagarri bat ezarri izana araubide komuneko lurraldean. Eta bestetik, Foru Komunitatearen diru-sarrera publikoak finkatu eta sendotu beharra, defizit publikoaren helburua lortzea iristeko moduko asmo argia izan dadin, kontuan hartuta egungo testuingurua, non, nazioko nahiz nazioarteko koiuntura ekonomikoan, batez ere gure inguruko herrialdeetan, jarduera moteltzen joateko joera nabarmena baitago, azken pronostikoei esker ezagutu ditugun datuen arabera.

Lehendabiziko arrazoiari dagokionez, Foru Komunitateak bere zerga araubideari eutsi eta hura ezarri eta arautzeko eskumena duela gogoratu behar da, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoan aitortua eta Estatuarekin izenpetutako Hitzarmen Ekonomikoan garatua; hain zuzen ere, lege testu horretan xedatzen denez, Foru Komunitateak estatuan dagoen egiazko presio fiskal orokorraren baliokidea ezarri eta mantenduko du. Agindu hori garatu eta xehetasun guztiekin zehaztu ez bada ere, berarekin dakar Nafarroan ezin zaiola ezikusiarena egin pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren estatuko kuota osoari araubide komuneko lurraldean ezarri zaion karga osagarriak zerga-kargan eragin duen igoera nabarmenari. Defizit publikoa zuzentzeko, aurrekontu, zerga eta finantza arloetan presako neurriak onesteari buruzko abenduaren 30eko 20/2011 Errege Lege-dekretuaren bidez ezarri da karga osagarri hori 2012ko eta 2013ko zergaldietarako.

Zalantzarik gabe, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren funtsezko elementuen sakoneko aldaketa batek -kasu honetan, karga-eskalarenak- ondorio nabarmenak ditu zergadun gehienek jasan beharreko zerga zamaren zenbatekoan eta banaketan, kontuan hartuta, gainera, tributu honen izaera orokorra, zuzena eta pertsonala. Ukaezina da pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela tributu-araubide ororen enblema nagusia da, eta agerian geratzen dela, bertan, sistema fiskalak nola islatzen dituen errealitatearen gainean gaitasun ekonomikoaren eta tributu progresibitatearen printzipioak. Horregatik guztiagatik, Foru Komunitateak arlo honetan erabateko eskumena duela ukatu gabe, Hitzarmen Ekonomikoan harmonizaziorako ezarritako irizpide orokorrekin bat, bereziki presio fiskal baliokidea mantentzekoa, beharrezkoa da kontuan hartzea zerga horri dagokionez araubide komuneko lurraldean gertatu diren aldaketak.

Diru-sarrera publikoen premiazko sendotzeaz den bezainbatean, gogoratu behar da Nafarroako 2012ko Aurrekontu Orokorrei buruzko memorian ohartarazten zela aurrekontu hauen testuinguru ekonomiko eta finantzarioa zaila izanen zela, ohi ez bezain zaila. Gure inguruko herrialdeetako hazkunde-aurreikuspenak, oraintsu jakinarazi direnak, 2011. urtearen amaieran zeudenak baino askoz ezkorragoak dira, eta Foru Komunitateari ere eragiten diote, are gehiago kontuan hartuta gure ekonomia kanpoko eskaeran oinarritzen dela. Egoera horrek, bistan da, zergetatik datozkigun diru-sarrerei ere eraginen die eta, beraz, defizit publikoaren helburua lortzea baldintzatuko du. Horrexegatik, arrazoizkoa eta zentzuzkoa da eskatzea zergadun nafarrei ahalegin gehigarria egin dezaten, Foru Komunitatearen aurrekontuen oreka bermatzearren, horrek lagunduko baitu Nafarroako sektore publikoari sinesgarritasuna ematen, eta oinarri sendoak finkatzen jarduera ekonomikoaren etorkizuneko garapenerako eta enplegua sortzeko.

Foru legearen egitura bi artikuluk osatzen dute. Lehenengo artikuluak aldatu egiten du ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina. Lehen idatz-zatian (Bat), aldaketa bat egiten du zerga-oinarri orokorraren karga-eskalan. 45.480 eurotik 88.000 eurora doan tartea bitan egin da, eta bi tarte berri sortu dira. Lehendabiziko tartean sartuta daude 45.480 eurotik 53.407 eurora bitarteko likidazio oinarriak, eta %40ko karga-tasarekin zergapeturik egonen da. Bigarrenean, berriz, 53.480 eurotik 88.000 eurora bitarteko likidazio oinarriak daude sartuta, eta karga-tasa %42koa izanen da. Karga-eskalaren aldaketa honek ondorioak izanen ditu 2012an amaitzen diren zergaldietan, foru lege honek indarra hartu ondoren, eta 2013an amaitzen direnetan.

Artikulu honen bigarren idatz-zatiak (Bi) karga osagarri bat ezartzen du zergaren kuota osoan, eta, aurreko kasuan bezala, ondorioak izanen ditu 2012an amaitzen diren zergaldietan, foru lege honek indarra hartu ondoren, eta 2013an amaitzen direnetan. Hortaz, zergaren kuota osoak, hau da, likidazio oinarri orokorrari eta aurrezkiaren oinarri bereziari dagozkien tasen aplikaziotik sortutako kuoten baturak, igoera bat izanen du, karga osagarri berria likidazio oinarri horiei aplikatzetik sortutakoa adinakoa. Karga horrek bi eskala berri ditu eta haietako bakoitza aplikatuko zaio, hurrenez hurren, likidazio oinarri orokorrari eta aurrezkiaren likidazio oinarri bereziari.

Aurreko igoerarekin bat, lehen artikuluko hirugarren idatz-zatiak (Hiru) aldaketak ezarri ditu lan etekin orokorren eta administrazio kontseiluetako kideen lansarien gaineko atxikipen portzentajeen tauletan. Artikuluaren laugarren idatz-zatiak (Lau) aldatu egiten ditu bestelako errenten gaineko atxikipenen eta konturako diru-sarreren portzentaje batzuk, hala nola honako errenten gainekoak: kapital higigarriaren etekinak, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen eta partaidetzen eskualdatzeen edo errenboltsoen ondoriozko ondare gehikuntzak, eta ondasun higiezinen errentamenduetatik eta azpierrentamenduetatik heldu diren etekinak.

Azkenik, laugarren idatz-zati horretako edukiarekin bat, bigarren artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea aldatzen du, zerga honen atxikipenen eta konturako diru-sarreren portzentaje berriak ezartzeko.

Lehenengo artikulua.-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina aldatzea.

Bat. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren 59.1 artikulua aldatu da. 2012an, foru lege honek indarra hartu ondoren, eta 2013an amaitzen diren zergaldietan izanen ditu ondorioak.

"1. Likidazio-oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA,
GEHIENEZ ERE
(euroak)

KUOTA
OSOA
(euroak)

OINARRIAREN
GAINERAKOA
(euroak)

APLIKATU
BEHARREKO TASA
(portzentajea)

3.825

13

3.825

497,25

4.674

22

8.499

1.525,53

9.027

25

17.526

3.782,28

13.279

28

30.805

7.500,40

14.675

36

45.480

12.783,40

7.927

40

53.407

15.954,20

34.593

42

88.000

30.483,26

37.000

43

125.000

46.393,26

Gainerakoa

44

Bi. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginari berrogeigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012an, foru lege honek indarra hartu ondoren, eta 2013an amaitzen diren zergaldietan izanen ditu ondorioak.

Berrogeigarren Xedapen Gehigarria. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aldi baterako karga osagarri bat ezartzea.

58. artikuluan aipatzen den zergaren kuota osoak zenbateko hauek adinako igoera izanen du:

a) 59. artikuluan aipatzen den likidazio-oinarri orokorrari ondoko eskalan ageri diren karga-tasak aplikatzetik sortutakoa:

LIKIDAZIO-OINARRIA, GEHIENEZ ERE (euroak)

KUOTA OSOAREN IGOERA
(euroak)

OINARRIAREN GAINERAKOA
(euroak)

APLIKATU BEHARREKO TASA (portzentajea)

3.825

0,00

3.825

0,00

4.674

0,50

8.499

23,37

9.027

0,50

17.526

68,50

13.279

1,50

30.805

267,69

14.675

2,00

45.480

561,19

7.927

2,50

53.407

759,37

34.593

3,00

88.000

1.797,16

37.000

3,50

125.000

3.092,16

50.000

4,00

175.000

5.092,16

125.000

4,50

300.000

10.717,16

Gainerakoa

5,00

b) 60. artikuluan aipatzen den aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziari ondoko eskalan ageri diren karga-tasak aplikatzetik sortutakoa:

LIKIDAZIO-OINARRIA, GEHIENEZ ERE (euroak)

KUOTA OSOAREN IGOERA
(euroak)

OINARRIAREN GAINERAKOA
(euroak)

APLIKATU BEHARREKO TASA (portzentajea)

0,00

0,00

6.000,00

1

6.000,00

60,00

18.000,00

3

24.000,00

600,00

Likidazio oinarriaren gainerakoa

5

Zerga araudian 59. artikuluko eskala edo tarifaren aplikazioa aipatzen denean, eskala hori karga osagarria gehituta aplikatuko da".

Hiru. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginari berrogeita batgarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012an, foru lege honek indarra hartu ondoren, eta 2013an ordaintzen edo abonatzen diren etekinetan izanen ditu ondorioak.

"Berrogeita Batgarren Xedapen Gehigarria. Lan etekinen gaineko atxikipenen edo konturako diru-sarreren portzentajea.

1. Atxikipen portzentajeen taula orokorra.

URTEKO ETEKINA EUROTAN

SEME-ALABEN ETA BESTE ONDORENGO BATZUEN KOPURUA

Seme-alabarik gabe

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10 edo gehiago.

11.250etik gora

4,10

2,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

12.750etik gora

6,20

4,10

2,10

0,10

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

14.250etik gora

8,20

6,20

4,10

2,10

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

16.750etik gora

10,20

8,20

6,20

4,20

1,10

0,10

0,00

0,00

0,00

0,00

0,00

19.750etik gora

12,30

11,30

9,70

8,20

6,20

4,10

0,10

0,00

0,00

0,00

0,00

23.250etik gora

13,80

12,30

11,80

9,20

8,20

6,20

4,10

0,10

0,00

0,00

0,00

25.750etik gora

14,90

13,40

12,80

10,30

9,70

8,20

6,20

4,10

1,10

0,00

0,00

28.250etik gora

16,00

14,50

13,90

12,40

10,80

9,20

8,20

6,10

4,10

1,10

0,00

32.250etik gora

17,10

15,60

15,10

13,50

12,90

11,30

10,20

8,20

7,20

5,10

2,10

35.750etik gora

18,20

17,20

17,10

14,60

14,00

13,40

12,30

10,30

9,20

7,20

6,10

41.250etik gora

19,40

18,30

18,30

16,70

16,10

15,60

13,50

12,40

11,30

10,20

9,20

48.000tik gora

21,50

21,50

20,90

18,90

18,30

17,70

16,60

15,60

14,50

13,40

12,30

55.000tik gora

24,10

23,50

23,00

21,50

21,50

20,90

19,80

18,70

17,70

16,60

15,00

62.000tik gora

26,10

25,50

24,50

24,50

23,50

22,90

21,90

21,40

19,80

18,70

17,20

69.250etik gora

28,30

27,70

27,20

26,60

25,10

25,00

24,40

22,90

21,80

20,30

19,30

75.250etik gora

29,40

29,40

28,30

27,30

27,20

26,20

26,10

24,50

23,40

22,30

21,30

82.250etik gora

30,50

30,50

30,50

29,40

29,40

28,30

27,70

26,60

25,60

24,50

23,90

94.750etik gora

31,70

31,70

31,70

30,60

30,60

30,50

29,50

28,90

27,80

26,80

25,70

107.250etik gora

33,90

33,90

33,90

32,90

32,30

31,70

31,20

30,10

29,50

28,50

27,40

120.000tik gora

35,10

35,10

34,60

34,00

33,50

32,90

32,40

31,30

30,70

29,70

29,10

132.750etik gora

35,80

35,70

35,20

34,70

34,10

33,60

33,00

32,50

31,90

30,80

30,30

146.000tik gora

36,40

36,40

36,40

35,80

35,30

34,70

34,20

33,60

33,10

32,50

31,90

2. Jardunean izan eta desgaitasuna duten langileei goiko 1. idatz-zatian ezarritako taulan dagokien atxikipena eginen zaie, baina ondoko eskalan ageri den koefiziente murriztailea aplikatuta:

URTEKO ETEKINAK
(euroak)

ELBARRITASUN MAILA

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

100eko 33 edo gehiago

100eko 65 edo gehiago

11.250,01

23.250,00

5

15

23.250,01

41.250,00

3

15

41.250,01

94.750,00

2

8

94.750,01

Hortik gora

2

5

Eskala horretan agertzen diren murrizketak aplikatzearen ondorioz, ezin izanen da zerotik beherako portzentajerik atera.

3. Atxikipenen portzentajea, langabeziako prestazioen kasuan.

Langabeziako prestazioen kasuan, entitate kudeatzaile batek onetsiak betiere, atxikipenetan honako portzentaje hauek aplikatuko dira:

URTEKO ATXIKIPENAREN ZENBATEKOA EUROTAN

PORTZENTAJEA

11.250etik gora

4,10

12.750etik gora

6,20

14.250etik gora

8,20

4. Administrazio kontseiluetako kideek, kontseilu horien ordez aritzen diren batzordeetako kideek eta antzeko ordezkaritza organoetako gainerako kideek, izaera hori dela-eta jasotzen dituzten lansarien kasuan, atxikipenaren portzentajea %35ekoa izanen da.

5. Portzentaje horiek erregelamendu bidez aldatzen ahalko dira".

Lau. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginari berrogeita bigarren xedapen gehigarria gehitzea. 2012an, foru lege honek indarra hartu ondoren, eta 2013an ordaintzen edo abonatzen diren errentetan izanen ditu ondorioak.

"Berrogeita Bigarren Xedapen Gehigarria. Honakoen gainean egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea: ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo errenboltsoen ondoriozko ondare gehikuntzak, sariak, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduak, irudi eskubidearen lagapena, eta ondasun higigarrien kapitalaren bestelako etekin batzuk.

Atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea %20koa izanen da ondasun higigarrien kapitalaren etekin edo ordainsarietan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo errenboltsoen ondoriozko ondare gehikuntzetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan, irudi eskubidea ustiatzeko eskubidearen lagapenaren etekinetan, jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinetan, laguntza teknikoko prestazioen etekinetan eta ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko etekinetan.

Portzentaje hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da".

Bigarren artikulua.-Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen aldaketa.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeari hogeita zazpigarren xedapen gehigarria erantsi zaio. 2012an, foru lege honek indarra hartu ondoren, eta 2013an ordaintzen edo abonatzen diren errentetan izanen ditu ondorioak.

"Hogeita Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Atxikipenaren edo konturako sarreraren portzentajea. Orokorrean, egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea %20koa izanen da.

Portzentaje hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da".

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioekin.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa