(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga :
      • 477/2014 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izeneko 290 eredua onesten duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

477/2014 Foru Agindua, abenduaren 11koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, “zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izeneko 290 eredua onesten duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2014ko 252. NAOn argitaratua, abenduaren 29an)

2013ko maiatzaren 14an, Madrilen gauzatu zen Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko Akordioa (aurrerantzean Akordioa), nazioarteko zerga betebeharra hobetzeko eta atzerriko kontuen zerga betebeharrari buruzko Estatu Batuetako legea betetzeko.

Akordio horrek, nazioarteko iruzur fiskalaren aurkako borrokan aurrera egitea baitu xede, informazioa trukatzeko sistema automatiko bat ezartzen du bi estatuen arteko laguntzaren esparruan, zerga arloko helburuekin; hori guztia, Madrilen, 1990eko otsailaren 22an Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen artean gauzatutako Hitzarmenaren 27. artikuluko aurreikuspenarekin bat, ez dadin ezarpen bikoitzik izan, ezta errentaren gaineko zergei buruzko ihes fiskalik ere.

Akordioak betebeharra ezartzen die Espainiako finantza erakundeei: alde batetik, estatubatuarrak edo herrialde horretako egoiliarrak diren entitate edo pertsonen titulartasun edo kontroleko kontuak identifikatzekoa; bestetik, finantza kontu horiei buruzko informazioa Espainiako zerga administrazioari urtero ematekoa. Gogoratu behar da Akordioa, bere izaera juridikoagatik, zuzenean lotzailea dela eta nahitaez betebeharrekoa horretara lotzen dituen subjektuentzat; bestetik, Akordioaren osagarri gisa, ekainaren 14ko HAP/1136/2014 Agindua onetsi zen, zeinak zenbait gai arautzen dituen Espainiako Erresumaren eta Ameriketako Estatu Batuen arteko akordioan informatzearen eta arretaren gainean ezarritako betebeharrei buruz, hura nazioarteko zerga betebeharra hobetzeko eta atzerriko kontuen zerga betebeharrari buruzko Estatu Batuetako legea betetzeko adostu baitzen; bestetik, zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa onesten da, hau da, 290 eredua.

Alabaina, informatzeaz eta arretaz ekainaren 14ko HAP/1136/2014 Aginduan jasotzen diren betebeharrekin loturiko gai horiek zuzenean aplikatzekoak izan arren, kontuan hartu behar da Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2.a) artikuluak ezartzen duela legez eskatzen den zerga arloko informazioa emateko betebeharrak gauzatzea xede duten aitorpenak, zein bere araudiaren arabera, Estatuko Administrazioan edo Foru Komunitatekoan aurkeztu beharko direla; bestetik, zehazten du enpresaburu edo profesional gisako jarduerak egiten dituzten tributudunak direnean, jarduera horiek ikuskatzeko eskumena duen administrazioan beteko direla.

Beraz, bidezko da “Zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izeneko 290 eredua onestea, ekainaren 14ko HAP/1136/2014 Aginduaren 1. artikuluaren arabera informazioa ematera behartuta dauden subjektuek Nafarroako Zerga Ogasunean aurkez dezaten, Nafarroako Foru Komunitateari dagokionean enpresaburu edo profesional gisa egiten dituzten jarduerak ikuskatzeko eskumena.

Hitzarmen Ekonomikoaren 5.3 artikuluak ezartzen du Estatuak eta Foru Komunitateak informazioa trukatzeko prozedurak taxutuko dituztela Estatuaren nazioarteko itun eta hitzarmenak behar bezala bete daitezen bermatzeko.

Horrenbestez, eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan jasotako gaikuntza orokorrarekin bat, agindu dut:

1. artikulua. 290 eredua onestea.

1. “Zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izeneko 290 eredua onesten da.

2. Urtero aurkeztuko da 290 eredua, foru agindu honen 4. artikuluan aurreikusitako prozeduraren araberako mezu informatikoa igorriz; bertan, gutxienez ere, ekainaren 30eko HAP/1136/2014 Aginduaren eranskinean aipatzen den edukia sartuko da, kontuan hartuta Erabakiaren 3. artikuluko 3.a) eta 4 ataletan eta aipatu HAP/1136/2014 Aginduaren 4.1 artikuluan ezarritakoa.

2. artikulua. Eredua aurkeztera behartuta daudenak.

Ekainaren 14ko HAP/1136/2014 Aginduaren 1. artikuluaren arabera behartuta dauden subjektuak dira foru agindu honetan onetsitako 290 eredua aurkeztera behartuta daudenak; izan ere, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmenaren 46.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateak esleituta dauka egiten diren jardueren gainean ikuskatzeko eskumena.

3. artikulua. Aurkezteko epea.

Aitorpen informatiboa urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte eginen da urtero, hau da, aurreko urteko finantza informazioari buruz.

4. artikulua. Mezu informatikoen formatua eta diseinua.

Zenbait estatubatuarren finantza kontuei buruzko aitorpen informatiboari dagozkion mezu informatiboen formatua eta diseinua une bakoitzean Zerga Administrazioko Estatu Agentziak Interneten duen egoitza elektronikoan (www.agenciatributaria.es) dagoena izanen da; orobat, aitorpen horren edukia, ekainaren 14ko HAP/1136/2014 Aginduaren eranskinean zehaztua, osatzen duten elementuak ere.

Xedapen iragankor bakarra. Zenbait estatubatuarren finantza kontuen 2014. urteko informazio-aitorpenaren 290 eredua aurkezteko epea.

Zenbait estatubatuarren finantza kontuen 2014. urteko informazio-aitorpenari bakarrik dagokionez, 2015eko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31 arte izanen da 290 eredua aurkezteko epea.

Azken xedapen bakarra. Indarra hartzea.

Agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2014ko aitorpenak aurkeztean aplikatuko da lehen aldiz.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa