(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

4/2008 Legegintzako Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena

 

(Testu bateratua. Jatorrizkoa 2008ko NAOn argitaratua, ekainaren 30ean. Aldaketak: 17/2009 Foru Legea, abenduaren 23koa; 22/2008 Foru Legea, abenduaren 24koa;  6/2009 Foru Legea, ekainaren 5ekoa; 18/2008 Foru Legea, azaroaren 6koa; 23/2010 Foru Legea, abenduaren 31koa; 20/2011 Foru Legea, abenduaren 31koa; 2/2012 Foru Legea, otsailaren 14koa; 8/2012 Foru Legea, maiatzaren 4koa; 10/2012 Foru Legea, ekainaren 15ekoa; 22/2012 Foru Legea, abenduaren 26koa; 14/2013 Foru Legea, apirilaren 17koa; 38/2013 Foru Legea, abenduaren 28koa; 29/2014 Foru Legea, abenduaren 24koa; 10/2015 Foru Legea, martxoaren 18koa)

 

Atarikoa

I

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 27ko 18/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian Nafarroako Gobernuari baimena eman zitzaion 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen bat egin zitzan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz indarra duten legezko xedapenak, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1983 Lege Organikoaren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean. Gerora, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko urtarrilaren 24ko 2/2008 Foru Legeak, laugarren xedapen gehigarrian, baimen hori 2008ko ekainaren 30era arte luzatu zuen.

Gaur egun, zerga horri dagozkion xedapenak indarreko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea eman zenetik onetsitako hainbat arau-testutan barreiatuta daude; baimen honen xedea, argi dagoenez, xedapen horiek testu bakar batean bilduz zerga-sistema argiago egitea da. Horrela, Zerga administrazioaren segurtasun juridikoa eta bereziki, zergadunena, handitzen lagunduko da.

Baimen hori baliatuz komenigarritzat jo da testu bategin hau egitea. Testu honetan bilduko dira gaur egun Nafarroan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga arautzen duten lege mailako arau iraunkor eta orokor guztiak.

II

Zerga orokor, pertsonal eta progresibo baten eredua 1978an ezarri zen gure zerga-sisteman, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauak onesteari buruzko Nafarroako Foru Diputazioaren 1978ko abenduaren 28ko erabakiaren bitartez. Hori berriro arautu zen 1992az geroztik, maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legearen bidez. Eta azkenik, gerora, 1999az geroztik, orain indarrean dagoen abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen bitartez. Orduz geroztik, eta gaur arte, azken foru lege hori hainbat aldiz aldatu da, neurri handiagoan eta txikiagoan. Adierazi behar da zergaren erregulazioak -ezarri zenetik- jasan dituen aldaketa guztiek ez dutela inoiz ere orain arte indarrean egon den eta ildo nagusietan irmoa den sistema urratu, eta egoera ekonomiko eta sozial berrietara nahiz gure inguruneko zerga-sistemen bilakaerara egokitzeko egin direla.

Adierazi den bezala, indarreko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeak, 1999ko urtarrilaren 1etik indarrean jarri zenetik, hainbat aldaketa izan ditu, eta horien artean ondoko arauek eragindakoak nabarmendu ahal dira; hona hemen, kronologikoki azalduta:

a) Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak familiako kideen inguruabarrak zirela-eta legeetan zirauen bazterkeria desagerraraztea izan zuen helburu, eta horretarako aldaketak sartu zituen, besteak beste konpentsazio pentsioengatik edo gutxieneko familiarrarengatik zerga oinarria gutxitzeari buruz eta familia unitatearen kontzeptuari buruz.

b) Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak, zergen arloko kudeaketa eta ikuskapen egintzak, zergen arloko arau-hauste eta zehapenak eta administrazio bidezko egintzen berrikuspena oro har arautzean, gai horiei buruzko artikulu ugari indargabetu zituen.

c) Zenbait zerga eta beste tributu-neurri batzuk hein batean aldatzen dituen abenduaren 29ko 20/2000 Foru Legeak, alderdi batzuk aldatu zituen; aldaketa garrantzitsuenak ziren, alde batetik, pentsio planei egiten zaizkien ekarpenen mugei dagozkienak, handitu egin baitziren, eta bestetik, zerga oinarriaren eta likidazio oinarriaren muga pertsonal eta familiarrak sartu eta zabaltzea. Azken horiek era berean geroko aldaketek handitu zituzten. Enpresen arloan, nabarmentzekoak dira teknologia berriak erabiltzen hasteko zerga pizgarri bidezko laguntzak eta errepide bidezko garraiorako ibilgailu industrial edo komertzialen kutsadura gutxitzen laguntzeko neurriak.

d) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeak, beste alderdi batzuk jorratzeaz gain, batez besteko karga-tasaren beste definizio bat zehaztu zuen eta enpresa txikien eskura jarritako ibilgetu materialaren elementu berriak azkar amortizatzeko aukera eman zuen.

e) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legeak aldaketa handiak egin zituen. Horren erakusgarririk nabarmenenen ardatzak hauek dira: familiaren eta ezgaitasuna daukaten pertsonen zerga tratamendua hobetzea, aurrezki produktu ezberdinen tratamendu neutralaren arloko aurrerabidea, aurreikuspen eta aurrezki sistemetarako bide berriak garatzea eta laneko jarduera eta familiako betebeharrak gero eta neurri handiagoan bateratzea. Horretarako, atzerrian eratutako errenta-esleipeneko araubideko entitateei definizio berria eman zitzaien eta horien erregulazioa eta kontrola argitu zen; halaber, Pentsio planen antzeko ezaugarriak dituzten Aseguratutako aurreikuspen planak sartu ziren. Zerga gardentasuna desagertu zen eta ondare sozietateak sortu ziren. Profesional eta artisten sozietateek Sozietateen gaineko zergako araubide orokorrean ordainduko zituzten zergak, eta balore sozietateek eta ondasunen edukitza soileko sozietateek, berriz, ondare sozietateen araubide bereziari jarraikiz. Bizi-aseguruaren kontratuen tratamendua erraztu zen eta, aldi berean, haien zerga-ordainketa hobetu zen. Ondare gehikuntzei dagokienez, erreserben ondoriozko kapitala banaketaren bitartez gutxitzea arautu zen eta dibidenduen banaketa arruntzat hartu zen. Espainiako eta Europar Batasuneko bigarren mailako balore-merkatuak ere parekatu ziren. Likidazio oinarri berezirako %15eko tasa ezarri zen. Ohiko etxebizitza erosteagatiko eta alokatzeagatiko kenkariak nabarmen aldatu ziren. Alargun pentsioengatiko kenkaria sartu zen eta amatasunagatiko zenbait motatako laguntzak sortu ziren. Azkenik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak autolikidaziorako proposamenak egiteko ahalmena arautu zen, ondoren autolikidazio bihurtu ahal izango direla.

f) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 30eko 35/2003 Foru Legeak, oraindik indarrean duen zatian, enpresen lehiakortasuna hobetzea du helburu eta, horretarako, ikerketa, garapena eta berrikuntza bultzatzen ditu. Halaber, aurrezki kutxen partaidetza-kuotek izango duten zerga araubidearen estatuko araubidea moldatzen du.

g) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2004 Foru Legeak Foru Komunitateak erabilera partikularreko motordun ibilgailuak erosi edo egokitzeko elbarriei ematen dizkien prestazio ekonomikoak salbuetsi zituen; horretaz gain, Europar Batasuneko estatu batean aurrezkiaren etekinak interes gisa ordaintzen zaizkienean Batasuneko beste estatu batean zergapetu ahal izateari buruzkoa den Kontseiluaren ekainaren 3ko 2003/48/EE Zuzentarauaren transposizioa egin zuen eta ezgaitasunak dituzten pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenen zerga araubidea arautu zuen.

h) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2005 Foru Legeak arrisku-kapitaleko entitateak enpresak sustatzeko sozietateekin parekatu zituen; horrela, arrisku-kapitaleko entitateak enpresen inbertsioa bideratzeko bitarteko gisa agerrarazi zituen eta subjektu pasiboei arrisku-kapitaleko entitateetan egindako diruzko ekarpenen %20 kuota osotik kentzen utzi zien. Enpresen jarduerari dagokionez, ingurumena zaindu eta hobetzeko jarduerengatiko kenkariaren arauak aldatu ziren eta enpresen lehiakortasuna handitzen saiatu zen, berrikuntza sustatuz eta ehungintzako eta zapatagintzako erakusgaiak sortzera hedatuz. Beste xedapen gehigarri batek, hogeita batgarrenak, egoitza Europar Batasuneko kide den beste estatu batean duten pentsio funtsen zerga arloko betebeharrak ezarri zituen, eta xedapen iragankor batek, hamahirugarrenak, landalur birkalifikatuen ondare gehikuntzak aipatu zituen; horrenbestez, hirigintzako plangintza betetzean egindako administrazio jardueraren ondorioz sortzen den gainbalioa Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan ordainduko da, horretarako ezarritako murriztapen koefizienteak aplikatu gabe.

i) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 11ko 13/2006 Foru Legeak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen, eta horietan ondokoak nabarmendu behar dira: aurrekontu nahikoa dagoela bermatzeko eta zergadunek barruko eskaria bideratzeko baliabide ekonomiko gehiago eskura izan ditzatela helburu izanik, zergaren tarifa gutxitzea -handiagoa tarte txikietan handienetan baino- eta gutxieneko pertsonal zein familiarrak handitzea; bide batez, beren egoera dela-eta tratamendu espezifikoa behar duten giza talde batzuen zerga egoera hobetzea (ezgaitasunak dituztenena, beren buruaz baliatzen ez direnena, hirugarren adinekoena, etab.), eta lanagatiko kenkaria ezartzea; azkenik, alargun pentsioengatiko kenkarian prestazio publiko horietarako erreferentzia lanbide arteko gutxieneko soldata izan dadila ezartzea.

j) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 27ko 18/2006 Foru Legeak neurri zabal eta garrantzitsuak ezarri zituen:

1. Aurrezkiari buruzko zerga-ordainketari dagokionez, berdintasun eta hazkunde arrazoiengatik, eta gure ingurunean araudi aldetik egiten ari diren aldaketengatik, tratamendu neutrala eman zitzaien aurrezkiaren ondoriozko errentei, eta hori gauzatzeko dauden tresnen artean zeuden diferentzia zentzugabeak desagerrarazi ziren. Horrela, zergadunek erabaki ekonomikoak kontzeptu ekonomikoen arabera (errentagarritasuna, likidezia eta arriskua) hartuko dituzte, zerga tratamenduaren mendean egon gabe. Dibidenduengatiko zerga-ordainketan, zerga oinarrian jasotzen diren dibidendu guztiak sartzen dira, zuzenketarik gabe, jasotzen diren lehenengo 1.500 euroetarako salbuespenarekin. Higiezinen kapitalaren etekin osoetan, kutxa irizpidearen sistemaren ordez, galdagarritasun irizpidea ezarri zen. Hobetu egin zen biziarteko eta aldi baterako errenten zerga-ordainketa, murriztu egin baitziren higigarrien kapitalaren etekintzat hartzen ziren portzentajeak, betiere hartzailearen adinaren arabera (biziarteko errenten kasuan) edo errentaren iraupenaren arabera (aldi baterako errenten kasuan).

2. Enpresen arloan iruzurrari aurrea hartzeko eta horren aurka egiteko zenbait neurri ere arautu ziren, eta kautelazko edo "iruzur aurkako" arauak txertatu ziren. Modu horretan, diru-sarreren bolumenaren tamaina zenbatzeko, kontuan hartuko dira, subjektu pasiboak eginiko eragiketak ez ezik, ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei, eta orobat, aurreko horietako edozein partaide den errenta-esleipeneko araubideko entitateek egindakoei dagozkienak ere, baldin eta antzeko jarduerak badira eta zuzendaritza eta bitartekoak partekatzen badira.

3. Ondare gehikuntza eta murrizketen idatz-zatian, berariazko arauak eman ziren, inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzen ondoriozko ondare aldaketetan izaten diren ondare gehikuntzak eta murrizketak zenbatzeko. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako elementuen ondoriozko ondare gehikuntzen erregulazioan, gaur egun eraentzen duten koefizienteak 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntzari soilik aplikatuko zaizkio.

4. Aldaketa garrantzitsu hau eragin zen: zerga oinarriaren zati orokorra bazterketa bidez edo modu negatiboan definitzen da: etekinek eta aurrezkiaren zati berezian sartzen ez diren ondare gehikuntzek eta murrizketek osatuko dute. Zati berezi hori hauek osatuko dute, salbuespenak salbuespen: higiezinen kapitalaren etekinak, eta ondare elementuen eskualdaketak egitean agerian geratzen diren ondare gehikuntzak eta murrizketak. Horrela egindako aldaketaren ondorioz, produktu horiek zerga karga homogeneoa daukate. Horretarako, esan den bezala, aurrezkitik datozen errenta guztiak, salbuespenak salbuespen, aurrezkiaren zati berezian sartzen dira, horietarako guztietarako tasa finkoa dagoela.

5. Zerga oinarriaren murriztapenetan aldaketa garrantzitsuak egin ziren, gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egiten zaizkien ekarpen eta kontribuzioei dagokienez, eta langileek eta banakako profesional edo enpresaburuen ezkontideek eta lehen mailako ahaide odolkideek ere gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan ekarpenak egin ahal zituztela zehaztu zen. Aukera berri bat sartu zen, hau da, menpekotasun larria edo menpekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguru pribatuei ordaindutako primen zenbatekoan zerga oinarria murrizteko aukera, eta enpresek hartutako pentsio-konpromisoak bideratzeko aseguru kontratu kolektiboetarako ekarpenen barruan enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak sartu ziren. Murriztapenen gehieneko mugak handitu ziren eta ezkontidearen gizarte aurreikuspeneko sistemetako ekarpenen zenbatekoak ere bai.

6. Kuotaren kenketei dagokienez, handitu egin zen elbarrien ohiko etxebizitzan egiten den inbertsioagatiko kenkaria.

7. Azkenik, atxikipen eta konturako sarreren arloan, lanaren etekinei aplikatu beharreko atxikipenen taula berri bat diseinatu zen.

k) Eta azkenik, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko urtarrilaren 24ko 2/2008 Foru Legeak aldaketak sartu zituen, eta beken salbuespena berrantolatu eta argitu zuen. Salbuetsi egin ziren, orobat, Foru Komunitateko Administrazioak gizarte integraziorako etxebizitzen esleipen-hartzaileei edo erosleei ematen dizkien diru-laguntzak; erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei ematen dizkieten prestazio ekonomikoak; eta ekonomia sozialeko enpresetako bazkideen ordezkapena sustatzeko ematen diren prestazio ekonomiko publikoak. Etxebizitzaren alokairua laguntzeari dagokionez, etxebizitzen errentatzaileek etekin garbi positiboa %55 murrizteko aukera ezarri zen, eta etxebizitzaren errentariarentzat, alokairuagatiko kenkariaren gehieneko muga urtean 900 eurora arte handitu zuen. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinei dagokienez, ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sorraraz ditzaketen ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak aurrezkiaren oinarri berezian sartu ziren. Ondasun higigarrien kapitalaren etekin garbia finkatzeko, 65 euroko gehieneko kenkaria desagerrarazi zen eta diru-sarrera osoetatik %3ko muga utzi zen. Ondare gehikuntzen eta murrizketen atalean, enpresa edo lanbide ondare guztiaren "inter vivos" irabazizko eskualdaketak erraztu ziren. Izan ere, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan araututako kenkaria aplikatzen zaien entitateetako partaidetzak "inter vivos" irabaziz eskualdatzen direnean hori ere ez da ondare gehikuntza eta murrizketatzat hartuko; gainera, beste baldintza hau sartu zen: emaileak hirurogei urte edo gehiago izatea edo erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia izatea. Zalantza batzuk argitzeko, zera ezarri zen: aurrezkiaren zati berezian sartu ziren ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo ohiko etxebizitza zaharberritzeagatik kapital moduan eskuratutako diru-laguntzek eragindako ondare gehikuntzak. Zergaren tarifari dagokionez, hura deflaktatu zen, zerga-ordainketa inflazioaren eraginetik saihesteko. Ohiko bizilekuan egiten den inbertsioagatiko kenkariari dagokionez, handitutako %30eko portzentajea aplikatzeko eremua handitu zen, familia ugaria izatea nahikoa baita. Kontabilitate eta merkataritza arloko legedi berrian eskubide kontsolidatuak eta gizarte aurreikuspeneko sistema jakin batzuen eskubide ekonomikoak mugitzeko aukera dago. Sistema horiek pentsio planak, gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aseguratutako aurreikuspen planak, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak eta menpekotasuna estaltzen duten aseguruak -baita ezgaitasunak dituzten pertsonentzat eratutako aseguruak ere- dira, adibidez. Hori dela-eta, arautu egin ziren eskubide ekonomikoak gizarte aurreikuspeneko sistema batetik bestera mugitzearen ondorio ekonomikoak, eta kontuan harturik estatuak erabateko eskumena duela arlo horien merkataritza eta kontabilitate arauak onesteko, beharrezkoa izan zen estatuko arauetara jotzea, eskubide ekonomiko horiek mugitzearen zerga ondorioei dagokienez. Zerga konpentsazioa ezarri zen bizi-aseguru baten edo baliaezintasun-aseguru baten kontratuaren indarrez kapital geroratu bat jasotzen duten zergadunentzat, kontratuak ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sortuz gero eta asegurua 2006ko abenduaren 31 baino lehen kontratatuz gero. Zerga konpentsazio hori ordainduko da, baldin eta 2007ko zergalditik aurrerako zerga araubidea 2006ko abenduaren 31 baino lehen zuena baino kaltegarriagoa bada zergadun horrentzat. Azken finean, 2007tik aurrera etekinaren %40 edo %75 murrizterik izango ez duten zergadunei zerga konpentsazio bat eman nahi zitzaien. Murrizketa hori egiten zitzaien primak, hurrenez hurren, gutxienez bi urte lehenagotik edo gutxienez bost urte lehenagotik ordainduak zituen bizi-aseguru edo baliaezintasun-aseguru bat zutenei.

III

Legegintzako foru dekretu honen bidez onetsitako testuan, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea zenbait araurekin bateratu da. Arau horietako bat bere artikuluetan txertatu da, berariaz ezarrita, eta beste batzuk artikuluetan edo xedapen gehigarri gisa sartu dira. Honela banatzean kontuan hartu da beren indarraldia, eta xedapen bakoitzaren edukia zergaren oinarrizko araudian integratzeko aukera dagoen eta hedadura espezifikoa daukan ala ez.

Horrenbestez, testuaren artikuluetan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen artikuluak ondoko xedapenekin bateratu dira batzuetan; bestetan, berriz, lege horren artikuluak berariaz hartuko dira kontuan:

a) Hitzarmen Ekonomikoaren Negoziazio Batzordearen 2003ko urtarrilaren 23ko erabakia. Uztailaren 15eko 25/2003 Legeak onetsitako erabaki horrek Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoa aldatu zuen, Foru Komunitatearen jatorrizko atxikipen eta konturako sarrerei dagokienez. Izan ere horiek, beste gai batzuk ez bezala, ez ziren ezarri Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen artikuluetan. 81. artikuluan gai horri buruzko Hitzarmena berariaz aipatu da.

b) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria, sasoikako langileei eta haien ahaideei aterpea emateko higiezinak erosi edo egokitzeko inbertsioengatiko zerga pizgarri jakin bati buruzkoa. Hori 62. artikuluaren 9. idatz-zatian agertzen da.

c) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra, hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen bizi-aseguruen kontratu jakin batzuen zerga-ordainketari buruzkoa. Hori hogeita batgarren xedapen gehigarrian agertzen da.

d) Zenbait zerga eta beste tributu-neurri batzuk hein batean aldatzen dituen abenduaren 29ko 20/2000 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria, etekin batzuk atxikipenen edo konturako sarreren mendean ez daudela azaltzen duena. Hori hemeretzigarren xedapen gehigarrian agertzen da.

IV

Bestalde, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen gehigarriak eta arau batzuen edukiak testu bateginaren artikuluei gehitu zaizkie, baita xedapen gehigarri gisa batu ere. Hona hemen arau horiek:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen indargabetzailearen 2. idatz-zatiaren c) letra, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrien indarraldiari iraunarazten diona. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarrian sartzen ez diren laguntza jakin batzuei buruzko azken xedapen horren edukia testu bateginaren zortzigarren xedapen gehigarrian agertzen da.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen indargabetzailearen 2. idatz-zatiaren e) letra, Zenbait zerga aldatzeko abenduaren 29ko 14/1995 Foru Legearen 4. artikuluaren indarraldia iraunarazten duena. Errenta berrikusteko eskubiderik ez duten etxebizitzen errentatzaileen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota gutxitzeari buruzko artikulu horren edukia testu bateginaren 62. artikuluaren 8. idatz-zatian agertzen da.

c) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarria, Espainiako lurraldean ez-egoiliarrak direnei eta nazioarteko organismoei buruzko xedapenen, inbertsio koefiziente, norberaren baliabide eta finantza-bitartekarien informazio betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako zerga araubidearen eta balioen mailegu batzuen zerga araubidearen arloan estatu osoan dagoen araudia -arau berezirik egon ezean- Nafarroan aplikatzeari buruzkoa, indarrean jarraitzen duen bitartean, eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokien guztian. Horretarako, hamabigarren xedapen gehigarrian zazpigarren xedapen gehigarri hori Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan aplikatzeari buruzko aipamena agertzen da.

d) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria, judizialki ezgaituta dauden pertsonen elbarritasun mailari buruzkoa -zergen ondoreetarako-. Hori bosgarren xedapen gehigarrian agertzen da, haren aipamena eginez.

e) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarria, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan 1996ko abuztuaren 7an Biescasko uholdeek sortutako kalte pertsonalak konpontzeko laguntza publikoak zerga honetatik salbuesteari buruzkoa; Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen 10. artikulua, 2004ko Done Jakueren Urte Santua egitearekin zerikusia duten eragiketetan ezarri ahal diren estatuko legediko zerga onurei buruzkoa, eta Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 30eko 35/2003 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarria, 2005ean Almerian egindako Mediterraneoko XV. Jokoei aplikatu ahal zaizkien zerga onurei buruzkoa. Horiek zazpigarren xedapen gehigarrian agertzen dira, beren aipamena eginez.

f) Uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako nekazaritza ustiategien erregistroari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 23. artikulua eta lehenengo xedapen gehigarria, nekazari gazteentzako zerga onura berezi batzuei buruzkoak. Horiek bederatzigarren xedapen gehigarrian agertzen dira, beren aipamena eginez.

g) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria, Jarduera ekonomikoen zergarengatik ordainduriko udal kuotak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik kentzeari buruzkoa. Hori 66. artikuluaren f) letran agertzen da.

V

Azkenik, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen iragankorrak eta arau batzuen edukiak testu bateginaren xedapen gehigarri gisa gehitu dira. Hona hemen arau horiek:

a) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita zazpigarren xedapen iragankorra, ondare sozietateak desegin eta likidatzearen zerga ondorioei buruzkoa. Hori hamaikagarren xedapen iragankorrean agertzen da, bere aipamena eginez.

b) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hamabigarren xedapen iragankorra, autobideen emakidadun sozietateek 1979ko urtarrilaren 1ean zerga horren barruan finantzaketa eta birfinantzaketa eragiketetarako beren legedi espezifikoaren eta 1978ko abenduaren 28eko Foru Diputazioaren erabakiaren hirugarren xedapen iragankorraren 2. idatz-zatian nahiz hori garatzeko arauetan ezarrita dagoenaren arabera aintzatetsita dituzten onurak iraunarazteari buruzkoa. Hori hamabigarren xedapen iragankorrean agertzen da, bere aipamena eginez.

VI

Komeni da adieraztea sistematikotasunezko eta araudiaren koherentziazko arrazoiengatik testu bateginean ez direla sartu zerga arloko garrantzia izanik ikuspegi subjektibo edo objektibotik edo denborazko ikuspegitik eduki berezia izateagatik izaera eta norainoko orokorra duen araudiarekin bateratzeko egokiak ez diren arauak. Horrelako arauak testu honetan bateratuz gero, beraietan bildutako araudia barreiatu egingo litzateke, hainbat arlori eta hainbat zergari eragiten dietelako. Hona hemen araudi horiek: Kooperatiben zerga araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea, eta Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea. Hain zuzen ere, horien guztien indarraldia Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen xedapen indargabetzaileak aitortu zuen, bakoitza bere mugen barruan.

VII

Aldaketa horien ondorioz, alde batetik artikuluen eta xedapen gehigarri nahiz iragankorren zenbakiak moldatu behar izan dira, eta testu bateginaren barne-aipamenak doitu behar izan dira; beste alde batetik, bertan aipatutako arauen identifikazio eta izenak eguneratu behar izan dira.

VIII

Legegintzako foru dekretu honek artikulu bat, bi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta azken xedapen bat ditu.

Bere artikulu bakarraren arabera, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi da.

Lehenengo xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatian, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarriaren edukia agertzen da. Xedapen hori, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeak eta 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen VII. tituluaren VI. kapituluak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legeari buruz egiten dituzten araudi arloko aipamenei buruzkoa da. Halaber, lehenengo xedapen gehigarri horren 2. idatz-zatian, legegintzako foru dekretu honen bidez onetsi den Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legea testu bategina denez, testu bategin horren aipamen orokorra egiten da, edozein xedapenetan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeari buruz egiten diren arau-aipamenengatik.

Xedapen indargabetzaile bakarrean, testu bateginean bateratzen diren arau edo aginduak agertzen dira, horiek indargabetzeko helburuz; gainera, aurreko VI. idatz.-zatian zerrendatutako zerga arloko arauen indarraldia aitortzen da, ikuspegi subjektibo edo objektibotik edo denborazko ikuspegitik eduki berezia izateagatik izaera eta norainoko orokorra duen araudiarekin bateratzeko egokiak ez diren arauena, alegia.

Azkenik, azken xedapen bakarrean ezartzen denez, legegintzako foru dekretu honek eta onetsi den testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hartuko dute indarra.

Onetsi den testu bategina 88 artikuluk osatuko dute, honela banatuta: 8 titulu, 27 xedapen gehigarri eta 12 xedapen iragankor.

Halaber, testu bateginak hasieran edukiaren aurkibidea du. Horren helburua dagokienek araua errazago erabil dezatela da, aginduak berehala aurkitu eta sistematikoki kokatu ahal izateko.

IX

Legegintzako foru dekretu hau Nafarroako Kontseilura bidali zen, aginduzko irizpena eman zezan, Nafarroako Gobernuak 2008ko apirilaren 7an hartutako Erabakia betetzeko.

Irizpen hura 2008ko apirilaren 22an eman zen eta haren arabera arauaren edukia bat dator indarra duten legeekin.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko ekainaren 2an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, dekretatu dut:

Artikulu Bakarra

1. Onesten da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bategina, legegintzako foru dekretu honen eranskinean ageri dena.

2. Legegintzako foru dekretu hau Nafarroako Parlamentuari jakinarazi beharko zaio, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 53.4 artikuluan ezarritako ondoreetarako.

Lehen Xedapen Gehigarria. Arau-aipamenak.

1. Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeak eta 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen VII. tituluaren VI. kapituluak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legeari buruz egiten dituzten aipamenak legegintzako foru dekretu honetan onetsi den testu bateginari dagozkion aginduei buruz egin direla ulertuko da.

2. Edozein xedapenetan Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeari buruz egiten diren aipamenak legegintzako foru dekretu honen bidez onetsi den testu bateginari dagozkion aginduei buruz egin direla ulertuko da.

Xedapen Indargabetzaile Bakarra. Arauak indargabetzea.

1. Legegintzako foru dekretu honek indarra hartzen duenean, onetsi den testu bateginean sartzeagatik indarrik gabe geratuko dira arau hauek:

a) 22/1998 Foru Legea, abenduaren 30ekoa, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoa.

b) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarria, sasoikako langileei eta haien ahaideei aterpea emateko higiezinak erosi edo egokitzeko inbertsioengatiko zerga pizgarri jakin bati buruzkoa.

c) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra, hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen bizi-aseguruen kontratu jakin batzuen zerga-ordainketari buruzkoa.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen aipamena, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2004 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian egindakoa, bere edukia gerora foru lege hartan sartu zelako.

e) Zenbait zerga eta beste tributu-neurri batzuk hein batean aldatzen dituen abenduaren 29ko 20/2000 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria, etekin batzuk atxikipenen edo konturako sarreren mendean ez daudela azaltzen duena.

2. Aurreko idatz-zatian hori ezarri bada ere, indarra izaten segituko dute hauek:

a) 9/1994 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Kooperatiben zerga araubideari buruzkoa.

b) 10/1996 Foru Legea, uztailaren 2koa, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duena.

3. Halaber, indarrik gabe geratu dira legegintzako foru dekretu honetan ezarritakoaren kontra dauden maila bereko edo beheragoko beste xedapen guztiak.

4. Aurreko 1. idatz-zatian aipatutako xedapenak indargabetzeak ez du esan nahi indarra izan zuten aldian sortutako betebeharrei buruz Nafarroako Ogasun Publikoak eskubiderik ez duenik.

Azken Xedapen Bakarra. Indarra hartzea.

Foru dekretu honek eta berak onetsi duen testu bateginak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.

ERANSKINA. PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGARI BURUZKO FORU LEGEAREN TESTU BATEGINA

I. TITULUA. ZERGAREN ARAUBIDE JURIDIKOA, IZAERA, XEDEA ETA APLIKAZIO EREMUA

1. artikulua. Araubide juridikoa.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga Foru Komunitateak eskatuko du Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren 45. artikuluak aipatzen duen Hitzarmen Ekonomikoaren arauen, foru lege honetan xedatuta dagoenaren, lege hori garatzeko ematen diren arauzko arauen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera.

2. artikulua. Izaera.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga zuzeneko zerga da, izaera pertsonal eta subjektiboa du, eta pertsona fisikoen errenta kargatzen du foru lege honetan ezarrita dagoenaren arabera.

3. artikulua. Xedea.

Zerga honen xedea foru lege honetan ezarrita dagoenaren arabera zehaztutako pertsona fisikoen errenta da, errenta hori edozein lekutan sortu dela ere eta ordaintzailearen bizilekua edozein dela ere.

4. artikulua. Aplikazio eremua.

Foru lege honetan arautzen den zerga Hitzarmen Ekonomikoaren 9. artikuluan ezarritakoaren arabera ohiko bizilekua Nafarroan duten subjektu pasiboei aplikatuko zaie.

Familia unitateko subjektu pasibo guztiek ohiko bizilekua Nafarroako lurraldean ez izanik baterako zerga-ordainketa aukeratzen badute, zerga hau aplikatuko zaie baldin eta likidazio oinarri handiena duen unitateko kideak ohiko bizilekua lurralde horretan badu.

II. TITULUA. ZERGAPEKO EGINTZAREN ESPARRU MATERIALA ETA PERTSONALA.

I. KAPITULUA. Esparru materiala

5. artikulua. Zergapeko egintza.

1. Subjektu pasiboak errenta lortzea da zergapeko egintza.

Errenta erdietsitzat emango da haren jatorri edo iturburuaren arabera, kasuan kasu, senar-emazteen araubide ekonomikoa edozein izanik ere.

2. Subjektu pasiboaren errenta honela dago osaturik:

a) Lanaren etekinak.

b) Kapitalaren etekinak.

c) Enpresa edo lanbide jardueren etekinak.

d) Ondare gehikuntza eta murrizketak.

e) Errenta-esleipen eta egozpenak.

6. artikulua. Zergari lotuta ez dauden errentak.

Oinordetza eta dohaintzen gaineko zergari lotuta dagoen errenta ez zaio zerga honi lotuko.

7. artikulua. Errenta salbuetsiak.

Errenta hauek salbuetsirik egongo dira:

a) Gizarte Segurantzak, edo horren ordezko entitateek, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia dela-eta subjektu pasiboari onartutako prestazioak.

Era berean, norbere konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian txertatu gabeko profesionalei aitorturiko prestazioak -aipatutako Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko lanak egiten dituzten gizarte aurreikuspenerako mutualitateen prestazioak badira-, betiere Gizarte Segurantzaren erabateko ezintasun iraunkorrerako edo baliaezintasun handirako ezarri diren egoera berberetarako prestazioak badira.

Hauxe izango da salbuetsitako kopuruaren muga: Gizarte Segurantzak dagokion kontzeptuarengatik onesten duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa. Mugatik gorakoa lanaren etekintzat zergapetuko da eta, Gizarte Segurantzaren prestazioak lehen aipatutako mutualitateenekin batera gertatuz gero, lanaren etekina azken horietan gertatu dela ulertuko da.

Halaber, salbuetsiak egongo dira Gizarte Segurantzaren kasuan kasuko Entitate Kudeatzaileek emaniko langabeziagatiko prestazioak, lana sustatzearren Langabeziagatiko prestazioak beren zenbatekoaren unean uneko balioan ordainketa bakarrean ordaintzea arautzen duen ekainaren 19ko 1044/1985 Errege Dekretuan araututako ordainsari bakarraren modalitatean eginak direnean eta betiere, arau horretan ezarritako xedeetara zuzendu eta hango kasuetan badaude.

Aurreko lerroaldean ezartzen den salbuespenak ondoko baldintzak izanen ditu: subjektu pasiboak, lan sozietate batean edo lan elkartuko kooperatiba batean integratu bada edo merkataritza entitate baten kapital sozialari ekarpen bat egin badio, akzioari edo partaidetzari bost urtean eutsi beharko dio eta, langile autonomoa bada, denbora berean eutsi jarduerari.

b) Administrazio publikoek onarturiko gaitasunik ez edo ezintasunagatiko pentsioak, urripen fisiko edo psikikoak lan orotarako erabateko ezintasun iraunkorra edota baliaezintasun handia sortzen dituenean.

c) Langilea kaleratu edo lana uzteagatik ematen diren kalte-ordainak, Langileen Estatutuan, hori garatzen duten arauetan, nahiz, hala badagokio, epaiak betearazteko arautegi araupetzailean derrigorrezko izaeraz ezarritako kopuruetan; hitzarmen, itun edo kontratuaren indarrez finkatutakoa ezin izango da, ordea, derrigorrezko izaeraz ezarritako kalte-ordaintzat hartu.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa galarazi gabe, Langileen Estatutuaren 51. artikuluan ezarritakoaren arabera egiten diren kaleratze kolektiboen kasuetan, edo aipatu Estatutuaren 52.c) artikuluan aurreikusitako arrazoiengatik gertatzen direnetan, baldin eta, bi kasuetan, arrazoiak ekonomikoak, teknikoak, antolaketakoak, ekoizpenekoak edo ezinbestekoak badira, aipatutako Estatutuan bidegabeko kaleratzeagatik derrigorrezko izaeraz ezarritako mugak gainditzen ez dituen kalte-ordainaren zatia salbuetsiko da.

Letra honetan aipatutako kalte-ordain salbuetsia 180.000 eurokoa izango da gehienez ere.

Baldin eta kaleratzearen kalte-ordaina guztiz edo zati batean ordaintzen bada kaleratutako langileak lan egiten zuen entitatetik heldu diren ondare-elementuak emanez ordaintzen bada, ondare-elementu horiek merkatuan duten balioa salbuetsita egonen da, betiere honako baldintzak betez gero:

Lehena. Subjektu pasiboak ondare-elementu horiek ipintzea jarduera ekonomiko bat langile autonomo gisa egiteko edo lan elkartuko kooperatiba bateko nahiz lan sozietate bateko bazkide langile gisa jarduteko.

Bigarrena. Subjektu pasiboak langile autonomo gisa jardutea edo bazkide langile gisa aritzea gutxienez ere bost urtez.

Hirugarrena. Subjektu pasiboak langabeziarengatiko prestazioa jasotzea ordainketa bakarreko modalitatean, hain zuzen ere 1044/1985 Errege Dekretuan araututakoan.

Laugarrena. Gauzazko kalte-ordainaren zenbateko salbuetsia ezin izanen da izan 180.000 eurori letra honetako lehenengo bi lerrokaden arabera salbuetsita dagoen diruzko kalte-ordainaren zenbatekoa kenduta ateratzen den kendura baino handiagoa.

d) Terrorismo ekintzengatik jasandako kalteak arintzeko aparteko prestazio publikoak eta, terrorismoaren kontrako borroka dela-eta, emandako domina eta kondekorazioen ondoriozko pentsioak.

e) Pertsonei eginiko kalteen ondoriozko erantzukizun zibilaren kalte-ordainak, legalki edo juridikoki onesten den zenbatekoan.

Halaber, salbuetsirik egongo dira mota horretako kalteetarako istripu-aseguruaren kontratuetatik datozen kalte-ordainak, salbu eta kontratu horien primek zerga oinarria murriztu badezakete edo gastu kengarritzat har badaitezke foru lege honen 35. artikuluaren 1. araua aplikatzearen ondorioz. Salbuespenaren muga izango da zirkulazioko istripuetan pertsonei eragindako kalteak baloratzeko sistema jasandako kalteari aplikatzetik ateratzen den kopurua; sistema hori Ibilgailu motordunen zirkulazioko erantzukizun zibilari eta aseguruari buruzko Legearen testu bateginaren eranskinean ageri da. Testu bategin hori urriaren 29ko 8/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen.

f)

f) Epe luzeko aurrezki planak bideratzeko erabiltzen diren bizi-aseguru, gordailu eta finantza-kontratuetatik heldu diren kapital higigarriaren etekin positiboak, Estatuko araudian ezarritakoaren arabera, baldin eta zergadunak ez badu planetik heldu den kapitala ezertarako erabili hura ireki eta bost urteko epea amaitu baino lehen.

Aipatutako kapitalaren edozein erabilpenek edo aipatutako epea amaitu baino lehen Estatuko araudian ezarritako baldintzetatik edozein ez-betetzek beraiekin ekarriko dute aurreko lerrokadan aipatutako etekinak -planak indarra izan duen aldian sortutakoak- itzultzeko betebeharra, ez-betetze hori gertatzen den zergaldian.

g) Literatura, arte eta zientzietako sari garrantzitsuak, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta, baita "Vianako Printzea" eta "Asturiasko Printzea" sariak ere, modalitate guztietan.

h) Beka publikoak, baita Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen aplikazio esparruan sartzen diren entitateek emandako bekak ere, hezkuntza sistemaren maila eta maila guztietako ikasketa arautuak Espainian nahiz atzerrian egiteko ematen direnak, are doktoregokoak ere, erregelamenduz ezartzen den bezala.

Salbuetsita izango dira, orobat, erregelamenduz ezarriko den bezala, Prestakuntzako ikerlarien estatutua onetsi zuen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak finkatutako eremuan, lehen aipatutako irabazi asmorik gabeko entitateek emandako bekak eta beka publikoak, eta orobat, Administrazio publikoen zerbitzuko funtzionario eta langileei eta unibertsitateko irakasle eta ikerlariei, ikerketarako bakar-bakarrik, entitate haiek ematen dizkieten bekak eta beka publikoak.

Salbuetsita egongo dira, halaber, teknologoak Teknologia Zentroetan, Unibertsitateetan edo enpresetan prestatzeko Foru Komunitateko Administrazioak emandako bekak, kasuan kasuko deialdian hautatzen diren ikerketa eta garapen proiektuetarako.

Salbuetsita egonen dira, orobat, atzerriko unibertsitateetan Master programak egiteko Nafarroa Bekak.

i) Gurasoengandik jasotako mantenurako urtesariak, epaileen erabakiaren araberakoak.

j) Hirurogeita bost urteko edo hortik gorako pertsonak, elbarriak edo babesik gabe dauden adingabeak familian hartzeko edo egoitza batera edo eguneko zentro batera eramatearen gastua finantzatzeko erakunde publikoek emandako dirua. Orobat, mendekotasun egoeran dauden pertsonek beren zainketa pertsonalerako behar duten arreta etxean bertan hartzeko erakunde publikoetatik jasotzen den dirua.

Era berean, Foru Komunitateko Administrazioak gizarte integraziorako etxebizitzen erosle edo esleipen-hartzaileei ematen dizkien diru-laguntzak.

k) Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren II. tituluaren IX. kapituluan araututa dauden familia prestazioak, bai eta Administrazio publikoetako langileentzat, hala jardunekoentzat nola pasiboentzat, seme edo alaba elbarri bakoitzarengatik ezarritako familia laguntza ere.

Era berean, umezurtzei dagozkien pentsio eta sarrera pasiboak eta hogeita bi urtetik beherakoak diren edo lan guztietarako ezinduak dauden biloben edo anai-arreben aldekoak, Gizarte Segurantzaren eta klase pasiboen araubide publikoetatik jasoak eta, halaber, zurztasunarengatik jasotzen diren gainerako prestazio publikoak.

Era berean, salbuetsita egongo dira norbere konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian txertatu gabeko profesionalei aitorturiko prestazioak -aipatutako Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko lanak egiten dituzten gizarte aurreikuspenerako mutualitateen prestazioak badira-, betiere, araubide berezi horren barruko profesionalentzat aurreko bi lerrokadetan Gizarte Segurantzak ezarritako gisa agertzen diren egoera berberetarako prestazioak badira. Salbuetsitako kopuruaren muga Gizarte Segurantzak dagokion kontzeptuarengatik onesten duen gehieneko prestazioaren zenbatekoa izango da. Mugatik gorakoa lanaren etekintzat zergapetuko da eta, Gizarte Segurantzaren prestazioak lehen aipatutako mutualitateenekin batera gertatuz gero, lanaren etekina azken horietan gertatu dela ulertuko da.

Salbuetsiak egonen dira, halaber, gizarte zerbitzuen arloan banakoentzako eta familientzako prestazioak eta laguntzak arautzen dituen ekainaren 28ko 168/1990 Foru Dekretuan ezarritako prestazio ekonomikoak, bai eta gizarteratze-errenta eta prestazioak eta sorospenak agortuak dituzten langabetuentzako laguntzak ere, biak Gizarteratze Errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legean ezarriak. Salbuetsiak egonen dira, halaber, jaiotzagatik, adopzioagatik, nork bere kargura haurrak izateagatik, adingabeen harreragatik, zurztasunagatik eta erditze edo adopzio anizkoitzagatik jasotzen diren gainerako prestazio publikoak, bai eta familiaren arloko deialdien bidez ematen diren laguntzak, hala nola jaiotzak sustatzeko eta langileen lan eta familia bizitza bateratzeko neurri osagarriak.

l) Goi-mailako kirolariei ematen zaizkien diru-laguntzak, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak edo Kirolen Kontseilu Nagusiak Espainiako Kirol Federazioekin edo Espainiako Batzorde Olinpikoarekin batera ezarritako prestakuntza programetara egokitutakoak direnean, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

m) Nazioarteko bake-misioetan edo gizabidezko misioetan parte hartzeagatik Espainiako estatuak emandako aparteko haborokinak, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

n) Atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren lanaren etekinak, ondoko baldintza hauek betetzen baldin badira:

1. Lan horiek Espainian ez-egoiliarra den enpresa edo entitate baterako edo atzerrian finkatutako establezimendu iraunkor baterako egitea, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta. Bereziki, lanen hartzaile den entitateak loturarik badu langilea enplegatzen duen entitatearekin edo haren zerbitzuak jasotzen dituenarekin, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 29. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Lanak egiten direneko lurraldean zerga honen berdina edo antzekoa den beste zerga bat aplikatzea eta paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde bat ez izatea. Baldintza hau betetzat emango da, lanak egiten direneko herrialde edo lurraldeak Espainiarekin hitzarmena badu nazioarteko ezarpen bikoitza saihesteko eta hitzarmen horrek informazioa trukatzeko klausularik badu.

Salbuespena atzerrian egon bitartean sortutako ordainsariei aplikatuko zaie, urtero 61.000 eurori gehienez. Erregelamenduz, egun bati dagokion diru-zenbateko salbuetsia kalkulatzeko prozedura ezarri ahalko da.

Lanpostua atzerrian duten subjektu pasiboen kasuan, salbuespen hau bateraezina da, zerga honen erregelamenduaren 8.A)3.b) artikuluaren arabera, zergapetzetik kanpo dauden soberakinen araubidearekin, edozein dela ere haien zenbatekoa. Subjektu pasiboak zilegi izango du, salbuespen horren ordez, soberakinen araubidea aukeratzea.

ñ) 1936-1939 bitarteko gerraren ondorioz zauriak edo mutilazioak jasan zituzten pertsonen alde onartutako pentsioak, dela Estatuko klase pasiboen araubidearen bitartez, dela horretarako egindako legedi bereziaren babesean.

o) Giza immunoeskasiaren birusak jota egoteagatik jasotzen diren edozein motatako laguntzak, osasun sistema publikoan egindako jardueren ondorioz Giza immunoeskasiaren birusak jota daudenei laguntzak emateko maiatzaren 28ko 9/1993 Legegintzako Errege Dekretuan araututakoak.

Era berean, hemofilia edo sortzetiko bestelako koagulopatia batzuk izanik osasun sistema publikoan koagulazio-faktore kontzentratuekin tratamendua jaso izanaren ondorioz C hepatitisa duten pertsonentzako laguntza sozialak ezartzen dituen ekainaren 5eko 14/2002 Legearen 2. artikuluan eta beste zerga arau batzuetan araututako laguntzak.

p) Administrazio publikoek pertsona bati zerbitzu publikoen funtzionamenduaren ondoriozko kalte pertsonalengatik ordaindu dizkioten kalte-ordainak, baldin eta Administrazio publikoek ondare erantzukizunaren gaietan dituzten prozeduren erregelamendua onesten duen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuan agintzen diren prozeduren arabera ezarriak badira.

Orobat, zerga honetatik salbuetsita egonen dira honako lege hauetan aipatutako kalte-ordainen ondorioz jasotako diru-kopuruak: Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko apirilaren 28ko 9/2010 Foru Legea, Terrorismoaren Biktimekiko Elkartasunari buruzko urriaren 8ko 32/1999 Legea, eta Terrorismoaren Biktimak Aintzatetsi eta haiei Osoko Babesa Emateko irailaren 22ko 29/2011 Legea.

q) Lurperatze edo ehorzketagatik jasotako prestazioak. Egindako gastuen zenbateko osoa izango da muga.

r) Foru Komunitateko Administrazioak erabilera partikularreko motordun ibilgailuak erosi edo egokitzeko elbarriei ematen dizkien prestazio ekonomikoak.

s) Zerbitzuari atxikiriko prestazio ekonomiko publikoak, laguntza familian eta modu pertsonalizatuan jasotzekoak, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legetik datozenak.

t) Espetxeetan askatasuna kentzea konpentsatzeko, estatuko eta autonomia erkidegoetako legedietan ezarrita dauden kalte-ordainak, Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legean ezarritako kasuetan.

u) Foru lege honen 30.1.g) artikuluan aipatzen diren aurrezki sistematikorako banakako planen ondorio diren biziarteko errenta aseguratuak eratzen direnean aditzera ematen diren errentak.

v) (kenduta)

w) Erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei emandako prestazio ekonomikoak.

x) Lan sozietateetan eta lan elkartuko kooperatibetan enpresa-ondorengotza sustatzeko laguntzetatik datozen prestazio ekonomiko publikoak.

y) Ibilgailu automobilak, ordenagailu eramangarriak, telebistak, etxetresna elektrikoak, lurreko telebista digitala hartzeko deskodegailuak erosi eta autoak eta ibilgailu astunak prest jartzeko dirulaguntza publikoak.

Era berean, baoak aldatuz etxebizitzen isolamendu termikoa hobetzeko laguntza publikoak (leihoak, balkoietako ateak eta sabai-leihoak aldatzea) eta galdaren, berogailuen eta berokuntzako sistema elektrikoen ordez errendimendu handiko galdarak jartzeko laguntza publikoak.

Salbuetsita egonen dira, orobat, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Ongizateko kontseilariaren maiatzaren 31ko 151/2010 Foru Aginduaren bidez araututako zuzeneko laguntza ekonomikoak. Foru agindu horren bidez, etxeko langileak eta adingabeei, adineko pertsonei edo mendekotasun moderaturen bat dutenei laguntzen dieten langileak kontratatzeko laguntzen deialdia egin zen.

z) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak "Ekintzailearen Beka" programaren bidez emandako laguntzak.

8. artikulua. Errenten estimazioa.

1. Lanaren edo kapitalaren etekinak sor ditzaketen ondasun, eskubide edo zerbitzuen prestazioak merkatuan duten balioarekin ordaindutzat hartuko dira, besterik egiaztatzen ez bada.

Ohiko merkatu baliotzat hartuko da prestazio horietarako subjektu independenteek elkarren artean onartuko luketen kontraprestazioa.

2. Hala ere, maileguak direnean eta, oro har, kapital berekiak hirugarrenei lagatzen zaizkienean, kontraprestazioa zergaldiaren azken egunean indarra duen diruaren legezko interes-tasa aplikatu ondoren aterako da.

3. Bizitegietarako erabiltzen diren higiezinen kasuan, errentan edo azpierrentan eman direnean edo haren erabilera edo gozamena laga denean, etekin osoaren kalkulua zerga administrazioak egin lezake, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak foru agindu bidez ezartzen dituen batez besteko merkatu-prezioen arabera.

Subjektu pasiboak kalkulu hori ezetsi dezake, proba aski aurkeztuz.

9. artikulua. Eragiketa lotetsiak.

Eragiketa lotetsiak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan definitzen dira eta horien balorazioa aipatutako artikuluaren arabera egingo da.

II. KAPITULUA. Esparru pertsonala

10. artikulua. Subjektu pasiboak.

1. 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu behar dituztenak dira zerga honen subjektu pasiboak.

Halaber, lehenago Nafarroako foru araudiaren mendean egonik zerga egoitza berria paradisu fiskaltzat hartutako herri edo lurralde batean dutela egiaztatzen duten Espainiako nazionalitateko pertsona fisikoak subjektu pasiboak izango dira. Lerrokada honen araua egoitza aldatzen deneko zergaldian eta hurrengo lau zergaldietan aplikatuko da.

2. Espainiako lurraldera bizitzera etorri eta helbide fiskala Nafarroan eskuratzen duten pertsona fisikoek aukera izanen dute ez-egoiliarren gaineko zerga ordaintzeko eta, aldi berean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan subjektu pasibo gisa agertzeko, helbide aldaketa egiten duten zergaldian eta hurrengo bost zergaldietan, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezartzen duen moduan eta prozeduraren arabera, baldintza hauek betetzen badira:

a) Espainiara joateko arrazoia lan bereziki kualifikatuetan aritzeko izatea, batez ere ikerkuntza eta garapenerako jarduerekin zerikusi zuzena dutenetan, edo izen handiko unibertsitate-irakasleak izatea.

Artikulu honen ondorioetarako, ikerkuntza eta garapenerako jarduerak dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean halakotzat jotzen direnak.

b) Espainiara bizitzera joan aurretiko bost urteetan Espainiako egoiliarrak izanak ez izatea.

c) Lekualdatzea lan kontratu bat dela kausa gertatzea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da Espainiako enplegatzaile batekin lan harreman arrunt edo berezia edo estatutupekoa baldin badago, edo lekualdatzea enplegutzaileak agindu badu eta, lekualdatzea eskatzeko, horrek egindako gutun bat baldin badago, eta subjektu pasiboak ez badu lortzen Espainiako lurraldean kokatutako establezimendu iraunkor batean lortutako errenta gisa hartuko litzatekeen errentarik.

d) Lanak benetan Espainian egitea. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da, lanen zati bat atzerrian egiten bada ere, lan horiei dagozkien ordainsarien batura urte natural bakoitzean jasotako lan-kontraprestazio guztien 100eko 15etik gorakoa ez bada, alde batera utzita, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 13.1.c) artikuluaren arabera, ordainsari horiek Espainiako lurraldean lortutako errentatzat hartzen diren edo ez. Lan kontratuan ezartzen denaren arabera, subjektu pasiboak Espainiako lurraldetik kanpora dagoen talde bereko beste enpresa bateko eginkizunak bere gain hartzen baditu, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako moduan, lehen aipatutako muga 100eko 30era igoko da.

Atzerrian egindako lanei dagozkien berariazko ordainsarien zenbatekoa egiaztatzerik ez badago, lan horien ordainsaria kalkulatzeko, langilea atzerrian benetan emandako egun kopurua kontuan hartuko da.

e) Lan horiek Espainiako egoiliarra den enpresa edo entitate batentzat egitea, edo Espainiako egoiliarra ez den entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor batentzat. Baldintza hori betetzen dela ulertuko da zerbitzu horiek Espainiako egoiliarra den enpresa edo entitate batentzat onuragarriak baldin badira, edo Espainiako egoiliarra ez den entitate batek Espainian duen establezimendu iraunkor batentzat. Lekualdaketa enpresa talde baten barrenean gertatu bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ondorio horietarako bakar-bakarrik, beharrezkoa izanen da langilea Espainiako egoiliarra den enpresak kontratatzea edo enplegatzaileak agintzea langilea Espainiako lurraldera lekualdatzea.

f) Lan harreman horren ondoriozko lan etekinak ez egotea salbuetsita ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ondorioetarako.

11. artikulua. Errenta-esleipena.

1. Sozietate zibilei dagozkien errentak, nortasun juridikoa izan ala ez, bai eta jaso gabeko jaraunspenei, ondasunen komunitateei eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluan aipatutako gainerako entitateei dagozkienak ere, ondokoei egotziko zaizkie hurrenez hurren: bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei, foru lege honen III. tituluaren II. kapituluaren 5. atalaren 1. azpiatalean ezarritakoari jarraikiz.

2. Errenta-esleipeneko araubidea duten entitateek ez dute Sozietateen gaineko zergarik ordainduko.

3. Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritakoari jarraituz, zerga horretako subjektu pasiboak izan eta aurreko 1. idatz-zatian aipatutako entitateei ez zaie errenta-esleipeneko araubidea aplikatuko.

III. TITULUA. ERRENTAREN ZEHAZTAPENA

I. KAPITULUA. Zerga oinarria

12. artikulua. Zerga oinarria. Arau orokorra.

1. Zergaldiko errentaren zenbatekoak osatuko du zerga oinarria, foru lege honetan xedatutakoari jarraituz.

2. Zerga oinarria, behar baldin bada, bi zatitan bereiziko da: zati orokorra eta aurrezkiaren zati berezia, 53. eta 54. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

3. Errentaren osagarri desberdinen zenbatekoa, oro har, zuzeneko estimazioko araubidearen bidez zehaztuko da.

4. Zeharkako estimazioko araubidea berori arautzen duten arauei jarraituz aplikatuko da.

II. KAPITULUA. Zergapeko errentaren definizioa

1. atala. Lanaren etekinak

13. artikulua. Lanaren etekin osoak.

Lanaren etekin osotzat joko dira kontraprestazio eta onura guztiak, edozein dela ere beren izena edo izaera, eta dirutan zein gauzatan izan, betiere subjektu pasiboak egindako norberaren lanetik edo lan edo estatutu harremanetik zuzenean edo zeharka etorritakoak badira eta enpresa edo lanbide jardueren etekin izaerarik ez badute.

14. artikulua. Kontraprestazioak edo onurak.

1. Bereziki, hauek izango dira lanaren etekinak:

a) Soldatak eta horien osagarriak, jornalak eta lansariak, haborokinak, pizgarriak, plusak eta aparteko pagak, mozkin, salmenta edo diru-sarreretako partaidetzak eta familia laguntza edo sorospenak.

b) Lan harreman bereziek sortutako ordainsariak.

c) Ordezkaritza gastuengatiko ordainketak.

d) Bidaia gastuetarako dieta eta esleipenak, lokomozio gastuetarako eta ostalaritzako establezimenduetako mantenu eta egonaldiko gastuetarakoak alde batera utzita, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak eta mugak errespetatuta.

e) Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginean adierazitako pentsio planen sustatzaileek ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak eta, orobat, Enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EE Zuzentarauan adierazitako enpresa sustatzaileek ordaindutakoak.

f) Enpresek pentsioengatik bere gain hartutako konpromisoei aurre egiteko, enpresaburuek ordaindutako ekarpen edo kontribuzioak, 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan ezarrita dagoen moduan, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak barne direla.

g) Langabeziagatiko prestazioak.

2. Nolanahi ere, hauek hartuko dira lanaren etekintzat:

a) Ondoko prestazio hauek:

1. Ezintasunagatik, erretiroagatik, istripuagatik, eritasunagatik, alarguntzagatik, zurztasunagatik edo antzeko egoera batengatik, Gizarte Segurantzaren eta Klase Pasiboen araubide publikoetatik jasotako pentsio eta sarrera pasiboak eta gainerako prestazio publikoak, deusetan galarazi gabe foru lege honen 7. artikuluan xedatutakoa.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, lanbide edo enpresa jardueretan aritzen direnek jasotzen dituzten aldi baterako ezintasunarengatiko prestazioak jarduera haietako etekin gisa konputatuko dira.

2. Funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorren, umezurtzen etxeen eta antzeko erakundeen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak.

3. Pentsio planen onuradunek hartutako prestazioak eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EE Zuzentarauan araututako pentsio planetatik hartutakoak.

4. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin hitzartutako aseguru kontratuen onuradunek jasotako prestazioak, betiere horiek egindako ekarpenak, hein batean behintzat, enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia finkatzeko garaian gastu kengarritzat jo ahal izan badira, edo zerga honen zerga oinarrian murriztu baldin badira. Prestazio horiek zerga oinarrian sartuko dira, foru lege honen 55.1 artikuluaren 2. puntuaren a) letran ezarritako baldintza subjektiboak betetzen ez dituztela-eta hartutako zenbatekoak zergaren zerga oinarrian murriztu edo gutxiagotu ezin izan diren ekarpenak gainditzen dituen neurrian.

5. Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboetako kontratuen onuradunek jasotako prestazioak, 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan xedaturikoaren arabera, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak barne.

Foru lege honen ondoreetarako, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak Espainiako araudian araututakoak izango dira.

6. Aseguratutako aurreikuspen planen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak.

Foru lege honen ondoreetarako, aseguratutako aurreikuspen planak Espainiako araudian araututakoak izango dira.

7. Menpekotasun aseguruen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak, estatuko araudian xedatutakoari jarraikiz.

b) Nafarroako Parlamentuko, Europako Parlamentuko, Gorte Nagusietako, autonomia erkidegoetako legebiltzarretako eta toki korporazioetako kideei duten karguagatik ordaintzen zaizkien zenbatekoak.

c) Administrazio kontseiluetako, horien ordez diharduten batzetako eta beste ordezkaritza-organo batzuetako kideek jasotzen dituzten ordainsariak.

d) Ezkontidearen edo bikotekide egonkorraren aldeko osabidezko pentsioak eta mantenurako urtesariak.

e) Sozietate bateko fundatzaile edo sustatzaileek beraientzat gordetzen dituzten izaera ekonomikoko eskubide bereziak, norberaren zerbitzuak ordaintzeko balio dutenean.

f) Bekak, 13. artikuluan deskribatu diren harremanetakoren batetik datozenean.

g) Irabazi asmorik gabeko erakundeek sustatutako jarduera humanitarioetan edo asistentzia sozialekoetan laguntzeagatik jasotako ordainsariak.

15. artikulua. Diruzkoak ez diren ordainsariak edo gauzazkoak.

1. Diruzkoak ez diren ordainsari edo gauzazkotzat hartuko dira, norberaren helburuetako, doan edo merkatuko prezioa baino txikiagoan erdietsi diren ondasun, eskubide edo zerbitzuak erabili, kontsumitu edo lortzea, nahiz eta emaileari zinezko gasturik sortu ez dioten.

Errenta-ordaintzaileak subjektu pasiboari eskudirutan ordaintzen badio, azken horrek ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak eskura ditzan, errenta hori diruzko errentatzat hartuko da.

Hauek hartuko dira lanaren diruzkoak ez diren ordainsari edo gauzazko ordainsari gisa, besteak beste:

a) Etxebizitza erabiltzea.

b) Ibilgailuak erabili edo beste baten esku uztea.

c) Diruaren legezko interes-tasarekin baino txikiagoarekin egindako maileguak.

d) Mantenu, ostatu, turismo bidaia edo antzekoengatik izandako prestazioak.

e) Aseguru kontratuaren edo antzeko besteren baten arabera enpresak ordaindutako primak edo kuotak, lan-istripuaren aseguruenak edo erantzukizun zibilarenak alde batera utzita.

Era berean, ez dira lanaren gauzazko etekintzat hartuko aseguru entitateei eritasunerako ordaindutako primak edo kuotak, muga hauen barnean baldintza hauek betetzen badira:

a') Eritasunerako aseguruak langilea bera hartzea, ezkontidea eta ondorengoak ere har ditzakeela.

b') Aurreko a') letran aipatutako pertsona bakoitzeko urtean ordaindutako prima edo kuoten kopurua 500 eurotik gorakoa ez izatea. Kopuru horren soberakinak gauzazko ordainsaritzat hartuko dira.

f) Pentsio planen sustatzaileek ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak eta, maiatzaren 12ko 3/1998 Foru Legearen 77. artikuluan ezarritakoari jarraituz, pentsioei buruzko konpromisoei aurre egiteko, enpresaburuek ordaindutakoak, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak barne direla.

Enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EE Zuzentarauan arauturiko enpresa sustatzaileen kontribuzioak ere sartuko dira letra honetan, bai eta enpresaburuek menpekotasun aseguruen kontratuen ondorioz ordaintzen dituzten diru-kopuruak ere.

g) Subjektu pasiboaren edo horri laugarren mailara arteko - hori barne- ahaidetasunagatik lotutako beste pertsonen ikasketa eta mantenu gastuak ordaintzeko zenbatekoak.

Ez dira kontuan hartuko langileen gaurkotze, gaitze edo birziklatzeari buruzko ikasketak, lanpostuen ezaugarriek edo lanak hala galdatzen dituztenean.

2. Ondokoak ez dira inola ere gauzazko ordainsaritzat hartuko:

a) Enpresetako kantina eta jantokietan edo ekonomato sozialetan ematen diren prezio merkatuko entregak. Enpresetako jantokietan eginiko prezio merkatuko entregatzat hartuko dira zeharkako zerbitzu emateak, betiere erregelamendu bidez xedatuko den zenbatekoa gainditzen ez badute.

b) Langile enplegatuen zerbitzu sozial eta kulturaletara zuzendutako ondasunen erabilera. Halakotzat hartuko dira, besteak beste, Administrazio publiko eskudunak behar bezala homologatutako tokiak eta lokalak, enpresek edo enplegu-emaileek jarritakoak beren langileen seme-alabek haur hezkuntzako lehen zikloa bertan egin dezaten, bai eta zerbitzu horiek kontratatzea behar bezala baimendutako gainerakoekin ere.

c) Sozietateek beren akzio edo partaidetzak, edo Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren ildotik taldea osatzen duen edozein sozietateren akzio edo partaidetzak, jarduneko langile bakoitzari doan edo merkatu prezio normalaren azpitik ematea, gauzazko ordainsariak urtean 12.000 eurotik beherakoak badira. Eta betiere baldintza hauek bete beharko dira:

1. Eskaintza baldintza berdinetan egitea enpresako langile guztientzat.

2. Langile horiek, beren ezkontideek edo bigarren mailara arteko ahaideek, denen artean enpresaren partaidetzen %5 baino gehiago ez izatea. Partaidetza horien erosketa dela-eta %5 hori gainditzen bada, salbuespenak %5 osatu arte emandako partaidetzak hartuko ditu.

3. Balioak, gutxienez, hiru urtean beren horretan mantentzea.

Aurreko 3. betekizunean aipatutako epea ez betetzeak aitorpen eta likidazio osagarria aurkezteko betebeharra sortuko du, dagozkion berandutze interesekin, eta aurkeztu beharko da ez-betetze egunetik kontatzen hasi eta zerga honengatik egin beharreko lehen aitorpena egiteko epearen azken egunera arte.

Akzioen edo partaidetzen eskualdaketatik datozen ondare gehikuntza eta murrizketak zehazteko, erosketa balioa kalkulatzerakoan, gauzazko ordainsaritzat hartu ez den zenbatekoa hartuko da kontuan.

d) Enplegatuak bizilekutik lantokira eramateko bidaiari-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa ematen duten entitateei ordaindutako diru-kopuruak. Urtean 1.500 euroko muga ezarri da langile bakoitzeko. Zerbitzu publiko hori egiteaz arduratzen diren entitateei ordaindutako diru-kopurutzat hartuko dira, orobat, ordainketarako zeharkako formulak, erregelamenduz ezartzen diren baldintzak betetzen dituztenak.

e) Negoziazio kolektiboko prozesuetan hitzarturiko espezie-ordainsariak, erregelamenduz ezarriko diren mugekin eta moduan, bai eta ikastetxe baimenduetan emandako eskolaurre-, haur-, derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzaren, batxilergoaren, lanbide-heziketaren eta unibertsitate-hezkuntzaren zerbitzuen zenbatekoa, zerbitzu hori ikastetxe horietako langileen seme-alabei emandakoa denean, dohainik edo merkatuko prezio normala baino apalagoan; betiere, subjektu pasiboek 60.000 euro baino gutxiagoko diru-etekinak dituztenean.

16. artikulua. Lanaren ordainsarien balorazioa, diruzkoak ez direnena zein gauzazkoena.

1. Aurreko artikuluaren 1. idatz-zatiak aipatzen dituen prestazioak honela baloratuko dira:

a) a) letrakoak:

Subjektu pasiboaren esku jarritako errentapeko etxebizitza bada, ordaindutako alokairuaren zenbatekoaren arabera.

Gainerako kasuetan, Lurralde kontribuzioaren edo Ondasun higiezinen gaineko zergaren ondoreetarako aipatutako etxebizitzak duen katastro balioari %2 aplikatu ondoren ateratako zenbatekoaren arabera. Etxebizitzak katastro baliorik ez badu, aurreko portzentajea erosketa balioari aplikatuko zaio.

Bietan balorazioa gehienez ere subjektu pasiboak duen kargu edo lanpostuagatik jasotzen dituen gainerako lan kontraprestazioen %10 izango da.

b) b) letrakoak:

Ibilgailu bat beste baten esku uzten bada, erabiltzaileak erosi duenean ordaindu duena, eragiketa hori zergapetzen duten zergak barne.

Ibilgailua erabiltzen bada, aurreko lerrokadak aipatzen duen kostuaren %20 urtean, ibilgailu bera izan eta erabiltzailearena bada, gehienez ere bost urteko epean.

Ibilgailua erabiltzailearena ez bada, enpresak erabiltzeko ordaindu duen zenbatekoaren arabera.

Erabili eta ondoren beste baten esku uzten bada, idatz-zatiaren f) letran xedatutakoari jarraituz baloratuko da entrega.

c) c) letrakoen kasuan, sortutako zenbatekoaren eta zergaldian indarrean dagoen diruaren legezko interesa aplikatzearen ondoriozko zenbatekoaren arteko aldea.

d) d), e) eta g) letren kasuan, erabiltzaileak ordaindutako kostuaren arabera, eragiketa hori zergapetzen duten zergak barne.

e) f) letrakoen kasuan, bere zenbatekoaren arabera.

f) Gainerako kasuetan, merkatuan duen ohiko balioaren arabera.

g) Aurreko letretan xedatutakoa gorabehera, ohiko jardunbidean gauzazko etekinak sortzen dituzten jardueretan aritzen diren enpresek ordaindutako gauzazko etekinen kasuan, balorazioa ezin izanen da baxuagoa izan ondasun, eskubide edo zerbitzu horrek jendearentzat duen prezioa baino.

Jendearentzako preziotzat hartzen da Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 60. artikuluan aurreikusi dena, deskontu arruntak kenduta. Deskontu arruntak dira enpresako langileen antzeko ezaugarriak dituzten beste giza-taldeei eskaintzen zaizkienak, baita promozio deskontu orokorrak ere, gauzazko ordainketa egiten denean indarra dutenak, eta orobat, aurrekoetatik ezberdina izanik, aipatutako prezioaren %15etik gorakoak edo urtean 1.000 eurotik gorakoak ez direnak.

2. Gauzazko ordainsarien gainean ezar daitekeen konturako sarrerarik badago, aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen balioen gainean kalkulatuko da, foru lege honen 80. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Gauzazko ordainsariak daudenean lanaren etekintzat hartuko dira artikulu honen 1. idatz-zatiaren arauen emaitzazko balorazioa eta, behar bada, ordainsari mota honi dagokion konturako sarrera, haren kopurua errenta-hartzaileari jasanarazi zaionean izan ezik.

17. artikulua. Lanaren etekin garbia.

1. Etekin osoei ondoko artikuluan aipatzen diren gastu kengarrien zenbatekoa kendu ondoren aterako da lanaren etekin garbia:

2. Irabazi osoak osorik kontatuko dira, honako murriztapen hauetako bat aplikatu behar zaienean izan ezik:

a) % 30, bi urte baino gehiagoko sortze aldia duten etekinetarako (aldian-aldian edo behin eta berriz jasotzen direnak ez badira), eta erregelamendu bidez denboran modu irregular nabarmenean jasotakotzat jotzen direnetarako. Murrizketa hori aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko. Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko.

Dena den, lan-harreman arrunt edo bereziaren edo 14.2.c) artikuluak aipaturiko merkataritza-harremanaren edo bi horien iraungipenetik eratorritako lan-etekinen kasuan, murrizketa hori ez da aplikatuko, etekin horien zenbatekoa 300.000 eurokoa edo gehiagokoa denean.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren ondorioetarako, zenbatu beharreko lan etekinaren zenbateko osoa honako hauen batuketa aritmetikoaren bidez zehaztuko da: alde batetik, enpresatik bertatik edo sozietateen taldeko beste enpresa batzuetatik (horietan Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak izan behar dituzte) ateratzen diren lan etekinak, zenbat zergaldiri egozten zaizkion kontuan hartu gabe, eta, bestetik, salbuetsia egon daitezkeen diru kopuruak.

b) Ehuneko 40, foru lege honen 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen prestazioetarako, baldin eta kapital gisa jasotzen badira eta lehen jasoalditik bi urte iragan badira.

c) Ehuneko 50, baliaezintasunarengatiko prestazioetatik datozen etekinetarako, erregelamenduak agindu bezalako moduan eta graduetan, kapital gisa jaso badira, foru lege honen 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen kasuetan.

d) Ehuneko 70, bizi-aseguruaren kontratuen heriotzagatiko prestazioen etekinetarako, baldin eta aseguratutako arrisku bakarra hiltzea edo baliaezintasuna bazen, 14.2.a).5. artikuluak aipatzen dituen kasuetan.

3. Aurreko idatz-zatian aipatu diren murriztapenak ez zaizkie aplikatuko foru lege honen 14.2.a) artikuluak aipatzen dituen prestazioei, baldin eta errenta gisa jasotzen badira, ezta zerga oinarria gutxitzen duten enpresa kontribuzio inputatuei ere, foru lege honen 55.1 artikuluak agintzen duenez.

18. artikulua. Gastu kengarriak.

1. Honako hauek soil-soilik izango dira gastu kengarriak:

a) Gizarte Segurantzari eta funtzionarioen derrigorrezko mutualitate orokorrei egindako kotizazioak, eta eskubide pasiboen kenkariak eta umezurtz etxe edo antzeko erakundeei egindako kotizazioak.

b) Subjektu pasiboak lanbide elkargoei ordaindutako kuotak, entitate horien funtsezko xedeei dagozkien heinean, etekinak sortzen direneko jardueran aritu ahal izateko horietako kidea izatea nahitaezkoa denean eta erregelamendu bidez ezarriko den muga errespetatuta.

c) (kenduta

d) Zergadunaren eta lanaren etekinak jasotzen dituen edo jasoko dituen pertsona edo erakundearen arteko harremanean sortutako auzietatik zuzenean datozen defentsa juridikoko gastuak.

2. Aurreko idatz-zatiaren b) letrak aipagai dituen gastuen kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek lanbide-elkargoak Zerga Administrazioari aurkeztutako aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan.

19. artikulua. Lanaren etekinen indibidualizazioa.

Lanaren etekinak horiek jasotzeko eskubidea duenari esleituko zaizkio soilik. Hala ere, foru lege honen 14.2.a) artikuluan aipatutako prestazioak horiek jasotzeko baimena duten pertsona fisikoei esleituko zaizkie.

2. atala. Kapitalaren etekinak

1. azpiatala. Arau orokorrak

20. artikulua. Kapitalaren etekin osoak.

1. Kapitalaren etekin osotzat joko dira zuzenean edo zeharka ondare elementu, ondasun edo eskubideetatik datozen kontraprestazio eta onura guztiak, edozein dela ere beren izena edo izaera, eta dirutan zein gauzatan izan, betiere horien titularra subjektu pasiboa bada, eta enpresa edo lanbide jardueren etekin izaerarik ez badute.

2. Hala eta guztiz ere, ondare elementuen titulartasuna eskualdatzetik datozen errentek, jabariaren erreserbarako ituna egon arren, ondare gehikuntza edo murrizketak balira bezala ordainduko dituzte zergak, foru lege honek kapitalaren etekintzat kalifikatzen dituenean izan ezik.

3. Nolanahi ere, hauek hartuko dira kapitalaren etekintzat:

a) Landako zein hiriko ondasun higiezinetatik datozenak, subjektu pasiboak egindako enpresa edo lanbide jarduerei atxikirik ez badaude.

b) Higigarrien kapitaletik eta, oro har, subjektu pasiboaren titulartasunekoak diren bestelako ondasun edo eskubideetatik datozenak, subjektu pasiboak berak egindako enpresa edo lanbide jarduerei atxikirik ez badaude.

21. artikulua. Diruzkoak ez diren ordainsarien balorazioa edo gauzazkoena.

1. Zuzenean edo zeharka jasotako ondasun edo zerbitzuek merkatuan duten prezioaren arabera baloratuko dira diruzkoak ez diren ordainsariak edo gauzazkoak.

Aipatutako merkatu prezio hori zehazteko aplikagarri diren irizpideak erregelamenduz ezarri ahalko dira.

2. Diruzkoak ez diren ordainsarien edo gauzazko ordainsarien gainean ezar daitekeen konturako sarrerarik badago, aurreko idatz-zatiak aipatzen duen balioaren gainean kalkulatuko da, foru lege honen 80. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

3. Gauzazko ordainsariak daudenean kapitalaren etekintzat hartuko dira artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoaren emaitzazko balorazioa eta, behar bada, aurreko 2. idatz-zatian aipatzen den konturako sarrera, haren kopurua errenta-hartzaileari jasanarazi zaionean izan ezik.

22. artikulua. Kapitalaren etekin garbia.

Etekin osoei gastu kengarrien zenbatekoa kendu ondoren aterako da kapitalaren etekin garbia.

23. artikulua. Kapitalaren etekinen indibidualizazioa.

Kapitalaren etekinak, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, sorburu dituzten ondare elementu, ondasun edo eskubideen titularrak diren subjektu pasiboek eskuratu dituztela ulertuko da.

2. azpiatala. Higiezinen kapitalaren etekinak

24. artikulua. Higiezinen kapitalaren etekin osoak.

Hirilurreko edo landalurreko ondasun higiezinen titulartasunetik edo horien gaineko eskubideetatik datozen etekin osotzat ondoko hauek hartuko dira: ondasun edo eskubide erreal horiek errentan ematearen ondorioz edo erabili edo gozatzeko ahalmen edo eskubideak eratu edo lagatzearen ondorioz sortzen direnak, etekin horien izena edo izaera zeinahi dela.

Errentariak edo azpierrentariak, lagapen-hartzaileak edo erosleak kontzeptu guztiengatik ordaindu beharreko kopurua hartuko da etekin osotzat, baita higiezinarekin batera erabiltzeko lagatzen diren ondasun guztiei dagokiena ere, baina Balio erantsiaren gaineko zerga kenduta.

25. artikulua. Higiezinen kapitalaren etekin garbia.

1. Etekin osoei ondoko gastu hauen zenbatekoa kendu ondoren aterako da higiezinen kapitalaren etekin garbia:

a) Erdiesteko beharrezko direnak. Aipatutako ondasun edo eskubideak erosi edo hobetzeko inbertitutako besteren kapitalen interesengatik eta gainerako finantzaketa gastuengatik kendu beharreko zenbateko osoa, baita higiezina konpondu eta mantentzeko gastuengatikoa ere, ez da izanen, ondasun edo eskubide bakoitzean, ondasun higiezina edo eskubidea lagatzeagatik lortutako etekin osoak baino handiagoa. Soberakinaren kenkaria hurrengo lau urteetan egin ahalko da, letra honetan ezarritakoarekin bat.

b) Higiezina eta berekin batera lagatako gainerako ondasunen amortizaziorako zenbatekoak, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmen baten titulartasunetik datozen etekinen kasuan, kengarria izango da, balio-galeraren kontzeptuarengatik eta etekin osoen mugaren barnean, ordaindutako erosketa kostuaren zati proportzionala, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

2. Etxebizitzarako diren ondasun higiezinen errentamenduetan, aurreko idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi positiboa ehuneko 40 murriztuko da. Ondorio horietarako, etxebizitzatarako erabiltzen diren ondasun higiezinen errentamendutik ateratzen diren kapital higiezineko etekinen artean sartzen dira sozietate publiko instrumentalaren bitarteko errentamenduari lotzen zaizkion etxebizitzen titularrek lortutako etekinak, arau hauen arabera: Nafarroan Etxebizitza izateko eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 13. artikulua, eta Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituen irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 77. artikulua.

Subjektu pasiboak aitortutako etekinetan soilik aplikatuko da murrizketa.

3. Behin, kasua bada, aurreko idatz-zatiko murrizketa aplikatu ondoren, errendimendu garbi positiboak lortu badira bi urte baino gehiagoko aldi batean edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez denborari dagokionez, errendimendu horiek % 30 murriztuko dira. Murrizketa hori aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko. Murrizketa hori ez da inolaz ere aplikatuko etekinak zatika kobratzen badira.

26. artikulua. Gozamena ahaidetasuna dagoenean.

Higiezinen gaineko gozamen eskubideak eratzen direnean ezkontidearen, bikotekide egonkorraren edo hirugarren mailara arteko (hori barne) ahaideen alde, etekin garbia ez da Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako higiezinak duen balioa baino txikiagoa izanen eta, hala behar izanez gero, aurreko artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritako murrizketa aplikatuko zaio etekin horri.

3. azpiatala. Higigarrien kapitalaren etekinak

27. artikulua. Higigarrien kapitalaren etekin osoak.

Hauek hartuko dira higigarrien kapitalaren etekin osotzat:

a) Edozein motatako entitateen funts berekietan parte hartzeagatik lortutako etekinak.

b) Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik lortutako etekinak.

c) Subjektu pasiboaren titulartasunekoak diren gainerako ondasun higigarri edo eskubideetatik datozen etekinak.

28. artikulua. Edozein motatako entitateen funts berekietan parte hartzeagatik lortutako etekinak.

Edozein motatako entitateen funtsetako partaidetzan lortutako etekin osoak honakoak izango dira:

a) Dibidenduak, batzordeetara joateagatiko primak eta edozein motatako entitateen mozkinetako partaidetzak.

b) Mota guztietako aktiboetatik datozen etekinak, liberatutako akzioen entrega izan ezik, Estatutuetan ezarrita dagoenez edo gizarte organoen erabakiz, baldin eta ahalmena ematen badute lan pertsonalaren ordainsariaz bestelako arrazoiengatik entitate baten mozkinetan, salmentetan, eragiketetan, sarreretan edo antzeko kontzeptuetan parte hartzeko.

c) Bazkide, akziodun, elkartekide edo partaide izateagatik entitate batetik jasotako aurrekoez bestelako beste edozein onura.

c) Akzio edo partaidetzen jaulkipen primaren banaketa. Lortutako zenbatekoak gutxitu egingo du, deuseztatu arte, eragindako akzio edo partaidetzen erosketa balioa, eta gera litekeen soberakina zergapean egongo da, higigarrien kapitalaren etekin gisa.

29. artikulua. Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik lortutako etekinak.

1. Horrelakotzat joko dira mota guztietako kontraprestazioak, beren izena edo izaera edozein dela ere, diruz zein gauzaz egin direla ere, hala nola interesak eta norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzeagatik ordain gisa itundutako beste edozein ordainsari, baita besteren kapitalak hartu eta erabili izana adierazten duten mota guztietako aktiboen eskualdaketatik, itzulketatik, amortizaziotik, truketik edo bihurketatik datozen kontraprestazioak ere.

Horrelakotzat joko dira honako hauek, bereziki:

a) Edozein igorpen tresnatatik datozen etekinak, merkataritza eragiketek sortutakoak barne, endosatu edo eskualdatzen den unetik aurrera, endosua edo lagapena zuzkitzaile edo hornitzaileen kreditu baten ordainketa gisa egin ezean.

b) Mota guztietako finantza erakundeetako kontuetatik datorren kontraprestazioa, bere izena edo izaera edozein dela ere, finantza aktiboen gaineko eragiketetan oinarritutakoak barne.

c) Berrerosteko ituna daukan finantza aktiboen aldi baterako lagapeneko eragiketetatik datozen errentak.

d) Finantza erakundearen titulartasunekoa den kreditu baten erabateko edo zati bateko eskualdaketaren, lagapenaren edo transferentziaren ondorioz finantza erakunde horrek ordaindutako errentak.

2. Balioen eskualdaketa, itzulketa, amortizazioa, trukea edo bihurketa egotekotan, etekin gisa zenbatuko da balioen eskualdaketa, itzulketa, amortizazio, truke edo bihurketa balioaren eta erostean edo harpidetzean zeukaten balioaren arteko aldea.

Truke edo bihurketa baliotzat hartuko da jasotzen diren balioei dagokiena.

Erosi eta besterentzearen gastu osagarriak etekinaren kuantifikaziorako zenbatuko dira, behar bezala frogatzen badira.

Finantza aktiboen eskualdaketetatik datozen etekin negatiboak integratu egingo dira subjektu pasiboaren ondarean dauden finantza aktiboak eskualdatu ahala, subjektu pasiboak finantza aktibo homogeneoak eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo bi hilabeteen barruan eskuratu dituenean.

30. artikulua. Bestelako ondasun higigarrietatik edo eskubideetatik datozen etekinak.

1. Kapitalizazio eragiketetatik edo bizi-aseguru edo baliaezintasun-aseguruaren kontratuetatik datozen diruzko edo gauzazko etekinak, foru lege honen 14.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, lanaren etekin gisa zergak ordaindu behar direnean izan ezik.

Higigarrien kapitalaren etekin horiei hurrengo arauak aplikatuko zaizkie bereziki:

a) Kapital geroratua jasotzen denean, higigarrien kapitalaren etekina jasotako kapitalaren eta ordaindutako primen zenbatekoaren arteko aldeak zehaztuko du.

b) Berehalako biziarteko errenten kasuan, jaraunspen, legatu, edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat:

-%40, hartzailea berrogei urtetik beherakoa denean.

-%35, hartzailea berrogei eta berrogeita bederatzi urte bitartekoa denean.

-%28, hartzailea berrogeita hamar eta berrogeita hemeretzi urte bitartekoa denean.

-%24, hartzailea hirurogei eta hirurogeita bost urte bitartekoa denean.

-%20, hartzailea hirurogeita sei eta hirurogeita bederatzi urte bitartekoa denean.

-%8, hartzailea hirurogeita hamar urtekoa edo hortik gorakoa denean.

Urteko errenta jasotzen duen unean errentadunak duen adinari aplikatuko zaizkio portzentaje horiek.

c) Aldi baterako errenta berehalakoak direnean, jaraunspen, legatu edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat:

-%12, errentaren iraupena bost urtekoa edo txikiagoa denean.

-%16, errentaren iraupena bost urtetik gorakoa eta hamar urtekoa edo txikiagoa denean.

-%20, errentaren iraupena hamar urtetik gorakoa eta hamabost urtekoa edo txikiagoa denean.

-%25, errentaren iraupena hamabost urtetik gorakoa denean.

d) Errenta geroratuak -biziartekoak edo aldi baterakoak- jasotzen direnean eta "mortis causa" eskuratuak ez direnean jaraunspen, legatu edo beste oinordetza-tituluren baten bidez, aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat, errenta sortu arte lortutako errentagarritasunaz areagoturik, hau ere erregelamendu bidez zehazten den moduan kalkulatuz. Errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, hauxe baino ez da joko higigarrien kapitalaren etekintzat: aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeetatik egokitzen dena urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen dena.

Aurreko lerrokadan ezarritakoa horrela izan arren, foru lege honen 14.2.a) artikuluan bildutakoez bestelako bizi- edo baliaezintasun-aseguruaren kontratuen onuradunek errenta moduan jasotzen dituzten erretiro eta baliaezintasunagatiko prestazioak zergaren zerga oinarrian integratuko dira, higigarrien kapitalaren etekin gisa eta erregelamendu bidez finkatzen den moduan, kontratuaren indarrez ordaindutako primetatik gora egiten duen unetik, eta aseguru kontratuaren probisioetan inolako mobilizaziorik izan ez bada; halaber, errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, errentak eratu zireneko egungo balio aktuarialetik gora egiten dutenean integratuko dira zerga oinarrian. Kasu horietan ezin dira aplikatu aurreko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak. Araubide hori aplikatzeko, behar-beharrezkoa izango da aseguru kontratua gutxienez erretiro data baino bi urte lehenago hitzartu izana.

e) Aldi baterako edo biziarteko errentak iraungitzen direnean errentak "mortis causa" jaraunspen edo beste oinordetza-tituluren baten bidez eskuratuak ez badira, errentaren iraungipenaren arrazoia erreskate eskubidea erabiltzea izan delarik, honelaxe aterako da higigarrien kapitalaren etekina: erreskatearen zenbatekoari ordura arte ordaindutako errentak gehitu, eta ordaindutako primak eta idatz-zati honetako aurreko letren arabera higigarrien kapitalaren etekin gisa zergak ordaindu dituzten kopuruak kendu. Errentak dohaintzaz edo bizien arteko eta dohainezko beste edozein negozio juridikoren bitartez jasotzen direnean, hauxe ere kenduko da: errentak eratu bitartean pilatu den errentagarritasuna.

Errentadunarentzat ez da etekinik egongo aldi baterako edo biziarteko errentaren iraungipena bere heriotzagatik gertatu denean.

f) Kapital prestazioak ezartzen dituzten bizi- eta baliaezintasun-aseguruek aurreko d) letraren lehenengo lerrokadan xedatutakoaren arabera ordainduko dituzte zergak, kapital hori biziarteko edo aldi baterako errentak osatzera bideratzen denean, eta bihurtzeko aukera hori aseguru kontratuan jasotzen bada betiere. Letra honetan xedatutakoa ez da inondik inora aplikatuko kapital hori, edozein bitarteko erabiliz, subjektu pasiboaren esku jartzen denean.

g) Aurrezki sistematikoaren banakako planen betekizun, baldintza eta ezaugarriei dagokienez, estatuko araudia beteko da.

Jasotzen den biziarteko errenta dela-eta, baldin eta jarri diren baliabideekin eratuta badago eta estatuko araudiko betekizunak betetzen baditu, idatz-zati honen b) letran ezarritakoaren arabera ordainduko dira zergak.

Subjektu pasiboak, biziarteko errenta eratu baino lehen, eskubide ekonomiko metatuak osorik edo hein batean bere eskura badauzka, horren arabera ordainduko ditu zergak, foru lege honetan ezarritakoarekin bat. Horretarako, berreskuratutako kopurua lehenbizi ordaindutako primei dagokiena izango da, kasu bakoitzeko errentagarritasuna barne.

Biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak osorik edo hein batean aurreratuz gero, foru lege honen 7. artikuluaren u) letran xedatutakoa aplikatzearen ondorioz salbuetsita egon zen errenta aipatutako aurreratzea gertatzen den zergaldian sartu beharko du subjektu pasiboak.

2. Kapital ezarpenen ondoriozko errentak.

Biziarteko edo aldi baterako errentak idatz-zati honetan sartzen dira, kapital ezarpenak izan dituztenean arrazoi, jaraunspen, legatu edo antzeko tituluren baten bidez "mortis causa" eskuratuak direnean izan ezik. Higigarrien kapitalaren etekintzat joko da artikulu honen aurreko idatz-zatiaren b) eta c) letrek bizi-aseguruaren kontratuen berehalako ondorio diren errentetarako -biziartekoak nahiz aldi baterakoak- ezartzen dituzten portzentajeak urteko bakoitzari aplikatzearen emaitza.

3. Higigarrien kapitalaren beste etekin batzuk.

Idatz-zati honetan, besteak beste, etekin hauek sartzen dira, diruzkoak zein gauzazkoak:

a) Jabetza intelektualaren ondoriozkoak, subjektu pasiboa egilea ez denean, eta subjektu pasiboak eginiko lanbide edo enpresa jarduerarekin lotzen ez diren jabetza industrialekoak.

b) Laguntza teknikoa ematearen ondoriozkoak, laguntza hori lanbide edo enpresa jardueren eremuan eman ezean.

c) Ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamendutik datozenak, bai eta azpierrentatzaileak azpierrentamendutik jasotakoetatik datozenak ere, betiere errentamendu edo azpierrentamendu horiek lanbide edo enpresa jarduerak ez direnean.

d) Irudia ustiatzeko eskubidearen edo hura erabiltzeko baimenaren lagapenak sortutakoak, lagapen hori lanbide edo enpresa jardueraren eremuan gertatu ezean.

e) Lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta artikulu honen 1. eta 2. idatz-zatietan aipatzen diren ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sorraraz ditzaketen ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak, beren izena edo izaera edozein dela ere.

Aurreko lerrokadan aipatzen diren eratzeak edo lagatzeak ezkontidearen alde edo hirugarren mailara bitarteko ahaide baten alde egiten badira, ezkontza-ahaideak barne, etekin garbia ezin izango da Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren araudia aplikatuz aterako litzatekeena baino txikiagoa izan.

f) Aurreko e) letran aipatutakoez bestelako ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak, beren izena edo izaera edozein dela ere.

Aurreko lerrokadan aipatzen diren eratzeak edo lagatzeak ezkontidearen alde edo hirugarren mailara bitarteko ahaide baten alde egiten badira, ezkontza-ahaideak barne, etekin garbia ezin izango da Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren araudia aplikatuz aterako litzatekeena baino txikiagoa izan.

31. artikulua. Higigarrien kapitalaren etekintzat jotzen ez diren kasuak.

Ez da higigarrien kapitalaren etekintzat joko subjektu pasiboak bere ohiko enpresa edo lanbide jarduerak garatzean egindako eragiketen prezioa zatikatu edo luzatzeagatik lortzen duen kontraprestazioa, bidezkoa den kontzeptuagatik zergak ordaintzearen kalterik gabe.

Subjektu pasiboa hil dela-eta irabazteko asmoz eskualdatzen badira foru lege honen 29. artikuluan aipatutako besteren kapitalak atzitu eta erabiltzea adierazten duten aktiboak, higigarrien kapitalaren etekinik ez dagoela iritziko da.

32. artikulua. Higigarrien kapitalaren etekin garbia.

1. Higigarrien kapitalaren etekin garbia zehazteko, etekin osoetatik gastu hauek besterik ez dira kenduko:

a) Balio negoziagarrien administrazioari eta gordailuari dagozkien gastuak, baina muga hau gainditu gabe: salbuetsita dauden diru-sarrerak kendu ondoren, balio haietatik lortutako diru-sarrera osoetatik %3.

Horretarako, administrazio eta gordailu gastutzat hartuko dira inbertsio zerbitzuetako enpresek, kreditu entitateek edo bestelako finantza entitateek jasanarazten dizkieten zenbatekoak, Baloreen merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen arabera, titularren izenean titulu bidezko balioen gordailu zerbitzua emateagatik edo kontuko idazpenen bidez adierazitako balioak administratzeagatik ordainduak.

Inbertsio-zorroak titularrak eskatu ahala eta modu pertsonalean kudeatzeko kontraprestazioak ez dira kenkarietan sartuko, titularren kontura eta haiek beraiek emandako aginduen ondorioz inbertsioen erabilera gertatzen bada.

b) Laguntza teknikoa ematearen ondoriozko etekinen kasuan edo ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduetatik edo azpierrentamenduetatik datozen etekinen kasuan, etekin osoetatik haiek eskuratzeko beharrezkoak izan diren gastuak kenduko dira eta, orobat, diru-iturri diren ondasun edo eskubideek izandako hondatzearen gastua, bidezkoa bada.

2. Foru lege honen 30.3 artikuluko 3. idatz-zatiaren a), b), c), d) eta f) letretan aurreikusitako etekin garbiak, baldin eta bi urtetik gorako sortze-aldia badute edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez lortu badira denborari dagokionez, % 30 murriztuko dira. Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko.

Aurreko lerrokadako murrizketa aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko

.

3. atala. Enpresa edo lanbide jardueren etekinak

33. artikulua. Enpresa edo lanbide jardueren etekin osoak.

1. Enpresa edo lanbide jardueren etekin osotzat joko dira, norberaren lanaren eta kapitalaren multzotik edo horietako bakarretik etorrita, subjektu pasiboak bere kontura ekoizpen eta giza baliabideen bitartekoak edo horietako bakarrarenak antolatzea dakartenak, ondasun edo zerbitzuen ekoizpen edo banaketan esku hartzeko asmoz.

Horrelakotzat jotzen dira bereziki fabrikazio, merkataritza, zerbitzuak emate edo erauzketa jardueren etekinak, artisautza, nekazaritza, basozaintza, abeltzaintza, arrantza, eraikuntza eta meatzaritzari lotutakoak barne, baita lanbide liberalak, artistikoak eta kirol arlokoak gauzatzea ere.

Enpresaburu, profesional, artista edo kirolaritzat hartuko dira, besteak beste, gisa horretan agertzen direnak Jarduera ekonomikoen gaineko zerga edo Lizentzia fiskalaren tarifetan.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoari dagokionez, ondasun higiezinen errentamendua enpresa jarduera dela ulertuko da, baldin eta ondorengo inguruabarrak batera gertatzen badira eta orduan bakarrik:

a) Jarduera aurrera eramateko gutxienez lokal bat izatea horretarako propio.

b) Jarduera horretan pertsona bat behintzat izatea, lan kontratupean eta lanaldi osoan.

34. artikulua. Etekin garbia.

1. Enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia Sozietateen gaineko zergaren arauen arabera zehaztuko da, atal honetan bildutako arau berezien kalterik gabe, eta hurrengo araubideen bidez gauzatuko da:

a) Zuzeneko estimazioa, araubide orokor gisa aplikatuko dena eta bi modalitate barne hartuko dituena:

-Arrunta.

-Sinplifikatua.

b) Estimazio objektiboa.

2. Enpresa edo lanbide jardueren etekin garbian ez dira sartuko horiei lotutako ondare elementuetatik datozen ondare gehikuntzak eta murrizketak, foru lege honetan ondare gehikuntza eta murrizketetarako ezarritako arauen arabera zenbatu, eta zergak ordainduko dituztenak.

3. Zergadunak ondare elementuak lotzeak edo aktibo finkoak deslotzeak ez du ekarriko ondarea aldatzea, betiere ondasunek edo eskubideek haren ondarearen zati izaten jarraitzen badute.

Afektatzioa egon ez dela ulertuko da, afektazioa egon eta hiru urteko epean ondasunak edo eskubideak besterentzen badira.

4. Jardueraren xede diren eta subjektu pasiboak hirugarrenei doan laga edo ematen dizkien edo bere erabilera edo kontsumorako erabiltzen dituen ondasun edo zerbitzuen merkatu balio arrunta hartuko da aintzat.

Halaber, kontraprestazioa dagoenean eta hori ondasun edo zerbitzuen merkatu balio arrunta baino askoz txikiagoa denean, balio hori hartuko da aintzat.

5. Enpresa eta lanbide jarduerei lotutako aktibo finkoen balorazioa Sozietateen gaineko zergaren arauen eta erregelamenduz ezartzen diren zehaztapenen arabera egingo da.

6. Jardueren errendimenduek bi urtetik gorako sortze-aldia izan badute, edo, erregelamenduz ezarritakoaren arabera, modu irregular nabarmenez lortu badira denborari dagokionez, % 30 murriztuko dira.

Aurreko lerrokadako murrizketa aplikatu ahal izateko, etekin osoak 300.000 eurokoak izanen dira gehienez. Soberakinari ez zaio inolako murrizketarik aplikatuko.

Nolanahi ere, murrizketa hori ez da aplikatuko baldin eta etekinak, haien zenbatekoa gorabehera, modu erregularrean edo ohikoan era horretako etekinak izaten dituzten enpresa- edo lanbide-jardueretatik heldu badira, nahiz eta indibidualki aurretik adierazitako baldintzak betetzen dituen epearen barnean garatutako jardueren ondoriozkoak izan.

Etekin horiek zatika kobratzen badira, ez da murrizketa hori aplikatuko

.

35. artikulua. Etekin garbia zuzeneko estimazioan zehazteko arauak.

Enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia zuzeneko estimazioan zehazteko, Sozietateen gaineko zergaren arauak aplikatuko dira eta hurrengo arau bereziak ere kontuan hartuko dira:

1. Ez dira gastu kengarritzat joko Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 24.2 artikuluan aipatutako kontzeptuak, ez eta enpresaburu edo profesional beraren gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak ere, foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoaren kalterik gabe.

Hala ere, gastu kengarritzat joko dira norbere konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian txertatu gabeko profesionalek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin sinatutako aseguru kontratuengatik prima edo kotizazio gisa ordaindutako kopuruak, baldin eta, Aseguru pribatuen antolamendu eta ikuskapenari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako betebeharra betetzeko, aipatutako Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gisa erabiltzen badira, Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen gertakizunak estaltzen dituen zatian, urteko 4.500 euroko mugaz.

2. Subjektu pasiboaren ezkontidea edo seme-alaba adingabeak berarekin bizi direla eta normalean eta jarraian subjektu horrek garatutako enpresa edo lanbide jardueretan lan egiten dutela behar bezala egiaztatzen denean, bidezko lan kontratua eta Gizarte Segurantzako bidezko erregimeneko afiliazioa egonda, horietako bakoitzarekin hitzartutako ordainsariak kenduko dira etekina zehazteko, betiere horiek haien lanbide prestakuntzari eta lanari dagozkien merkatu balioak baino handiagoak ez badira.

Kopuru horiek ezkontideak edo seme-alaba adingabeek lanaren etekin gisa eskuratu dituztela ulertuko da.

3. Subjektu pasiboarekin bizi diren ezkontideak edo seme-alaba adingabeek jarduera zehatzerako balio duten ondasunak edo eskubideak lagatzen dituztenean, hitzartutako kontraprestazioa kenduko da jardueraren titularraren etekina zehazteko, betiere merkatu balioa baino handiagoa ez bada; kontraprestaziorik gabe, merkatu balioa kendu ahal izango da. Kontraprestazioa edo merkatu balioa ezkontidearen edo seme-alaba adingabeen kapitalaren etekintzat joko da.

Arau honetan xedatutakoa ez da aplikatuko, ondasunak eta eskubideak bi ezkontideenak direnean.

4. Zuzeneko estimazio sinplifikatua jarduera zehatz batzuei aplikatuko zaie, subjektu pasiboak garatutako jarduera guztietarako negozioen zifraren zenbateko garbia aurreko urtean erregelamenduz zehazten den zifra baino handiagoa ez bada, hori aplikatzeari uko egin ezean. Era berean, zenbait gastu kengarri zenbatzeko arau bereziak ezarri ahal izango dira.

5. Subjektu pasiboak berarentzat, ezkontidearentzat eta gutxiengo familiarra dela-eta murrizketarako eskubidea ematen dioten ondorengoentzat egin duen gaixotasun-aseguruaren primak gastu kengarritzat joko dira, etekin garbia zuzeneko estimazioko araubidearen arabera zehazterakoan. Aipatutako pertsona horietako bakoitzeko gehieneko kenkaria 500 eurokoa izango da.

36. artikulua. Etekin garbia estimazio objektiboan zehazteko arauak.

1. Etekin garbiaren estimazio objektiboko kalkulua artikulu honetan eta hori garatzen duten xedapenetan ezarritakoak arautuko du.

Arauzko xedapenak hurrengo arauei lotuko zaizkie:

1. Araubide hau arautzen duten arauetan ezarritako baldintzak biltzen dituzten subjektu pasiboek araubide horren arabera zehaztuko dituzte beren etekinak, erregelamenduz ezartzen den bezala, aplikatzeari uko egin ezean.

2. Estimazio objektiboko araubidea Balio erantsiaren gaineko zergan ezarritako araubide bereziekin batera aplikatuko da, erregelamenduz horrela zehazten denean.

3. Estimazio objektiboko araubidearen aplikazio eremua, besteak beste, jardueren eta laboreen izaeraren arabera finkatuko da edo modulu objektiboak kontuan hartuta, hala nola eragiketen bolumena, langileen kopurua, erosketen zenbatekoa, ustiategien azalera edo erabilitako aktibo finkoak, zergadunak egindako jarduera guztietarako erregelamenduz ezarritako mugei helduta.

Sarreren bolumenaren tamaina zenbatzeko, kontuan hartuko dira, subjektu pasiboak eginiko enpresa jarduerei dagozkien eragiketak ez ezik, ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei, eta orobat, aurreko horietako edozein partaide den errenta-esleipeneko araubideko entitateek egindakoei dagozkienak ere, inguruabar hauek batera gertatzen badira:

-Enpresa jarduera berdinak edo berdintsuak egitea. Horretarako, berdintzat edo berdintsutzat joko dira Jarduera ekonomikoen gaineko zergan multzo berean sailkaturik daudenak.

-Jarduera horiek guztiek helbide komuna izatea eta giza baliabideak edo baliabide materialak partekatzea.

4. Estimazio objektiboko araubidea aplikatu ahal izango zaie errenta-esleipeneko araubidean dauden entitateei.

Estimazio objektiboko araubidea ezin izango zaie aplikatu enpresa edo lanbide jarduerei, hein batean edo bere osotasunean, Espainiatik kanpo egiten badira.

5. Enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia estimazio objektiboan kalkulatzeko, ikur, indize edo modulu orokorrak edo Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zehaztutako zenbait jarduera sektoreri dagozkienak erabiliko dira.

6. Jarduera edo sektore zehatzetarako estimazio objektiboko sistemak aplikatzea arautu ahal izango da erregelamenduz, sistema horien arabera hainbat zergalditarako etekin garbien banakako zifrak ezarriko direla, subjektu pasiboek horiek onetsi ondoren.

7. Estimazio objektiboko araubideen aplikazioak ez du inoiz ekarriko, hala denean, jardueraren benetako etekinen eta araubide horiek zuzen aplikatzetik datozen etekinen arteko aldeengatik sor litezkeen ondare gehikuntza eta murrizketei kargarik ezartzea.

2. Subjektu pasiboak estimazio objektiboko araubidea aplikatzeari uko egin, eta zeharkako estimaziokoa aplikatu behar zaionean, enpresa edo lanbide jardueraren etekina zehazteko, ahal dela estimazio objektiborako ezarritako ikurrak, indizeak eta moduluak hartuko dira kontuan.

37. artikulua. Enpresa edo lanbide jarduerei lotutako ondare elementuak.

1. Enpresa edo lanbide jarduera bati lotutako ondare elementutzat joko dira honako hauek:

a) Subjektu pasiboaren jarduera garatzeko erabiltzen diren ondasun higiezinak.

b) Jardueraren zerbitzura dauden langileen ekonomia eta gizarte eta kultur zerbitzuetarako diren ondasunak, enpresa edo lanbide jardueraren titularraren aisialdi eta jolas ondasunak edo, oro har, bere erabilera pribatukoak lotu gabe daudela ulertuta.

c) Etekinak lortzeko beharrezkoak diren beste edozein ondare elementu. Entitate baten funts berekietan parte hartzea eta norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzea adierazten duten aktiboak ez dira inoiz ondare elementutzat joko.

Enpresa edo lanbide jardueraren xedeari hein batean bakarrik laguntzen dioten ondare elementuak direnean, afektazioa jarduera zehatzerako benetan erabiltzen den zatira mugatuko da. Ondare elementuen afektazioa aintzat hartzeko irizpideak ezarri ahal izango dira erregelamenduz.

2. Lotutako ondare elementutzat joko dira, nahiz eta, senar-emazteak izatekotan, titulartasuna biena izan.

38. artikulua. Enpresa edo lanbide jardueren etekinen indibidualizazioa.

Enpresa edo lanbide jardueren etekinak jarduerei lotutako ekoizpen eta giza baliabideen norberaren konturako antolaketa ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean burutzen dutenek lortu dituztela ulertuko da. Enpresa edo lanbide jardueren titular gisa agertzen direnek baldintza horiek betetzen dituztela ulertuko da, bestelakoa adierazten duen frogarik egon ezean.

4. atala. Ondare gehikuntzak eta murrizketak.

39. artikulua. Kontzeptua.

1. Ondare gehikuntzak edo murrizketak dira subjektu pasiboaren ondarearen balioan egondako aldaketak, ondarearen osaeran egondako edozein aldaketaren ondorioz agertzen direnak, foru lege honek etekintzat jo ezean.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren ondoreetarako, subjektu pasiboaren ondarearen osaeran egondako aldaketatzat joko dira hurrengoak, besteak beste:

a) Edozein ondare elementuren kostubidezko edo irabazizko eskualdaketa.

b) Subjektu pasiboaren ondareari ondare elementuak gehitzea.

c) Subjektu pasiboaren ondarea osatzen duen elementu baten ordez, horrek zehaztu edo jardutearen ondorioz ondareari gehitzen zaizkion beste ondasun edo eskubide batzuk jartzea.

d) Betebehar ekonomikoak deuseztatzea.

3. Ondarearen osaeran aldaketarik ez dagoela esango da:

a) Komuna dena banatzen bada.

b) Konkisten edo irabazpidezko ondasunen ezkontza-sozietatea desegiten bada edo partaidetzazko ezkontza-araubide ekonomikoa suntsitzen bada.

c) Ondasun erkidegoak desegiten badira edo komuneroak banantzen badira.

Idatz-zati honek agertutako kasuek ez dute inoiz ekarriko jasotako ondasun edo eskubideen balioak eguneratzea.

4. Ondare gehikuntza edo murrizketarik ez dagoela esango da:

a) Kapital murrizketetan. Kapital murrizketak, xedea duena duelarik, balio edo partaidetzak amortizatzea eragiten duenean, amortizatutzat joko dira eskuratutako lehenak, eta horien erosketa balioa proportzionalki banatuko da subjektu pasiboaren ondarekoak izaten segitzen duten gainerako balio homogeneoen artean. Kapital murrizketak subjektu pasiboaren balio edo partaidetza guztiei maila berean eragiten ez dienean, eskuratutako lehenei dagokiela joko da.

Kapital murrizketaren xedea ekarpenak itzultzea denean, murrizketaren zenbatekoak edo jasotako ondasun edo eskubideen ohiko merkatu balioak gutxitu egingo du lotutako balio edo partaidetzen erosketa balioa, aurreko lerrokadaren arauekin bat, deuseztatu arte. Sor litekeen gehiegizko kopurua higigarrien kapitalaren etekin gisa gehituko da, foru lege honen 28. artikuluan jaulkipen primaren banaketarako ezarritako modu berean, murrizketa hori banatu gabeko mozkinetatik etorri ezean; izan ere, kasu horretan kontzeptu horrengatik jasotako zenbateko guztiek zergak ordainduko dituzte, aipatutako artikuluaren a) letran ezarritakoaren arabera.

Ondore horietarako, ulertuko da kapitalaren murrizketek, beren helburua edozein dela ere, lehenik eta behin eragiten diotela banatu gabeko mozkinetatik sortu ez den kapital sozialaren zatiari, deuseztatu arte.

b) Subjektu pasiboaren heriotza dela-eta, irabazizko eskualdaketetan.

c) Enpresa baten inter vivos eskualdaketa doaneko bat egiten denean, edo eskualdaketa hori denean Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 5.9 artikuluan araututako salbuespena aplikatzen zaien entitateetako partaidetza guztiena edo haien zati batena. Baldintza hauek bete beharko dira:

a’) Eskualdaketa lerro zuzeneko ondorengo ahaide baten edo gehiagoren alde egitea, edo hirugarren maila bitarteko odol bidezko alboko ahaide baten edo gehiagoren alde, maila horretakoak barne.

b’) Eskualdatzailea enpresa edo lanbide jardueran aritua izatea eskualdaketa egiten den egunaren aurreko bost urteetan gutxienez ere, edo, letra honetan aipatzen diren entitateetako partaidetzak baldin badira, eskualdatzaileak eskualdaketa egin baino bost urte lehenago eskuratuak izatea, eta eskuratzaileak edo eskuratzaileek jarraitzea eskualdatzaileak egiten duen jarduera berean edo partaidetza horiek mantentzea gutxienez bost urtez, epe horretan hiltzen badira izan ezik. Halaber, eskuratzaileak edo eskuratzaileek ez dute zilegi xedatze-egintzarik edo sozietate-eragiketarik egitea, baldin eta zuzenean nahiz zeharka eskurapen-balioaren gutxitze nabarmena ekar badezakete.

c’) Eskualdatzaileak hirurogei urte edo gehiagoko adina izatea edo baliaezintasun oso edo baliaezintasun larriko egoeran egotea.

d’) Eskualdaketa egin zen ekitaldiari dagokion zergaren aitorpenean eskualdatzaileak Administrazioari gorabehera hori azaltzea

.

d) Ezgaitasunak dituzten pertsonentzat eratutako ondare babestuei egindako ekarpenak direla-eta.

5. Zergatik salbuetsita egongo dira hurrengo egoeretan agertzen diren ondare gehikuntzak:

a) Foru lege honen 62. artikuluaren 4. idatz-zatian aipatutako dohaintzen ondorioz agertuak.

b) Hirurogeita bost urtetik goitikoek edo menpekotasun larriko egoeran nahiz menpekotasun handikoan dauden pertsonek izan dezaketena ohiko etxebizitza eskualdatzen dutenean, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Foru Legean xedatzen denaren arabera. Salbuespen hori ez da inolaz ere aplikatuko ondare-gehikuntza 300.000 eurotik gorakoa denean. Kopuru horren gainetik dagoen zenbatekoa zergapean geratuko da.

c) Zerga zorren ordainketaz agertuak, foru lege honen 83. artikuluaren 3. idatz-zatian ezarritako kasuetan.

d) Hurrengo baldintzak biltzen dituzten kostubidezko eskualdaketen ondorioz agertuak:

1. Aipatutako eskualdaketen zenbateko osoa 3.000 eurotik gorakoa ez izatea, urte naturalaren barnean.

2. Ondare gehikuntzaren barnean karga jaso dezakeen zenbatekoa eskualdaketaren zenbateko osoaren %50etik gorakoa ez izatea. Ondare gehikuntzaren barnean karga jaso dezakeen zenbatekoa portzentaje hori baino handiagoa denean, gehiegizko zenbatekoari baino ez zaio kargarik ezarriko.

e) Entitateetako akzioen edo partaidetzen eskualdaketen kasuan, erosketaren unean entitate horiek enpresa gazte eta berritzailetzat hartu baldin badira Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, betiere foru lege honen 62.11 artikuluaren b) letratik f) letrara bitarte, biak barne, aurreikusitako betebeharrak eta baldintzak betetzen badira, eta eskualdatzen diren baloreak eskualdatu aurreko bost urtean eskuratu baldin badira.

Salbuespena ezin da 6.000 eurotik gorakoa izan urtean.

6. Ez dira ondare murrizketatzat joko hurrengoak:

a) Justifikatu gabeak.

b) Kontsumoaren ondorioz sortutakoak.

c) "Inter vivos" egintzak edo liberalitateak direla-eta, irabazizko eskualdaketen ondorioz sortutakoak.

d) Zergaldian jokoan izandako galeren ondorioz sortutakoak, zergaldi berean jokoan izandako irabaziak gainditzen badituzte.

Ez dira inoiz ere konputatuko hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren jokoetan parte hartzearen ondoriozko galerak.

e) Ondare elementuen eskualdaketen ondorioz sortutakoak, eskualdatzaileak eskualdaketa egin duen egunetik urtebeteko epearen barnean berriro eskuratzen baditu. Murrizketa hori integratu egingo da, ondare elementuaren ondorengo eskualdaketa egiten denean.

f) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onarturiko balio edo partaidetzak eskualdatzetik sortutakoak, eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo bi hilabeteen barnean subjektu pasiboak balio homogeneoak eskuratu dituenean.

g) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartu ez diren balio edo partaidetzak eskualdatzetik sortutakoak, eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo urtearen barnean subjektu pasiboak balio homogeneoak eskuratu dituenean.

Aurreko f) eta g) letretan ezarritako kasuetan, ondare murrizketak integratu egingo dira, subjektu pasiboaren ondarean egoten jarraitzen duten balioak eskualdatu ahala.

40. artikulua. Gehikuntza edo murrizketen zenbatekoa. Irizpide orokorra.

1. Ondare gehikuntza edo murrizketen zenbatekoa honako hau izango da:

a) Kostubidezko edo irabazpidezko eskualdaketen kasuan, ondare elementuen erosketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldea.

b) Gainerako kasuetan, ondare elementuen merkatu balioa edo zati proportzionalena, hala denean.

2. Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, osagai bakoitzari dagokion besterentze balioaren zatia bereiziko da.

41. artikulua. Erosketa eta eskualdaketa balioak.

1. Erosketa balioa honako hauen batura izango da:

a) Erosketa egin deneko zenbateko erreala, edo hala balitz, ondorengo artikuluak aipatzen duen balioa.

b) Erositako ondasunetan eginiko inbertsio eta hobekuntzen kostua, eta erosleak erosketa egiteagatik ordaindu dituen gastuak eta zergak, interesak izan ezik.

Balio hori gutxituko da, bidezkoa denean, erregelamenduz zehazten diren amortizazioen zenbatekoan.

2. Besterentzea egin deneko zenbateko errealaren balioa eskualdaketarena izango da, edo, hala balitz, ondoko artikuluak aipatzen duena. Balio horri kenduko zaizkio aurreko idatz-zatiaren b) letrak aipatzen dituen gastuak eta zergak, eskualdaketa egiten duenak horiek ordaindu bezain laster.

3. Besterentze balioaren zenbateko erreala jasotakoa izango da, betiere merkatuan dagoen ohiko baliotik beherakoa ez bada; hala ere, horrela balitz, merkatukoa aintzat hartuko da.

42. artikulua. Irabazizko erosketa edo eskualdaketa.

Erosketa edo eskualdaketa irabazizko helburuarekin egiten denean, balioak Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren arauak aplikatuz horiei dagozkienak izango dira, merkatu balioa gainditu gabe.

Aipatutako balioei aurreko artikuluaren 1. idatz-zatiaren b) letran eta 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, hala denean.

Foru lege honen 39. artikuluaren 4. idatz-zatiaren c) letrak aipatzen dituen irabazizko erosketetan, dohaintza-hartzailea agertuko da dohaintza-emailearen ordez, ondasun horien erosketa balioei eta egunei dagokienez.

43. artikulua. Berariazko arauak.

1. Hurrengoek sortutako kostubidezko ondare aldaketak daudenean:

a) Sozietate nahiz entitateen funts propioetako partaidetzaren erakusgarri diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuari buruzkoan, definitutako balore-merkatu batean negoziatzeko onartutako balioena denean, gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da erosketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera. Azken balio hori eskualdaketa burutzen den egunean merkatu horietan duten kotizazioak finkatuko du edo, kotizazioa baino handiagoa denean, hitzartutako prezioak.

Hein batean liberatutako akzioen kasuan, horien erosketa balioa subjektu pasiboak benetan ordaindutako zenbatekoarena izango da.

Erabat liberatutako akzioen kasuan, horien erosketa balioa eta orobat horien sorburu direnekoena, kostu osoa zati titulu kopurua, hala zaharrena nola liberatuena, eginez kalkulatuko da.

b) Aurreko letrak aipatzen dituen merkatuetan negoziatzeko onartu ez diren eta sozietate edo entitateetan funts berekietako partaidetzaren erakusgarri diren balioei dagokienez, gehikuntza edo murrizketa erosketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera zenbatuko da.

Eskualdaketa baliotzat joko da hurrengo bietatik handiena, benetan ordaindu dena merkatuko ohiko egoeran zati independenteek hitzartuko zuketenarekin bat datorrela adierazten duen frogarik egon ezean:

a') Zergaren sorrarazpen egunaren aurretik amaitutako azken balantzearen ondoriozko balio teorikoa.

b') Zerga sortzen den egunaren aurretik amaitutako hiru ekitaldi sozialen emaitzen batezbestekoa %20an kapitalizatzetik datorrena. Azken ondore horretarako, mozkin gisa zenbatuko dira banatutako dibidenduak eta erreserbetarako esleipenak, balantzeak erregularizatu edo eguneratzeko direnak izan ezik.

Horrela kalkulatutako eskualdaketa balioa kontuan hartuko da, erosleari dagokion balioen edo partaidetzen erosketa balioa zehazteko.

Hein batean liberaturiko akzio edo partaidetza sozialak direnean, beren erosketa balioa izango da subjektu pasiboak benetan ordainduriko zenbatekoa. Erabat liberaturiko akzio edo partaidetza sozialak direnean, erosketa balioa, bai horienak, bai horien jatorri direnenak, honela aterako da: kostu osoa zati titulu kopurua, tituluak zaharrak nahiz liberatuak izan.

c) Foru lege honen 52. artikuluan aipatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeen kapitalaren edo ondarearen erakusgarri diren akzioen edo bestelako partaidetzen eskualdaketa edo diru-itzulketaren kasuan, gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da erosketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera; azken hori eskualdaketa edo diru-itzulketa egiten den egunean duen likidazio balio aplikagarriak zehaztuko du edo, horrelakorik ez izatera, argitaratutako azken likidazio balioak. Likidazio baliorik ez izatera, zergaren sorrarazpen egunaren aurretik amaitutako azken ekitaldiari dagokion balantzearen ondoriozko balio teorikoa hartuko da.

Partaidetzen diru-itzulketa desberdinen kasuetan, horrela kalkulatutako eskualdaketaren balioa ez da ondorengo bi hauetako handiena baino txikiagoa izango:

a') Eskualdaketan benetan itundutako prezioa.

b') Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuari buruzkoan, definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako kotizazio balioa, eta, bereziki, Baloreen merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean ezarritakoaren arabera baimendutako balioen negoziazio sistema antolatuetako kotizazio balioa.

Erosketa balioa zehazteko, 1. idatz-zati honen a) letran xedatutakoa aplikatuko da, bidezkoa denean.

Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduaren 49. artikuluan aipatzen diren inbertsio funts kotizatuetako partaidetzen eskualdaketetan, balore burtsan egiten diren horietan, eskualdaketa balioa idatz-zati honen a) letran ezarri bezala zehaztuko da.

d) Sozietate eta bestelako entitateei egin, eta diruzkoak ez diren ekarpenei dagokienez, gehikuntza edo murrizketa ekarritako ondasun edo eskubideen erosketa balioaren eta hurrengo zenbatekoetako handienaren artean dagoen aldeak zehaztuko du:

Lehenbizikoa: Ekarpenaren bidez jasotako akzio edo partaidetza sozialen balio nominala edo, hala denean, horri dagokion zatia. Balio horri jaulkipen primen zenbatekoa gehituko zaio.

Bigarrena: Jasotako tituluek ekarpena egiten den egunean edo aurreko egunean duten kotizazio balioa.

Hirugarrena: Ekarritako ondasun edo eskubidearen merkatu balioa.

Horrela kalkulatutako eskualdaketa balioa kontuan hartuko da, diruzkoa ez den ekarpenaren ondorioz jaso diren tituluen erosketa balioa zehazteko.

e) Bazkideak banandu edo sozietateak desegiteari dagokionez, ondare gehikuntza edo murrizketatzat joko da likidazio sozialaren kuotaren balioaren edo jasotako ondasunen merkatu balioaren eta bidezko kapital titulu edo partaidetzaren erosketa balioaren arteko aldea, sozietateari dagozkienen kalterik gabe.

Sozietateak zatitu, bat egin edo xurgatzeari dagokionez, subjektu pasiboaren ondarearen gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da, bazkidearen partaidetzaren erakusgarri diren titulu, eskubide edo balioen erosketa balioaren eta hurrengo bietatik handiena denaren arteko aldearen arabera.

a') Jasotako tituluen edo eskubideen merkatu balioa, esku-dirutan.

b') Emandakoen merkatu balioa.

f) Eskualdaketari dagokionez, lagatzaileak ondare gehikuntza edo murrizketa zenbatuko du, jabeari edo gozamendunari dagokion partaidetza kenduta, eskualdaketan dagokion zenbatekoaren arabera.

Eskualdatzeko eskubidea prezioaren bidez eskuratu denean, hori erosketa baliotzat joko da.

g) Aseguratutako ondare elementuen galera edo ezbeharretarako kalte-ordain edo kapitalei dagokienez, ondare gehikuntza edo murrizketatzat joko da jasotako kopuruaren eta kalteari dagokion erosketa balioaren zati proportzionalaren arteko aldea. Kalte-ordaina esku-dirutan egiten ez denean, jasotako ondasun, eskubide edo zerbitzuen merkatu balioaren eta kalteari dagokion erosketa balioaren zati proportzionalaren arteko aldea zenbatuko da. Ondare gehikuntza zergadunaren ondarearen balioan gehikuntza dakarrenean baino ez da zenbatuko.

Ezbeharra jasan duen elementua subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza bada, foru lege honen 45. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

h) Ondasunak edo eskubideak trukatzeari dagokionez, balioen trukea barne, ondare gehikuntza edo murrizketa zehaztuko da, lagatzen den ondasunaren edo eskubidearen erosketa balioaren eta hurrengo bietatik handiena denaren arteko aldearen arabera:

a') Emandako ondasun edo eskubidearen merkatu balioa.

b') Trukean jasotako ondasun edo eskubidearen merkatu balioa.

i) Biziarteko edo aldi baterako errentak deuseztatzeari dagokionez, ondare gehikuntza edo murrizketa jasotako kapitalaren erosketa balioaren eta benetan ordaindutako errenten baturaren arteko aldearen arabera zenbatuko da, errentak ordaindu behar dituenarentzat.

j) Aldi baterako edo biziarteko errenta baten truke ondare elementuak eskualdatzeari dagokionez, ondare gehikuntza edo murrizketa errentaren finantza arloko gaur eguneko aktuario-balioaren eta eskualdatutako ondare elementuen erosketa balioaren arteko aldearen arabera zehaztuko da.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuei buruzkoan, definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartu ez diren balioetatik datozen harpidetza-eskubideen eskualdaketari dagokionez, lortutako zenbatekoa ondare gehikuntzatzat hartuko da eskualdaketa gertatzen den zergaldian.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuei buruzkoan, definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartu ez diren balioetatik datozen harpidetza-eskubideak izanda, beren zenbatekoak balio horien erosketa balioa gutxituko du.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da sozietate baten akzioen hedatze maila bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatzeko onartu aurretik areagotzeko xedearekin egiten diren kapital handitzeei dagozkien harpidetza-eskubideen eskualdaketen kasuan. Onartzeko eskabidea kapital handitzea egiten denetik bi hilabeteko epean ez aurkezteak, onartzeko eskabide hori erretiratzeak edo hasten denetik bi urte iragan aurretik negoziaziotik baztertzeak ekarriko du letra honen lehenbiziko lerrokadan aurreikusiriko tratamenduaren aplikazioa.

l) Higiezinen gaineko erabilera edo gozamen eskubide erreal baten titularrak bere eskualdaketa egiten duenean edo hori suntsitzen denean, ondare gehikuntza edo murrizketa kalkulatzeko, erosketa balioa titularrak higiezinen kapitalaren etekinik jaso ez duen aldiaren arabera gutxituko da.

m) Eskualdaketa batetik ez datozen ondasun edo eskubideak gehitzeari dagokionez, ondare gehikuntza gisa zenbatuko da ondasun edo eskubide horien merkatu balioa.

n) Gerokoen eta aukeren merkatu ofizialak arautzen dituen abenduaren 20ko 1814/1991 Errege Dekretuak araututako gerokoen eta aukeren merkatuetan egindako eragiketei dagokienez, ondare gehikuntza edo murrizketatzat joko da lortutako zenbatekoa, eragiketak subjektu pasiboak egindako enpresa jarduerak garatzeko itundu den beste nagusi bat estaltzea ez dakarrenean; izan ere, kasu horretan, kapitulu honen 3. atalean ezarritakoaren arabera ordainduko dituzte zergak.

2. Balio homogeneoei buruzko ondare aldaketen kasuan, honako irizpide hau hartuko da: subjektu pasiboak eskualdatutakoak lehenbizi eskuratutakoak dira. Halaber, harpidetza-eskubideak osorik eskualdatzen ez badira, ulertuko da eskualdatutakoak lehenbizi eskuratutakoak direla.

Erabat liberatutako akzioak baldin badira, haien antzinatasuna erabakitzeko, haien sorburu diren akzioena bera dela ulertuko da.

Balio homogeneoen kontzeptua erregelamenduz zehaztuko da.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatiaren d) eta e) letretan xedatutakoak Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen X. tituluaren IX. kapituluan araututako bat egin, zatitu, aktiboak ekarri, balioak trukatu eta Europar Batasuneko estatu kide bateko Europako Sozietate edo Europako Kooperatiba baten helbide soziala beste estatu kide batean jartzeko araubide berezian ezarritakoari kalterik egiten ez diola ulertzen da.

44. artikulua. Justifikatu gabeko gehikuntzak.

Zergadunak aitortutako errenta edo ondarearekin bat ez datozen ondasun edo eskubideak izatea, aitortzea edo eskuratzea justifikatu gabeko ondare gehikuntzatzat joko da, baita ez dagoen zorrik zerga honen nahiz ondarearen gaineko zergaren edozein aitorpenetan sartzea ere, edo horrelakoak erregistro ofizialetako liburuetan erregistratzea.

Zer zergalditan deskubritu, haren likidazio oinarri orokorrean sartuko dira justifikatu gabeko ondare gehikuntzak, salbu eta subjektu pasiboak behar adina frogatzen badu ondasun eta eskubideen titularra zela preskripzio epea baino lehenagotik.

Betiere, justifikatu gabeko ondare gehikuntzatzat joko dira, eta erregulariza daitekeen preskribatu gabeko zergaldi zaharreneko likidazio oinarri orokorrean sartuko dira, ondasun edo eskubideak izatea, aitortzea edo eskuratzea, baldin eta titularrak horiei buruz informatzeko duen betebeharra, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hemezortzigarren xedapen gehigarrian aipatzen dena, ez badu bete horretarako duen epean.

Hala ere, aurreko lerrokadan aurreikusitakoa ez da aplikatuko, baldin eta subjektu pasiboak egiaztatzen badu ondasunen edo eskubideen titulartasuna bat datorrela deklaratutako errentekin, edota beste zergaldi batzuetan lortutako errentekin, beste zergaldi horietan ez baldin bazeukan zerga horren edo sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo izaerarik Espainiako lurraldean.

45. artikulua. Berrinbertsioagatiko salbuespena.

1. Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare gehikuntzak kargatu gabe utzi ahal izango dira, betiere eskualdaketaren bidez lortutako zenbateko osoa ohiko beste etxebizitza bat erosteko edo zaharberritzeko berrinbertituz gero, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Berrinbertitutako zenbatekoa eskualdaketan jasotako guztia baino txikiagoa bada, berrinbertitutako kopuruari dagokion lortutako ondare gehikuntzaren zati proportzionala baino ez da zergapetu gabe utziko.

Ohiko etxebizitza izango da foru lege honen 62. artikuluaren 1. idatz-zatian zehaztutakoa.

2. Enpresa edo lanbide jarduera bati lotuta dauden ibilgetu materialeko elementuen, ibilgetu ukiezineko elementuen eta ondasun higiezinetan egindako inbertsioetako elementuen eskualdaketan agerian jartzen diren ondare-gehitzeak kargatu gabe uzten ahal dira, betiere besterentzearen zenbateko osoa lehen aipatutako elementuetatik edozeinetan berriz inbertitzen bada, Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako ezarritako baldintza berberetan.

Berriz inbertitzen den diru-kopurua besterentzearen zenbatekoa osoa baino txikiagoa bada, kargatu gabe utziko da inbertitutako kopuruari dagokion ondare-gehitzearen zati proportzionala.

46. artikulua. Ondare gehikuntza eta murrizketen indibidualizazioa.

Ondare gehikuntzak eta murrizketak, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 7. artikuluan ezarritakoaren arabera, sorburu dituzten ondasun, eskubide eta gainerako ondare elementuen titularrak diren subjektu pasiboek lortu dituztela ulertuko da.

Justifikatu gabeko ondare gehikuntzak horiek agertzen dituzten ondasun edo eskubideen titulartasunaren arabera esleituko dira.

Aurreko eskualdaketa batetik ez datozen ondasun eta eskubideen erosketak (adibidez, jokoaren irabaziak) horiek lortzeko eskubidea daukan edo horiek zuzenean irabazi dituen pertsonaren ondare gehikuntzatzat joko dira.

5. atala. Errenta-esleipena, nazioarteko gardentasun fiskala, inbertsio kolektiboko erakundeak eta irudi-eskubideak

1. azpiatala. Errenta-esleipena

47. artikulua. Errenta-esleipeneko araubideko entitateak.

Errenta-esleipeneko araubideko entitateak izango dira foru lege honen 11. artikuluan aipatutakoak eta, bereziki, atzerrian eratutakoak, baldin eta beren izaera juridikoa Espainiako legeen arabera eraturiko errenta-esleipeneko araubideko entitateenaren bera edo haren antzekoa bada.

Errenta-esleipeneko araubideko entitateei dagozkien errentak bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei esleituko zaizkie, hurrenez hurren, 1. azpiatal honetan ezarritakoari jarraikiz.

48. artikulua. Esleitutako errentaren kalifikazioa.

Errenta-esleipeneko araubideko entitateen bazkide, oinordeko, komunero edo partaide bakoitzari esleitzen zaion errentaren izaera izango da errenta sortzen duen jarduera edo iturriaren araberakoa.

49. artikulua. Errenta esleigarriaren kalkulua.

1. Bazkide, oinordeko, komunero edo partaide bakoitzari esleitu beharreko errentak kalkulatzeko, honako arau hauek aplikatuko dira:

1. Errentak Zerga honi buruzko arauei jarraikiz zehaztuko dira, eta 25.2, 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan aurreikusitako murriztapenak ez dira aplikagarriak izanen. Hona hemen berezitasunak:

a) Sozietateen gaineko zergari buruzko araudiari jarraikiz ezarriko da errenta esleigarria, errenta-esleipeneko araubideko entitateko kide guztiak zerga horren subjektu pasibo badira, edo establezimendu iraunkor baten bitartez jarduten duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoak badira.

b) Establezimendu iraunkorrik gabeko Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaindu behar dutenei esleitu ahal zaien errenta kalkulatzeko, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren IV. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio.

c) Foru lege honen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa ez da aplikatuko errenta-esleipeneko araubideko entitateko subjektu pasiboei esleitu ahal zaien errenta, ondareko osagaiak eskualdatzearen ondorioz sortutako ondare gehikuntzatik datorrena, alegia, kalkulatzeko, baldin eta Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak badira edo establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoak, edo establezimendu iraunkorrik ez badute eta pertsona fisikoak ez badira.

2. Atzerrian eratutako errenta-esleipeneko araubideko entitateko bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei, hau da, zerga honen edo Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboei esleitu ahal zaien errentaren zatia aurreko lehen arauan xedatutakoaren arabera zehaztuko da.

3. Herrialde berean eta iturri beretik lortutako errenta positiboak gainditzen dituzten errenta negatiboak ez dira kontuan hartuko, errenta horiek baldin badatoz Espainia ez den herrialde batetik eta Espainiak herrialde horrekin ezarpen bikoitza saihesteko Hitzarmenik (informazio trukerako klausularekin) ez badu. Gehiegizko zenbatekoa hurrengo lau urteetan zenbatuko da, arau honetan ezarritakoari jarraikiz.

2. Errentak bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei esleituko zaizkie, kasu bakoitzean aplikagarri diren arau edo itunen arabera, eta horiek Zerga administrazioari modu fede-emailean agertzen ez bazaizkio, zati berdinetan esleituko dira.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa galarazi gabe, errenta-esleipeneko araubideko entitate horiek enpresa edo lanbide jarduerak burutzen badituzte, jarduera horiei lotutako ekoizpen eta giza baliabideen norberaren konturako antolaketa ohikotasunez, pertsonalki eta zuzenean burutzen dutenei esleituko zaizkie errenta horiek.

3. Zerga honen subjektu pasiboak diren errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideek, aitorpenean, foru lege honen 25.2, 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan ezarritako murriztapenak izaten ahalko dituzte.

4. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek eta establezimendu iraunkor baten bidez jarduten duten Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoek, inbertsio kolektiboko erakunde bateko akzioak edo partaidetzak eskuratzen dituen errenta-esleipeneko araubideko entitate bateko kideak badira, zerga oinarrian sartuko dute akzio edo partaidetza horietatik sortutako errenta kontabilizatuen edo kontabilizatu beharreko errenten zenbatekoa. Halaber, zerga oinarri horretan sartuko dute hirugarrenei errenta-esleipeneko araubideko entitatearen alde sortutako norberaren kapitalak lagatzeagatik lortutako higigarrien kapitalaren etekinen zenbatekoa.

50. artikulua. Konturako ordainketak.

1. Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren IV. kapituluan ezarritakoa galarazi gabe, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arauei jarraikiz, atxikipenari edo konturako sarrerei lotuta egongo dira errenta-esleipeneko araubideko entitateei ordaintzen zaizkien errentak, aintzat hartu gabe haietako kide guztiak edo batzuk zerga horren edo Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak edo Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordaintzaile diren ala ez.

2. Kenkariak aplikatzeko, bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei zerga atxikipen edo konturako sarrera horiek esleituko zaizkie, errentak esleitzen zaizkien proportzio berean. Aipaturikoen ezarpen pertsonala egitean burutuko dira kenkariak.

2. azpiatala. Nazioarteko zerga gardentasuna

51. artikulua. Nazioarteko zerga gardentasuneko araubideko errenta-egozpena.

1. Subjektu pasiboek Espainiako egoiliarra ez den entitate batek lortutako errenta positiboa egotziko dute, aipatutako errenta artikulu honen 2. atalean ezarritako motetako bati egokitu eta hurrengo inguruabarrak bete bezain laster:

a) Beraiek bakarrik, edo Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluak xedatutakoaren arabera lotetsitako entitateekin batean edo beste subjektu pasibo batzuekin batean, linea zuzen edo alboko, odolkideko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arte -hori barne- ahaidetasunagatik loturikoak, Espainiako lurraldean egoiliarra ez den entitatearen kapitalaren, funts berekien, emaitzen edo boto eskubideen %50eko edo hortik gorako partaidetza izatea, haren ekitaldi soziala amaitzen den egunean.

Lotutako entitate ez egoiliarrek duten partaidetza Espainiako lurraldean egoiliarrak diren pertsonengan edo entitate lotuetan duen zeharkako partaidetzaren zenbatekoaren arabera zenbatuko da.

Sartu beharreko errenta positiboaren zenbatekoa emaitzetako partaidetzaren proportzioan ezarriko da eta, halakorik ezean, entitatearen kapital, funts bereki edo boto eskubideetako partaidetzaren proportzioan.

b) Espainiako lurraldean egoiliarra ez den entitateak ordaindutako zenbatekoa, Sozietateen gaineko zergaren izaera bera edo antzekoa duen zergagatik 2. idatz-zatian ezarritako errenta motetako bati egotz dakiokeena, aipatutako zergaren arauen arabera egokia zen %75etik beherakoa izatea.

2. Hurrengo iturrietako bakoitzetik datorren errenta positiboa baino ez da egotziko:

a) Hiri- zein landa-ondasun higiezinen edota horiei dagozkien eskubide errealen titulartasuna, baldin eta foru lege honen 37. artikuluan xedatutakoarekin bat enpresa jardueraren bati lotuta ez badaude, edota horien erabilera egoiliar ez diren entitateei lagata ez badago, titularra den sozietate-multzo berekoak izanik Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren ildotik.

b) Edozein entitate motaren funts berekietako partaidetza eta foru lege honen 28. eta 29. artikuluek aipatzen dituzten kapital propioak hirugarrenei lagatzea.

Ez da letra honetan sartuko ondorengo finantza-aktiboetatik datorren errenta positiboa:

a') Enpresa jardueretan aritzearen ondorioz sorrarazten diren legezko eta araudizko betebeharrak betetzeko direnak.

b') Enpresa jarduerak garatzean ezarritako kontratu-harremanen ondorioz sortzen diren kreditu eskubideak biltzen dituztenak.

c') Balore-merkatu ofizialetan bitartekaritza jardueretan aritzearen ondorioz sortu direnak.

d') Kreditu eta aseguru entitateek beraien enpresa jardueretan aritzearen ondorioz dauzkatenak, c) letran ezarri dena galarazi gabe.

Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzetik datorren errenta positiboa c) letran aipatuko diren kreditu- eta finantza-jarduerak burutzetik datorrela ulertuko da, lagatzailea eta lagapen-hartzailea sozietate-talde batekoak direnean Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren ildotik eta lagapen-hartzailearen diru-sarrerak, %85ean gutxienez, enpresa jardueren egikaritzatik datorrenean.

c) Kreditu, finantza, aseguru eta zerbitzuak (esportazio jarduerei zuzenean lotutakoak izan ezik) emateko jarduerak, Espainiako lurraldean egoiliarrak diren eta, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluaren ildotik, lotuta dauden pertsonek edo entitateek zuzenean edo zeharka egindakoak, egoiliar horiengan zergen aldetik ken daitezkeen gastuak zehaztu bezain laster.

Ez da errenta positiboa sartuko, egoiliarra ez den entitateak egindako kreditu, finantza, aseguru eta zerbitzuak (esportazio jarduerei zuzenean lotutakoak izan ezik) emateko jardueretatik datozen diru-sarreren %50 baino gehiago, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluaren ildotik, lotuta ez dauden pertsona edo entitateekin egindako eragiketetatik datozenean.

d) a) eta b) letretan aipatzen diren eta ondare gehikuntzak edo murrizketak sortzen dituzten ondasun eta eskubideen eskualdaketak.

Ez dira sartuko aurreko a), b) eta d) letretan ezarritako errentak, egoiliarra ez den entitateak lortutakoak, zuzenean edo zeharka %5eko partaidetza baino handiagoa daukaten entitateetatik datozen neurrian, hurrengo bi baldintzak betetzen direnean:

a') Egoiliarra ez den entitateak partaidetzak zuzendu eta kudeatzea, baliabide materialak eta giza baliabideak behar bezala antolatuz.

b') Errentak ematen dituzten entitateen diru-sarrerak enpresa jardueren ekitalditik etortzea, %85ean, gutxienez.

Ondore horietarako, a), b) eta d) letretan ezarri diren, eta aurreko b') letraren baldintza betetzen duten eta egoiliarra ez den entitateak zuzenean edo zeharka %5eko partaidetza baino handiagoa duten entitateetan sortzen diren errentak enpresa jardueretan aritzetik datozela ulertuko da.

3. Ez dira egotziko aurreko idatz-zatiaren a), b) eta d) letretan ezarritako errentak, beren zenbatekoen batura errenta osoaren %15etik edo egoiliarra ez den entitatearen guztizko diru-sarreren %4tik beherakoa denean.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren eta, Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren ildotik, sozietate-talde bateko kideak diren entitate guztiek lortutako errentari edo diru-sarrerei buruzkoa izan daitezke.

Ez da inoiz egotziko egoiliarra ez den entitatearen errenta osoa baino handiagoa den kopururik.

Pertsona fisiko egoiliarraren zerga oinarrian ez da egotziko egoiliarra ez den sozietateak sartu beharreko errentaren zatiagatik benetan ordaindu duen Sozietateen gaineko zergaren izaera bera edo antzekoa duen zergarik.

2. idatz-zatian aipatutako iturrietako bakoitzaren errenta positiboak zerga oinarriaren zati orokorrean egotziko dira, foru lege honen 53. artikuluan ezarritakoaren arabera.

4. Espainiako lurraldean egoiliarrak diren eta 1. idatz-zatiaren a) letran bilduta dauden pertsona fisikoak egoztera behartuta daude, egoiliarra ez den entitatean zuzenean edo egoiliarra ez den beste entitate baten bitartez zeharka parte hartzen badute. Azken kasu horretan, errenta positiboaren zenbatekoa zeharkako partaidetzari dagokiona izango da.

5. Egozpena Espainiako lurraldean egoiliarra ez den entitateak bere ekitaldi soziala amaitzen duen eguna barne hartzen duen zergaldian egingo da; ondore horietarako, zergaldia ezin izango da hamabi hilabetekoa baino luzeagoa izan, subjektu pasiboak ekitaldi horri dagozkion kontuak onesten diren eguna barne hartzen duen zergaldian sartzea aukeratu ezean, betiere ekitaldia amaitu denetik sei hilabete baino gehiago igaro ez badira.

Egiten den aukera adierazi beharko da ondorioak eragingo dituen zergaren lehenbiziko aitorpenean, eta hiru urtez mantendu beharko da.

6. Zerga oinarrian egotzi beharreko errenta positiboaren zenbatekoa Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legean eta zerga oinarria zehazteko gainerako xedapenetan ezarritako printzipio eta irizpideen arabera kalkulatuko da. Errenta osotzat joko da irizpide eta printzipio horiek aplikatzetik datorren zerga oinarriaren zenbatekoa.

Ondore horietarako, Espainiako lurraldean egoiliarra ez den entitatearen ekitaldi sozialaren amaieran indarrean dagoen truke tasa erabiliko da.

7. Ez dira egotziko dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak, egotzi den errenta positiboari dagokion zatian. Tratamendu bera aplikatuko zaie konturako dibidenduei.

Erreserbak banatzerakoan, itun sozialean bildutako izendapena aintzat hartuko da eta erreserba horiei abonatutako azken kopuruak aplikatutzat joko dira.

Errenta positiboa behin baino ezin izango da egotzi, bere forma eta hori agertzen duen entitatea edozein direla ere.

8. Kuota osotik kendu ahal izango da dibidenduen edo mozkinetako partaidetzen banaketagatik atzerrian benetan ordaindu den zerga edo karga, ezarpen bikoitza eragozteko hitzarmen baten edo herrialde edo lurralde zehatzeko barne legediaren arabera gauzatutakoa, zerga oinarrian sartutako errenta positiboari dagokion zatian.

Kenkari hori egingo da, nahiz eta zergak sartu den zergaldia ez denei dagozkien.

Erregelamenduz paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurraldeetan ordaindutako zergak ez dira inoiz kenduko.

Kenkari hori ezin izango da zerga oinarrian egotzitako errenta positiboagatik ordaindu beharko litzatekeen kuota osoa baino handiagoa.

9. Partaidetzen eskualdaketaren ondoriozko errenta, zuzenekoa zein zeharkakoa, kalkulatzeko, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita seigarren xedapen iragankorraren 7. idatz-zatiaren a) letran bildutako arauak erabiliko dira, zerga oinarrian egotzitako errenta positiboari dagokionez. Agindu horrek aipatzen dituen onura sozialak egotzitako errenta positiboari dagozkionak izango dira.

10. Artikulu honetan ezarritakoa aplika dakiekeen subjektu pasiboek, Pertsona fisikoen gaineko errentari buruzko zergaren aitorpenarekin batera, Espainiako lurraldean egoiliarra ez den entitateari buruz datu hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Sozietatearen izena eta helbide sozialaren lekua.

b) Administratzaileen zerrenda.

c) Balantzea eta irabazien eta galeren kontua.

d) Egotzi beharreko errenta positiboen zenbatekoa.

e) Egotzi beharreko errenta positiboari dagokionez, ordaindutako zergen justifikazioa.

11. Partaidetzako entitatea paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde bateko egoiliarra denean, zera iritziko da:

a) 1. idatz-zatiaren b) letran ezarritako inguruabarra betetzen da.

b) Partaidetzako entitateak eskuratutako errenta 2. idatz-zatian aipatzen diren errenta iturrietatik heldu da.

c) Partaidetzako entitateak eskuratutako errenta partaidetzaren erosketa balioaren %15 da.

Aurreko letretan bildutako presuntzioek kontrako proba onartuko dute.

Aurreko letretan bildutako presuntzioak ez dira aplikatuko partaidetzako entitateak, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, sartu beharreko entitateetako batekin edo batzuekin bere kontuak finkatzen dituenean.

12. Artikulu honetan ezarritakoa ez da aplikagarria izango, Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren entitateak Europar Batasuneko beste estaturen batean egoiliarrak direnean, salbu eta erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatua bada.

3. azpiatala. Inbertsio kolektiboko erakundeak

52. artikulua. Inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideen zerga-ordainketa.

1. Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak araututako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaide diren subjektu pasiboek, foru lege honetan xedatutakoaren arabera, ondorengo errentak aitortuko dituzte:

a) Akzioen edo partaidetzen eskualdaketaren ondoriozko edo partaidetzen itzulketen ondoriozko ondare gehitze eta gutxitzeak. Balio homogeneoak daudenean, lehenbizi eskuratu zituenak hartuko dira subjektu pasiboak eskualdatu edo ordaindutakotzat.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza edo akzioen diru-itzulketatik edo eskualdatzetik ateratako zenbatekoa, erregelamendu bidez ezarritako prozedurari jarraikiz, inbertsio kolektiboko erakundeetako beste akzio edo partaidetza batzuk eskuratu edo harpidetzeko erabiltzen bada, ez da bidezkoa izanen ondare gehitzea edo gutxitzea zenbatzea. Harpidetutako edo eskuratutako akzio edo partaidetza berriek honako kasu hauetan mantenduko dituzte diruz itzulitako edo eskualdatutako akzio edo partaidetzen balioa eta eskurapenaren edo harpidetzaren data:

1.a Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzen diru-itzulketetan, baldin eta haiek inbertsio funstzat jotzen badira.

2.a Sozietate gisa eraturiko inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eskualdaketetan, baldin eta honako bi baldintza hauek betetzen badira:

a') Inbertsio kolektiboko erakundeak, zeinaren akzioak eskualdatzen baitira, 500 bazkide baino gehiago izatea.

b') Eskualdaketaren egunaren aurreko hamabi hilabeteetan subjektu pasiboak inoiz parte hartu ez izana inbertsio kolektiboko erakundearen kapitalaren 100eko 5ean baino gehiagoan.

Letra honetan, a) letran, alegia, bigarren lerrokadan ezarritako geroratze araubidea ez da aplikatuko baldin eta, edozein bitarteko erabiliz, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen diru-itzulketaren edo eskualdaketaren ondoriozko zenbatekoa subjektu pasiboaren eskueran ipintzen bada.

Aipatu geroratze araubidea ez da aplikagarria izanen baldin eta eskualdaketaren edo diru-itzulketaren xedea, edo kasua bada, harpidetzaren edo eskurapenaren xedea artikulu honetan aipatutako inbertsio kolektiboko erakundeen ondarea ordezkatzen duten partaidetzak badira (partaidetza horiek kotizatutako inbertsio funstzat hartzen direnean), ez eta xedea mota bereko sozietateen akzioak badira, azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduaren 49. artikuluaren arabera.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako emaitzak.

c) Kapital aldakorreko inbertsioko sozietateen kapitala murrizten den kasuetan, horren helburua ekarpenak itzultzea baldin bada, ekarpenaren zenbatekoa edo jasotako ondasun edo eskubideen merkatu-balio arrunta. Diru hori higigarrien kapitalaren etekin gisa hartuko da, 28. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zenbateko hauetatik handiena muga gisa erabiliko da:

a') Akzioak eskuratu edo harpidetu zirenetik kapital sozialaren murrizketaren unera arte akzioek izandako likidazio-balioaren igoera.

b') Kapitalaren murrizketa banatu ez diren mozkinetatik badator, mozkin horien zenbatekoa. Ondorio horretarako, ulertuko da kapital gutxitzeak, horien helburua edozein dela, lehenbizi, banatu gabeko mozkinetatik datorren kapital sozialaren zatiari aplikatzen zaizkiola, agortu arte.

Aipatutako muga horretatik gorako soberakina erabiliko da ukitutako akzioen eskurapen-balioa txikiagotzeko, 39.4.a) artikuluaren lehenbiziko lerrokadako arauei jarraikiz, agortu arte. Bestalde, soberakinik badago, kopuru hori edozein entitate motatako funts berekietako partaidetzaren ondorioz lortutako higigarrien kapitalaren etekin gisa sartuko da, jaulkipen-prima banatzeko erabiltzen den modu berberean.

7.v) artikuluan adierazitako salbuespena ez zaie inola ere aplikatuko c) letra honetan araututako higigarrien kapitalaren etekinei.

d) Kapital aldakorreko sozietateetako akzioen jaulkipen-prima banatzen denean, lortutako zenbateko osoa. Kasu horretan ezin izanen da aplikatu 28.d) artikuluan akzioen eskurapen-balioa gutxiagotzeko aukera.

) Artikulu honen aurreko idatz-zatian ezarritako araubidea aplikatuko zaie Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/65/EE Zuzentarauaren bidez araututako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaideei, baldin eta erakunde horiek ez badira artikulu honen 4. idatz-zatian aipatzen direnetakoak, erakundeak Europar Batasuneko estatukideren batean eratuak eta helbideratuak badaude eta Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren erregistro berezian inskribaturik badaude, Espainiako egoiliarrak diren entitateek merkaturatzearen ondorioetarako. Delako 2009/65/EE Zuzentarauaren bidez, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuen gaineko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu ziren.

Aurreko idatz-zatiko a) letrako bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatzeko, baldintza hauek betetzea eskatuko da:

1.a Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza eta akzioak eskuratzea, harpidetzea, eskualdatzea eta haien dirua itzultzea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean inskribatuta dauden merkaturatze entitateen bidez eginen da.

2.a Inbertsio kolektiboko erakundea konpartimenduetan edo azpifuntsetan egituratua baldin badago, bazkideen kopurua eta partaidetzaren gehieneko ehunekoa, aurreko idatz-zatiko a) letraren 2. puntuan adierazi direnak, merkaturatzen den azpifunts edo konpartimendu bakoitzari dagozkiola ulertuko da.

b) Aurreko idatz-zatiaren c) eta d) letretan xedatutakoa aplikatuko zaie kapital aldakorreko inbertsioko sozietateen baliokideak diren inbertsio kolektiboko erakundeei, beste estatu batean erregistratuta daudenei, alde batera utzita, beren akzioak eskuratu, laga edo erreskatatzeari begira, inbertsiogileen talde murriztuei buruz dituzten muga guztiak; nolanahi ere, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2009ko uztailaren 13an emandako 2009/65/EK Zuzentarauak babestutako sozietateei aplikatuko zaie. Zuzentarau horren bidez, balore higigarrietako inbertsio kolektiboko erakunde jakin batzuen gaineko lege, erregelamendu eta administrazio xedapenak koordinatu ziren.

3. Inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide kopuruaren eta haien kapitalean parte hartzeko gehieneko portzentajearen zehaztapena egingo da, erregelamendu bidez ezarriko den prozedurari jarraikiz.

4. Paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurraldeetan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzen duten subjektu pasiboek, beren partaidetza horrek zergaldiaren amaiera-egunean duen likidazio balioaren eta erosketa balioaren arteko diferentzia positiboa egotziko diote zerga oinarriaren zati orokorrari, foru lege honen 53. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Egotzitako kopurua erosketa balio handiena dela iritziko da.

Inbertsio kolektiboko erakundeak banaturiko mozkinak ez dira egotziko eta gutxitu egingo dute partaidetzaren erosketa balioa.

Idatz-zati honen lehen lerrokadan jasotzen den diferentzia, kontrako frogarik ez den bitartean, akzioaren edo partaidetzaren erosketa balioaren %15 dela iritziko da.

Akzioen nahiz partaidetzen eskualdaketaren edo itzulketaren ondoriozko errenta foru lege honen 43. artikuluaren 1. idatz-zatiaren c) letran ezarritakoaren arabera zehaztuko da, eta horretarako aurreko idatz-zatietan ezarritakoa aplikatuz ateratzen dena erosketa baliotzat hartuko da.

4. azpiatala. Irudi-eskubideak

52. bis artikulua. Errenta-egozpenak irudi-eskubideak lagatzeagatik.

1. Honako inguruabar hauek gertatzen direnean, subjektu pasiboek, foru lege honetako arauetan xedatutakoarekin bat, 3. atalean aipatzen den diru-kopurua bere buruari egotziko diote:

a) Beren irudia ustiatzeko eskubidea beste pertsona edo entitate egoiliar edo ez-egoiliar bati laga izana, edo beren irudia erabiltzeko baimena edo adostasuna eman izana. Letra honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ez du garrantzirik lagapena, adostasuna edo baimena pertsona fisikoa subjektu pasibo ez zen garai batekoa izateak.

b) Beste pertsona edo entitate batentzako zerbitzuak ematen egotea lan harreman baten esparruan.

c) Subjektu pasiboarekin harremana duen pertsonak edo entitateak, edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan adierazita bezala haiekin lotutako beste edozein pertsonak edo entitatek, pertsona fisikoaren irudia ustiatzeko eskubidearen lagapena edo irudia erabiltzeko adostasuna edo baimena lortu izana pertsona edo entitate egoiliar edo ez-egoiliarrekin hitzartutako egintza baten bitartez.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitako egozpena ez da bidezkoa izanen aurreko idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatutako pertsona fisikoak lan harremanaren bidez zergaldian lortutako lan etekinak ez badira eragiketa honen emaitzaren %85etik beherakoak, hots, etekinen batura gehi aurreko idatz-zatiaren c) letran aipatutako pertsona edo entitateen kargura, hantxe adierazitako egintzengatik, eskuratutako kontraprestazio guztia.

3. Egotzi beharreko diru-kopurua izanen da pertsona fisikoaren lan zerbitzuak kontratatu aurretik ordaindutako kontraprestazioa, edo 1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak, han adierazitako egintzengatik, ordaindu beharreko kontraprestazioa. Diru-kopuru horri 8. idatz-zatian aipatutako konturako diru-sarreraren zenbatekoa gehituko zaio, eta 1. idatz-zatiko a) letran aipatutako lagapenaren, adostasunaren edo baimenaren ondorioz pertsona fisikoak lortutako kontraprestazioaren balioa kenduko zaio, betiere kontraprestazio hori lortu baldin bada irudiaren titularra den pertsona fisikoa zerga honen subjektu pasibo izandako zergaldi batean.

4. Lehena. Egozpena bidezkoa denean, 1. idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatzen den pertsonak honako kenkariak egiten ahalko ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota likidotik:

a) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietatearen gaineko zergaren baliokide edo antzekoa den zergaren edo zergen kontura, lehenengo lagatzaile izandako pertsona edo entitate ez-egoiliarrak atzerrian ordaindutakoa, hain zuzen, bere zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren ondoriozko errenta garbiaren zatiari dagokiona.

b) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo sozietatearen gaineko zergaren kontura, lehenengo lagatzaile izandako pertsona edo entitate egoiliarrak Espainian ordaindutakoa, hain zuzen, bere zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoaren ondoriozko errenta garbiaren zatiari dagokiona.

c) Atzerrian egiazki ordaindutako zerga edo karga, lehenengo lagatzaileak banatutako dibidenduen edo mozkinetako partaidetzaren banaketaren ondorioz, dela zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmen baten arabera, dela kasuan kasuko herrialde edo lurraldearen barne-legediaren arabera; hain zuzen, zerga-oinarrian sartutako kopurua hartuko da aintzat.

d) Pertsona fisiko ez-egoilarrak bere irudia ustiatzeko eskubidea lehenbiziko aldiz lagatzearen ondorioz edo hura erabiltzeko adostasuna edo baimena ematearen ondorioz lortutako kontraprestazioagatik Espainian ordaindutako zerga.

e) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren baliokide edo antzekoa den zergaren edo zergen kontura, pertsona fisikoak bere irudia ustiatzeko eskubidea lehenbiziko aldiz lagatzearen ondorioz edo hura erabiltzeko adostasuna edo baimena ematearen ondorioz lortutako kontraprestazioagatik atzerrian ordaindutakoa.

Bigarrena. Kenkari horiek eginen dira nahiz eta zergak, egozpena egin zen zergaldiari ez, beste bati egokitu.

Paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurraldeetan ordaindutako zergak ez dira inola ere kenkari gisa hartuko.

Kenkari horiek, guztira hartuta, ezin dira izan zerga-oinarrian egotzitako errentagatik Espainian ordaindu beharreko kuota osoa baino handiagoak.

5. Lehena. Artikulu honetako 1. idatz-zatiaren c) letran aipatutako pertsonak edo entitateak adostutako ordainketa edo kontraprestazioa egiten duen egunari dagokion zergaldian eginen du egozpena pertsona fisikoak, salbu eta zergaldi horretan pertsona fisiko hori ez bada zerga honen subjektu pasibo. Kasu horretan, egozpena zerga hau ordaindu behar duen lehenengo edo azkeneko zergaldian eginen da, kasuan-kasuan.

Bigarrena. Egozpena zerga-oinarrian eginen da, 53. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hirugarrena. Horren ondorietarako, 1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak adostutako kontraprestazioa edo ordainketa egiten duen egunari dagokion indarreko kanbio-tasa erabiliko da.

6. Lehena. Lehenengo lagatzaileak banatutako dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak ez dira lagatzaileko bazkideen zerga pertsonalean egotziko, 1. idatz-zatiko lehenengo lerroaldean aipatutako pertsona fisikoak egotzi duen zenbatekoaren zatiari dagokionean. Konturako dibidenduek tratamendu bera izanen dute.

Erreserben banaketa kasuetan, akordio sozialean jasotako izendapena hartuko da kontuan, eta erreserba horretara ordaindutako azkeneko kopuruak aplikatu direla ulertuko da.

Bigarrena. 6. idatz-zati honetan aipatu diren dibidenduek edo partaidetzek ez dute eskubiderik sortuko nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria egiteko.

Hirugarrena. Zenbateko bakoitza behin baino ezin da egotzi, egozpenaren mota eta xedeko pertsona edo entitatea edozein izanik ere.

7. Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan ezarritakoa ulertuko da deusetan galarazi gabe, nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan xedatuta egonda, barne legedian txertatu dena.

8. Artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatzen den egozpena bidezkoa denean, hango c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak diru-sarrera bat egin beharko du, han adierazitako egintzengatik pertsona edo entitate ez-egoiliarrei esku-dirutan edo gauzatan ordaindutako kontraprestazioen kontura.

Kontraprestazioa gauzatan eginez gero, 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz baloratuko da, eta konturako diru-sarrera balio horren gainean eginen.

1. idatz-zatiko c) letran aipatzen den pertsonak edo entitateak konturako diru-sarreraren aitorpena aurkeztu beharko du, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezartzen duen moduan, epeetan eta inprimakietan. Aitorpena aurkeztearekin batera, zenbatekoa finkatu beharko du, eta Nafarroako Ogasun Publikoan dirua sartu.

Konturako diru-sarreraren tasa erregelamenduz arautuko da.

III. KAPITULUA. Errenten integrazioa eta konpentsazioa.

53. artikulua. Zati orokorra.

Zerga-oinarriaren zati orokorra aurrezkiaren parte berezian sartzen ez diren etekinek eta ondare-gehikuntzek eta -gutxitzeek osatuko dute; hauek, hain zuzen:

a) Foru lege honetako 51., 52.4 eta 52. bis artikuluetan aipatzen diren errenta egozpenak eta errendimenduak eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko X. tituluko IV. kapitulua zergaldi bakoitzean elkarren artean, inolako mugarik gabe konpentsatzetik eta integratzetik ateratzen den saldoa.

b) Ondare-gehikuntzak eta -gutxitzeak zergaldi bakoitzean beren artean soilik konpentsatzetik eta integratzetik ateratzen den saldo positiboa, hurrengo artikuluan aurreikusitakoak kenduta.

Integrazio eta konpentsazioaren emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa konpentsatuko da aurreko a) letran aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortuarekin, saldo positibo horren % 25 muga gisa harturik.

Konpentsazio hori egin ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan ezarritako hurrenkera berean.

Konpentsazioa hurrengo urteetako bakoitzak ahalbidetzen duen zenbateko gehienekoan egin beharko da, eta ezin izanen da egin aurreko lerrokadan aipatzen den epetik kanpo, hurrengo urteetako ondare-gutxitzeei erantsiz

.

54. artikulua. Aurrezkiaren zati berezia.

1. Zerga-oinarriko aurrezkiaren zati berezia honako hauek osatuko dute:

a) Foru lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta 30. artikuluko 3. idatz-zatiko e) letran aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak.

Dena dela, foru lege honen 29. artikuluan aurreikusitako ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, entitate lotu bati laga zaizkion kapital propioen zenbatekoaren soberakinari dagozkionak, zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko dira; soberakintzat hartuko da entitate lotuaren funts propioetan subjektu pasiboari dagokion partea bider hiru eginen eta zenbateko horren gainetik gelditzen den kopurua.

Soberakin hori kalkulatzeko, kontuan hartuko dira, batetik, entitate lotuaren funts berekien zenbatekoa, zergaren sortzapen egunaren aurretik itxitako azkeneko ekitaldiari dagokion balantzean agertzen denaren arabera, eta bestetik, egun horretan berean subjektu pasiboak duen partaidetzaren ehunekoa.

Lotura ez bada bazkideen edo partaideen eta entitatearen arteko harremanean oinarritzen, kontuan hartu beharreko partaidetza-portzentajea % 5 izanen da.

b) Ondare-elementuen eskualdaketetan gertatzen diren ondare-gehikuntza eta -gutxitzeak.

Aurrezkiaren zati berezian sartuko dira, orobat, ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo zaharberritzeagatik kapital moduan eskuratutako diru-laguntzen ondoriozko ondare-gehikuntzak.

2. Aurrezkiaren zati berezia ondoren aipatzen diren saldoak batzetik ateratzen den saldo positiboak osatuko du:

a) Zergaldi bakoitzean, aurreko idatz-zatiko a) letran aipatzen den ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, aurrezkiaren zati berezian sartzen direnak, elkarrekin eta ez beste ezerekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Letra honek aipaturiko integrazio eta konpentsazioaren emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa konpentsatuko da idatz-zati honetako b) letran aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortuarekin, saldo positibo horren % 25 muga gisa harturik.

Konpentsazio hori egin ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan ezarritako hurrenkera berean.

b) Zergaldi bakoitzean, aurreko idatz-zatiko b) letran aipatzen diren ondare-gehikuntza eta -gutxitzeak, zergaldi horrexetan gertatzen direnak, elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Letra honek aipaturiko integrazio eta konpentsazioaren emaitza negatiboa bada, horren zenbatekoa konpentsatuko da idatz-zati honetako a) letran aurreikusitako errenten saldo positiboarekin, zergaldi berean lortuarekin, saldo positibo horren % 25 muga gisa harturik.

Konpentsazio hori egin ondoren saldo negatiborik gelditzen bada, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan konpentsatuko da, aurreko lerrokadetan ezarritako hurrenkera berean.

3. Aurreko idatz-zatian aurreikusitako konpentsazioak hurrengo urteetako bakoitzak ahalbidetzen duen zenbateko gehienekoan egin beharko dira, eta ezin izanen dira egin idatz-zati horretan aipatzen den epetik kanpo, hurrengo urteetako etekin negatiboei edo ondare-gutxitzeei erantsiz.

.

IV. KAPITULUA. Likidazio oinarria

55. artikulua. Likidazio oinarri orokorra.

Likidazio oinarri orokorra kalkulatzeko, zerga oinarriaren zati orokorrari, eta ez besteri, ondoren azaltzen diren murriztapenak aplikatuko zaizkio:

1. Gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpen eta kontribuzioengatik:

1. Pentsio planetako partaideek egindako ekarpenak, sustatzaileak plan horiei egindako kontribuzioak barne.

Halaber, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an eman zuten 2003/41/EE Zuzentarauan arauturiko pentsioetan parte hartzen dutenen diru-ekarpenak, enpresa sustatzaileenak barne, betekizun hauek betetzen badira:

a) Kontribuzioak zergei dagokienez prestazioa loturik dagoeneko partaideari egoztea.

b) Partaideari etorkizunean prestazioa hartzeko eskubidea atzera egiterik gabe eskualdatzea.

c) Kontribuzio hori osatzen duten baliabideen titulartasuna partaideari eskualdatzea.

d) Estalitako gertakizunak azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan ezarritakoak izatea.

Zuzentarau horren arabera egiten diren diru-ekarpen edo kontribuzioen kasuan, pentsio planetarako ezarririkoak ez beste kasuetan osorik edo hein batean erabiliz gero, subjektu pasiboak zergaldiko aitorpenean lanaren etekin gisa xedapen harengatik harturiko dirua adierazi beharko du, zergarengatik sartu ez ziren kopuruei dagozkien berandutze interesak barne, zerga oinarria gutxitzen zuten diru-ekarpen edo kontribuzioen ondorioz, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

2. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan egiten diren ekarpenak eta kontribuzioak, honako betekizun hauek betetzen badituzte:

a) Betekizun subjektiboak:

a') Gizarte Segurantzako araubideren batean integraturik ez dauden profesionalek, haien ezkontideek eta lehen mailako odolkidetasunezko ahaideek, hala nola mutualitate horietako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko izan diren heinean, eta, foru lege honen 35. artikuluaren 1. arauan jasotzen den eran, enpresa edo lanbide jardueren etekin garbia zehazteko gastu kengarri gisa erabili ez badira.

b') Gizarte Segurantzako edozein araubidetan integraturik dauden profesionalek edo enpresaburu indibidualek, haien ezkontideek eta lehen mailako odolkidetasunezko ahaideek, hala nola mutualitate horietako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko diren heinean.

c') Besteren konturako langileek edo bazkide langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru kontratuetan ordaindutako kopuruak, sustatzaileek haien alde lanaren etekin kontzeptupean ordaindu eta egotzitakoak barne, betiere 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan xedaturikoaren arabera egin badira, aipatutako bazkide langileentzako langabezia-prestazioa sartuz.

d') Besteren kontura lan egiten duten mutualista elkargokideek, haien ezkontideek eta lehen mailako odolkidetasunezko ahaideek eta mutualitate horietako langileek emandako kopuruak, lanbide elkargoa eraturik duten gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin itundutako aseguru kontratuengatik emandakoak, betiere azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan ezarritako gertakizun berberak gertatzen direnean soilik kobratzen uzteko erabakia hartu baldin badute mutualitateko kasuan kasuko organoek.

b) Mutualisten eskubide kontsolidatuak azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.8 artikuluan pentsio planetarako ezarritako kasuetan baino ezin izango dira bihurtu.

Aipatutako eskubide kontsolidatuak, beren osotasunean edo hein batean, bestelakoetan erabiliz gero, subjektu pasiboak bere aitorpenean sartu beharko ditu lanaren etekin gisa jasotako kopuruak, eta halaber, zerga oinarrian murrizketa jaso zuten ekarpenen ondorioz, zerga zela-eta sartu ez ziren zenbatekoei zegozkien berandutze interesak ere, erregelamenduaren arabera ezarritako moduan.

Subjektu pasiboak 1. idatz-zati honen 3., 4. eta 5. puntuetan ezarritako gizarte aurreikuspeneko sistemetatik datozen eskubide kontsolidatuak edo eskubide ekonomikoak osorik edo hein batean baldin baditu, aurreko lerrokadan ezarritakoa aplikatuko da, Pentsio plan eta funtsen Araudian ezarritakoak ez bezalako kasuetan.

3. Aseguratutako aurreikuspen planei ordaindutako primak.

Alderantzizko hipoteka bat eratzearen ondorioz onuradunak eskura ditzakeen aldizkako diru-kopuru erabilgarriak osorik edo hein batean erabili ahal izango dira aseguratutako aurreikuspen plan bat kontratatzeko. Ondore horietarako, erretiro gertakizunari gehituko zaio hartzailearen biziraupen egoera, aseguratutako aurreikuspen plan horren lehenengo prima ordaindu zenetik hamar urte igaro ondoren.

4. Mendekotasun larria edo mendekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguru pribatuei ordaindutako primak, Menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatzen denaren arabera.

Halaber, subjektu pasiboaren zuzeneko ahaideek edo hirugarren mailara arteko alboko ahaideek, edo haren ezkontideak edo bikote egonkorreko kideak, edo tutoretza edo abegi araubidean beren kargura subjektu pasiboa daukaten pertsonek zilegi dute beren zerga oinarrian aseguru pribatu horiei ordaindutako primen murrizketa egitea.

Subjektu pasibo beraren alde primak ordaindu dituzten pertsona guztiek egindako murriztapenak guztira, subjektu pasiboak berak egindakoak barne, gehienez ere 10.000 eurokoak izango dira urtean. Subjektu pasiboak berrogeita hamar urte baino gehiago baditu, gehieneko zenbatekoa 12.500 eurokoa izango da.

5. Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan langileek egindako ekarpenak eta hartzailearen kontribuzioak, 1988ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan xedaturikoaren arabera, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak barne.

6. Lehenengo idatz-zati honetan jasotako gizarte aurreikuspeneko sistemetan urtean egindako gehieneko ekarpenen multzoak, hala denean, sustatzaileek egotzitakoak barne hartzen dituenak, hurrengo 7. eta 8. puntuetan ezarritakoaren arabera, zerga oinarria murrizteko eskubidea ematen badu, ezin izango ditu gainditu azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 5.3 artikuluan ezarritako zenbatekoak.

Aurreko lerrokadan ezarritako mugaren gainetik egindako ekarpen edo kontribuzioen gehiegizko kopuruek ez dute eskubiderik emango zerga oinarria murrizteko, ez eta jasotako prestazioak gutxiagotzeko ere, zergak beren osotasunean ordainduko baitituzte.

7.

a) Aurreko puntuetan jasotzen diren murrizketen gehieneko bateratua ondoren finkatzen diren kopuruetatik txikiena izanen da:

a’) Norberak ekitaldian zehar jasotako laneko etekin garbien, eta lanbide edo enpresa jardueretakoen baturaren % 30.

Nolanahi ere, berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, aurreko ehunekoa % 50 izanen da.

b’) 6.000 euro urtean.

Berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, zenbatekoa 8.000 eurokoa izanen da urtean

.

b) Gainera, muga bereki eta independente gisa, urteko 5.000 euro enpresek mendekotasuna estaltzeko ordaindutako aseguru kolektiboen primetarako; hau da, aurreko zenbakiko azken lerrokadak aipagai dituen aseguru horien primetarako.

c) Aurreko a) eta b) letretan ezarritako mugak banan-banan eta bereizita aplikatuko zaizkio familia unitateko subjektu pasibo bakoitzari.

8. Zerga oinarria murrizteko eskubidea eman ahal duten ekarpenak aurreko puntuan ezarritako mugatik gorakoak badira, lehenengo idatz-zati honetan aipatutako gizarte aurreikuspeneko sistemetan ekarpenak egin dituzten partaideek, mutualistek edo aseguratuek aukera izango dute hurrengo bost zergaldietan soberakin horri dagozkion kopuruak murrizteko.

9. Aurreko mugen arabera egindako murriztapenak alde batera utzita, subjektu pasiboek, beren ezkontideak lanaren etekin garbirik edo lanbide edo enpresa jardueren ondoriozko etekinik jasotzen ez badu, edo urtean 8.500 euro baino gutxiago irabazten badu, zerga oinarri orokorretik murriztu ahalko dituzte artikulu honetan ezarritako gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpenak, betiere ezkontidea partaide, mutualista edo titularra izanik eta urteko 2.000 euroko gehieneko mugarekin. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga ez zaie ekarpen horiei aplikatuko.

2. Pentsio konpentsagarriengatik.

Kontzeptu horrengatik ezkontidearentzat ordaindutako kopuruak eta mantenurako urteko kopuruak, subjektu pasiboaren seme-alaben alde ezarritakoak salbu, epailearen erabakiz ezarri beharko dira, baita bikotekide egonkorrarentzat ordaindu diren eta legez eska daitezkeen kopuruak ere.

3. Gutxieneko pertsonal pasiboarengatik.

Oro har, gutxieneko pertsonala subjektu bakoitzeko 3.885 eurokoa izanen da urtean. Zenbateko horri honako hauek gehituko zaizkio:

a) 945 euro, hirurogeita bost urte edo gehiago duten subjektu pasiboentzat. Zenbatekoa 2.100 eurokoa izanen da subjektu pasiboak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baldin badu.

b) 2.750 euro subjektu pasibo desgaituentzat, frogatzen badute % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa dutela eta % 65ekoa baino txikiagoa. Zenbateko hori 9.900 eurokoa izanen da subjektu pasiboak frogatzen badu % 65eko desgaitasun-maila edo handiagoa duela

4. Gutxieneko familiarrarengatik:

Lehena. Gutxieneko familiarra honako hau izanen da:

a) Subjektu pasiboarekin bizi eta urtean ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino errenta altuagorik jasotzen ez duen aurreko ahaide bakoitzeko, errenta salbuetsiak kenduta, zenbateko hauetako bat:

–945 euro, aurreko ahaideak hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo, gazteagoa izan arren, idatz-zati honetako c) letran aurreikusitako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen baditu.

–2.100 euro, aurreko ahaideak hirurogeita hamabost urte edo gehiago baditu.

Letra honetan aurreikusitako errenten muga, aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako bi izanen da, familia unitate osorako.

b) Hogeita hamar urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, baldin eta subjektu pasiboarekin bizi bada eta ondorio askotarako errenta-adierazle publikotik goragoko urteko errentarik jasotzen ez badu, salbuetsiak bazter utzirik:

–1.732 euro urtean, lehenbizikoagatik.

–1.837 euro urtean, bigarrenagatik.

–2.625 euro urtean, hirugarrenagatik.

–3.517 euro urtean, laugarrenagatik.

–3.990 euro urtean, bosgarrenagatik.

–4.620 euro seigarrenagatik eta ondokoengatik.

Zenbateko horiek orobat aplikatuko dira ondorengo ahaide ezkongabe bakoitzeko, haren adina zein ere den, baldin eta eskubidea badu ondoko c) letran aurreikusitako kenkariak baliatzeko.

Horretaz gain, letra honetan ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea ematen duten hiru urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide edo haur adoptatu bakoitzeko, 2.310 euro urtean. Zenbateko hori 4.200 eurokoa izanen da urtean, baldin eta, aplikatzekoak diren arauen eta hitzarmenen arabera, adopzioak nazioartekoak badira. Adopzio kasuetan, kasuko murrizketa aplikatuko da Erregistro Zibileko izen-ematearen zergaldian eta hurrengo bietan.

c) Subjektu pasiboarekin bizi den ondorengo ahaide ezkongabe edo aurreko ahaide bakoitzeko, bere adina zein ere den, 2.420 euro urtean, arestiko letretan xedatutakoari jarraikiz bidezkoak diren zenbatekoez gain, baldin eta ondoko baldintzak betetzen badituzte: horien urtealdi-errentak, salbuetsiak kanpo, kasuan kasuko zergaldian, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa baino handiagoak ez izatea, eta desgaitasunen bat izatea, eta duten desgaitasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa dela frogatzea. Zenbateko hori 8.470 eurokoa izanen da urtean, egiaztatutako desgaitasun maila % 65ekoa edo handiagoa bada.

Aurreko ahaide horiek familia unitate baten parte badira, aurreko lerrokadan aurreikusitako errenten muga ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren halako bi izanen da, familia unitate osorako.

Aurreko b) eta c) letretan xedatutakoaren ondorioetarako, ondorengo ahaideen sailkapen berean sartuko dira aplikatzekoa den legedi zibilean ezarritako terminoetan egindako tutoretza, umeordetze edo harrera kasuengatik subjektu pasiboarekin lotura duten pertsonak, aurreko edo ondorengo ahaideak ez direnak.

Bigarrena. Bi subjektu pasibok edo gehiagok baldin badute gutxieneko familiarrak aplikatzeko eskubidea, zenbatekoa haien artean banatuko da zati berdinetan. Ondorengo ahaideen zaintza partekatuaren kasuetan, berdin jokatuko da.

Nolanahi ere, subjektu pasiboek ahaidetasun gradu desberdina baldin badute aurreko ahaidearekin, ondorengoarekin edo pertsona lagunduarekin, gutxieneko familiarra gradurik hurbilenekoei aplikatuko zaie, non eta horiek ez duten ondorio askotarako errenta-adierazleaz goitiko errentarik (salbuetsiak alde batera utzita), kasu horretan hurrengo gradukoei aplikatuko baitzaie.

Subjektu pasibo bakoitzaren gutxieneko pertsonal eta familiarra idatz-zati honen eta aurrekoaren arabera aplikatu beharreko zenbatekoen batura izanen da.

5. Ondorengo eta aurreko ahaideak, beste ahaide batzuk eta desgaitasuna duten pertsonak zaintzeagatik.

Subjektu pasiboak Gizarte Segurantzarekiko kotizazioekin zergaldian ordaindutako kopuruak, bai eta Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriaren % 15 ere, ondoko ezaugarriak dituzten pertsonak etxean zaintzeko lanetan aritzen direnekin formalizatutako kontratuen ondorioz:

a) Hamasei urtetik beherako ondorengoak.

b) Subjektu pasiboari eskubidea ematen diotenak artikulu honetako 4.1 idatz-zatiko a) eta c) letretan aurreikusitako gutxieneko familiarra aplikatzeko, edo hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritako terminoen arabera pertsona lagunduaren izaera duten ahaideengatiko murrizketa aplikatzeko.

c) Aurreko ahaideak, anai-arrebak eta osaba-izebak, artikulu honen 4. idatz-zatiko lehen ataleko a) edo c) letretan aurreko ahaideentzat ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Murrizketa hori ere aplikatzen ahalko da subjektu pasiboa bera zaintzeko formalizatutako kontratuen kasuan, hirurogeita bost urte edo gehiago baditu edo % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna frogatzen badu

.

6. (kenduta).

7. Artikulu honetan aipatutako murriztapenak ondoko arau hauei jarraikiz egingo dira:

1. Lehenbizi aplikatuko dira 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoak, bai eta hamahirugarren, hamalaugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan ezarritakoak ere.

2. Emaitza positiboa bada, 3., 4., 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritakoa aplikatuko da, haren mugaraino. Aplikatu gabeko kopuruak, halakorik balitz, zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezia murriztuko luke, baina negatibo bihurtu gabe.

Emaitza negatiboa bada, 3., 4. eta 5. idatz-zatietan ezarritakoak zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezia gutxitzeko aplikatuko dira, eta kasu honetan ere ezin izango da negatiboa izan.

56. artikulua. Likidazio oinarri negatiboaren zati orokorraren konpentsazioa.

1. Likidazio oinarri negatiboaren zati orokorra kalkulatzeko aplika daitezkeen arauen arabera zati hori negatiboa bada, bere zenbatekoa hurrengo lau urteetan lortzen diren likidazio oinarri positiboen zati orokorrarekin konpentsatuko da.

2. Konpentsazioa hurrengo urteetako bakoitzean egin ahal den gehieneko kopuruan egingo da eta, bide batez, aurreko idatz-zatian aipatzen den lau urteko epearen barnean egin beharko da, ondorengo urteetako likidazio oinarri negatiboen zati orokorrari erantsiz.

57. artikulua. Aurrezkiaren likidazio oinarri berezia.

Aurrezkiaren likidazio oinarri berezia kalkulatzeko, zerga oinarriaren aurrezkiaren zati bereziari 55. artikuluaren 7. idatz-zatiaren 2. arauan aipatutako murriztapena aplikatuko zaio, hala egokitzen bada.

IV. TITULUA. ZERGA KUOTA

I. KAPITULUA. Kuota osoa

58. artikulua. Kuota osoa.

Zergaren kuota osoa foru lege honen 59. eta 60. artikuluetan xedatutakoa aplikatzearen ondoriozko kuoten batura izango da.

59. artikulua. Likidazio oinarri orokorraren karga.

1. Likidazio-oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)

KUOTA OSOA (eurotan)

OINARRIAREN
SOBERAKINA,
ZENBATERAINO (eurotan)

APLIKATZEKOA
DEN TASA
(ehunekoa)

3.940

13,00

3.940

512,20

4.815

22,00

8.755

1.571,50

9.295

25,00

18.050

3.895,25

13.680

28,00

31.730

7.725,65

15.120

36,00

46.850

13.168,85

8.160

40,00

55.010

16.432,85

35.630

42,00

90.640

31.397,45

34.360

45,00

125.000

46.859,45

50.000

46,00

175.000

69.859,45

125.000

47,00

300.000

128.609,45

Gainerakoa

2. Batez besteko karga-tasatzat joko da honako eragiketa honen emaitza: eskalaren aplikazioaren ondoriozko kuota zati likidazio oinarri orokorra eta zatidura 100ez biderkatzea. Batez besteko karga-tasa bi hamarrenekin emango da.

3. Epailearen erabakiaren ondorioz beren seme-alaben mantenurako urtesariak ordaintzen dituzten subjektu pasiboen kasuan, urtesari horien zenbatekoa likidazio-oinarri orokorra baino txikiagoa bada, 1. idatz-zatian aurreikusitako eskala bereizita aplikatuko da, mantenurako ordaindutako urtesarien zenbateko osoari alde batetik, eta gainerako likidazio-oinarri orokorrari bestetik.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoa ez da aplikatuko zaintza partekatuaren kasuetan.

Eskala modu bereizian aplikatzearen ondorioetarako, mantenurako urtesarien zenbateko osoak 6.000 euroko muga izanen du seme edo alaba bakoitzeko.

60. artikulua. Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga.

Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziari ondoko eskalan adierazten diren tasak aplikatuko zaizkio:

LIKIDAZIO-OINARRIA, ZENBATERAINO (eurotan)

KUOTA OSOA (eurotan)

OINARRIAREN
SOBERAKINA, ZENBATERAINO
(eurotan)

APLIKATZEKOA
DEN TASA
(ehunekoa)

6.000

19

6.000,01

1.140

12.000

21

18.000,01

3.660

Gainerakoa

II. KAPITULUA. Kuota likidoa

61. artikulua. Kuota likidoa.

Zergaren kuota likidoa kuota osoan hurrengo artikuluan ezarritako kenkarietatik datozenak eginez kalkulatuko da, negatiboa izan ezin dela.

62. artikulua. Kuota-kenkariak.

1. Ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenkaria.

a) Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza dena edo izanen dena eskuratu edo zaharberritzeagatik kasuko zergaldian ordaindutako kopuruaren ehuneko 15. Kenkari honen gehieneko oinarria 7.000 eurokoa izanen da urtean.

Kenkaria aplikatzeko, ondokoa eskatuko da:

1. Etxebizitza subjektu pasiboaren ohiko bizilekua izatea hiru urteko epean. Hala ere, etxebizitzak izaera hori izan zuela ulertuko da, nahiz eta epe hori ez iragan, subjektu pasiboa hiltzen bada edo etxebizitza aldatzera nahitaez behartzen duten inguruabarrak gertatzen badira.

2. Subjektu pasiboa etxebizitzan benetan bizitzea eta etengabe hamabi hilabetez, etxebizitza erosi eta obrak bukatzen diren egunetik kontatzen hasita. Hala ere, subjektu pasiboak ohiko etxebizitza badu, daukan kargu edo enpleguarengatik, epe hori kargua utzi zuen egunetik hasiko da kontatzen.

Kreditu entitateetan, erregelamendu bidez ezartzen diren formalizazio edo erabilera baldintzak betetzen dituzten kontuetan, uzten diren kopuruak izanen dira ohiko egoitza den edo izanen den etxebizitza erosten edo zaharberritzen erabilitzat jotzen direnak, baldin eta ohiko etxebizitza lehenbizikoz erosi edo zaharberritzeko erabiltzen badira. Halaber, ohiko etxebizitza erosteko kopurutzat hartuko dira, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzekin eta betebeharrekin, erosteko aukera biltzen duen errentamendu araubidearen kasuan, balio erantsiaren gaineko zerga dela-eta zergaldian ordaindutako kuotak, baldin eta kontratuetan klausula bat baldin badago erosteko aukera duena irmoki konprometitzen duena aukera hortaz sei urtetik beherako epean baliatzeko, betiere ohiko etxebizitza erosteko kasuetan. Baldin eta aukera hori ezarritako epean baliatzen ez bada, egindako kenkarirako eskubidea galduko da, eta erregelamenduz ezartzen den moduan erregularizatu beharko da egoera.

Ezkontza-deuseztasuneko, dibortzioko edo banantze judizialeko kasuetan, zergadunak kenkari hori baliatzen jarraitu ahalko du, erregelamendu bidez ezartzen denari jarraikiz, ezkontzak indarra izan zuen bitartean ohiko etxebizitza izan zena eroste aldera zergaldian ordaindutako kopuruena, hain zuzen ere, baldin eta ohiko etxebizitza izaten jarraitzen badu elkarrekin izaniko seme-alabentzat eta haiekin geratzen den gurasoarentzat.

Ondore horietarako, zaharberrikuntzatzat joko da:

a') Egoitza- eta hiri-ondarearen zaharberritzearen babespenari dagokionez legez eska daitezkeen baldintzak betetzen dituena, baldin eta organo eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez bermatzen bada hori.

b') Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legearen 17.1.12. artikuluan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituen obra.

b) Kenkari honen oinarria etxebizitza erosi edo zaharberritzeko ordaindutako diru-kopuruek osatuko dute, eroslearen kargu izan diren gastuak barne. Inoren finantzaketarekin egin bada, horren ondoriozko amortizazioa, interesak eta gainerako gastuak ere gehituko zaizkio oinarriari.

Hauxe kenduko zaio aurreko lerrokadan aipatzen den kenkariaren oinarriari: aurreko ohiko etxebizitzarengatik kuotari kendu zaizkion kenkariei zegokien oinarriaren zenbatekoa, eta baita ohiko etxebizitza berrian berriro inbertitzeagatik salbuetsitako ondare gehikuntzaren zenbatekoa ere. Aipatutako kenketa hori egiteko, subjektu pasiboak ezin izango du ohiko etxebizitza berria erosteagatiko kuota-kenkaria aplikatu, baldin eta berri horretan inbertitzen diren zenbatekoek ez badituzte gainditzen arestian esandako kopuruak.

c) Ohiko etxebizitza edo etxebizitzak erosi edo zaharberritzeagatik egindako kenkariei dagozkien oinarrien zenbateko osoak ezin izanen du 120.000 euroko zenbatekoa gainditu, subjektu pasiboaren zergaldien batura aintzat hartuz.

d) Idatz-zati honetan xedatutakoari begira, aitorpen bateratua eginez zergak ordaindu diren zergaldietan ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeagatik egindako kenketei dagozkien oinarriak, kenkarirako eskubidea sortu zuten subjektu pasiboek egindakotzat hartuko dira.

e) Kenkari horri dagokionez, ezkontzaren araubide ekonomikoa irabazpidezkoa baldin bada, ezkonduta egon diren bitartean ordaindutako zenbatekoak, idatz-zati honen b) letran aipatzen direnak, konkisten edo irabazpidezko ondasunen sozietatearen funtsekin ordaindutzat hartuko dira, eta ezkontide bakoitzaren kenkaria aipatutako sozietatean zuen partaidetzaren araberakoa izango da.

f) Ohiko etxebizitza egokitzeko lan eta instalazioak egiten dituzten subjektu pasiboek ere zilegi izango dute ohiko etxebizitzarengatik ezarritako kenkaria aplikatzea, baita lan horiek eraikinaren elementu komunak eta finkatik bide publikora pasatzeko beharrezkoak direnak badira ere, ondoko zehaztapen hauekin:

a') Egokitze lan edo instalazioek Administrazio eskudunaren ziurtagiria izango dute, haien erabilgarritasuna eta zentzumen-komunikazioa bermatzeko beharrezkoak direla frogatzeko, bide emango baitute horrela elbarritasuna duten pertsonak haietan duintasunez moldatzeko, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

b') Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitzan egokitze lan edo instalazioak egin behar baldin badira subjektu pasiboa bera, haren ezkontidea edo bikote iraunkorra, edo harekin bizi den ahaideren bat, zuzenekoa nahiz albokoa, odolkidetasunezkoa nahiz ezkontza bidezkoa, hirugarren mailara artekoa -hori barne-, elbarria delako, zilegi izango da horiengatik kenketa egitea.

c') Etxebizitzan b') letran aipaturiko pertsonetatik edozeinek bizi beharko du, jabe, errentari, azpierrentari nahiz usufruktudun izan.

Ulertuko da etxebizitza aldatzeak eskatzen duen egoera dela, elbarritasuna dela-eta, aurreko etxebizitza egokia ez izatea.

d') Egin beharreko obrak hiri-finkatik bide publikora pasatzeko beharrezkoak diren elementu komunak aldatzeko nahiz zentzumen-komunikaziorako oztopoak gainditzeko edo haien segurtasuna bultzatzeko balio duten dispositibo elektronikoak aplikatzeko behar direnak baldin badira, aurreko b’) letran aipatutako subjektu pasiboaz gain, etxebizitza dagoen ondasun higiezinaren jabekide diren subjektu pasiboek ere aplikatu ahalko dute kenkari hori.

g) Bi seme-alaba edo gehiago dituzten familia unitateen kasuan, a) letran adierazten den portzentajea %18 izango da. Portzentaje hori %30 izango da familia ugarien ohiko etxebizitza denean, betiere Familia ugariei buruzko martxoaren 25ko 20/2003 Foru Legean ezarritakoaren arabera, abenduaren 31n familia ugarien izaera duten familia unitateen kasuan.

h) Kenkari hau aplikatzeko eskubidea izanen du zergaldiko oinarrien batura, hurrengo lerrokadan ezarritakoaren arabera kalkulatua, 20.000 eurotik beherakoa duen subjektu pasiboak. Batura horrek 22.000 eurotik beherakoa izan beharko du abenduaren 31n familia ugariak direnen ohiko etxebizitzaren kasuan, Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Ondorio horietarako, zergaldiko oinarriak 55. eta 57. artikuluetan xedatutakoaren arabera zehaztuko dira, gizarte aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen ondoriozko murrizketak gehituta, baita alderdi politikoei egindako ekarpenen eta haien kuoten ondoriozkoak ere, aipatu 55. artikuluaren 1. idatz-zatitik 6.era bitartekoetan xedatutakoari jarraikiz. Halaber, gehituko dira ezgaitasuna duten pertsonen alde eraturiko gizarte aurreikuspeneko sistemei eginiko ekarpenengatik, ezgaitasuna duten pertsonen ondare babesturako ekarpenengatik eta kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitateari eginiko ekarpenengatik aplikatutako kenkariak, hurrenez hurren hamahirugarren, hamalaugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera.

2. Etxebizitzaren alokairuagatiko kenkaria.

Ehuneko 15, gehienez ere 1.200 euro urteko, subjektu pasiboak zergaldian bere ohiko helbidea den etxebizitzaren alokairuagatik ordaindu dituen diru kopuruena, betiere ondoko baldintzak tarteko baldin badira:

-Subjektu pasiboaren errentak, salbuetsiak kenduta, ez izatea zergaldian 30.000 eurotik gorakoak.

-Zergaldian alokairu kontzeptuan ordaindutako diru-kopuruak, salbuetsiak kenduta, subjektu pasiboaren errenten %10 gainditzea.

3. Kenkariak enpresa edo lanbide jardueretan.

Zerga honen subjektu pasiboei, enpresa edo lanbide jardueretan aritzen badira, Sozietateen gaineko zergari buruzko arauetan enpresari inbertsiorako ezarririk edo ezartzeko dauden bultzagarri eta pizgarriak aplikatu ahalko zaizkie, kuotan egin beharreko kenketa gisa, kenketen portzentajea eta mugak berdinak direlarik eta Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 70.bis artikuluan ezarritako kenkaria izan ezik.

Hala ere, pizgarri horiek bakarrik aplikatuko zaizkie zerga oinarrien estimazio objektiboko araubideko subjektu pasiboei, erregelamendu bidez hala ezartzen denean eta araubide horren ezaugarri eta betebehar formalak kontuan harturik.

4. Dohaintzengatiko kenkariak.

Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitakoak.

Trataera bera izanen dute beren seme-alabek ikasten duten ikastetxe itunduetako irakaskuntza-kooperatibei subjektu pasiboek eginiko dohaintzek. Dohaintza horiek, betiere, aipatutako 10/1996 Foru Legearen 33. eta 41. artikuluetan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.

5. Laneko kenkaria.

1. Lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek diru-kopuru hauek kentzen ahalko dituzte:

a) 9.100 euroko edo hortik beherako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.290 euro.

b) 9.100,01 eta 12.050 euro bitarteko lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 1.290 euro ken eragiketa honen emaitza: etekin garbi horiek ken 9.100 euro, eta horren emaitza bider 0,2.

c) 12.050 eurotik gorako lan etekin garbiak dituzten subjektu pasiboak: 700 euro.

2. Elbarritasun maila % 33koa edo handiagoa eta % 65ekoa baino txikiagoa izanik, jarduneko langile gisa aritu eta lan etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboen kasuan, aurreko idatz-zatian aipatzen den kenkaria 1.750 eurokoa izanen da. Elbarritasun maila % 65ekoa edo handiagoa dutenentzat kenkaria 3.250 eurokoa izanen da.

3. Bosgarren idatz-zati honetan aurreikusitako kenkariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu foru lege honetako 59.1 artikuluko eskala lan etekin garbiei aplikatzetik heldu den emaitza.

6.

Sindikatu-kuoten kenkaria.

Lan etekinak dituzten subjektu pasiboek sindikatuei ordaindutako kuoten % 15 kentzen ahalko dute. Kenkari horren oinarria, gehienez ere, 600 eurokoa izanen da urtean.

Kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek sindikatuek Administrazioari aurkeztutako aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan.

7. Enpresak sustatzeko sozietateen funts berekietarako edo arrisku-kapitaleko entitateen diru-ekarpenen ondoriozko kenkaria.

Enpresak sustatzeko sozietateen funts berekietarako diru-ekarpenek edo arrisku-kapitaleko entitateen kapitalerako nahiz funts berekietarako diru-ekarpenek kuota osoan kenkari bat izateko eskubidea emango dute; hori Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 167. artikuluaren 4. zenbakian eta 110. artikuluaren 10. zenbakian, hurrenez hurren, ezarritako moduan eta baldintzetan gauzatuko da.

Arrisku-kapitaleko entitateen kapitalerako edo funts berekietarako diru-ekarpenen ondoriozko kenkaria aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak beren-beregi baimentzea, arrisku-kapitaleko entitateek eskatu ondoren.

8.

Alderdi politikoentzako kuoten eta ekarpenen kenkaria.

Alderdi politikoei, federazioei, koalizioei edo hautesle-elkarteei ordaindutako afiliazio-kuoten eta ekarpenen % 15eko kenkaria aplikatzen ahalko da, betiere aipatu kuotak eta ekarpenak frogatzen badira, Alderdi Politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 8.1 artikuluaren arabera. Kenkari horren oinarria, gehienez ere, 600 eurokoa izanen da urtean.

Kenkaria aplikatzeko, subjektu pasiboek ordaindutako kuotek alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesle-elkarteek administrazioan aurkezten dituzten aitorpenetan agertu beharko dute, zerga arloko araudian ezarritako eredu eta epeetan.

9. (kenduta).

10. Enpresa edo lanbide jarduera jakin batzuetan aritzeagatiko kenkaria.

a) Enpresa edo lanbide jardueretan aritzeagatik etekinak lortzen dituzten subjektu pasiboek, idatz-zati honetako b) letran ezarritako betebeharrak betetzen badituzte, artikulu honen 5. idatz-zatian ezarritako kenkaria aplikatzen ahalko dute, lan etekinak jasotzen dituztenen baldintza berberetan, kendu beharreko kopuruei eta lortutako etekin garbien tarteei dagokienez.

b) Kenkari hau aplikatu ahal izateko, betebehar hauek bete beharko dira:

1. Enpresa edo lanbide jardueraren etekin garbia zuzeneko zenbatespen objektiboaren bidez kalkulatu beharko da. Dena dela, zuzeneko zenbatespen objektiboko modalitate erraztuaren bidez kalkulatzen bada, kuotaren kenkaria bateraezina izanen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 30.2 artikuluan aurreikusitakoarekin.

2 Bere ondasun edo prestazioen entrega guztiak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera lotuta ez dagoen pertsona fisiko edo juridiko bakar bati egin beharko zaizkio, edo bestela, zergaduna ekonomikoki menpekoa den langile autonomoa izatea Lan Autonomoaren Estatutuari buruzko uztailaren 11ko 20/2007 Legearen II. tituluaren III. kapituluan xedatutakoari jarraikiz, eta ekonomikoki hura menperatzen duen bezeroa ez izatea entitate lotu bat 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluaren arabera.

3. Bere enpresa eta lanbide jarduera guztiei dagozkien gastu kengarri guztiak ezin dira izan jarduera horietan aitortutako etekin osoen 100eko 30etik gorakoak.

4. Zergaldi osoan, erregelamenduz ezartzen diren betebehar guztiak bete beharko dira, bai formazkoak, baita informazioaren, kontrolaren eta egiaztapenen gainekoak ere.

5. Zergaldian, subjektu pasiboak lan etekinik ez jasotzea. Dena dela, zergaldia bitartean langabezia prestazioa edo Zergari buruzko Foru Legearen 14.2.a) artikuluan adierazitako prestazioren bat jasotzea ez da baldintza horren ez-betetze gisa hartuko, betiere prestazioetan urtean 4.000 euro baino gehiago jasotzen ez badira.

6. Subjektu pasiboak zergaldian jasotzen dituen diru-sarreren 100eko 70 gutxienez konturako diru-sarreraren edo atxikipenaren beharra izatea.

7. Subjektu pasiboak jarduera ekonomiko bat ere ez egitea errenta-egozpenaren araubideko entitate baten bidez.

c) Kenkari honi artikulu honen 5. idatz-zatiko 2. eta 3. puntuetan ezarritakoa aplikatuko zaio.

d) Subjektu pasiboak lan etekinak ere jasotzen baditu, idatz-zati honen b) letraren 5. puntuan ezarritakoari jarraikiz, kenkariaren kalkulua egiteko eta kenkariaren muga finkatzeko, lan etekin garbiei enpresa edo lanbide jardueren etekin garbiak batuko zaizkie. Kasu horretan ez da aplikatuko artikulu honen 5. idatz-zatian ezarritako lanaren kenkaria.

11. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek eskubidea dute enpresa gazte eta berritzailetzat jotzen diren sozietateak eratzeko edo haien kapitala handitzeko akzio edo partaidetzen harpidetzean inbertitutako kopuruaren 100eko 20ko kenkaria egiteko, ondoko arau hauei jarraikiz:

a) Kenkaria 4.000 eurokoa izanen da gehienez, zergaldi bakoitzean. Kenkari horri kuota likidoaren gaineko muga bateratua aplikatuko zaio, 64.2 artikuluan ezarri dena.

b) Inbertsioa hartzen duen entitateak Nafarroako foru araudia aplikatu beharko du sozietateen gaineko zergan eta, gutxienez, pertsona bat eduki beharko du lanean, lanaldi osoan, lan kontratuarekin eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatua.

c) Subjektu pasiboaren partaidetza ezin da izan, zergaldiaren egun bakar batean ere, inbertsioaren xedeko sozietatearen kapital sozialaren edo boto-eskubideen 100eko 40tik gorakoa. Horretarako, kontuan hartuko da, orobat, subjektu pasiboaren ezkontidearen edo bikotekide egonkorraren partaidetza eta haren odol bereko edo ezkontzako zuzeneko edo alboko ahaideena, hirugarren mailara arte, horiek barne. Partaidetzaren muga hori hiru urtez bete beharko da gutxienez, sozietatea eratzeko edo kapitala handitzeko erabakiak eragina hartzen duen egunetik aurrera.

d) Subjektu pasiboak bere inbertsioa hartu duen sozietatearen administrazio kontseiluan parte har dezake, baina ezin du inola ere hango betearazpen edo zuzendaritza eginkizunik bereganatu. Ezin izanen du, orobat, inbertsioaren xedeko entitatearekin lan harremanik izan.

e) Akzioak edo partaidetzak hiru urtez gutxienez mantenduko dira subjektu pasiboaren ondarearen barruan.

f) Kenkari hau aplikatzeko ezinbesteko baldintza izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aurretik egiaztatzea inbertsioa hartu duen enpresak lehen adierazitako baldintzak betetzen dituela. Sozietateak hori egoki frogatu beharko du.

g) Idatz-zati honetan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, egindako kenkaria egiteko eskubidea galduko da. Halakoetan, subjektu pasiboa behartua egonen da ez-betetzea gertatu den zergaldian zerga horretarako sorrarazitako kuota likidoari gehitzera bidegabeki kendutako diru-kopuruak, gehi dagozkien berandutza-interesak.

12. Biomasa-instalazio termikoetan inbertitzeagatiko kenkariak.

Erregai gisa biomasa erabiltzen duten eraikinetako instalazio termikoetan egindako inbertsioek, instalazio horiek enpresa- nahiz lanbide-jarduerei atxikita ez daudenean, eskubidea emanen dute inbertsio horien zenbatekoaren ehuneko 15eko kenkaria aplikatzeko.

Horretarako, beharrezkoa izanen da energiaren arloko organo eskudunak egin diren inbertsioen zenbatekoari buruzko ziurtapen-txosten bat eman dezala, non, halaber, ziurtatuko baita instalazioak zerbitzuan jarri direla Eraikinetako Instalazio Termikoei buruzko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

Kenkariaren oinarria txosten horretan ziurtatutako inbertsioen zenbatekoaren arabera finkatuko da, eta 64.1 artikuluan aipatzen den mugari dagokionez eraginetarako hartuko da kontuan.

Aipatutako instalazioak enpresa- edo lanbide-jarduerei atxikita baldin badaude, kenkaria aplikatuko da sozietateen gaineko zergari buruzko araudian ezarritakoaren arabera eta artikulu honetako 3. atalean ezarritakoarekin bat.

63. artikulua. Frogagiriak.

Aurreko artikuluak aipatzen dituen kenkariak erregelamenduz zehazten diren baldintzei jarraiki justifikatu beharko dira.

64. artikulua. Halako kenkari batzuen muga.

1. 62. artikuluko 4., 6., 8. eta 12. idatz-zatietako murrizketen oinarrien batura ezin izanen da subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren % 25etik gorakoa izan.

2. 62. artikuluko 3. eta 7. idatz-zatiek aipatzen dituzten kenkarien mugak batera aplikatuko zaizkio 61. artikuluak ezarritakoaren arabera finkatutako kuota likidoari

.

65. artikulua. Ondare-egoera egiaztatua.

III. KAPITULUA. Kuota diferentziala

66. artikulua. Kuota diferentziala.

Kuota diferentziala ateratzeko, zergaren kuota likidoari zenbateko hauek kenduko zaizkio:

a) Hurrengo artikuluan ezarrita dagoen nazioarteko zergapetze bikoitzaren kenkaria.

b) Foru lege honetan eta berau garatzeko erregelamenduzko arauetan ezartzen diren atxikipenak, konturako diru-sarrerak eta ordainketa zatikatuak.

c) 51.8 eta 52 bis.4 artikuluetan aipatzen diren kenkariak.

d) Subjektu pasiboak izaera hori bereganatzen baldin badu bizilekua aldatzeagatik, 80.8 artikuluan aipatzen diren atxikipenak eta konturako diru-sarrerak, baita ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kontura ordaindutako kuotak ere, bizileku aldaketa egiten den zergaldian sorrarazi direnak.

e) 80.10 artikuluan aipatzen diren atxikipenak.

f) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2004 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kontura ordaindutako udal kuotak, bidezkoak direnak, eta indarra duen bitartean.

67. artikulua. Nazioarteko ezarpen bikoitzarengatiko kenkaria.

1. Subjektu pasiboaren errenten artean atzerrian erdietsi eta kargatutako etekinak edo ondare gehikuntzak daudenean, kuota likidoari ondoko zenbatekoetako txikiena kenduko zaio:

a) Zerga honen edo Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren izaera bera edo antzekoa duen beste zerga bat kitatzeko atzerrian ordaindutako zenbateko efektiboa, etekin edo ondare gehikuntza horien gainean.

b) Likidazio oinarriaren zati bati batez besteko karga-tasa efektiboa aplikatzearen emaitza. Aipatutako zati hori atzerrian kargatutako errentei dagokie eta bidezkoa zen barne araudia aplikatu zaio.

2. Ondore horietarako, batez besteko karga-tasa efektiboa kalkulatzeko honako eragiketa hau egin beharko da: kuota likidoa zati likidazio oinarria eta zatidura 100ez biderkatzea. Helburu hori dela-eta, zergaldiko likidazio oinarriaren zati orokorrean eta aurrezkiaren zati berezian sartu beharreko errentei dagokien kasuan kasuko karga-tasa bereizi beharko da. Karga-tasa bi hamarrenekin emango da.

3. Atzerrian establezimendu iraunkor baten bidez errentak eskuratzen diren kasuetan, artikulu honetan ezarritako nazioarteko ezarpen bikoitzarengatiko kenkaria aplikatuko da, eta ez da inola ere aplikatuko ezarpen bikoitza baztertzeko prozedura, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 60.bis artikuluan ezarritakoa, alegia.

68. artikulua. Alargun pentsioengatiko kenkaria.

1. Kasuan kasuko kuota diferentziala finkatu ondoren, alargun pentsioa jasotzen duten subjektu pasiboek, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren 50. artikuluak aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea badute, kenkari gehigarria egin ahalko dute, kasuan kasuko pentsio motarako finkatutako gutxieneko zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik.

Aurreko lerrokadan ezarritako kenkaria kalkulatzeko, alargun pentsioa ez baldin bada jaso zergaldi osoan, zenbateko hori urtera eramango da. Kasu horretan, zergaldian alargun pentsioa jasotzeko eskubidea ematen duten egunen kopuruaren arabera kalkulatuko da kenkaria.

Familia Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuari eskatu ahalko zaio kenkari hori aldez aurretik ordain dezala. Kasu horretan ez da zergaren kuota diferentzialaren gaineko kenketarik egingo.

Kenkariaz baliatzeko prozedura erregelamendu bidez arautuko da, bai eta aldez aurretiko ordainketa eskatzeko eta lortzeko prozedura ere.

2. Gizarte Segurantzatik kasuan kasuko pentsio motarentzat finkatutako gutxienekoa baino handiagoak eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak diren kotizazio gabeko alarguntza pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek zilegi izanen dute kenkari gehigarria egitea, jasotako pentsioaren zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik.

Alarguntza pentsioarekin batera beste pentsioren bat kobratzen bada, kenkari gehigarria egiteko eskubidea izanen da baldin eta Gizarte Segurantzaren Testu Bategina onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 50. artikuluan aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioen batura handiagoa bada Gizarte Segurantzak osagarri horiek finkatzeko gutxieneko zenbatekoa baino, eta aldi berean, lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.

Horrelakoetan, kenkaria zehazteko, eragiketa hau eginen da: lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa ken 50. artikuluan adierazitako osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsio guztietako diru-zenbatekoen batura, kasu bietan urteko kopuruak hartuta.

Kenkari hori egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboak lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako beste errentarik jasoa ez izatea zergaldian, 50. artikuluko osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioez gainera, salbuetsita dauden errentak alde batera utzita.

Idatz-zati honetan araututako kenkaria ezin izanen da aldez aurretik abonatu.

Alarguntza pentsioa edo aintzat hartzen den beste pentsioren bat zergaldi osoan jaso ez bada, artikulu honetako 1. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kenkari hori baliatzeko prozedura erregelamendu bidez ezarriko da.

3. Gizarte Segurantzatik zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) alarguntza pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek zilegi dute kenkari gehigarria egitea, jasotako pentsioaren zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik.

Zahartzaroko eta elbarritasuneko nahitaezko aseguruaren alarguntza pentsioarekin batera beste pentsioren bat kobratzen bada, kenkaria kalkulatzeko eragiketa hau eginen da: lanbide arteko gutxieneko soldata ken ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 50. artikuluan aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioen batura, kasu bietan urteko kopuruak hartuta. Legegintzako Errege Dekretu horren bidez Gizarte Segurantzaren Testu Bategina onetsi zen.

Kenkari hori egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboak lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako beste errentarik jasoak ez izatea zergaldian, 50. artikuluko osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioez gainera, salbuetsita dauden errentak alde batera utzita.

Gizarte Ongizate, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentuari eskatzen ahalko zaio kenkari hori aldez aurretik ordain dezala. Kasu horretan ez da zergako kuota diferentzialaren gaineko kenkaririk eginen. Erregelamendu bidez arautuko da kenkaria egiteko prozedura, bai eta aldez aurretiko ordainketa eskatzeko eta lortzeko prozedura ere.

Alarguntza pentsioa edo aintzat hartzen den beste edozein pentsio zergaldi osoan jaso ez bada, artikulu honetako 1. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.

68. bis artikulua. Energia elektronikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga dela-eta ordaindutako tributu-kuoten kenkaria.

1. Dagokion kuota diferentziala finkatuta dela, energia elektriko berriztagarria ekoizteko Nafarroan kokatuta dauden instalazioen titular edo titularkide diren subjektu pasiboek, instalazio bakoitzeko potentzia instalatu izenduna 100 kW-etik gorakoa ez bada, kenkari gehigarri bat egiten ahalko dute energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga dela-eta Nafarroako Zerga Ogasunari ordaindutako tributu-kuotengatik.

2. Zer zergalditan ordaindu den, haietan ordaindutako tributu-kuotengatik eginen da kenkaria, zein den ere energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergaren autolikidazioari eta ordainketa zatikatuari dagokien zergaldia.

3. Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioen titularkidetasunaren kasuan, titulartasun juridikoari kasu bakoitzean aplikatzen zaizkion arau edo itunen arabera eginen da kenkaria eta, haiek ez badira modu sinesgarrian agertzen, kenkaria erdibana dela ulertuko du Zerga Administrazioak.

4. Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak foru agindu bidez arautuko ditu kenkari hau aplikatzeko behar diren xedapenak.

V. TITULUA. ZERGA-ZORRA

69. artikulua. Subjektu pasiboaren ondare erantzukizuna.

Zergaren zerga-zorra Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 34. legeak eta Kode Zibilaren 1.365. artikuluak aipatzen dituzten beste zorrak bezala hausnartuko da eta, horren ondorioz, ezkontideetako batek hartu dituen zor horiei dagokienez, konkistako edo irabazpidezko ondasunak, hurrenez hurren, Nafarroako Ogasun Publikoan azaldu beharko dira.

VI. TITULUA. BATERAKO ZERGA-ORDAINKETA

70. artikulua. Baterako zerga-ordainketaren aukera.

Familia unitatea osatzen duten pertsona fisikoek zergak batera ordaintzea aukeratu ahal izango dute edozein zergalditan, arau orokor eta titulu honen xedapenen arabera.

71. artikulua. Familia unitatearen kontzeptua.

1. Zerga honi dagokionez, ondokoak dira familia unitateak:

a) Legez banandurik ez dauden ezkontideek eta adingabeko seme-alabek osatutakoa (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

b) Berariazko legeen araberako bikote egonkor bateko kideek eta adingabeko seme-alabek osatutakoa (gurasoen baimena izanda beraiekin bizi ez direnak salbu); unitate horretan sartzen dira, halaber, judizialki ezgaituta eta guraso-aginte luzatu edo birgaituaren menpe dauden adin nagusiko seme-alabak.

c) Legezko banantzearen kasuetan edo, ezkontzaren bidezko loturarik edo bikote egonkorrik ez dagoenean, aitak edo amak eta batarekin edo bestearekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko idatz-zatietan aipatzen diren betekizunak betetzen badituzte.

2. Ezin da aldi berean bi familia unitatetako kidea izan.

3. Familia unitateko kideak zehazteko, urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera aintzat hartuko da, familia unitateko kideren bat urtean hil ezean; izan ere, kasu horretan familia unitateko gainerako kideek zergak, hildakoaren errentak barne, batera ordaintzea aukeratu ahal izango dute.

Aukera hori ez da bidezkoa izango, ezkontideetako bat hil, eta urtea amaitu baino lehen alarguna berriro ezkontzen denean.

72. artikulua. Aukera gauzatzea.

1. Zergak batera ordaintzeko aukerak familia unitateko kide guztiak barne hartu behar ditu. Beraz, horietako batek banakako aitorpena aurkezten badu, gainerakoek ere banan-banan ordaindu beharko dituzte zergak.

2. Zergaldi baterako hasieran gauzatutako aukera ezin izango da aldatu aitorpena aurkezteko arauzko epea amaitu ondoren, baina ez da loteslea izango hurrengo zergaldiei begira.

3. Aitorpenik ez badago, subjektu pasiboek banan-banan ordainduko dituzte zergak, Administrazioak errekerimendua egiten duenetik hamar eguneko epean bestelakoa beren-beregi adierazi ezean.

73. artikulua. Baterako zerga-ordainketaren elementuak.

1. Baterako zerga-ordainketan, etekinak, ondare gehikuntzak eta murrizketak eta errenta-esleipenak eta egozpenak bereizirik zenbatuko dira, familia unitateko subjektu pasibo bakoitzarentzat.

Ondore horietarako, subjektu pasiboen errenta zehaztu eta indibidualizatzeari buruzko zergaren, zerga oinarri eta likidazio oinarriaren eta zerga-zorraren arau orokorrak aplikatuko dira, titulu honetan ezartzen diren zehaztapenak errespetatuta.

2. Familia unitateko kide baten edo gehiagoren likidazio oinarri negatiboak, 53. artikuluaren b) letratik sor litekeen saldo negatiboa eta 54.1 artikuluaren a) eta b) letren saldo negatiboak beste kide batzuen errenta positiboekin konpentsatuko dira, foru lege honen III. tituluan ezarritako konpentsazio arauak aplikatuz. Konpentsazioa errenta-zati bakoitzaren kopuruaren hurrenkerari jarraituz egingo da, handienetik txikienera.

3. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen konpentsazioak egin ondoren, 59. artikuluan ezarritako zergaren tarifa eta 60. artikuluan ezarritako karga-tasa familia unitateko subjektu pasibo bakoitzaren likidazio oinarri orokorrari eta aurrezkiaren zati bereziari aplikatuko zaizkie bereizirik, kide bakoitzaren banakako kuota kalkulatzeko.

Banakako kuota horiek batuz, familia unitatearen kuota osoa kalkulatuko da.

4. Familia unitatearen kuota osoa kalkulatuta, horretan foru lege honen 62. eta 66. artikuluetan ezarri diren eta subjektu pasibo bakoitzaren banakako zerga-ordainketan bidezkoak diren kenketak egingo dira, familia unitatearen kuota likidoa eta kuota diferentziala, hurrenez hurren, zehazteko ondoreetarako.

5. Familia unitatea osatzen duten eta titulu honetan araututako zerga-ordainketa modua aukeratu duten pertsona fisikoak zergaren mende geratuko dira elkarrekin eta solidarioki subjektu pasibo gisa, horietako bakoitzari dagokion errentaren zatiaren arabera zerga-zorra beren artean hainbanatzeko eskubidearen kalterik gabe.

74. artikulua. Kontu-sail negatiboen konpentsazioa.

1. Baterako zerga-ordainketan konpentsagarriak dira, aurreko artikuluan ezarritako arauen arabera, likidazio oinarri negatiboak, 53. artikuluaren b) letratik sor litekeen saldo negatiboa eta 54.1 artikuluaren a) eta b) letren saldo negatiboak, familia unitatea osatzen duten subjektu pasiboek zergak banaka ordaindutako aurreko zergaldietan konpentsatu ez dituztenak.

2. Baterako zerga-ordainketan subjektu pasibo bakoitzarentzat bereizirik zehaztutako kontzeptuak, foru lege honetan errenten indibidualizazioari buruz bildutako arauen arabera, horietaz arduratu behar direnek bakarrik konpentsatu ahal izango dituzte, geroko banakako zerga-ordainketa egitekotan.

75. artikulua. Baterako zerga-ordainketaren arau bereziak.

Baterako zerga-ordainketaren kasuetan, ondoko arau bereziak aplikatuko dira:

Lehena. 62.1.h) artikuluan aipatzen diren oinarrien baturaren zenbatekoa, oro har, 40.000 eurotik beherakoa izanen da familia unitate osorako. Batura horrek 44.000 eurotik beherakoa izan beharko du abenduaren 31n familia ugariak direnen ohiko etxebizitzaren kasuan, Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. 62.1.a) artikuluan ezarritako kenkariaren gehieneko oinarria 15.000 eurokoa izanen da urtean, familia unitate osorako.

62.1.c) artikuluan ezarritako kenkariaren oinarrien zenbateko osoa 240.000 eurokoa izanen da familia unitate osorako.

Hirugarrena. 62. artikuluaren 2. idatz-zatian aipatzen den errenten muga 60.000 eurokoa izango da familia unitate osorako.

Laugarrena. 64. artikuluaren 1. eta 3. idatz-zatietan ezarritako mugak familia unitateko kide guztien likidazio oinarrien baturari aplikatuko zaizkio.

Bosgarrena. 64. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritako muga familia unitateko kide guztien kuoten baturari aplikatuko zaio.

Seigarrena. 71. artikuluaren 1. idatz-zatiaren a) eta b) letrek aipatzen dituzten familia unitateen kasuan, 55. artikuluaren 7. idatz-zatiaren 2. araua aplikatzearen ondorioz ezkontideetako edo bikote iraunkorreko kideetako batek ezin izan duenean osorik aplikatu 3., 4., 5. eta 6. idatz-zatietan aipatzen diren murriztapenak, gerakina beste ezkontidearen edo bikote iraunkorreko kidearen gutxieneko pertsonalari eta familiarrari erantsiko zaie.

Zazpigarrena. 71.1.c) artikuluan aipatzen diren familia unitateen kasuan, aitari edo amari dagokion gutxieneko pertsonala (55.3 artikulua) 2.400 euro handituko da. Igoera hori ez da gertatuko aita eta ama elkarrekin bizi badira eta zaintza partekatuko kasuetan.

VII. TITULUA. ZERGALDIA ETA ZERGAREN SORRARAZPENA

76. artikulua. Zergaldia eta zergaren sorrarazpena.

Zergaldia urte naturala izango da eta zerga urte bakoitzeko abenduaren 31n sortuko da, hurrengo artikuluan ezarritako kasua gertatu ezean.

77. artikulua. Urte naturala baino laburragoa den zergaldia.

1. Zergaldia ez da urte naturalera iritsiko, subjektu pasiboa abenduaren 31 ez den egun batean hiltzen bada.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritako kasuan, zergaldia familia unitate bateko kidea den zein ez den subjektu pasiboarentzat amaituko da eta, horren ondorioz, subjektu pasibo horrentzat zerga sortuko da, foru lege honen 71. artikuluan ezarritako baterako zerga-ordainketaren aukeraren kalterik gabe.

3. Hildako subjektu pasiboaren egotzi gabeko errenta guztiak bere azken zergaldiko zerga oinarrian sartuko dira.

Kausatzailearen ondorengoak aurreko lerrokadak aipatutako errenten zerga-zorraren zatia zatika ordaintzeko eskatu ahal izango du, berandutze interesik sortu gabe. Zati hori kalkulatzeko, 59. artikuluaren 2. idatz-zatian ezarritako tasa aplikatuko zaio zerga oinarri orokorrean sartutako errentari eta 60. artikuluan ezarritako tasa aplikatuko zaio aurrezkiaren oinarri berezian sartutakoari. Eskabidea heriotza gertatu den zergaldiari buruzko aitorpena egiteko arauzko epearen barnean aurkeztuko da eta errenta horiek egotzi beharreko zergaldien arabera emango da, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

4. Kausatzailearen ondorengoak zerga horrengatik burutu gabeko zerga betebeharrak -zehapenak izan ezik- bete beharko ditu, legeria zibilak herentzia eskuratzeko ezartzen duenaren kalterik gabe.

5. Baterako zerga-ordainketaren kasuan, oinordekoak eta legatu-hartzaileak solidiarioki behartuta daude, Nafarroako Ogasun Publikoaren aurrean, bizirik dauden familia unitateko subjektu pasiboekin eta, horiei dagokienez, kausatzailearen lekua beteko dute, foru lege honen 73. artikuluaren 5. idatz-zatian araututako hainbanaketaren ondoreetarako.

6. 55. artikuluaren 4. idatz-zatian aipatzen den eta subjektu pasiboari dagokion gutxieneko familiarra gutxitu egingo da zergaldia osatzen duten egun naturalen arabera, proportzionalki, salbu baterako zerga-ordainketaren kasuan; izan ere, horretan osorik zenbatuko dira.

Aurreko lerrokadan ezarritakoaren arabera ateratzen diren murriztapenen zenbatekoak gutxitu egingo du kontzeptu berberengatik beste subjektu pasibo batzuek egin ahal dituzten murriztapenen zenbatekoa, hala denean.

78. artikulua. Diru-sarrera eta gastuen denbora-egozpena.

1. Oro har, zergaren oinarria zehazten duten diru-sarrerak eta gastuak batzuk sortu direneko eta besteak gertatu direneko aldiari egotziko zaizkio, horiei dagozkien kobrantzak eta ordainketak noiz egiten diren alde batera utzita.

Ondore horietarako, diru-sarrerak sortu direla ulertuko da, hartzekodunak eska ditzakeenean; era berean, gastuak sortu direla ulertuko da, horiek jaso behar dituenak eska ditzakeenean.

2. Enpresa eta lanbide jardueren etekinak Sozietateen gaineko zerga arautzen duen araudian xedatutakoaren arabera egotziko dira, erregelamenduz ezar daitezkeen zehaztapenen kalterik gabe.

3. Ondare gehikuntzak eta murrizketak ondare aldaketa egon deneko zergaldiari egotziko zaizkio.

4. Epekako eragiketetan eta prezio geroratua duten eragiketetan, ulertuko da errentak jaso direla kasuan kasuko kobrantzak eskatzen diren heinean, salbu eta subjektu pasiboak eragiketa egin zeneko edo ondare-aldaketa gertatu zeneko zergaldian egoztea erabakitzen badu.

Epekako edo prezioa geroratua duten eragiketatzat joko dira ondoz ondoko ordainketen bidez prezioa osorik edo zati batean ematen dutenak, betiere hori eman edo eskura jartzen denetik azken epea iraungi arte igarotzen den aldia urtebetetik gorakoa bada.

Epekako edo prezioa geroratua duen eragiketa bat osorik edo zati batean kanbio-efektuak emanez ordaindu denean eta efektu horiek iraungi aurretik irmo eskualdatzen direnean, errenta eskualdaketari dagokion zergaldiari egotziko zaio.

Biziarteko edo aldi baterako errenten kontratuetatik datozen eragiketek ez dute inoiz tratamendu hori izango eskualdatzailearentzat. Biziarteko edo aldi baterako errenta baten truke, ondasunak eta eskubideak eskualdatzen direnean, errentadunarentzako ondare gehikuntza edo murrizketa errenta eratzen den zergaldiari egotziko zaio.

5. Subjektu pasiboari leporatu ezin zaizkion bidezko arrazoiengatik, lan-etekinak behar diren zergaldietan jasotzerik ez badago, kobrantza egiten den zergaldiari egotziko zaizkio, eta horrelakoetan, 17. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko da, salbu eta subjektu pasiboak erabakitzen badu zergaldi haietan egoztea, aitorpen-likidazio osagarria aurkeztuz, zehapenik, errekargurik ezarri eta berandutza-interesik sorrarazi gabe.

Subjektu pasiboak bere ordaintzaileari aurreko zergaldietan lanaren etekinengatik jasotako etekinen itzulketak ordaindu behar izanez gero, itzulketa horiek itzulketa egiten den zergaldiari egotziko zaizkio, salbu eta itzulitako lan-etekinak heldu diren zergaldiei egozteko hautua egiten denean. Bi kasuetan, aipatu itzulketek lan etekinak gutxituko dituzte.

Aurreko paragrafoetan aipatutako aukerabidea hartuz gero, Administrazioari jakinarazi beharko zaio, kobrantza edo itzulketa egiten den ekitaldiari dagokion aitorpenean.

6. Foru lege honen 8. artikuluak aipatzen dituen errenta zenbatetsiak gertatu omen direneko zergaldiari egotziko zaizkio.

7. Kotizazioetan egondako aldaketaren ondorioz dibisa edo atzerriko monetako saldoen erakusgarri diren kontuetan agertzen diren alde positiboak edo negatiboak bidezko kobrantza edo ordainketa egiten den unean zenbatuko dira.

8. Subjektu pasiboak etxebizitza aldatzeagatik hori izateari uzten badio, egotzi gabeko errenta guztiak zerga horrengatik aitortu behar den azken zergaldiari dagokion zerga-oinarrian sartu beharko dira, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta eta, hala denean, autolikidazio osagarria eginda eta inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik ezarri gabe.

Etxebizitza aldaketa Europar Batasuneko beste Estatu kide batera joateko denean, subjektu pasiboak aukeran izanen du: egotzi gabeko errentak aurreko lerroaldean xedatutakoaren arabera egoztea, edo, egotzi gabeko errentak lortu ahala, autolikidazio osagarria aurkeztea, inolako zehapenik, berandutze interesik eta errekargurik gabe, zerga honi loturik aitortu behar den azken aldiari dagokionez. Autolikidazio hori aurkeztuko da subjektu pasiboaren izaera galdu ez balitz errenta horiek egotzi beharko ziratekeen zergaldiaren aitorpen epean.

9. Zergaldi bakoitzeko higigarrien kapitalaren etekin gisa egotziko da (foru lege honen 30.1 artikuluan aipatutakoa), ondoko hau: zergaldiaren bukaeran eta hasieran polizari atxikitako aktiboen likidazio balioen arteko aldea, hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen bizi-aseguruaren kontratuetan.

Egotzitako errenten zenbatekoak kontratuen zenbatekoak jasotzetik sortu den etekina gutxituko du.

Ondoren azaltzen diren ezaugarrietakoren bat duten kontratuetan, ez da denbora-egozpenaren arau berezia aplikatuko:

A. Hartzaileari polizari atxikitako inbertsioak aldatzeko ahalmena ez ematea.

B. Hornidura matematikoak ondoko hauetan inbertiturik egotea:

a) Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak, kontratuetan aurrez ezarriak, baldin eta:

a') Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legera egokitutako inbertsio kolektiboko erakundeak badira.

b') Kontseiluaren 1985eko abenduaren 20ko 85/611/EEE Zuzentarauaren babespeko inbertsio kolektiboko erakundeak badira.

b) Aseguru entitatearen balantzean banandurik jasotako aktiboen multzoak, ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a') Banandutako aktibo multzo bakoitza osatzen duten aktiboak aseguru entitateak zehaztuko ditu denbora osoan eta, horretarako, aktiboak aukeratzeko askatasun osoa izango du entitateak, baina aurrez ezarritako irizpide orokor batzuk bete beharko ditu, aktiboen multzoaren arrisku profilari edo bestelako gorabehera objektiboei buruzkoak.

b') Horniduren inbertsioa hornidura teknikoen inbertsiorako gai diren aktiboetan egin beharko da, ondasun higiezinak eta higiezinen gaineko eskubide errealak izan ezik. Aktibo horiek azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Aseguru pribatuen antolamenduaren eta ikuskapenaren Erregelamenduaren 50. artikuluan aipatzen dira.

c') Aktiboen multzo bakoitzaren inbertsioek aseguru kontratuetarako oro har ezarritako dibertsifikazio eta dispertsio mugak bete beharko dituzte. Muga horiek urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Aseguru pribatuen antolamenduari eta ikuskapenari buruzko Legearen testu bateginean, haren Erregelamenduan (azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) eta lege hori garatzeko ematen diren gainerako arauetan ezarrita daude.

Nolanahi ere, aktiboen multzoek baldintza horiek betetzen dituztela ulertuko da, baldin eta Europar Batasuneko bigarren mailako balore-merkatu ofizial batzuen erakusgarri den burtsa edo errenta finkoko indize jakin bat errepikatzen duen inbertsio politika bat garatzen saiatzen badira.

d') Hartzaileak zilegi izango du soilik banandutako aktibo multzoen artetik hautatzea, aseguru entitateak aseguruaren hornidura matematikoa inberti dezan, baina inoiz ez du zilegi izango esku hartzea, multzo banandu bakoitzaren barnean, hornidura horiek zein aktibo zehatzetan inbertitzen diren erabakitzeko.

Kontratu mota horietan, aseguru-hartzaileak edo aseguratuak, polizaren zehaztapenei jarraikiz, kontratuetan berariaz izendaturiko inbertsio kolektiboko erakundeetatik edo banandutako aktibo multzoetatik bat aukeratu ahalko dute, aseguru-hartzaile edo aseguratu bakoitzarentzat banakako zehaztapenik egin gabe.

Idatz-zati honek aipatzen dituen baldintzak kontratuak indarrean iraun arteko guztian bete beharko dira.

79. artikulua. Familia egoeraren zehaztapena.

Zerga honen ondoreetarako kontuan hartu beharreko inguruabar pertsonalak eta familiarrak zehazteko, zergaren sorrarazpen egunean dagoen egoera aintzat hartuko da.

VIII. TITULUA. ZERGAREN KUDEAKETA

I. KAPITULUA. Atxikipenak eta konturako beste ordainketa batzuk

80. artikulua. Konturako ordainketak egitera behartuak.

1. Zergaren konturako ordainketak honako hauek izan daitezke:

a) Atxikipenak.

b) Konturako sarrerak.

c) Ordainketa zatikatuak.

2. Zerga horri lotutako errentak ordaindu edo abonatzen dituzten pertsona juridikoak eta entitateak, errenta-esleipeneko entitateak barne, behartuta daude erregelamenduz zehazten diren atxikipenak eta konturako sarrerak egitera. Enpresa eta lanbide jarduerak gauzatzean ordaindu edo abonatzen dituzten errentei dagokienez, enpresaburu indibidualek eta profesionalek ere atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharko dituzte, baita Espainiako lurraldean egoiliarrak ez diren eta, hala ere, establezimendu iraunkorraren bidez edo hori izan gabe bertan diharduten pertsona fisikoek, juridikoek eta gainerako entitateek ere, ordaintzen dituzten laneko errentei dagokienez.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 28. artikuluan ezarri bezala, egoiliarra den zein ez den entitate batek berari lotutako entitate egoiliar baterako edo Espainiako lurraldean dagoen establezimendu iraunkor baterako lan egiten duten subjektu pasiboei laneko errentak ordaindu edo abonatzen dizkienean, atxikipena edo konturako sarrera subjektu pasiboak lan egiten duen entitateak edo establezimendu iraunkorrak egin beharko du.

Atxikipenak eta konturako sarrerak Nafarroako Ogasun Publikoari ordaindu beharko zaizkio, erregelamenduz ezartzen diren epeak eta modua errespetatuta.

Aurreko lerrokadetan xedatutakoa gorabehera, ez dira atxiki beharko Altxorraren Letretatik eta Zor Publikoko balioen eskualdaketa, truke edo amortizaziotik datozen errentak, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu baino lehen atxiki behar ez zirenak.

Ez da atxikipenik egingo, urte bateko iraupena baino laburragoa daukaten beka publikoetatik edo Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aplika dakiekeen entitateek emandakoetatik sortutako errentetan, baldin eta, foru lege honen 7.h) artikuluaren arabera salbuetsiak ez izanik, lanaren etekintzat hartuak badira eta jasotako kopurua lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa bada.

3. Zerga honen kontura atxikipenak egin behar diren kopuruak jasotzen dituenak horiek zenbatuko ditu, sortutako kontraprestazio osoarengatik.

Atxikipena egin ez bada edo behar baino txikiagoa izan baldin bada atxikitzaileari edo konturako diru-sarrera egin behar duenari egotz dakiokeen arrazoi batengatik, jasotzaileak atxiki behar zuen kopurua kenduko du kuotatik.

Sortutako kontraprestazio osoa frogatzerik ez dagoenean, Zerga administrazioak zenbateko osoa bezala zenbatu ahalko du, bidezkoa den atxikipena egin ondoren benetan kobratutako kopurua izango den kopuru bat. Kasu horretan kuotari kenduko zaio, konturako atxikipen gisa, benetan jasotakoaren eta zenbateko osoaren arteko aldea.

Idatz-zati honetan xedatutakoa ez da aplikatuko ondotik ematen diren kasuetan, horietan hartzaileak benetan atxikiriko kopuruak bakarrik kendu ahal izanen baititu:

a) Legez ezarritako ordainsariak, sektore publikoak ordaindutakoak.

b) Lanbide edo arte jardueren etekinak.

c) Nekazaritza, abeltzaintza edo basogintzako jardueren etekinak.

d) Hiri ondasun higiezinen errentamenduaren ondoriozko etekinak.

e) Salgaiak errepidez garraiatzeko jardueren eta aldaira zerbitzuen etekinak.

f) Erregelamendu bidez zehaztuko diren beste kasu batzuk.

4. Nolanahi ere, atxikipena edo konturako sarrerak egitera behartuta dauden subjektuek sarrera Ogasun Publikoan egin beharra hartuko dute beren gain, lehenengo betebeharra ez betetzeak bigarren betebeharretik salbuesten ez dituela.

5. Konturako sarrera egin beharra dagoenean, uste izango da aipatutako sarrera egin dela. Subjektu pasiboak gauzazko ordainsariaren balorazioa sartuko du zerga oinarrian, foru lege honetan ezarritako arauen arabera, baita konturako sarrera ere, aurretik itzuli ezean.

6. Enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren subjektu pasiboek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketak zatika egin beharko dituzte, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan autolikidazioa eginez eta dirua sartuz. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ahalmena du foru agindu baten bidez ezarriko den diru-zenbatekotik beherako ordainketa zatikatuak dituzten subjektu pasiboak betebehar horretatik salbuesteko.

Erregelamenduz ezarriz gero, aukera izanen da ehuneko jakin bateko atxikipena izan duten edo diru-sarrera egin behar izan duten diru-sarrerak jaso dituzten subjektu pasiboak betebehar horretatik salbuesteko.

Errenta-egozpeneko araubidea izanik enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren entitateen ordainketa zatikatua bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide bakoitzak egin beharko du, foru lege honen 49.2 artikuluan ezarritako proportzioan, betiere haiei horrelako errentak egoztea zilegi bada.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ordainketa zatikatuak egiteko autolikidazioaren proposamena igortzen ahalko die subjektu pasiboei, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzekin.

Subjektu pasiboak proposamena berresten badu, horixe izanen da autolikidazioa. Zorra oso-osorik eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen tokietan, moduan eta epeetan ordainduz gero, proposamena berretsitzat hartuko da.

Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez badu, proposamena baliorik gabe geldituko da, baina horrek ez du adieraziko inola ere subjektu pasiboa dagokion autolikidazioa aurkeztetik eta ordainketa zatikatuak erregelamenduz ezartzen den bezala egitetik salbuetsita dagoenik.

7. Aurreko idatz-zatiek aipatutako atxikipenak eta konturako ordainketak zerga-zorra bezala hausnartuko dira, aitorpenik edo ordainketarik egiten ez denean edo betebehar horiek betetzean luzatzen denean, zehapen eta errekarguen aplikazioaren eta berandutze interesen likidazioaren ondoreetarako.

8. Subjektu pasiboa etxebizitza aldatzeagatik halakotu bada, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren atxikipen eta konturako ordainketak, etxebizitza aldatu zen zergaldian eginak, zerga honen konturako ordainketatzat hartuko dira.

Zerga honen subjektu pasiboak ez diren inoren konturako langileek Espainiara iritsi eta izaera hori eskuratu behar badute eta Foru Komunitatean zergak ordaindu behar badituzte foru lege honen 10. artikuluan ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eman ahalko diote lekualdatze horren berri eta herrialde honetan sartu ziren eguna jakinarazi, lanaren etekinak ordaintzen dituenak zerga honen subjektu pasibotzat har ditzan. Erregelamenduz ezartzen den prozeduraren arabera, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak inoren konturako langileei egiaztagiria emango die, hori eskatuz gero; egiaztagiri horretan adieraziko da zein egunetatik aurrera egingo diren atxikipenak eta konturako sarrerak zerga horrengatik eta horren berri eman beharko diote beren lanaren etekinak ordaindu eta Espainian bizi den edo establezimendu iraunkorra daukanari.

9. Epai judizial edo administratiboaren ondorioz zerga honen atxikipen edo konturako sarrerari loturiko errenta bat ordaindu behar baldin bada, ordaindu beharreko zenbateko osoaren gainean egingo du ordaintzaileak atxikipen edo ordainketa hori, eta zenbateko hori sartu beharko du artikulu honetan ezarritakoari jarraikiz.

Lanaren etekinak direnean, erregelamenduz ezarri ahalko da atxikipena foru lege honen 17.2 artikuluan ezarritako murriztapenak egin ondoko zenbatekoari egitea.

10. Zerga honen konturako ordainketatzat hartuko dira Kontseiluaren ekainaren 3ko 2003/48/EE Zuzentarauaren 11. artikuluan xedatutakoaren ondorioz egiten diren konturako atxikipenak. Zuzentarau hori aurrezkiek interesen ordainketa gisa ematen dituzten etekinen fiskalitateari buruzkoa da.

81. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion atxikipen eta konturako sarrerak, lanaren etekinei, enpresa eta lanbide jarduerei, higigarrien kapitalari, ondare gehikuntza jakin batzuei eta konturako beste ordainketa batzuei buruzkoak.

Nafarroako Foru Komunitateari dagozkion iturriko atxikipenak eta konturako sarrerak Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideen arabera egingo dira.

II. KAPITULUA. Prozeduraren hasiera

82. artikulua. Aitorpena egiteko betebeharra.

1. Zerga horrengatiko aitorpena aurkeztu eta sinatu behar dute zerga horren mendeko errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Aitorpena aurkeztera beharturik egon gabe atxikipen edo konturako sarrerak izan, edo kuota likidoa gainditzen duten ordainketa zatikatuak egin dituzten subjektu pasiboek zilegi izango dute geratzen den kopurua itzultzeko eskatzea, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta eta prozeduraren arabera.

Aitorpena sinatua dagoela ondorioztatuko da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak subjektu pasiboen eskura jartzen dituen baliabide telematikoak erabiliz aurkezten denean, baita Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan edo aitorpenak egiteko zerbitzua eskaintzen duten entitate laguntzaileen bulegoetan dauden prozedura automatikoen bidez aurkezten denean ere.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aitorpen mota sinplifikatuak edo bereziak erabiltzea onetsi ahal izango du.

Aitorpena egiteko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ezartzen dituen modua, epeak eta inprimakiak erabiliko dira.

Subjektu pasiboek aitorpenetan agertu eta eragiten dieten datu guztiak bete, ezarritako agiriak eta frogagiriak eman eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zehazten dituen lekuetan aurkeztu beharko dituzte.

3. Baterako tributazioaren araubidean egiten diren aitorpenak adinez nagusi diren familia unitateko kide guztiek sinatuko dituzte eta kide horiek familia unitatean dauden adingabeen izenean arituko dira, horrelakorik baldin badago.

Aurreko paragrafoan ezarritako betebeharra bete dela ulertuko da aitorpena ezkontide batek, bikote egonkorreko kide batek, aitak edo amak sinatua badago, familia unitatea nolakoa den, foru lege honen 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

4. Banakako zerga-ordainketa aukeratzen duten familia unitateen kasuan, kide bakoitzak bere aitorpena sinatuko du, ordezkariaren bidez jardutearen kalterik gabe.

5. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aitorpenak eska ditzake eta horiek gehitzea ere bai, eta orobat antzeman diren okerrak zuzentzea ere, zerga egiaztatu eta likidatzeko beharrezkoa den neurrian.

6. Aitorpenak egiazkotzat jotzen dira eta subjektu pasiboak baino ezin ditu zuzendu, horiek egitean egitezko okerra egin dela frogatu ondoren.

83. artikulua. Autolikidazioa.

1. Zerga honen aitorpena aurkeztu behar duten subjektu pasiboek, aitorpena aurkezteaz gainera, euren zerga-zorra zehaztu behar dute eta erregelamenduz zehazten diren lekuan, moduan eta epeetan sartu behar dute.

2. Autolikidazioaren ondoriozko zenbatekoaren sarrera erregelamenduz zehazten den moduan zatikatu ahal izango da, inolako interes eta errekargurik gabe.

3. Zilegi izango da zerga-zorra ordaintzeko Espainiako Ondare Historikoaren osagai diren ondasunak entregatzea, Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean edo Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistro Orokorrean inskribaturik badaude, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta.

Halaber, zilegi izango da zerga-zorra ordaintzeko Nafarroako Gobernuak horretarako propio interes kulturalekotzat deklaraturiko bestelako ondasunak entregatzea.

84. artikulua. Autolikidaziorako proposamena.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak autolikidaziorako proposamena bidal diezaieke subjektu pasiboei, Departamentu horretako kontseilariak ezarri bezala.

Aipatutako proposamenaren ondorioz gerta daiteke diru-sarrerak itzuli beharra. Horiek baliokidetu edo erregularizatuko dira artikulu honen hurrengo idatz-zatietan xedatutakoaren arabera.

2. Subjektu pasiboak uste badu autolikidaziorako proposamenean zuzen islatu dela zerga honen ondoreetarako duen zerga egoera, berretsi ahalko du, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezarri bezala. Kasu horretan, proposamena aitorpena eta autolikidazioa ere izango da zerga horrengatik, foru legearen 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz.

3. Autolikidaziorako proposamenak diru-kopuru bat itzuli beharra xedatzen badu, berretsitzat joko da, betiere artikulu honen 1. idatz-zatian ezarritako itzulketa jaso ondoren, subjektu pasiboak zerga horrengatiko aitorpena aurkezten ez badu horretarako ezarritako epe arruntean.

4. Autolikidaziorako proposamenak diru-kopuru bat sartu beharra xedatzen badu, berretsitzat joko da, zerga osorik edo haren zatiketaren lehen zatia erregelamenduz hori sartzeko adierazitako epearen barnean ordainduz. Autolikidaziorako proposamenak agintzen duen diru-kopurua Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen lekuan, moduan eta epeetan sartuko da.

Zorrari dagokion kopurua, osorik edo haren zatiketaren lehen zatia erregelamenduz hori sartzeko adierazitako epearen barnean ordaintzen ez bada, artikulu honen 7. idatz-zatian ezarritako ondorioak beteko dira.

5. Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresteak ez du galaraziko, kasua bada eta araudi orokorrari jarraikiz, autolikidazioaren zuzenketak egiteko edo zuzenak ez ziren diru-sarrerak itzultzeko eskaera.

Zerga administrazioak ez ditu likidazioak parekatu beharko autolikidaziorako proposameneko datuekin, subjektu pasiboek proposamena berretsi badute ere.

6. Autolikidaziorako proposamena berretsitzat jotzeko unea edozein dela, eta haren gaineko kasu guztietan, zerga-zorra zehazteko ahalmena iraungitzeko preskripzio-aldia aitorpena aurkezteko dagoen arauzko epea bukatzen denetik aurrera hasiko da.

7. Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez badu, ondorerik gabe geratuko da, baina horrek ez du galaraziko inola ere subjektu pasiboa aitorpena aurkeztu beharretik salbuetsita egotea, foru lege honen 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Erregelamenduz adierazitako epearen barnean autolikidazioa aurkezten bada, ulertuko da autolikidaziorako proposamena berretsi ez dela.

Berretsi gabeko autolikidaziorako proposamenari dagokion dirua itzuli edo sartu egiten bada, subjektu pasiboak bidezkoa den erregularizazioa egin beharko du, erregelamenduz aitorpena aurkezteko adierazitako epeetan. Erregularizazio horrek ez du sortuko, ez berandutze interesik, ez zehapen ezarpenik.

III. KAPITULUA. Likidazioa

85. artikulua. Ofiziozko itzulketa.

1. Hurrenez hurren foru lege honen 66. artikuluaren b), d), e) eta f) letretan aipatu diren atxikipenen, konturako diru-sarreren, ordainketa zatikatuen eta kuoten batura, foru lege honen 68. artikuluan aurreikusitako kenkaria barne (horrelakorik baldin badago), epearen barrenean aurkeztutako autolikidazioaren kuota baino handiagoa bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, kasua bada, behin-behineko likidazioa eginen du aitorpena aurkezteko epea bukatu eta ondoko sei hilabeteetan.

Egindako itzulketaren diru-kopurua eta subjektu pasiboak aitorpen-likidazioan edo autolikidazioan eskatutakoa bera baldin bada, ez da likidazio hori egin beharrik izanen.

Aitorpena epez kanpo aurkeztuz gero, aurreko paragrafoan ezarritako sei hilabeteko epea aurkezten den egunetik hasita kontatuko da.

2. Autolikidazioaren edo, hala badagokio, behin-behineko likidazioaren ondoriozko kuota txikiagoa bada benetan atxikitako diru-kopuruen, kontura egindako ordainketen eta, hurrenez hurren, foru lege honen 66. artikuluaren b), d), e) eta f) letretan aipatu diren kuoten eta, halakorik bada, foru lege honen 68. artikuluan adierazitako kenkariaren batura baino, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ofizioz itzuliko du kuota horren soberakina, deuesetan galarazi gabe gero bidezkoak diren behin-behineko edo behin betiko likidazioak egiteko aukera.

3. Behin-behineko likidazioa aurreko 1. idatz-zatian ezarritako epean egin izan ez bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ofizioz itzuliko du autolikidazioaren ondoriozko kuotaren gaineko soberakina, bidezkoak izan daitezkeen likidazioak, behin-behinekoak nahiz behin betikoak, galarazi gabe.

4. Artikulu honen 1. idatz-zatian ezarritako epea Ekonomia eta Ogasun Departamentuari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik itzulketa egiteko agindurik eman gabe igaro bada, itzuli beharreko kopuruari Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 50.2.c) artikuluak aipatutako berandutze interesa aplikatuko zaio, epe hori amaitu eta hurrengo egunetik aurrera eta ordainketa agintzen den egunera arte, subjektu pasiboak hala eskatu beharrik izan gabe.

5. Artikulu honek aipatzen duen ofiziozko itzulketa egiteko prozedura, betekizunak eta ordaintzeko modua erregelamendu bidez zehaztuko dira.

IV. KAPITULUA. Betebehar formalak

86. artikulua. Subjektu pasiboen betebehar formalak.

1. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek beren aitorpenetan agertu beharreko mota guztietako eragiketa, errenta, gastu, diru-sarrera, murriztapen eta kenketen frogagiriak eta egiaztagiriak gorde beharko dituzte, zergaren preskripzio-aldian.

2. Foru lege honen ondoreetarako, etekina zuzeneko estimazioko araubidean zehazten duten enpresa jarduerak garatzen dituzten subjektu pasiboek Merkataritza Kodean ezarritakoarekin bat datorren kontabilitatea egin beharko dute.

Hala ere, Merkataritza Kodearen arabera merkataritza izaerarik gabeko enpresa jarduera burutzen duten zergadunak betebehar horretatik salbuetsi ahal izango dira erregelamenduz, baita beren etekin garbia zuzeneko estimazioko araubidearen modalitate sinplifikatuaren bidez zehazten duten subjektu pasiboak ere.

3. Halaber, zergaren subjektu pasiboek erregelamenduz ezartzen diren liburuak edo erregistroak egin beharko dituzte, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zehazten duen moduan.

4. Erregelamenduz ondareari buruzko informazioa emateko berariazko betebeharrak ezarri ahal izango dira, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo Ondarearen gaineko zergaren aitorpena aurkeztearekin batera, errentak edo subjektu pasiboek zenbait ondasun eta eskubideren erabilera kontrolatzeko.

5. Ezgaitasunak dituzten pertsonen ondarea babesteko eta, xede berberarekin, Kode Zibila, Auziperatze zibilari buruzko Legea eta Zerga arloko Araudia aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legean araututako ondarearen titularrak diren zergaren subjektu pasiboek aitorpen bat aurkeztu beharko dute ondare horren osagaiak adierazteko, hala nola zergaldian jasotako ekarpenak eta erabilitako dirua, erregelamenduz ezarriko denaren arabera.

87. artikulua. Atxikitzailearen eta konturako sarrera egin behar duenaren betebehar formalak.

1. Atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar dituen subjektuak atxikitako diru-kopuruen edo egindako konturako ordainketen aitorpena aurkeztu beharko du, edo horiek egitea bidezkoa ez zenean, aitorpen negatiboa, erregelamenduz ezartzen diren epeetan, moduan eta lekuetan. Halaber, atxikipen eta konturako sarreren urteko laburpena aurkeztuko du, erregelamenduz zehazten den edukia izango duena.

Atxikipenak eta konturako sarrerak egin behar dituen subjektuak agiri egokiak gorde, eta, erregelamendu bidez ezarritako baldintzak errespetatuta, egindako atxikipen edo konturako sarreren egiaztagiriak egin beharko ditu.

Aitorpen ereduak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onetsiko ditu.

2. Erregelamenduz hurrengo eragiketak garatzen dituzten edo hurrengo egoeretan dauden pertsona eta entitateei informazioa emateko betebeharrak ezarri ahal izango dira:

a) (kenduta)

b) Atxiki beharrik ez daukaten lan edo kapital errentak ordaintzen dituzten entitateetarako.

c) Sariak ordaintzen dituzten entitate eta pertsona juridikoentzat, zergaren ondoreetarako salbuetsitako errentak izan arren.

d) Zerga horrengatik kenkaria izateko eskubidea ematen duten dohainak jasotzen dituzten entitateetarako, emailearen nortasunari zein jasotako zenbatekoei dagokienez, zerga horrengatiko aitorpenaren ondoreetarako dohainaren egiaztagiria eskatu denean.

e) 7. artikuluaren f) letran araututako sari salbuetsiak ordaintzen dituzten entitateetarako.

f) Kreditu entitateetarako, bertako etxebizitza-kontuetan ezarritako diru-kopuruei dagokienean. Horretarako, subjektu pasiboek kreditu entitatearen aurrean helburu horretarako kontua zein den adierazi beharko dute.

88. artikulua. Errenta-esleipeneko araubidean dauden entitateek informazioa emateko betebeharrak.

1. Errenta-esleipeneko araubideko entitateek informazio aitorpena aurkeztu beharko dute, Espainiako lurraldean egoiliarrak diren zein ez diren bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei esleitu beharreko errentei buruzkoa. Edukia erregelamendu bidez zehaztuko da.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako informazio aitorpena honakook eman beharko dute: errenta-esleipeneko araubideko entitatearen ordezkaria, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 36.4 artikuluan agindutakoaren arabera, edo, atzerrian eratutako entitateen kasuan, berriz, Sozietateen gaineko zergaren edo zerga honen subjektu pasiboak diren kideak.

3. Errenta-esleipeneko araubideko entitateek beren bazkide, oinordeko, komunero edo partaideei jakinarazi beharko dizkiete entitatearen errenta osoa eta haietako bakoitzari esleitu ahal zaion errenta, erregelamenduz ezarri bezala.

Horretarako, zergaren aitorpena egiteko epea hasi baino lehen, bazkide, oinordeko, komunero edo partaide bakoitzari erregelamenduak zehaztutako datuen egiaztagiriak emango zaizkio. Subjektu pasiboek egiaztagiri horiek aurkeztu beharko dituzte zergaren aitorpen-likidazioarekin batera.

4. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak adieraziko du zein eredutan, zein epetan, non eta nola aurkeztu behar den artikulu honetan aipatutako informazio aitorpena.

Lehenengo Xedapen Gehigarria. Gauzazko ordainsariak.

Ez dira gauzazko ordainsaritzat joko diruaren legezko interes-tasa baino txikiagoa daukaten, 1992ko maiatzaren 25a baino lehen eman diren, Hitzarmen Kolektiboen babesean egin diren eta egun horren aurretik zenbateko nagusia mailegatzailearen esku jarri duten maileguak.

Bigarren Xedapen Gehigarria. Bikote egonkorrak eta ezkontideak parekatzea.

Zerga honen araudian ezarritako ondorioetarako, bikote egonkor bateko kideak ezkontideen parekoak izanen dira, baldin eta horixe eskatu badute eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren hogeita batgarren xedapen gehigarriak ezarritako baldintzak betetzen badira.

Horrekin bat, araudi horretan bikote egonkorrak aipatzen diren orotan, aurreko lerroaldean agertzen diren bikote egonkorrak aipatuko dira soilik.

Hirugarren Xedapen Gehigarria. Zerga arloko informazioa ematea.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariak, foru agindu bidez, arautu ahal izango du zerga arloko informazioa nola eman behar den, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 105.1 artikuluak ezarritako kasuetan, baita administrazio publikoek beren eginkizunak burutu ahal izateko informazioa nola eman behar duten ere, interesdunek horretarako baimena eman ondoren.

Laugarren Xedapen Gehigarria. Informazio betebeharrak.

1. Erregelamendu bidez, zilegi izango da beren akzio edo partaidetzekin eginiko eragiketei buruzko informazioa, baita akzio edo partaidetza horiek erosi zein saltzeko eragiketen emaitzei buruzkoa ere, emateko betebeharra ezartzea ondoko hauei: inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateak, inbertsiorako sozietateak, helbidea atzerrian daukaten inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak Espainiako lurraldean merkaturatzen dituzten entitateak eta foru lege honen hamazazpigarren xedapen gehigarriari jarraikiz izendatu eta zerbitzuak aske emateko araubideari loturik diharduen ordezkaria.

2. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren edo Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak behartuta egongo dira paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialdeei edo lurraldeei zuzenean nahiz zeharka lotutako balioak edo ondasunak edukitzetik datozen eragiketei, egoerei, kobrantzei eta ordainketei buruzko informazioa ematera, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

3. Horretaz gain, erregelamenduaren bidez ezarri ahalko da informazioa eman beharra ondokoen kargura:

a) Aseguru entitateak, merkaturatzen dituzten eta foru lege honen 55.1 artikuluan aipatzen diren aseguratutako aurreikuspen planei, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planei eta mendekotasun aseguruei dagokienez.

b) Finantza entitateak, merkaturatzen dituzten eta foru lege honen 30.1.g) artikuluak aipatzen dituen aurrezki sistematikoaren banakako planei dagokienez.

c) Gizarte Segurantzako erakundeek eta mutualitateak, beren kide eta mutualistek sortutako kotizazio eta kuotei dagokienez.

d) Erregistro Zibilak, jaiotzei, adopzioei eta heriotzei buruzko datuei dagokienez.

4. Bankuek, aurrezki kutxek, kreditu kooperatibek eta banku edo kredituen trafikoan aritzen diren pertsona fisiko edo juridikoek, erregelamenduak ezarritako baldintzei jarraikiz, Zerga administrazioari eman beharko diote entitate horietan irekitako kontu guztien identifikazioa, edo entitateek hirugarrenen esku jarritakoena, betetzen duten modalitatea edo hartzen duten izena edozein dela ere, atxikipenak edo konturako sarrerak egin ez dituztenean ere. Besteak beste, kontuen titularren zein baimendutako pertsonen edo onuradunen identifikazioa sartuko da informazio horretan.

5. Ezgaitasunak dituzten pertsonen ondarea babesteko eta, xede berberarekin, Kode Zibila, Auziperatze zibilari buruzko Legea eta Zerga arloko Araudia aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legearen 3. eta 4. artikuluen arabera, ondare babestuei ekarpenak egiteko egintzen formalizazioetan parte harten duten pertsonek ekarpen horiei buruzko aitorpena aurkeztu beharko dute, erregelamenduz ezartzen denaren araberakoa. Aitorpena egiteko, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen lekua, modua eta epeak erabiliko dira.

6. Kreditu entitateak eta, indarreko arauei jarraikiz, banku-trafikoan edo kredituen arloan aritzen diren gainerako entitateak beharturik daude urtero informazio aitorpen bat aurkeztera, eman dituzten kreditu eta maileguek abenduaren 31n duten saldoaren berri emateko. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aitorpen horren eredua, aurkezteko modua eta epea eta edukia finkatuko ditu.

7. Balore, aseguru eta errentei buruzko informazioa eman beharra.

a) Balore higiezinen gordailua egiten duten entitateak beharturik daude entitate juridikoen funts berekietako edo kapitaleko akzio eta partaidetzen titularrak diren pertsonei edo entitateei buruzko informazioa ematera zerga administrazioari, akzio edo partaidetza horiek merkatu antolatuetan negoziatzen badira, eta, orobat, kapital berekiak hirugarrenei lagatzeko baloreen titularrei buruzko informazioa, kasu honetan ere merkatu antolatuetan negoziatzen badira.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateek, zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten entitate kudeatzaileen ordezkariek eta Espainian merkaturatzeko entitateek inbertsio kolektiboko erakundeeen kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioen edo partaidetzen titularrak diren pertsona edo entitateei buruzko informazioa eman beharko diote zerga administrazioari. Espainiako inbertsioko erakundeen akzioak edo partaidetzak mugaz kanpo merkaturatzen badira, informazioa eman beharra, ordea, hirugarren ez-egoilarren bitartez akzio edo partaidetza horien titular gisa agertzen den atzerriko entitate merkaturatzaileari egokituko zaio.

Bigarren mailako merkatu batean edo baloreak negoziatzeko sistema antolatu batean negoziatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen kasuan, aurreko paragrafoan aipatu den informazioa eman beharra akzio edo partaidetza horien gordailua duen entitateari egokituko zaio.

c) Zerbitzuak emateko araubidean diharduten aseguru entitateen ordezkariek eta aseguru entitateek, hala nola finantza entitateek, bizitza-aseguru baten hartzaile diren pertsonen gaineko informazioa eman beharko dute, erreskatearen balioa adieraziz, eta orobat, kapital bat eskudirutan edo ondasun higigarrien edo higiezinen bidez aurkezteagatik aldi bateko edo bizi arteko errenta baten onuradun diren pertsonei buruzkoa, kapitalizazioaren balioa adieraziz.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak idatz-zati honetan aipatzen diren aitorpenen eredua, aurkezteko modua eta epea eta edukia finkatuko ditu.

Bosgarren Xedapen Gehigarria. Judizialki ezgaituta dauden elbarriei aplikatu ahal zaien araubidea.

Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarria, judizialki ezgaituta dauden elbarriei zergen ondoreetarako aplika dakiekeen araubideari buruzkoa, xedatu bezala aplikatuko da, indarrean dagoen bitartean.

Seigarren Xedapen Gehigarria. "1999 Done Jakueren urtea" eta "Compostelako Donejakue - Europako Kulturaren Hiriburua 2000. urtean" ekimenei aplikatu ahal zaizkien zerga onurak.

"1999 Done Jakueren urtea" eta "Compostelako Donejakue - Europako Kulturaren Hiriburua 2000. urtean" ekimenei buruz estatuko araudian ezarritako zerga onurak Nafarroan aplikatuko dira.

Zazpigarren Xedapen Gehigarria. Hondamenekin eta kultur edo kirol arloko aparteko gertakari jakin batzuekin zerikusia duten zerga onurak.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondoreetarako, honako xedapen hauek aplikatuko dira, xedatu bezala, indarrean dauden bitartean eta eskatutako betekizunak eta baldintzak errespetatuta:

a) Zerga neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarria, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan 1996ko abuztuaren 7an Biescasko uholdeek sortutako kalte pertsonalak konpontzeko laguntza publikoak zerga honetatik salbuesteari buruzkoa.

b) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen 10. artikulua, "2004 Done Jakueren urtea" garatzeari lotutako eragiketek jaso ditzaketen eta estatuko legedian araututa dauden zerga onurei buruzkoa.

d) Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 30eko 35/2003 Foru Legearen hamabigarren xedapen gehigarria, "2005ean Almerian egindako Mediterraneoko XV. Jokoei" aplika dakizkiekeen zerga onurei buruzkoa.

Zortzigarren Xedapen Gehigarria. Zerga oinarrian sartzen ez diren laguntzak.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarria aplikatuko da, xedatu bezala, indarrean dagoen bitartean eta kasu bakoitzean eskatutako betekizunak eta baldintzak errespetatuta. Xedapen horrek honakoa dio: ez dira sartuko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarrian bai nekazaritzako politika komunaren zenbait laguntza, bai errepideko garraioaren jarduerari nolabait uzteko laguntzak, bai zirkunstantzia katastrofiko batzuengatik enpresa jardueren ekitaldiari lotutako ondare elementuen suntsidura konpontzeko helburua daukaten laguntza publikoak jasotzearen ondorioz agertzen diren errenta positiboak.

Bederatzigarren Xedapen Gehigarria. Nekazari gazteentzako zerga onura bereziak.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren ondoreetarako, uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako nekazaritza ustiategien erregistroari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 23. artikulua eta lehenengo xedapen gehigarria aplikatuko dira, xedatu bezala, indarrean dauden bitartean eta eskatutako betekizunak eta baldintzak errespetatuta. Horiek beren jardueraren etekin garbia estimazio objektiboko araubidearen bidez zehazten duten nekazari gazteen zerga onura bereziei buruzkoak dira: zenbait baldintza betez gero, beren nekazaritza jarduerari dagokiona %50 baino gehiago murriztu ahal izango dute, lehentasunezko ustiategi baten titular lehenengoz bihurtu direnetik hurrengo bost urteetan amaitutako zergaldietan.

Hamargarren Xedapen Gehigarria. Paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialdeak edo lurraldeak.

Zerga honen ondoreetarako, paradisu fiskaltzat joko dira estatuko araudiak erregelamenduz horrelakotzat jotzen dituenak. Araudi horri heldu beharko zaio, zerga-ordainketa baliogabeari eta zerga arloko informazioaren benetako trukeari dagokienez.

Hamaikagarren Xedapen Gehigarria. Ceutan eta Melillan eskuratutako errentak.

Ceutan edo Melillan errentak eskuratzen dituzten subjektu pasiboek estatuko araudian ezarritako kenkariak aplikatuko dituzte.

Hamabigarren Xedapen Gehigarria. Estatuko araudiaren aplikazioa.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokienez, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko da, indarrean dagoen bitartean. Horrek zehazten du Nafarroan hurrengo arloetan lurralde komunean indarrean dagoen araudia aplikatuko dela, Nafarroako araudiaren ordez:

a) Meatzaritza eta hidrokarburoen ikerketa eta ustiaketaren zerga araubidea.

b) Sevillako 1992ko mundu osoko erakusketari, Amerikaren aurkikuntzaren V. mendeurrenaren oroitzapenezko ekitaldiei eta Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoei buruzko zerga onurei buruzko maiatzaren 25eko 12/1988 Legean, aurrekontu, finantza eta zerga arloko neurriei buruzko ekainaren 29ko 5/1990 Legean eta Madril, Europako 1992ko Kultur Hiriburuari buruzko zerga onurei buruzko abenduaren 27ko 30/1990 Legean ezarritako zerga araubidea.

c) Birmoldaketa eta berrindustrializazioari buruzko uztailaren 26ko 27/1984 Legean ezarritako zerga onurak.

d) Espainiako lurraldean egoiliarrak ez direnei eta nazioarteko erakundeei buruzko xedapenak.

e) Sistema elektriko nazionalaren antolamenduari buruzko abenduaren 30eko 40/1994 Legea.

f) Inbertsio koefiziente, norberaren baliabide eta finantza-bitartekarien informazio betebeharrei buruzko maiatzaren 25eko 13/1985 Legearen bigarren xedapen gehigarrian ezarritako zerga araubidea.

g) Balioen mailegu batzuen zerga araubidea.

Hamahirugarren Xedapen Gehigarria. Elbarritasuna duten pertsonen alde egindako gizarte aurreikuspeneko sistemetarako ekarpenen eta prestazioen zerga araubidea.

1. Elbarritasuna duten pertsonen alde egindako pentsio planetarako ekarpenei, baldin eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatuko araudian ezarritako betebeharrak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badituzte, eta haietatik datozen prestazioei ondoko zerga araubidea aplikatuko zaie:

a) Zilegi izango da pentsio plan horietara sartzen diren dirutzei murriztapena egitea Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zati orokorrean, gehieneko muga hauek kontuan hartuta:

a') Partaide bakoitzak bere ahaide elbarri baten alde urtean egindako ekarpenen kasuan: 10.000 euro urtean.

Horrek ez die galarazten beren pentsio planetan ere dirua sartzea, foru lege honen 55. artikuluak ezartzen dituen mugen barnean.

b') Partaide elbarriek berek urtean egindako ekarpenak: 24.250 euro urtean.

Elbarri beraren alde ekarpenak egin dituzten pertsona guztien murriztapenak, elbarriarenak barne, guztira, ez dira inoiz 24.250 eurotik gorakoak izango urtean. Hartarako, elbarri baten alde ekarpen bat baino gehiago egiten badira, aurrena elbarriak berak egindako ekarpenei egin beharko zaie murriztapena, eta horiek 24.250 euroko muga horretara iristen ez direnean soilik egin ahal izango zaie murriztapena haren alde beste pertsona batzuek eginiko ekarpenei, euren zerga oinarrian eta proportzionalki. Edozein kasutan ere, elbarri beraren alde ekarpenak egin dituzten pertsona guztien murriztapenak, guztira, ez dira inoiz izango 24.250 eurotik gorakoak.

b) Elbarriek errenta gisa jasotako prestazioetatik datozen lanaren etekinek, xedapen honek aipatzen dituen ekarpenei dagozkienek, murriztapena izango dute zerga honetan, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako hiruraino.

Elbarriek kapital gisa jasotako prestazioen kasuan, xedapen honek aipatzen dituen ekarpenei buruzkoak badira, foru lege honen 17.2 artikuluaren b) eta c) letretan jasotako murriztapena %60koa izango da.

2. Xedapen gehigarri honetan ezarritako araubidea aplikatuko zaie gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara, aseguratutako aurreikuspen planetara, enpresaren gizarte aurreikuspeneko planetara eta mendekotasun larria edo mendekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguruetara (Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatzen denaren arabera), Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatuko araudian ezarritako baldintzak eta erregelamendu bidez finkatzen direnak betetzen dituzten elbarrien alde egindako ekarpenei eta prestazioei, baita haietatik guztietatik jasotakoei ere. Kasu horretan, ezarritako mugak berdinak izango dira hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritako gizarte aurreikuspeneko sistema guztietarako.

Pentsio plan eta funtsen Araudian ezarritakoak ez bezalako kasuetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitate horien eskubide kontsolidatuak erabiltzearen ondorioak foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 2. puntuaren b) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak izango dira.

3. Elbarritasuna duten pertsonen alde gizarte aurreikuspeneko sistemetan egiten diren ekarpenei, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren estatuko araudian ageri diren pertsonek egindakoei, ez zaie Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga aplikatuko.

Hamalaugarren Xedapen Gehigarria. Ezgaitasunak dituzten pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenen zerga araubidea.

Ezgaitasunak dituzten pertsonen ondarea babesteko eta, xede berberarekin, Kode Zibila, Auziperatze zibilari buruzko Legea eta Zerga arloko Araudia aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legean arautzen diren ekarpenei, hau da, ezgaitasunak dituzten pertsonen ondare babestuari egindakoei, ondoko zerga araubide hau aplikatuko zaie:

1. Ezgaitasuna duen subjektu pasiboari.

a) Ekarleak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, urtean ekarle bakoitzeko 10.000 eurora arteko kopurua eta, osotara, 24.250 eurora arteko kopurua hartuko da lanaren etekintzat.

Horrez gainera, aurreko lerrokadan ezarritako mugak gorabehera, ekarleak Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak direnean, urtean 10.000 eurora arteko kopurua lanaren etekintzat hartuko da, betiere Sozietateen gaineko zergan gastu kengarri gisa agertu bada.

Etekin horiek ezgaitasuna duen subjektu pasiboaren zerga oinarrian sartuko dira, ondare babestuaren titularrarenean, hain zuzen. Etekinetako zenbatekoa eta, horrelakorik badago, foru lege honen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1.b) idatz-zatian aipatzen diren errenta gisako prestazioak batu ondoren, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren (IPREM) halako hiru gainditzen duen zenbatekoa hartuko da aintzat.

Ekarpenak Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek egiten dituztenean, eta beren menpe dauden langileen ahaide edo ezkontideen edo langileek tutoretza, harrera edo umeordetza araubidean dituzten pertsonen ondare babestuaren aldekoak badira, lanaren etekinen izaera ondare babestuaren titularrarentzat izango dute, bakar-bakarrik.

Letra honetan azaldu diren etekinetan ez da atxikipenik edo konturako sarrerarik egin beharko.

b) Diruzkoak ez diren ekarpenen kasuan, ondare babestuaren titularra den eta ezgaitasuna duen subjektu pasiboa ekarlearen tokian subrogatuko da kasuko ondasun eta eskubideen erosketaren balioa eta eguna finkatzeari dagokienez, baina ondorengo eskualdaketetan ezin izango zaio aplikatu foru lege honen zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa.

Diruzkoa ez den ekarpenetik Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren menpe dagoen zatiari foru lege honen 42. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaio.

c) Eskuratzailearentzat lanaren etekinen izaera duen ekarpenen zatia ez da Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren menpe egongo.

2. Ekarleari.

a) Maila guztietako zuzeneko ahaideek edo hirugarren mailara arteko alboko ahaideek familian ezgaitasuna duen pertsona baten ondare babestuari egindako ekarpenek eskubidea ematen dute ekarleak zerga oinarrian kenkaria egiteko, urtean 10.000 euro gehienez. Berdin jokatuko da ekarpena ezgaitasuna duen subjektu pasiboaren ezkontideak egin badu edo haren kargura dauden beste pertsona batzuek, tutoretza araubidean eduki, harrera araubidean (Kode Zibilaren 73. eta 74. artikuluan eta hurrengoetan arautua) edo umeordetza araubidean (Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 73. eta 74. legeek edo beste autonomia erkidego bateko ordenamendu juridiko zibilean izaera bera duten beste erakunde batzuek arautua). Ondare babestu bakoitzerako diru-ekarle guztien artean egindako ekarpenei dagozkien murriztapenen multzoa, urtean, ezin da 24.250 eurotik gorakoa izan. Kopuru hori gaindituz gero, ekarpen bakoitzari dagokion murriztapena gutxitu beharko da, modu proportzionalean.

Foru lege honen 55. artikuluaren 7. idatz-zatiaren 1. arauaren ondoreetarako, murriztapen horiek 55. artikuluaren 1. idatz-zatian ezartzen direnekin batera egingo dira.

b) Aurreko letran ezarritako mugetatik gorako ekarpenek zerga oinarria murrizteko eskubidea emango dute hurrengo bost zergaldietan, harik eta, haietako bakoitzean, murriztapenaren gehieneko mugara iritsi arte.

Zergaldi berean baldin badaude ekitaldi horretan egindako ekarpenengatiko zerga oinarriaren murriztapenak eta aurreko ekitaldietatik egiteko dauden beste murriztapen batzuk, lehenbizi aurreko ekitaldietako ekarpenen ondoriozko murriztapenak egingo dira, murriztapenaren gehieneko mugara iritsi arte.

c) Diruzkoak ez diren ekarpenen kasuan, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen 34. eta 38. artikuluetan ezarritakoaren ondoriozko emaitza hartuko da ekarpenaren zenbatekotzat.

d) Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboek egiten dituzten ekarpenak beren enpresa edo lanbide jarduerei atxikita dauden elementuak direnean, ez dute murriztapena egiteko eskubiderik sortuko.

Ondare babestuaren titularra den eta ezgaitasuna duen subjektu pasiboak berak egindako ekarpenek ez dute murriztapena egiteko eskubidea emango inola ere.

3. Ondasun edo eskubideen erabilera. Ezgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuari egindako ekarpeneko ondasun edo eskubideak ekarpena egin den zergaldi berean edo hurrengo lau zergaldietan erabiliz gero, zerga betebehar hauek sortuko dira:

a) Ekarlea Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboa baldin bada, zerga oinarrian egindako murriztapenei dagozkien kopuruak sartu beharko ditu ondasun-eskubideak erabiltzen hasten diren zergaldiko zerga oinarrian, hots, egindako erabiltzeei eta bidezko berandutze interesei dagozkienak.

b) Ekarlearen izaera edozein delarik ere, ekarpena jaso duen ondare babestuaren titularrak ekarpena jaso zuen zergaldian xedapen gehigarri honen 1. idatz-zatian xedatutakoaren arabera sartu gabe utzi zuen kopurua sartu beharko du ondasun-eskubideak erabiltzen diren zergaldiko zerga oinarrian, gehi bidezko diren berandutze interesak.

Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasibo batek egindako ekarpena bere kargura dauden langileen ahaideen, ezkontideen edo -xedapen gehigarri honen 1. idatz-zatiaren a) letran aipatzen den tutoretza, harrera edo umeordetza araubidean- ardurapean duen beste pertsona baten ondare babestuan sartzeko izan baldin bada, aurreko lerrokadan azaldutako betebeharra langileak izango du.

Letra honetan eta aurreko a) letran zerga oinarrian sartzeko ezarri den eginbeharraren ondoreetarako, foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 2. puntuaren b) letraren bigarren lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da.

c) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 68.bis artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoaren ondoreetarako, ondare babestuaren titularra den langileak zergaldian egin dituen erabileren berri eman beharko dio ekarpena egin duen enplegu-emaileari.

Ondasunen erabilera langileen ahaideen, ezkontideen edo aurreko lerrokadan aipatutako tutoretza, harrera edo umeordetza araubidean haien kargura dauden pertsonen ondare babestuan egiten den kasuetan ere, aurreko lerrokadan aipatutako jakinarazpena langileak egin beharko du.

Jakinarazpenik ez egitea edo jakinarazpen faltsua, osagabea edo zehaztasunik gabekoa egitea zerga arloko arau-hauste arina izango da. Arau-hauste horri 6 eurotik 900 euro bitarteko zehapena dagokio.

3. idatz-zati honetan ezarritako ondoreetarako, ondasun edo eskubideetan homogeneotasuna gertatzen bada, lehenbizi eman zirenak erabili direla ulertuko da.

Ondare babestuaren titularra, ondasun-ekarlea edo Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 68.bis artikuluaren 3. zenbakian aipatzen diren langileak hilez gero, idatz-zati honetan ezarritakoa ez da aplikatuko.

Hamabosgarren Xedapen Gehigarria. Kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitatearen ekarpen eta prestazioen zerga araubidea.

Kirolari profesionalen mutualitateari egiten zaizkion ekarpenei (prima finkoaren bidezko gizarte aurreikuspeneko mutualitatea), baldin eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko estatuko araudian ezarritako betebeharrak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badituzte, bai eta haietatik datozen prestazioei ere, ondoko zerga araubidea aplikatuko zaie:

a) Egindako ekarpenengatik, hala zuzenekoengatik nola egotzitakoengatik, murriztapena egin ahalko da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriaren zati orokorrean; horretarako muga izango da lanarengatik eta lanbide edo enpresa jarduerengatik ekitaldian banaka jasotako etekin garbien batura, eta betiere urtean 15.025,30 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

b) Aurreko a) letran ezarritako muga aplikatzearen ondorioz zerga oinarrian murriztapenik egin ahal izan ez zaien ekarpenei hurrengo bost ekitaldietan egin ahal izango zaie. Arau hau ez zaie aplikatuko foru lege honen hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatiaren a) letraren b') azpiletran ezarritako muga gainditzen duten ekarpenei.

c) Pentsio plan eta funtsen Araudian aipatutakoak ez bezalako kasuetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitate horien eskubide kontsolidatuak erabiltzearen ondorioak foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatiaren 2. puntuaren b) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak izango dira.

d) Jasotako prestazioek, bai eta kontsolidatutako eskubideak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren estatuko araudian ezarritako kasuetan jasotzeak, lanaren etekin gisa ordainduko dituzte zergak oso-osorik.

e) Aurreko letretan ezarritako araubide berezia alde batera utzita, kirolari profesionalek eta goi mailakoek zilegi izango dute kirolari profesionalentzako gizarte aurreikuspeneko mutualitateari ekarpenak egitea, kirolari profesional gisa lan-bizitza bukatu edo goi mailako kirolarien izaera galdu badute.

Ekarpen horiek Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zerga oinarriaren zati orokorrean murriztapena egiteko aukera eman ahal dute, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.6 artikuluan ezarritako inguruabarrak estaltzeko xedea duten neurrian.

Mutualisten eskubide kontsolidatuak, pentsio planei dagokienean, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren 8.8 artikuluan ezarritako kasuetan baino ezin izango dira bihurtu.

Ekarpen horien murriztapenaren gehieneko muga, osotara, foru lege honen 55.1.7 artikuluan ezarritakoa izango da.

Hamaseigarren Xedapen Gehigarria. Aurrezki kutxen partaidetza-kuotak.

Aurrezki kutxen partaidetza-kuotek izango duten zerga araubidea, kasu guztietan eta zerga-figura guztietan, eta ondorio guztietarako, entitateen akzioek eta entitateen kapital sozialeko edo funts berekietako partaidetzek duten zerga araubide berbera izango da, indarrean dauden legeekin eta garapen arauekin bat.

Hamazazpigarren Xedapen Gehigarria. Honako entitate hauek izendatutako ordezkarien betebehar fiskalak: aseguruen entitateek, zerbitzu-emate librean aritzen diren inbertsio kolektiboko erakundeen kudeaketa entitateek eta Europar Batasuneko beste estatukide batean baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeetako partaideen edo akziodunen erregistro zentralizatuaren entitate arduradunak, azkeneko kasu horretan erakundeak merkaturatzaile baten baino gehiagoren bidez merkaturatzen baldin badira Espainian.

1. Urriaren 29ko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Aseguru pribatuen antolamendu eta ikuskapenari buruzko Legearen testu bateginaren 86. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera izendatutako ordezkariak, aipatutako testu bateginaren 82. artikuluan ezarritakoez gain, hurrengo zerga betebeharrak bete beharko ditu, zerbitzuak aske emateko araubideari loturik diharduen aseguru entitatearen izenean.

a) Atxikipena egin eta diru hori sartu edo konturako sarrera egin Nafarroako Ogasunean, Espainian egiten diren eragiketak direla eta, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren arauek ezarritako moduan edo Pertsona fisikoen errentaren edo Sozietateen gaineko zergak arautzen dituzten Nafarroako arauetan ezarritako moduan, eta hori, betiere, Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako esparruan.

b) Foru Komunitateko Zerga administrazioari informazioa eman, Espainian egiten diren eragiketak direla eta, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren arauek ezarritakoarekin bat edo Pertsona fisikoen errentaren edo Sozietateen gaineko zergak arautzen dituzten Nafarroako arauetan ezarritakoarekin bat, eta hori, betiere, aurreko letran ezarritako muga berekin.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako zerga betebeharrak honako hauek ere bete beharko dituzte:

a) Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen 55.7 artikuluaren arabera, zerbitzu-emate librearen araubidean jarduten duen kudeatzailearen izenean izendatutako ordezkaria.

b) Europar Batasuneko beste estatukide batean baimendutako inbertsio kolektiboko erakundeetako partaideen edo akziodunen erregistro zentralizatuaz arduratzeko izendatutako entitatea, erakundeak merkaturatzaile baten baino gehiagoren bidez merkaturatzen baldin badira Espainian, Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legea aldatu zuen urriaren 4ko 31/2011 Legearen azken xedapenetan bigarrenean xedatutakoarekin bat.

Hemezortzigarren Xedapen Gehigarria. Egoitza Europar Batasuneko kide den beste estatu batean duten pentsio funtsen zerga arloko betebeharrak.

Egoitza Europar Batasuneko kide den beste estatu batean duten pentsio funtsek izendaturiko ordezkariek Espainian enpleguko pentsio planak gauzatzen badituzte, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak Enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an eman zuten 2003/41/EE Zuzentarauan xedaturikoarekin bat, atxikipena egin eta haren zenbatekoa ordaindu beharko dute eta, behar izanez gero, konturako sarrerak ere egin beharko dituzte, Espainian egiten diren eragiketei dagokienez. Gainera, irailaren 30eko 1307/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Pentsio plan eta funtsen Araudian pentsio funtsak kudeatzen dituzten entitateetarako aipatzen den zerga arloko informazioa eman beharko dute, hori dena Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpeturiko Hitzarmen Ekonomikoaren esparruan.

Hemeretzigarren Xedapen Gehigarria. Konturako atxikipenak edo sarrerak jaulkipen primaren banaketan edo ekarpenen itzulketarekin egindako kapital murriztapenetan.

2001eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, akzioen edo partaidetzen jaulkipen primaren banaketatik edo ekarpenen itzulketarekin egindako kapital murriztapenetik datorren etekina ez da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren konturako atxikipen edo sarreraren pean egongo. Kasu horietan konturako atxikipen edo sarrerak egiteko beharra ezarri ahalko da erregelamendu bidez.

Hogeigarren Xedapen Gehigarria. Zerga konpentsazioak, banakako bizi-aseguruetatik edo baliaezintasun-aseguruetatik sortutako etekin batzuen kasuan.

1. Xedapen honetan araututako kenketa eskubidea izango dute zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezian kapital geroratu gisa egindako eskurapenetatik sortutako etekinak -foru lege honen 30.1.a) artikuluak aipatzen dituenak- sartzen dituzten subjektu pasiboek, baldin eta 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen kontrataturiko bizi-aseguruetatik edo baliaezintasun-aseguruetatik sortuak badira eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan ezarritako %40ko edo 75eko kenketa portzentajeak aplikatzekoak bazaizkie, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera.

2. Kenkari horren zenbatekoa honako diferentzia positibo hau izanen da: aurreko idatz-zatian aurreikusitako etekin garbien zenbateko osoa batu eta konpentsatzetik sortzen den saldo positiboari aurrezkiaren oinarri likidagarri bereziaren karga-tasak (60. artikuluan jasoak) aplikatzetik sortzen den kopuruaren eta aurreko idatz-zatiko ehunekoak aplikatu eta etekin horiek likidazio-oinarri orokorrean sartu izanez gero egokituko litzatekeen kuota osoaren zenbateko teorikoaren arteko diferentzia.

3. Aurreko idatz-zatiak aipatzen duen kuota osoaren zenbateko teorikoa honako hau izango da:

a) Aurreko 1. idatz-zatiak aipatzen dituen etekinak bateratu eta konpentsatzetik sortzen den saldoa zero edo negatiboa bada, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako kenketa portzentajeak aplikatuta, kuota osoaren zenbateko teorikoa zero izango da.

b) Aurreko a) letran deskribatutako saldoa positiboa bada, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian ezarritako kenketa portzentajeak aplikatuta, kuota osoaren zenbateko teorikoa honako hau izango da: likidazio oinarri orokorraren eta saldo positibo horren baturari foru lege honen 59.1 artikuluan ezarritako eskala aplikatzetik sortzen den emaitzaren eta eskala hori likidazio oinarri orokorrari aplikatuz sortzen den kuotaren arteko diferentzia positiboa.

4. Aurreko 3. idatz-zatiak aipatzen duen saldoa zehazteko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen (2006ko abenduaren 31n zuen idazketaren arabera) 32.2 artikuluan ezarritako murriztapenak aplikatuko zaizkio soil-soilik 2006ko abenduaren 31ra arte ordaindutako primei dagokien etekin garbiaren zatiari, eta ondorengoei aseguru kontratuaren jatorrizko polizan ezarritako prima arruntak badira.

Kapital geroratuko aseguru kontratuaren prima bakoitzak lortutako etekin osoaren zatia zehazteko, etekin osoa honako zatiduratik sortzen den ponderazio koefizienteaz biderkatuko da:

Zatigaian honako emaitza hau: prima bider ordaindu zenetik eskurapena kobratu arte igarotako urteen kopurua.

Zatitzailean honako emaitza hau: prima bakoitza bider ordaindu zenetik eskurapena kobratu arte igarotako urteen kopurua.

5. Aseguru entitateak adieraziko dio subjektu pasiboari bizi-aseguruetatik edo baliaezintasun-aseguruetatik datozen kapital geroratu gisa egindako eskurapenetatik sortutako etekin garbien zenbatekoan zein den prima bakoitzari dagokiona, aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulaturik eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.2 artikuluan eta bosgarren xedapen iragankorrean ezarritako murriztapen portzentajeak aplikaturik, 2006ko abenduaren 31n indarrean zegoen idazketaren arabera.

6. Horrela kalkulatutako kenketaren zenbatekoa foru lege honen 67. artikuluak aipatzen duen nazioarteko ezarpen bikoitzagatiko kenketa egin eta gero kenduko zaio zergaren kuota likidoari.

Hogeita batgarren Xedapen Gehigarria. Hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen bizi-aseguruaren kontratu jakin batzuen zerga-ordainketa.

Hartzaileak arriskua hartzen duen, 2000ko urtarrilaren 1a baino lehen egin diren eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 32.3 artikuluan -2000ko urtarrilaren 1ean indarrean zegoen idazketaren arabera- ezarritakora moldatu ez diren bizi-aseguruaren kontratuek zergak ordainduko dituzte, foru lege honen 78.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hogeita bigarren Xedapen Gehigarria. Zenbait bizi-aseguru aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtzearen zerga ondorioak.

Bizi-aseguruaren kontratuak estatuko araudiari jarraikiz aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtuz gero, foru lege honen 7.u) eta 30.1.g) artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

Behin aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtuta, foru lege honen 7. artikuluaren u) letran ezarritakoa aplikatzeagatik salbuetsita egon den errenta itzuli beharko du subjektu pasiboak aurrerakina gertatzen den zergaldian, baldin eta eratu den biziarteko errentatik sortu diren eskubide ekonomikoak, osorik edo hein batean, jaso baditu aldez aurretik.

Hogeita hirugarren Xedapen Gehigarria. Gizarte aurreikuspeneko sistemen arteko eskubide ekonomikoen mobilizazioa.

Erregulazio berezirik izan ezean, Foru Komunitatean araubide arrunteko lurralderako indarrean dagoen araudia aplikatuko zaie gizarte aurreikuspeneko sistemen arteko eskubide ekonomikoen mobilizazioaren zerga arloko ondorioei, haien zerga tratamenduaren homogeneotasuna eta ezaugarri juridiko, tekniko eta finantzarioak kontuan hartuz.

Hogeita laugarren Xedapen Gehigarria. Kapital murriztapenaren ostean negoziaziora onartu ez diren partaidetzak edo balioak eskualdatzea.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren Finantza baliabideen merkatuei buruzko 2004ko apirilaren 21eko 2004/93/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetakoren batean negoziaziora onartu ez diren balio edo partaidetzak eskualdatu baino lehen, subjektu pasiboaren balio edo partaidetza guztiei era berean eragiten ez dien balio nominalaren murrizketaren bitartez kapital murriztapena egiten bada, III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritako arauak aplikatuko dira, ondoko zehaztapenak kontuan izanik:

a) Eskualdaketa baliotzat joko da foru lege honen 39. artikuluaren 4. idatz-zatiaren a) letran ezarritakoa aplikatzetik datorren balio nominalaren arabera legokiokeena.

b) Subjektu pasiboak ez baditu bere balio eta partaidetza guztiak eskualdatu, efektiboki eskualdatu dituen balio edo partaidetzen balio nominalari dagokion eskualdaketa balioaren eta aurreko letran aipatzen den eskualdaketa balioaren arteko diferentzia positiboa gainerako balio edo partaidetza homogeneoen erosketa baliotik murriztuko da, harik eta ezabatu arte. Eragiketa horretatik atera daitekeen soberakinari ondare gehikuntzari dagokion zerga ezarriko zaio.

Hogeita bosgarren Xedapen Gehigarria. Ondare pertsonala osatzen duten ondasunez baliatzea zahartzaroak eta mendekotasunak eragindako premia ekonomikoei aurre egiteko.

Ez dira errenta gisa hartuko 65 urtetik gorako pertsonek ohiko etxebizitzaz baliatzearen ondorioz jasotako zenbatekoak, ez eta Mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta laguntza emateari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 26. artikuluaren arabera mendekotasun larria edo mendekotasun handia duten pertsonek jasotakoak ere, betiere zahartzaroak eta mendekotasunak eragindako premia ekonomikoei aurre egiteko ondare pertsonala osatzen duten ondasunez baliatzeko egintzei buruzko arau finantzarioen arabera jokatzen bada.

Hogeita seigarren Xedapen Gehigarria (indargabetua)

Hogeita zazpigarren Xedapen Gehigarria (indargabetua)

Hogeita Zortzigarren Xedapen Gehigarria. Etxebizitzak Zaharberritzearen eta Eraginkortasun Energetikoari buruzko Plan berezia.

1. Ohiko etxebizitza zaharberritzeagatik zergaldian ordaindutako zenbatekoek ondoko tratamendua izanen dute ohiko etxebizitzako inbertsioagatiko kenkariaren kuotan pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, testu bategin honetako 62. artikuluan ezarritako eran, baldin eta bizileku eta hiri ondarea zaharberritzeari buruz legeak eskatutako baldintzak betetzen baditu eta hori dena Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak emandako ziurtagiri bidez frogatzen bada:

Oro har, testu bategin honetako 62.1 artikuluko a) eta g) letretan ezarritako kenkarien ehunekoak %3 igoko dira, eta, hurrenez hurren, %18koa, %21ekoa eta %33koa izatera pasatuko dira.

Zaharberritzeko obrak energia-efizientzia hobetzeko neurriak jasotzen baldin baditu, testu bategin honetako 62.1 artikuluko a) eta g) letretan ezarritako kenkaria ehuneko bost igoko da, eta, hurrenez hurren, %20koa, %23koa eta %35ekoa izatera pasatuko da.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egiaztatuko du, etxebizitzen zaharberritze babestuko espedienteen kalifikazio-zedulen bidez, obra horiek 2009tik 2011ra bitarte, biak barne, hasi izana, bai eta obra horiek energia-efizientziako neurriak jasotzen badituzte ere. Hasitako obratzat hartuko dira zaharberritze babestuko behin-behineko kalifikazioa 2009-01-01etik 2011-12-31ra bitarte eskatu eta eman den obrak. Erregelamendu bidez ezarri ahalko da, sektoreko araudi berariazkoan ezarri ere, zaharberritze obrek noiz jasotzen duten energia-efizientzia hobetzea.

2. Kenkari hori ez zaie aplikatuko etxebizitzak barrutik berritzeko aparteko dirulaguntzak dituzten obrei; dirulaguntza horiek Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena arautzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuko 87 bis artikuluan jasotzen dira hain zuzen ere.

Hogeita Bederatzigarren Xedapen Gehigarria.

Ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan eta ondasun higiezinen kapitalaren bestelako etekin batzuetan egin beharreko atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa.

1. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan, jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinetan, laguntza teknikoko prestazioen etekinetan eta ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko etekinetan egin beharreko atxikipena edo konturako sarrera 100eko 18koa izanen da.

2. Ehuneko horiek erregelamendu bidez aldatzen ahalko dira".

Hogeita hamargarren Xedapen Gehigarria. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2009. eta 2010. urteetan hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan.

1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2009. eta 2010. urteetan hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota ordaintzeko gerorapena onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Gerorapena bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenengo eta bigarren zergaldietan ordaindu beharreko kuota geroratua horietako zergaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan ordaindu beharko da.

2. Subjektu pasibo horiek ez dute foru lege honen 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko bi zergaldi osoetan.

3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko.

Hogeita hamaikagarren Xedapen Gehigarria

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko erregelamenduko 40.4 artikuluko azken lerrokadan ezarritako kasuan ohiko etxebizitzaren salmentatik heldu diren ondare-gehikuntzak berrinbertitzeagatik egiten den salbuestea aplikatzeko, 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte beste ohiko etxebizitza bat erosi edo zaharberritzeko ordaindutako diru-kopuruak, berrinbertitutako kopurutzat hartuko dira, baldin eta besterentzea egin aurreko lau urteko epean ordaindu badira.

Hogeita hamabigarren Xedapen Gehigarria. Nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan etekin garbia kalkulatzea 2008. eta 2009. urteetan.

Soil-soilik 2008. eta 2009. urteetarako eraginez, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan jarduera horien etekin garbia kalkulatzeko, kendu beharreko portzentajea ehuneko 10ekoa izanen da, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 30. artikuluko 2. idatz-zatian aipaturiko ondorioetarako.

Hogeita Hamahirugarren Xedapen Gehigarria. Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria, prezio libre mugatuko etxebizitza erosteko.

1. Ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenkariak, Testu Bategin honen 62.1 artikuluan aurreikusitakoak, dituen ondorioetarako, prezio libre mugatuko etxebizitzaren kalifikazioa jasotzeko baldintzak betetzen dituen etxebizitzaren lehen erosleak zergaldian ordaindutako zenbatekoen kasuan, artikulu horren a) eta g) letretan ezarritako kenkarien portzentajeak ehuneko bost gehituko dira eta, beraz, 100eko 20koa, 100eko 23koa eta 100eko 35ekoa izanen dira, hurrenez hurren.

Ehuneko bost puntuko igoera hori soilik aplikatu ahalko da etxebizitza erosten duenak ordainketa egiten duen lehen zergaldian eta zergaldi horren ondoko bederatzi zergaldietan.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egiaztatuko du etxebizitzak prezio libre mugatuko etxebizitzaren kalifikazioa hartzeko baldintzak betetzen dituela eta, zehazki, sustatzaileak pertsona fisiko bati eginiko lehen etxebizitza-eskualdatzea dela.

3. Xedapen gehigarri honetan aurreikusitako kenkaria prezio libre mugatuko etxebizitzaren kalifikazioa duten etxebizitza libreetan aplikatuko da, baldin eta 2011ko abenduaren 31 baino lehen egin bada salerosketako kontratuaren administrazio-eginbidea."

Hogeita hamalaugarren Xedapen Gehigarria. Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria, babesturiko etxebizitza kalifikatuak erosteko, babes ofizialekoak nahiz prezio tasatukoak izan.

1. Ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenkariak, Testu Bategin honen 62.1 artikuluan aurreikusitakoak, dituen ondorioetarako, babes ofizialeko edo prezio tasatuko etxebizitzaren kalifikazioa jasotzeko baldintzak betetzen dituen etxebizitzaren erosleak zergaldian ordaindutako zenbatekoen kasuan, artikulu horren a) eta g) letretan ezarritako kenkarien portzentajeak ehuneko bost gehituko dira eta, beraz, 100eko 20koa, 100eko 23koa eta 100eko 35ekoa izanen dira, hurrenez hurren.

Ehuneko bost puntuko igoera hori soilik aplikatu ahalko da etxebizitza erosten duenak ordainketa egiten duen lehen zergaldian eta zergaldi horren ondoko bederatzi zergaldietan.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egiaztatuko du etxebizitzak babes ofizialeko nahiz prezio tasatuko etxebizitzaren kalifikazioa edukitzeko baldintzak betetzen dituela.

Hogeita Hamabosgarren Xedapen Gehigarria. Ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria, babesturiko etxebizitza kalifikatuak erosteko, babes ofizialekoak nahiz prezio tasatukoak izan.

1. Ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenkariak, Testu Bategin honen 62.1 artikuluan aurreikusitakoak, dituen ondorioetarako, babes ofizialeko edo prezio tasatuko etxebizitzaren kalifikazioa jasotzeko baldintzak betetzen dituen etxebizitzaren erosleak zergaldian ordaindutako zenbatekoen kasuan, artikulu horren a) eta g) letretan ezarritako kenkarien portzentajeak ehuneko bost gehituko dira eta, beraz, 100eko 20koa, 100eko 23koa eta 100eko 35ekoa izanen dira, hurrenez hurren.

Ehuneko bost puntuko igoera hori soilik aplikatu ahalko da etxebizitza erosten duenak ordainketa egiten duen lehen zergaldian eta zergaldi horren ondoko bederatzi zergaldietan.

2. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak egiaztatuko du etxebizitzak babes ofizialeko nahiz prezio tasatuko etxebizitzaren kalifikazioa edukitzeko baldintzak betetzen dituela.

Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2011. urtean hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan.

1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2011. urtean hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko geroratzea onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Geroratzea bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenbiziko eta bigarren zergaldietako kuota geroratuak kasuan kasuko zergaldiko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan ordaindu beharko dira.

2. Subjektu pasibo horiek ez dute foru lege honen 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko lehenbiziko bi zergaldi bukatuetan.

3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko.

Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria. Zenbait loteria eta apustutako sarien gaineko karga berezia.

1. Zerga honi karga berezi baten bidez loturik egonen dira zerga honen mendeko zergapekoek lortzen dituzten sari hauek:

a) Estatuko Loteria eta Apustuetarako sozietate estatalak, Nafarroako Foru Komunitateak edo autonomia erkidegoek antolatutako loteria eta apustuetako sariak, baita Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetakoak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak baimendutako jokoetakoak ere.

b) Era berean, gizarte-laguntzako jarduerak irabazi asmorik gabe egiten dituzten entitateek edo erakunde publikoek antolatutako loteria, apustu eta zozketetako sariak, erakunde horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatukide batean finkatuak badaude eta aurreko lerrokadan adierazitako erakundeen edo entitateen helburu berberak badituzte.

Karga berezia loteria edo apustuko dezimo, frakzio edo kupoi saritu bakoitzari banan-banan ezarriko zaio.

2. Karga berezitik salbuetsita egonen dira 2.500 euroko zenbateko osoa edo hori baino txikiagoa duten sariak. Zenbateko osoa 2.500 eurotik gorakoa duten sariek tributatu egin beharko dute, zenbateko hori gainditzen duen zatiari dagokionez.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da loteriaren edo apustuaren dezimo, frakzio edo kupoia gutxienez 0,50 eurokoa denean. 0,50 eurotik beherakoa denean, salbuetsitako gehieneko zenbatekoa, aurreko lerrokadan aipatua, proportzioan murriztuko da.

Saria titulartasun partekatukoa izanez gero, aurreko lerrokadetan aurreikusitako zenbateko salbuetsia hainbanatu eginen da titularkideen artean, bakoitzaren kuotaren arabera.

3. Karga bereziaren zerga-oinarria aurreko 2. idatz-zatian aipatutako zenbateko salbuetsia gainditzen duen sari zenbatekoak osatuko du. Saria gauzazkoa bada, zerga-oinarria honako hau izanen da: konturako sarreraren zenbatekoan murrizketa egin ondoren, sariaren merkatu balioaren zatia, aurreko 2. idatz-zatian aipatutako zenbateko salbuetsia gainditzen duena, agertzen duen zenbatekoa.

Saria titulartasun partekatukoa izanez gero, zerga-oinarria hainbanatu eginen da titularkideen artean, bakoitzaren kuotaren arabera.

4. Karga bereziaren zenbateko osoa izanen da 3. idatz-zatian ezarritako zerga-oinarriari ehuneko 20ko tasa aplikatuta ateratzen dena. Kuota hori murriztuko da 6. idatz-zatian ezarritako konturako sarreren edo atxikipenen zenbatekoan.

5. Lortutako saria ordaintzen den unean sorraraziko da karga berezia.

6. Xedapen gehigarri honetan aipatzen diren sariak konturako sarreraren edo atxikipenaren mende egonen dira, 80. eta 87. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Konturako sarreraren edo atxikipenaren portzentajea ehuneko 20koa izanen da. Konturako sarreraren edo atxikipenaren oinarria karga bereziaren zerga-oinarriaren zenbatekoak zehaztuko du.

7. Xedapen honetan ezarritako sariak lortu dituzten subjektu pasiboek autolikidazio bat aurkeztu beharko dute karga berezi hau dela eta, dagokion zerga zorraren zenbatekoa zehaztuta, eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak ezartzen dituen toki, modu eta epeetan sartu beharko du zenbatekoa.

Dena dela, autolikidazio hori ez da aurkeztu beharko lortutako saria aurreko 2. idatz-zatian ageri den zenbateko salbuetsia baino txikiagoa denean, edo konturako sarrera edo atxikipena egin denean aurreko 6. idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz.

8. Ez dira zerga honen zerga-oinarrian sartuko xedapen gehigarri honetan aipatu diren sariak. Horretan ezarritakoaren arabera egiten diren konturako sarrerek edo atxikipenek ez dute murriztuko zergaren kuota likido osoa, eta ez dira kontuan hartuko 85. artikuluan ezarritako ondorioetarako.

9. Xedapen gehigarri honetan ezarritakoa ez zaie aplikatuko 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako jokoen ondoriozko sariei.

Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2012. urtean hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan.

1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2012. urtean hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota ordaintzeko gerorapena onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Gerorapena bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenengo eta bigarren zergaldietan ordaindu beharreko kuota geroratuaren diru-sarrera horietako zergaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan egin beharko da.

2. Subjektu pasibo horiek ez dute 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko lehenengo bi zergaldi bukatuetan.

3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko.

Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarria. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan eta ondasun higiezinen kapitalaren bestelako etekin batzuetan egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren ehunekoa.

1. 2012ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan, jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinetan, laguntza teknikoko prestazioen etekinetan eta ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko etekinetan egin beharreko atxikipena edo konturako diru-sarrera 100eko 19koa izanen da.

2. Ehuneko hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da.

Berrogeigarren xedapen gehigarria. (indargabetua)

Berrogeita batgarren xedapen gehigarria. Lan etekinen gaineko atxikipenen edo konturako diru-sarreren portzentajea.

1. Atxikipen-portzentajeen taula orokorra:

URTEKO
ETEKINA, EUROTAN

SEME-ALABEN ETA BESTE ONDORENGO BATZUEN KOPURUA

Seme-
alabarik gabe

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10 edo gehiago

11.250 baino gehiago

4

2

0

0

0

0

0

0

0

0

0

12.750 baino gehiago

6

4

2

0

0

0

0

0

0

0

0

14.250 baino gehiago

8

6

4

2

0

0

0

0

0

0

0

16.750 baino gehiago

10

8

6

4

1

0

0

0

0

0

0

19.750 baino gehiago

12

11

9

7

6

4

0

0

0

0

0

23.250 baino gehiago

13

12

11

8

7

5

3

0

0

0

0

25.750 baino gehiago

14

13

12

9

8

7

5

3

0

0

0

28.250 baino gehiago

15

14

13

12

10

8

7

5

3

0

0

32.250 baino gehiago

16

15

14

13

11

9

9

7

6

4

1

35.750 baino gehiago

17

16

16

14

13

12

11

9

8

6

5

41.250 baino gehiago

18

17

17

16

15

14

13

11

10

9

8

48.000 baino gehiago

21

20

20

18

17

17

16

15

14

13

11

55.000 baino gehiago

23

23

23

21

20

20

19

18

17

16

14

62.000 baino gehiago

25

25

24

23

22

22

21

20

19

18

16

69.250 baino gehiago

27

27

26

25

24

24

23

22

21

19

18

75.250 baino gehiago

28

27

27

26

26

25

25

24

23

22

21

82.250 baino gehiago

29

28

28

27

27

26

26

25

25

24

22

94.750 baino gehiago

30

29

29

28

28

27

27

26

26

25

24

107.250 baino gehiago

31

30

30

29

29

28

28

27

27

26

26

120.000 baino gehiago

33

32

31

31

30

29

29

29

28

28

27

132.750 baino gehiago

34

33

33

32

31

30

30

29

29

28

27

146.000 baino gehiago

35

34

34

34

32

31

31

30

30

29

2. Jardunean izan eta desgaitasuna duten langileei goiko 1. idatz-zatian ezarritako taulan dagokien atxikipena eginen zaie, baina ondoko eskalan ageri den koefiziente murriztailea aplikatuta:

URTEKO ETEKINAK
(euroak)

ELBARRITASUN MAILA

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

100eko 33 edo gehiago

100eko 65 edo gehiago

11.250,01

23.250,00

5

15

23.250,01

41.250,00

3

15

41.250,01

94.750,00

2

8

94.750,01

Hortik gora

2

5

Eskala horretan agertzen diren murrizketak aplikatzearen ondorioz, ezin izanen da zerotik beherako portzentajerik atera.

3. Atxikipen portzentajeak, langabeziako prestazioen kasuan.

Langabeziako prestazioen kasuan, entitate kudeatzaile batek onetsiak betiere, aplikatzekoa izanen da aurreko 1. idatz-zatian izaera orokorrarekin ezarritako atxikipenen portzentaje-taula.

4. Administrazio kontseiluetako kideek, kontseilu horien ordez aritzen diren batzordeetako kideek eta antzeko ordezkaritza organoetako gainerako kideek, izaera hori dela-eta jasotzen dituzten lansarien kasuan, atxikipenaren portzentajea %35ekoa izanen da.

5. Portzentaje horiek erregelamendu bidez aldatzen ahalko dira.

Berrogeita bigarren xedapen gehigarria. Honakoen gainean egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea: ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo errenboltsoen ondoriozko ondare gehikuntzak, sariak, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduak, irudi eskubidearen lagapena, eta ondasun higigarrien kapitalaren bestelako etekin batzuk.

Atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea %20koa izanen da ondasun higigarrien kapitalaren etekin edo ordainsarietan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo errenboltsoen ondoriozko ondare gehikuntzetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan, irudi eskubidea ustiatzeko eskubidearen lagapenaren etekinetan, jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinetan, laguntza teknikoko prestazioen etekinetan eta ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko etekinetan.

Portzentaje hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da.

Berrogeita hirugarren xedapen gehigarria. Prozedura judizialetan edo estrajudizialetan ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntzaren salbuespena.

Finantza entitate batek abiatutako prozedura judizial batean hipoteka-zordunak ohiko etxebizitza eskualdatzearen ondorioz izaten den ondare gehikuntza salbuetsita egonen da zergatik; betiere, etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunean duen bakarra bada.

Aurreko lerrokadan aurreikusitakoa aplikatzekoa izanen zaie, halaber, Hipoteka Legearen 129. artikuluan aurreikusitako notario bidezko ohiko etxebizitzaren salmenta estrajudizialei, bai eta etxebizitza hori zorraren ordainean ematen den kasuei -hala adostu duelako hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin hipoteka-exekuzioaren ordezko neurri gisa-; betiere, etxebizitza hori subjektu pasiboak bere titulartasunean duen bakarra bada.

Erregelamendu bidez mugak ezarri ahalko dira salbuespen hori aplikatzeko.

Berrogeita laugarren xedapen gehigarria. Ekintzailetzat jotzen diren pertsonen edo entitateen eta entitate horietan inbertitzen dutenen zerga araubidea.

1. Jarduera ekintzailearen ezaugarriak.

Jarduera ekintzailea da berritzat jotzen den enpresa edo lanbide jarduera, hau da, beste titulartasun baten bidez aurreko bost urteetan osorik edo hein batean gauzatu ez dena. Jarduera desberdintzat joko da jarduera ekonomikoen gaineko zergan multzo desberdinekoa dena.

Ez da berritzat joko aurreko bost urteetan ekintzailearen ezkontideak gauzatutakoa, ezta aurreko edo ondorengo ahaideek gauzatutakoa edo aipatutako pertsona horietakoren baten partaidetza duen errenta egozpeneko araubideko entitate batek gauzatutakoa ere. Halaber, ez da berritzat joko titularrarengandik eskuratutako jarduera edo ustiapena, ezta titulartasunaren edo enpresa edo lanbide jarduera baten oinordetza izan bada.

Jarduera nagusia ezin da izan ondare higigarri edo higiezin bat kudeatzea, Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 33.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Jarduera ez da aldi baterako enpresa-elkarteen araubidearen mende egonen, eta ez da enpresa berregituratzeko eragiketa baten ondorioa izanen.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari ahalmena ematen zaio idatz-zati honetan xedatutakoa garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan, foru agindu baten bidez.

2. Pertsona edo entitate ekintzaileak: betebeharrak.

Pertsona edo entitate ekintzailetzat honako betebehar hauek betetzen dituztenak hartuko dira:

a) Enpresa edo lanbide jarduera ekintzaile bat hasten duten pertsona fisikoak, edo zergak errenten egozpeneko araubidean ordaintzen dituen entitate bateko kide gisa garatzen dutenak, edo kooperatiba sozietate bateko edo merkataritza sozietate bateko bazkide gisa.

Jarduera entitate juridiko baten bitartez eginez gero, enpresa edo lanbide jarduera ekintzaileari eraketa egunetik gehienez ere hemezortzi hilabeteko epean eman beharko zaio hasiera.

Ondorio horietarako, enpresa edo lanbide jardueraren hasieratzat joko da ondasun edo zerbitzuak eskuratzen direneko unea, betiere ondasun edo zerbitzu horiek jarduera garatzeko direla berresten bada elementu objektiboen bidez.

b) Enpresa txikia izatea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 50.1.b) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hala ere, artikulu honetako b) letrako b') azpiletrak aipagai duen partaidetzaren ehuneko 25, ondorio horietarako, ehuneko 40koa izanen da.

c) Lau urteko bizia baino gutxiago izatea, jarduera hasi eta ondoko urtarrilaren 1etik hasita.

Jarduera ekintzailea pertsona fisiko batek hasi badu, eta pertsona horrek entitate baten esku jarri badu jarduerari jarraipena ematearren, entitate hori pertsona fisikoaren eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da, eta onura fiskalez baliatzen jarraitzeko beharrezkoak diren betebeharrak bere gain hartuko ditu. Letra honetan aipaturiko epearen ondorioetarako, pertsona fisikoak jarduera hasi zuenetik igarotako denbora konputatuko da.

3. Pertsona edo entitate ekintzaileen onura fiskalak.

Pertsona edo entitate ekintzaileek onura fiskal hauek izanen dituzte:

a) Ez dute ordainketa zatikatuak egiteko betebeharrik izanen.

b) Administrazio Tributarioak baimena emanen du, aldez aurreko eskaera eginik, bermerik aurkeztu behar izan gabe eta berandutza interesa sorrarazi gabe, sartu beharreko kuota geroratzeko sozietateen gaineko zergan edo pertsona fisikoaren errentaren gaineko zergan, enpresa edo lanbide jarduera dela eta. Geroratuko kuotaren sarrera zergaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioa aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hamabi hilabeteko epean egin beharko da.

c) Administrazio Tributarioak baimena emanen du, aldez aurreko eskaera eginik, bermerik aurkeztu behar izan gabe eta berandutza interesa sorrarazi gabe, beren langileei egindako konturako atxikipenak geroratzeko pertsona fisikoaren errentaren gaineko zergan. Geroratutako kopuruen sarrera hurrengo urteko otsaileko azken eguna baino lehen egin beharko da.

d) Ikerketarako, garapenerako eta berrikuntza teknologikorako jarduerak egitearen ondoriozko kenkariari dagozkion kopuruak itzultzea eskatzen ahalko dute, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 87. artikuluan ezarritako baldintzen arabera.

4. Pertsona edo entitate inbertitzaileen onura fiskalak.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari eta sozietateen gaineko zergari lotutako subjektu pasiboek ehuneko 30eko kenkaria egiten ahalko dute ekintzailetzat jotzen diren entitateen kapitala eratu edo handitzetik heltzen diren akzioen edo partaidetzen harpidetza egitean ordaintzen duten diru kopuruan.

Inbertsoreak pertsona fisikoak badira, kenkari hori aplikatuko da 62.3 artikuluan enpresa eta lanbide jardueretako kenkarientzat ezarritako ezaugarriekin eta baterako mugarekin, sozietateen gaineko zergako araudiari jarraikiz. Inbertsoreak pertsona juridikoak badira, kenkaria batera aplikatuko da, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 72. artikuluan ezarritako muga berberekin.

Kenkari horiek aplikatzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Inbertsioa jasotzen duen entitateak Nafarroako foru araudia aplikatu behar du sozietateen gaineko zergan.

b) Pertsona fisikoa den subjektu pasiboaren partaidetza ezin da izan, zergaldiaren egun bakar batean ere, inbertsioaren xedeko sozietatearen kapital sozialaren edo boto-eskubideen ehuneko 40tik gorakoa. Horretarako, kontuan hartuko da, orobat, subjektu pasiboaren ezkontidearen edo bikotekide egonkorraren partaidetza eta haren odol bereko edo ezkontzako zuzeneko edo alboko ahaideena, hirugarren mailara arte, horiek barne. Partaidetzaren muga hori hiru urtez bete beharko da gutxienez, sozietatea eratzeko edo kapitala handitzeko erabakiak eragina hartzen duen egunetik aurrera.

c) Pertsona juridikoa den subjektu pasiboaren partaidetza ezin da izan, zergaldiaren egun bakar batean ere, inbertsioaren xedeko sozietatearen kapital sozialaren edo boto-eskubideen ehuneko 40tik gorakoa. Partaidetzaren muga hori hiru urtez bete beharko da gutxienez, sozietatea eratzeko edo kapitala handitzeko erabakiak eragina hartzen duen egunetik aurrera.

d) Subjektu pasiboak, pertsona fisikoa bada, bere inbertsioa hartu duen sozietatearen administrazio kontseiluan parte har dezake, baina ezin du inola ere hango betearazpen edo zuzendaritza eginkizunik bereganatu. Ezin izanen du, orobat, inbertsioaren xedeko entitatearekin lan harremanik izan.

e) Akzioak edo partaidetzak hiru urtez gutxienez mantenduko dira subjektu pasiboaren ondarearen barruan.

f) Kenkari hau aplikatzeko ezinbesteko baldintza izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aurretik egiaztatzea inbertsioa hartu duen enpresak lehen adierazitako baldintzak betetzen dituela. Sozietateak hori egoki frogatu beharko du.

5. Erregistroko betebeharrak.

Zerga araubide hau aplikatzeko, subjektu pasiboek pertsona edo entitate ekintzaileen erregistroan inskribatzeko eskaera aurkeztu beharko dute.

Administrazio Tributarioak bidezkoak diren egiaztapenak eginen ditu eskatutako baldintzak betetzen diren egiaztatzeko.

Erregistroko inskripzioa, pertsona fisikoei eta errenta egozpeneko araubidean dauden entitateei dagokienez, beren jardueraren hasieratik egiten ahalko da. Pertsona juridikoak eraketa unetik beretik inskribatzen ahalko dira.

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari ahalmena ematen zaio inskripzio hori egiteko prozedura arau dezan eta araubidea aplikatzea bidezkoa den zehatz dezan, foru agindu baten bidez.

6. Ez betetzeak.

Aurreko zenbakietan ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada edo erregistroetako datuak zuzenak ez direla edo faltsuak direla egiaztatzen bada, hori aski izanen da erregistroko inskripzioa ukatzeko edo, subjektu pasiboak jadanik inskribatuta baldin badaude, erregistro horretatik baztertzeko.

Ez-betetze horrek gozatutako onura fiskalak galtzea ekarriko du. Horrelakoetan, pertsonak edo entitateak, ez-betetzea gertatu eta hilabeteko epean, onura fiskalak bidegabeki aplikatzearen ondoriozko diru kopuruak eta bidezko berandutza-interesak sartu beharko ditu.

Aurreko 4. idatz-zatian ezarritako baldintzaren bat betetzen ez bada, edo pertsona nahiz entitate ekintzailea Erregistrotik kanpo gelditzen bada, inbertsioa egin duen pertsonak edo entitateak galdu eginen du egindako kenkarirako eskubidea. Halakoetan, subjektu pasiboa behartua egonen da ez-betetzea gertatu den zergaldian zerga horretarako sorrarazitako kuota likidoari gehitzera bidegabeki kendutako diru kopuruak, gehi dagozkien berandutza-interesak.

Berrogeita bosgarren xedapen gehigarria. Zerga-salbuespenen eta -kenkarien itzulketa.

Zerga-salbuespenak eta -kenkariak aplikatu dituzten subjektu pasiboei ez zaie horiek itzultzerik eskatuko etxebizitza ohiko bizilekua badute eta ez badira beste etxebizitza baten titular; betiere, etxebizitza horren eskualdatzea gertatzen bada finantza-entitate batek abian jarritako prozedura judizial batean barruan, edo Hipoteka Legearen 129. artikuluan aurreikusitako notario bidezko salmenta estrajudizial baten ondorioz, edota etxebizitza hori zorraren ordainean ematen denean hala adostu duelako hipoteka-zordunak finantza-entitate batekin, hipoteka-exekuzioaren ordezko neurri gisa.

Berrogeita seigarren xedapen gehigarria. Berrogeita batgarren eta berrogeita bigarren xedapen gehigarrien indarraldia luzatzea.

2014ko urtarrilaren 1etik aurrera luzatzen dira berrogeita batgarren eta berrogeita bigarren xedapen gehigarrien indarraldia eta ondorioak. Berrogeita batgarrena: lan etekinen gaineko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea. Berrogeita bigarrena: honakoen gainean egin beharreko atxikipenaren edo konturako diru-sarreraren portzentajea: ondasun higigarrien kapitalaren etekinak, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzultzeen ondoriozko ondare gehikuntzak, sariak, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduak, irudi eskubidearen lagapena eta ondasun higigarrien kapitalaren bestelako etekin batzuk.

Berrogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidetik eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatutik kanpo utziko duten zenbatekoak.

Urteko diru-sarreren zenbatekoek gainditu egiten badituzte ondoko kopuruak, hurrengo urtean ezin izanen dira aplikatu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboko araubidea eta balio erantsiaren gaineko zergaren araubide berezi sinplifikatua:

a) 300.000 euro, ondotik aipatzen diren jardueretan:

–Abeltzaintza independentea.

–Ganadua hazteko, zaintzeko eta gizentzeko zerbitzuak.

–Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezitik salbuetsita dauden nekazari eta abeltzainek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.

–Balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezitik salbuetsita dauden oihan-jardueren titularrek eginiko bestelako lan, zerbitzu eta jarduera osagarri batzuk.

–Apartzeria-araubidean gauzatzen diren nekazaritza-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

–Apartzeria-araubidean gauzatzen diren oihan-jardueretan, lagatzaileari dagozkion aprobetxamenduak.

–Produktu natural, begetal edo animalia-produktuen transformazio-, elaborazio- edo manufaktura-prozesuak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan jarduera industrialei dagokien epigrafeetako batean alta emanda egotera behartuta badaude eta prozesuok egiten dituztenak badira produktu natural horiek zuzenean lortzen diren ustiategietako titularrak.

–Nekazaritza- edo abeltzaintza-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezian egon daitezkeenak.

–Oihan-jarduerak, balio erantsiaren gaineko zergaren nekazaritzako, abeltzaintzako eta arrantzako araubide berezian egon daitezkeenak.

b) 150.000 euro, gainerako jardueretan.

Berrogeita zortzigarren xedapen gehigarria. Portzentajea, 2015, 2016 eta 2017an zerga-oinarriko aurrezkiaren zati berezian integratzen diren ondare-gehikuntza eta -gutxitzeen eta etekinen arteko konpentsazioarena.

54.2 artikuluko a) eta b) letrek aipatzen dituzten saldoen arteko konpentsazioaren portzentajea % 10, % 15 eta % 20koa izanen da 2015, 2016 eta 2017ko zergaldietan, hurrenez hurren

Lehenengo Xedapen Iragankorra. Paradisu fiskal gisa sailkaturiko herrialde edo lurraldeetan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeen zerga balioa.

1. Foru lege honen 52. artikuluak aipatzen duen likidazio balioaren soberakina kalkulatzeko ondoreetarako, erosketa baliotzat joko da Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen aplikazioa jaso behar duen zergaldiko lehenengo eguneko likidazio balioa, subjektu pasiboak zergaldi horretan dituen partaidetza eta akzioei dagokienez. Balio horren eta benetako erosketa balioaren arteko aldea ez da erosketa baliotzat joko, akzio edo partaidetzen eskualdaketa edo itzulketatik datozen errentak zehazteko ondoreetarako.

2. Inbertsio kolektiboko erakundeek banatzen dituzten eta Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean jarri aurretik eskuratutako mozkinetatik datozen dibidenduak eta mozkinetako partaidetzak bazkideen edo horien partaideen zerga oinarrian sartuko dira. Horretarako, banatutako lehenengo erreserbek irabazitako lehenengo mozkinak jaso dituztela ulertuko da.

Bigarren Xedapen Iragankorra. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateei aplikatu ahal zaien araubide iragankorra.

1. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin itundutako aseguru kontratuetatik datozen prestazioak direla-eta egindako ekarpenak edo haietako batzuk Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Lege hau indarrean jarri baino lehenagokoak badira eta murriztu badute dagozkien zergaldietako zerga oinarria, zergaren zerga oinarrian sartu beharko dira lanaren etekin kontzeptupean.

2. Horiek sartuko dira, jasotako kopurua une bakoitzean indarrean dagoen legediaren arabera zergaren zerga oinarrian murriztu edo gutxitu ezin izan diren eta mutualitateari egin zaizkien ekarpenak baino handiagoa den neurrian eta, horren ondorioz, aurretik zergak ordaindu dituzte.

3. Zerga oinarrian murriztu edo gutxitu ezin izan diren ekarpenen zenbatekoa egiaztatu ezin bada, erretiro eta baliaezintasunagatik jasotako prestazioen %75 sartuko da.

Hirugarren Xedapen Iragankorra. Konpentsatu zain dauden kontu-sailak.

1. 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain dauden eta 2003, 2004, 2005 eta 2006ko zergaldiei dagozkien ondare murrizketak, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 53.b) eta 54. artikuluetan aipatzen direnak (2006ko abenduaren 31n indarra duen idazketaren arabera), foru lege honen 54.1.b) artikuluan aipatutako ondare gehikuntzen eta murrizketen saldo positiboarekin konpentsatuko dira soilik.

2. 2003, 2004, 2005 eta 2006ko zergaldiei dagozkien likidazio oinarri orokor negatiboak, 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain badaude, foru lege honen 55. artikuluan ezarritako likidazio oinarri orokorraren saldo positiboarekin konpentsatuko dira bakarrik.

3. Dibidenduen ezarpen bikoitzagatiko kenkariari dagozkion zenbatekoak, 2003, 2004, 2005 eta 2006ko zergaldiei dagozkienak eta 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain daudenak, foru legearen 61. artikuluan aipatutako kuota likidotik kenduko dira, 2006ko abenduaren 31n geratzen zaion epean, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 62.6 artikuluaren azken lerrokadan ezarritakoarekin bat, egun horretan indarra zuen idazketaren arabera.

4. 2013ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain dauden eta 2009., 2010., 2011. eta 2012. urteei dagozkien ondare gutxitzeak, 54.1.b) artikuluan aipatzen direnak (2012ko abenduaren 31n indarra duen idazketaren arabera), 54.2.b) artikuluan aipatutako ondare gehikuntzen eta gutxitzeen saldo positiboarekin konpentsatzen jarraituko da.

5. 53.b) artikuluak 2014ko abenduaren 31n indarrean daukan testuan aipatzen duen saldo negatiboaren partea, ondare-elementuen eskualdaketen ondorioz 2013 eta 2014ko zergaldietan izandakoak diren eta 2015eko urtarrilaren 1ean konpentsakizun dauden ondare-gutxitzeei dagokiena, konpentsatuko da ondare-gehikuntza eta -gutxitzeen saldo positibo 54.2.b) artikuluan aipatuarekin, bertan ezarritako erregela berei eta hurrenkera berari jarraituz.

Lehen adierazitako saldo negatiboaren gainerakoa konpentsatzen segituko da 53.b) artikuluan ezarritako moduan.

Laugarren Xedapen Iragankorra. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean jarri aurretik ondare gehikuntzak edo murrizketak eragiten dituzten bizi-aseguruaren kontratuen araubide iragankorra.

Kapital geroratu bat jasotzen denean, foru lege honen 30.1.a) artikuluari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi osoaren zatia, 1994ko abenduaren 31 baino lehen ordaindutako primei badagokie eta 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortu bada, %14,28 murriztuko da urte bakoitzeko, gora biribilduta, prima ordaintzen denetik 1994ko abenduaren 31ra bitartean.

Bosgarren Xedapen Iragankorra. Biziarteko eta aldi baterako errentei aplikatu ahal zaien araubide iragankorra.

1. Higigarrien kapitalaren etekintzat jotzen diren biziarteko eta aldi baterako errenten -berehalakoen edo geroratuen- zatia zehazteko, zilegi izango da foru lege honen 30. artikuluaren 1. idatz-zatiaren b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak aplikatzea 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotzen diren errenta gisako prestazioei, errenta horiek 1999ko urtarrilaren 1aren eta 2006ko abenduaren 31ren bitartean eratu badira.

Portzentaje horiek aplikatu ahalko dira errentadunak (biziarteko errenten kasuan) urteko kopuru bakoitza jasotzen duenean daukan adinaren arabera, edo, aldi baterako errenten kasuan, errentaren iraupen osoaren arabera.

2. Foru lege hau indarrean jarri aurretik eratu diren biziarteko edo aldi baterako errenten erreskatera jotzen bada, erreskatearen ondoriozko higigarrien kapitalaren etekina kalkulatzeko, errenta eratu zeneko egunera arte lortutako errentagarritasuna kenduko da.

3. Higigarrien kapitalaren etekintzat jo behar diren biziarteko eta aldi baterako errenten -berehalakoen edo geroratuen- zatia zehazteko, zilegi izango da foru lege honen 30.1 artikuluaren b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak aplikatzea 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotzen diren errenta gisako prestazioei, errenta horiek 1999ko urtarrilaren 1aren eta 2006ko abenduaren 31ren bitartean eratu badira.

Portzentaje horiek aplikatu ahalko dira errentadunak (biziarteko errenten kasuan) urteko kopuru bakoitza jasotzen duenean daukan adinaren arabera, edo, aldi baterako errenten kasuan, errentaren iraupen osoaren arabera.

Bidezkoa denean, foru lege honen 30.1.d) artikuluak aipatutako errenta eratzen den egunera arte lortutako errentagarritasuna gehituko da.

Seigarren Xedapen Iragankorra. Landalur birkalifikatuen ondare gehikuntzak.

Landalurren edo horien gaineko eskubideen eskualdaketak izanez gero, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, hirigintza arloko arauekin bat, lurzoru urbanizagarritzat edo hiri lurzorutzat jo badira edo, betiere, hirigintza arloko edozein aprobetxamendu beretu badute, zazpigarren xedapen iragankorraren 2. idatz-zatian aipatzen diren murriztapenak erosketa balioaren eta, landalurra den aldetik, hirigintzaren arloko edozein aprobetxamenduren ondoriozko balioa aintzakotzat hartu gabe saltzeko momentuan izango zukeen balioaren arteko aldearen adinako ondare gehikuntzari aplikatuko zaizkio bakarrik. Balio hori Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 44. artikuluan xedaturikoarekin bat zehaztuko da.

Aurreko lerrokadan xedaturikoa, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, landalurrak edo horien gaineko eskubideak eskualdatzean ere izango da aplikatzekoa eta, eskualdatzen direnetik hiru urte pasatu baino lehen, hiri lurzorutzat edo lurzoru urbanizagarritzat jotzen direnean edo hirigintzaren arloko edozein aprobetxamendu beretu dutenean.

Xedapen iragankor honetan xedatutakoa zazpigarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz aplikatuko da.

Zazpigarren Xedapen Iragankorra. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako elementuen ondoriozko ondare gehikuntzak.

1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako ondare elementuak eskualdatzearen ondorioz izan diren ondare gehikuntzak, lanbide edo enpresa jarduerei lotuta egon ala ez, eta eskubide eta ondasun ez-materialen ondoriozkoak salbu, honela kalkulatuko dira:

1. Elementu bakoitzerako zehaztuko dira, eta foru lege honen III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz. Hala kalkulatutako gehikuntzan 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako zatia bereiziko da, eta halakotzat joko da erosketa egunetik 2006ko abenduaren 31ra bitartean (biak barne) igarotako egunen kopuruari proportzioz dagokion ondare gehikuntzaren zatia, betiere elementua subjektu pasiboaren ondarean egon den egun guztien kopuruarekin alderatuta.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntzaren zatia honela murriztuko da:

a) Elementua erosten den egunetik 1996ko abenduaren 31ra bitarteko urteen kopurua (gora biribilduta) hartuko da subjektu pasiboaren ondarean izan duen iraupen alditzat.

Harpidetza eskubideen kasuan, iraupen aldia izango da sorburu dituzten balioei dagokiena.

Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, egin diren egunetik 1996ko abenduaren 31ra bitarteko urteen kopurua (gora biribilduta) hartuko da horiek subjektu pasiboaren ondarean izandako iraupen alditzat.

b) Sozietate nahiz erakundeen funts berekietako partaidetzaren erakusgarri diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuari buruzkoan, definitu diren bigarren mailako balore-merkatu ofizialetakoren batean negoziaziorako onarturiko akzioei dagokienez, ondasun higigarri eta higiezinen inbertsiorako sozietateen kapital sozialaren erakusgarri diren akzioak izan ezik, ondare gehikuntza %25 murriztuko da iraupen urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta.

c) Aurreko b) letran xedatutakoa galarazi gabe eta ondasun higiezinak, horien gaineko eskubideak edo Baloreen merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 108. artikuluan ageri diren entitateen balioak direnean, ondasun higiezinen inbertsiorako sozietateen edo funtsen kapital sozial edo ondarearen erakusgarri diren akzioak edo partaidetzak izan ezik, ondare gehikuntza %11,11 murriztuko da iraupen urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta.

d) Gainerako ondare gehikuntzak, 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortuak, %14,28 murriztuko dira iraupen urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta.

e) Ez dira zergari lotuta egongo 2006ko abenduaren 31 baino lehen izaten diren ondare gehikuntzak, baldin eta 1996ko abenduaren 31n, aurreko b), c) eta d) letretan adierazitakoaren arabera, hurrenez hurren bost, hamar edo zortzi urteko iraupen aldia duten ondare elementuen ondoriozkoak badira.

3. Araututako merkatuetakoren batean negoziaziorako onartutako balioen eta inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen kasuetan, foru lege honen 43. artikuluaren 1. idatz-zatiaren a) eta c) letretako araubidea aplikagarri badute, foru lege honen III. tituluaren II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz kalkulatuko dira, balio, akzio edo partaidetza bakoitzerako, ondare gehikuntza eta murrizketak.

Baldin eta, aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioz, ondare gehikuntza bat izaten bada, honako murriztapen hauen artean bidezkoa dena aplikatuko da:

a) Eskualdaketa balioa 2006ko Ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako balioei, akzioei edo partaidetzei dagokien balioa bezalakoa edo handiagoa izanez gero, 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntzaren zatia murriztu egingo da, aurreko 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera. Ondorio horietarako, 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntza 2006ko Ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako balioei, akzioei edo partaidetzei dagokien balioa erosketa baliotzat jotzearen ondorioz sortzen den gehikuntzaren zatia izango da.

b) Eskualdaketa balioa 2006ko Ondarearen gaineko zergaren ondorioetarako balioei, akzioei edo partaidetzei dagokien balioa baino txikiagoa izanez gero, ondare gehikuntza osoa 2006ko abenduaren 31 baino lehen izan dela ulertuko da, eta aurreko 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera murriztuko da.

4. Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, osagai bakoitzari dagokion besterentze balioaren zatia bereiziko da, aurreko 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatzearen ondoreetarako.

5. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako eta lanbide edo enpresa jarduerei atxikitako eskubide eta ondasun ez-materialen eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntzak kalkulatzeko, aurreko idatz-zatietan ezarritakoari jarraituko zaio, baldin eta eskualdaketa ezintasun iraunkorraren edo erretiroaren ondorioz gertatu bada.

Zortzigarren Xedapen Iragankorra. Ohiko etxebizitzaren inbertsioagatiko kenkaria.

Foru lege honen 62. artikuluaren 1. idatz-zatiaren c) letrak aipaturiko muga aplikatzeko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu aurretik erositako edo zaharberritutako ohiko etxebizitzari dagozkion eta une hori baino lehen aplikatu diren kenketen zerga oinarriak ez dira zenbatuko.

Aurreko idatz-zatian ezarritako ondoreetarako, honako hauek ulertuko dira:

a) Etxebizitza Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu aurretik erosi da, egun horren aurretik erositako ohiko etxebizitza erosteagatik zerga pizgarrien araubidea aplikatzeko eskubidea sortu denean, etxebizitza kontuan sartutako kopuruengatiko kenkariak, aipatutako egunean osorik aplikatu ez direnak, izan ezik.

b) Etxebizitza Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu aurretik zaharberritu da, zaharberrikuntza babestuko behin-behineko kalifikazioa edo entitate eskudunak emandako egiaztagiria egun horren aurretik eman direnean.

Bederatzigarren Xedapen Iragankorra. Kaleratzeagatiko kalte-ordaina.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea indarrean sartu aurretik gertatutako langilea kaleratu edo lana uzteagatik ematen diren eta egun horren ondoren jaso diren kalte-ordainei zergaren salbuespena aplika dakieke, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko maiatzaren 14ko 6/1992 Foru Legearen 10. artikuluan ezarri bezala.

Hamargarren Xedapen Iragankorra. Zor publikoko balio batzuen zerga-ordainketa.

Zor publikoko balioen eskualdaketa, amortizazio edo itzulketaren ondoriozko etekinak (1999ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak, 1997ko abenduaren 31 baino lehen eskuratuak, eta lehenago ondare gehikuntzak sortu zituztenak) zerga oinarriaren aurrezkiaren zati berezian sartuko dira, eta ezin izango dira foru lege honen 32. artikuluan ezarritako murriztapenak aplikatu.

Hamaikagarren Xedapen Iragankorra. Sozietate gardenak eta ondare sozietateak. Horiek desegin eta likidatzea.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokienez, hurrengoetan ezarritakoa aplikatuko da, horiek indarrean dauden bitartean:

a) Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrak, sozietate gardenak desegin eta likidatzeari buruzkoak.

b) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita seigarren xedapen iragankorra, ondare sozietateen araubide iragankorrari eta araubide orokorraren araberako haien zerga-ordainketari buruzkoa.

c) Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita zazpigarren xedapen iragankorra, ondare sozietateak desegin eta likidatzearen zerga ondorioei buruzkoa.

Hamabigarren Xedapen Iragankorra. Zenbait finantza-eragiketaren mozkinei buruzko araubide iragankorra.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboei dagokienez, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hamabigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa aplikatuko da, indarrean dagoen bitartean. Hori 1979ko urtarrilaren 1ean zerga horretan finantzaketa eta birfinantzaketa eragiketetarako ordainpeko autobideen sozietate esleipendunek aitortuta dituzten mozkinei eusteari buruzkoa da, bere berariazko legediaren, Foru Diputazioaren 1978ko abenduaren 28ko erabakiaren hirugarren xedapen iragankorraren 2. idatz-zatian ezarritakoaren eta hori garatzen duten arauen arabera.

Hamahirugarren xedapen iragankorra. Pertsona lagundutzat hartzen diren ahaideengatiko murrizketa.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 28ko Foru Legearen xedapen indargabetzailean 55.4.1.d) artikuluari dagokionez xedatutakoa gorabehera, subjektu pasiboak eskubidea izanen du zerga-oinarriaren zati orokorrean 2.200 euroko murrizketa egiteko urtean, berarekin bizi den ahaide bakoitzeko, ahaideak pertsona lagunduaren izaera baldin badu 2009ko otsailaren 10a baino lehen, gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentuak luzatutako ziurtagiriaren arabera, apirilaren 6ko 126/1998 Foru Dekretu indargabetuan ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz, izan ere, horren bidez onetsi zen hirugarren adineko pertsonen mendekotasun maila baloratzeko metodo ofiziala.

Murrizketa pertsona lagunduaren ezkontideak edo bikotekide iraunkorrak eginen du, edo, horrelakorik ez badu, gradu hurbileneko ahaideak.

Murrizketa hori ezin izanen da baliatu baldin eta lagundutako pertsonaren ahaideren batek pertsona horrengatik 55.4.1. artikuluko c) letran ezarritako gutxieneko familiarraren murrizketa egiten badu.

55.4 artikuluan xedatutakoaren arabera gutxiengo familiarragatik egiten den murrizketa horri 55. artikuluaren 7. idatz-zatian ezarritako arauak aplikatuko zaizkio.

Hamalaugarren xedapen iragankorra. Nola egotzi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa sorburu izan duten 2012ko lehenbiziko hiruhileko kobrantzak.

Zergaren Erregelamenduko 6.2 artikuluan ezarritako kobrantzen eta ordainketen irizpidea aplikatzeari dagokionez, modua egonen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa sorburu izan duten 2012ko lehenbiziko hiruhileko zenbait kobrantza 2011ko zergaldiari egozteko; betiere, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ezartzen dituen egoeretan, baldintzekin eta enpresa-jardueretarako.

Hamabosgarren xedapen iragankorra. Ohiko etxebizitzako inbertsioaren ondoriozko kenkariari aplikatzen ahal zaion araubide iragankorra: 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen erosi edo zaharberritutako etxebizitzak, bai eta data horren aurretik hasitako obrak eta ordaindutako kopuruak ere.

1. Subjektu pasiboak, baldin eta zergaldiko oinarrien batura, 62.1.h) artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera zehaztua, 20.000 eurokoa edo handiagoa bada urtean, zilegi izanen du ohiko etxebizitzako inbertsioaren ondoriozko kenkaria aplikatzen jarraitzea 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, 2012ko abenduaren 31n indarra duten baldintzekin eta betebeharrekin bat, arrazoi hauetakoren batengatik aplikatzen dituen kopuruak direla eta:

a) Ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeagatik, baldin eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen erosi edo zaharberritu bada.

b) Ohiko etxebizitza zaharberritu edo handitzeagatik, aipatu obrak 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi badira.

c) Ohiko etxebizitza eraikitzeko obrengatik, obrak 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi badira edo data horren aurretik obren sustatzaileari kopuruak ordaindu bazaizkio.

d) Etxebizitza egokitzeko obrengatik edo instalazioengatik (62.1.f) artikulua), baldin eta obra eta instalazio horiek 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen hasi badira.

e) Ezkontza deuseztatzen denean edo dibortzioaren edo banantze judizialaren kasuetan, ezkontzak indarra zuen garaian subjektu pasiboaren ohiko etxebizitza izan zena erosteagatik, baldin eta izaera hori izaten jarraitzen badu seme-alaba komunentzat eta haur horiekin bizi den aitarentzat edo amarentzat, betiere etxebizitza 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen eskuratu bazen.

2. Aurreko atalean xedatutakoa hala izanik ere, kenkariaren gehieneko oinarria 7.000 eurokoa izanen da urtean banakako zerga-ordainketan, eta 15.000 eurokoa urtean baterako zerga-ordainketan.

3. Etxebizitza-kontuetan egiten diren ekarpenen araubidea.

Subjektu pasiboa, baldin eta zergaldiko oinarrien batura, 62.1.h) artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera zehaztua, 20.000 eurokoa edo handiagoa bada urtean, eta etxebizitza-kontuetan ekarpenak egin baditu 2013ko urtarrilaren 1aren aurretik, araubide honen mende egonen da:

a) Ez du galduko 2013ko urtarrilaren 1aren aurretik egindako kenkarietarako eskubidea, baldin eta 2012ko abenduaren 31n indarra zuten baldintzak eta betebeharrak betetzen baditu.

b) Ez du kenkaririk egiten ahalko 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera etxebizitza-kontuetan egiten diren ekarpenengatik.

4. Subjektu pasiboak, baldin eta zergaldiko oinarrien batura, 62.1.h) artikuluaren bigarren lerrokadan xedatutakoaren arabera zehaztua, 20.000 eurokoa edo handiagoa bada urtean, ez du galduko 2013ko urtarrilaren 1aren aurretik egindako kenkarietarako eskubidea, erosteko aukera duten etxebizitzen errentamendu kontratuetako balio erantsiaren gaineko zergaren kuota dela-eta ordaindutako kopuruei dagokienez, betiere 62.1.a) artikuluan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen badira.

Zergaldiko oinarrien batura 20.000 eurokoa edo handiagoa bada, subjektu pasiboak ezin izanen du balio erantsiaren gaineko zergako aipatu kuotei, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduei, dagokien kenkaria egin.

5. 20.000 euroko kopuru hori 22.000 eurokoa izanen da, abenduaren 31n familia ugariak direnen ohiko etxebizitzaren kasuan, Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean ezarritakoaren arabera.

Baterako zerga-ordainketa egiten denean, zenbateko horiek honako hauek izanen dira, hurrenez hurren: 40.000 euro orokorrean, eta 44.000 euro abenduaren 31n familia ugariak direnen kasuan.

Hamaseigarren xedapen iragankorra. Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga dela-eta zenbait subjektu pasibok 2014. urtean zerga arloko beste administrazio batzuei egindako ordainketak.

2014. urtean energia elektriko berriztagarria ekoizteko instalazioen titular edo titularkide izan diren subjektu pasiboek ere, instalazio bakoitzeko potentzia instalatu izenduna 100 kW-etik gorakoa ez bada eta 2014. urtean energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga dela-eta tributu-kuotak ordaindu badizkiete zerga arloko beste administrazio batzuei, 68. bis artikuluan arautako kenkaria egiten ahalko dute kopuru horiengatik. Kenkari hori 2015. urteko zergaldiari dagokion aitorpenean eginen da.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa