(Edukira Joan)

navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

  • Ogasuna :
    • Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga :
      • 371/1998 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kontu-ordainketak arautzen dituena eta Sozietateen gaineko Araudia, atxikipen eta kontu-sarrerei dagokienez, aldatzen duena

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

371/1998 Foru Dekretua, abenduaren 30ekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako kontu-ordainketak arautzen dituena eta Sozietateen gaineko Araudia, atxikipen eta kontu-sarrerei dagokienez, aldatzen duena

 

(1998ko 157. NAOn argitaratua, abenduaren 31n. Aldaketak: 174/1999 Foru Dekretua, maiatzaren 24koa)

Atarikoa

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Lege berriak egindako aldaketek kontu-ordainketei buruzko Foru Dekretu hau onartzea beharrezko egiten dute, atxikipenak eta kontu-sarrerak egin behar dituztenek aldez aurretik ezagutu ditzaten atxikipen-mota berriak eta sartuko diren aldaketak.

Zergari buruzko Foru Lege berriak indarra hartzen duen egunetik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontu-ordainketei aplika dakieken erregimena osorik eta modu sistematikoan arautzeko, Foru Dekretu honek atxikipen eta kontu-sarrerei dagokien araudia dauka, bai eta enpresa-jardueretatik eta jarduera profesionaletatik etekinak eskuratzen dituzten zergapekoek egin beharreko ordainketa zatikatuari dagokiona ere.

Azkenik, Sozietateen gaineko Zergaren Araudia aldatu da, kapitalaren errenten gaineko atxikipenetan izandako aldaketei egokitzeko.

Lanaren etekinen gaineko atxikipenei dagokienez, indarrean dagoen sistema gordeko da. Hala ere, atxikipenen taula aldatuko da: atxikipenen ehunekoak murriztu egingo dira, oro har, Zergaren Foru Lege berriari egokitzeko.

Aurrezpenean eragiten duten atxikipen eta kontu-sarrerei dagokienez, honako berrikuntza hauek egongo dira:

Hirugarrenei egindako lagapenetik sortutako kapital higigarriaren etekinek daukaten atxikipen-tasa murriztu egingo da, ehuneko 25etik ehuneko 18ra.

Atxikipenetik salbuetsita daude, Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek baino ez dutenean lortzen, errenta finkodun balio negoziagarrietatik datozen etekinak, balio espainolen bigarren mailako merkatu ofizialetan negoziatzen badira, Foru Dekretuak indarra hartzetik aurrera jaulkitzen badira, eta kontuko oharpenen bidez adierazten badira.

Neurri horren helburua errenta finkoko merkatu antolatuen eraginkortasuna hobetzea eta, aldi berean, enpresen eta Espainiako administrazio publikoen finantziazioa hobetzea da.

Arrazoi beragatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontu-atxikipenetik salbuetsita daude etekin esplizitua daukaten aktibo finantzarioen transmisiotik eratorritako etekinak. Kasu horretan Sozietateen gaineko Zergaren atalak dauzkan baldintzak bete beharko dira.

Beste alde batetik, kontu-atxikipenen mekanismora bilduko dira inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisioan edo itzulketan sortutako ondare-gehikuntzak. Hain zuzen ere, ehuneko 20ko atxikipena edukiko dute. Atxikipen hori Espainian helbidea daukaten inbertsio kolektiboko erakundeek sortutakoetan eta helbidea Espainiatik kanpo daukaten erakundeetatik eratorritakoetan aplikatuko da, Espainian bizi diren bazkide edo partaideek eskuratutakoak badira.

Gainera, ehuneko 25eko atxikipena izanen dute bizitza-aseguruko kontratuetatik datozen etekinek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeak kapital higigarriaren etekintzat kalifikatzen baititu.

Azken kasu biak berriak direla kontuan hartuta, atxikipenak 1999ko otsailaren 1ean hasiko dira aplikatzen.

Azkenik, gainerako berrikuntzen artean bi dira aipagarriak: etekin esplizituen gaineko kontu-sarrerak egin beharraren desagerpena, kitapen-maiztasuna hamabi hilabetekoa baino handiagoa denean, eta sarien, jabego intelektual eta industrial, laguntza tekniko, ondasun higigarrien, negozioen edo meategien alokairu eta irudi-eskubidearen ustiapen-eskubidearen lagapenetik eratorritako etekinen gaineko atxikipena ehuneko 20an finkatzea.

Hori guztia betez, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko hogeita hamarrean egindako bileran onartutako Akordioarekin bat etorriz, honakoa, dekretatu dut:

I. TITULUA. PERTSONA FISIKOEN ERRENTAREN GAINEKO ZERGAREN ATXIKIPENAK ETA KONTU-SARRERAK

I. KAPITULUA. Arau orokorrak

1. artikulua.

2. artikulua.

3. artikulua.

4. artikulua.

5. artikulua.

6. artikulua.

II. KAPITULUA.

7. artikulua.

8. artikulua.

9. artikulua.

2. atala. Kapital higigarriaren etekinak

10. artikulua.

11. artikulua.

12. artikulua.

13. artikulua.

14. artikulua.

3. atala.

15. artikulua.

4. atala.

16. artikulua.

17. artikulua.

18. artikulua.

19. artikulua.

5. atala

20. artikulua.

21. artikulua.

III. KAPITULUA.

22. artikulua.

23. artikulua.

24. artikulua.

25. artikulua.

26. artikulua.

IV. KAPITULUA.

27. artikulua.

II. TITULUA.

28. artikulua.

29. artikulua.

30. artikulua.

31. artikulua..

Xedapen Gehigarri Bakarra. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudiaren Aldaketa.

Urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudia onartu zen, eta bere III. Titulua honela geratuko da:

"III. TITULUA. ATXIKIPENA ETA KONTU-SARRERA EGITEKO BEHARRA

33. artikulua. Atxiki edo kontu-sarreraren menpean dauden errentak.

1.-Atxikipena egin beharko da, hartzaileari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren kontu-sarrera modura, kopuru hauek daudenean:

a) Edozein motako erakundeen berariazko fondoetako partaidetzetatik, norberaren kapitalak beste batzuei lagatzetik eratorritako errentak, eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 23. artikuluan jasotako gainerakoetatik eratorritakoak.

b) Joko, lehiaketa, zozketa edo zorizko konbinazioetan parte hartzetik eratorritako sariak, ondare, produktu edo zerbitzu zehatzen eskaintza, sustapen edo salmentarekin lotuta egon ala ez.

c) Beste sozietate batzuetan administratzaile- edo aholkulari-karguak hartzetik lortutako kontraprestazioak.

d) Irudiaren ustiapen-eskubidea lagatzetik edo hori erabiltzeko onarpen edo baimenetik eratorritako errentak, ustiapen ekonomikoetatik eratorritako diru-sarrerak izan arren.

e) Hiri-ondare higiezinak alokatu edo berrakuratzetik eratorritako errentak, ustiapen ekonomikoetatik eratorritako diru-sarrerak izan arren.

f) Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzak transmititzetik edo itzultzetik lortutako errentak.

2.-Kontratu berak zerbitzuen ordainsariak edo ondasun higiezinen lagapena biltzen baditu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 30.2. artikuluan jasotako ondasun eta eskubideen lagapenarekin batera, zenbateko osoari egin beharko zaio atxikipena.

Kontratu berak landa-finka edo hiri-finken alokairua, berrakuratzea edo lagapena biltzen baditu, beste ondasun higigarri batzuekin batera, ez da atxikipenik egingo, negozio edo meategien alokairu edo lagapena denean izan ezik.

3.-Aurreko zenbakietan aitatutako errentak jenerotan ordaintzen direnean, hartzaileari dagokion Sozietateen gaineko Zergaren kontu-sarrera egin beharko da.

4.-Araudi honetan aurreikusitakoaren ondorioetarako, atxiki-egileari buruz egindako oharrak kontu-sarrerak egin behar dituenari buruz ere egin direla ulertuko da.

34. artikulua. Atxikipena eta kontu-sarrera egiteko beharrizanaren salbuespenak.

Kopuru hauek daudenean ez da atxiki edo kontu-sarrera egiteko beharrik izango:

1.-Espainiako Bankuak jaulkitako balioen etekinak, diru-merkatuan parte hartzea arautzen duten tresna badira, eta Altxor-letren etekinak.

Hala ere, euren bezeroekin Altxor-letren gaineko eragiketetan oinarritutako kontu finantzarioen kontratuak egiten dituzten kreditu-erakundeek eta gainerako erakunde finantzarioek atxiki egin beharko dute kontu horien titularrek lortutako etekinetan.

2.-Altxorraren aldeko eskubidea diren korrituak, Estatuak kreditu ofizialari egindako maileguen kontraprestazio modura.

3.-Maileguen korrituak eta komisioak, Espainiako Bankuaren erregistro berezietan inskribatuta dauden kreditu-erakunde eta kreditu-establezimendu finantzarioen diru-sarrera direnean. Erakunde eta establezimendu horiek Espainiako lurraldean egon beharko dute. Maileguen korrituak eta komisioak, kapitalaren zatirik handiena Foru Erkidegoko administrazioan daukaten sozietate finantzarioen diru-sarrera direnean.

Aurreko salbuespena ez zaie aplikatuko erakunde publiko edo pribatuek, naziokoak edo atzerrikoak, jaulkitako obligazio, bonu edo tituluen korritu eta etekinei, aipatutako erakundeen balio-karteran daudenean.

4.-Partaidetza Industrialen Estatuko Sozietateak eta beste sozietate batzuek, horietako kapitalean partaidetza nagusia edukiz gero, gauzatzen dituzten mailegu-, kreditu- edo aurrerakin-eragiketen korrituak, nahiz eta eragiketa horiek aktiboak edo pasiboak izan. Salbuespen hori ezin da zedula, obligazio, bonu edo antzeko beste titulu batzuetara zabaldu.

5.-Balio Sozietateek balioen erosketa edo salmentako eragiketengatik emandako kredituen ondorioz jasotako korrituak. Balio horiek Balioen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 63.2.c) artikuluan aipatzen dira. Balio Sozietate eta Agentziek mailegu edo gordailuen eragiketa aktiboengatik jasotako korrituak. Eragiketa horiek Balio Sozietate eta Agentziei buruzko martxoaren 22ko 276/1989 Errege Dekretuaren 21.2. artikuluan aipatzen dira.

Era berean, ez da atxikipenik egin beharko Balio Sozietate edo Agentziek jasotako korrituengatik, gerokoen eta aukera finantzarioen merkatuetako kide modura eragiketak egiteko bermeen kontraprestazioengatik direnean. Hori guztia, gerokoen eta aukeren merkatuak arautzen duen abenduaren 20 1814/1991 Errege Dekretuaren III. eta IV. kapituluetan jasotako baldintzetan.

6.-Obligazioak akzio bihurtzearren emandako sariak.

7.-Akzio edo partaidetzen jaulkipen-sariaren banaketatik eratorritako errentak.

8.-Espainian dagoen jatorriko sozietate batek Europako Batasuneko beste estatu batzuetan dauden sozietate filialengandik jasotako mozkinak, 35. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako atxikipenari dagokionez, araubide komuneko legeetan horretarako ezarritako baldintzak betetzen direnean.

9.-Interes ekonomikoa daukan elkarte espainol edo europar bat eta bere bazkideen artean eska daitezkeen etekinak, bai eta behin-behineko elkarketa bat eta bere kide diren enpresen artean eska daitezkeenak ere.

10.-Partaidetza hipotekario, mailegu edo kredituko beste eskubide batzuen etekinak, titulizazio-fondoen diru-sarrera direnean.

11.-Atzerrian dauden kontuen etekinak, Espainian dauden kreditu-erakunde eta establezimendu finantzarioek atzerrian dauzkaten establezimendu iraunkorrek ordaindutakoak direnean.

12.-Mozkin, korritu eta gainerako etekinetako dibidenduak edo partaidetzak, sozietate-taldeen araudian tributatzen duen talde bateko kide diren sozietateen artean ordaindu direnean.

13.-Mozkinetako dibidenduak edo partaidetzak, euren ezarpen-aldietan horiek banatzen dituen erakundeak gardentasun fiskaleko erregimenean ordaindu baditu zergak.

14.-Salbuetsita dauden erakundeek, hau da, Zergari buruzko Foru Legearen 12. artikuluan jasotakoek, lortutako errentak.

Erakunde batek salbuetsita dagoela agertzeko, legez onartutako edozein frogaren bitartez egiazta daiteke.

15.-Mozkinen dibidenduak edo partaidetzak, Zergari buruzko Foru Legearen 59.2. artikuluan aipatutakoak.

Zenbaki honetan ezarritakoaren ondorioetarako, hartzaile den erakundeak atxikipena egin behar duen erakundeari jakinarazi beharko dio artikulu horretan ezarritako baldintzak bete direla. Hartzailearen identifikazio-datuez gain, aipatutako baldintzak bete izana egiaztatzen duten agiriak edukiko ditu jakinarazpenak.

16.-Hiri-higiezinen alokairu eta berrakuratzetik eratorritako etekinak, honako kasuetan:

a) Enpresek euren langileentzako etxebizitzak alokatzen dituenean.

b) Etekinak alokairu finantzarioko kontratuetatik datozenean, hain zuzen ere Kreditu Erakundeen Disziplina eta Parte Hartzeari buruzko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarriko lehen atalean aipatutakoetatik, hiri-higiezinak alokatzen badira.

17.-Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek eskuratutako errentak, aktibo finantzarioetatik sortzen direnean, eta baldintza hauek betetzen badituzte:

1. Kontu-oharpenen bidez adierazita egotea.

2. Espainiako bigarren mailako balio-merkatu ofizial batean negoziatzea.

Hala ere, euren bezeroekin aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan oinarritutako kontu-kontratuak egiten dituzten kreditu-erakundeek eta gainerako erakunde finantzarioek kontu horien titularrek lortutako etekinengatik atxiki beharko dute.

Zenbaki honetan aipatutako balioen korrituak ordaintzeko erabiltzen diren erakunde finantzarioek, bai eta balio horien transmisio, amortizazio edo itzulketan parte hartzen badute ere, balioaren titularrari egotzi dakiokeen etekina kalkulatu beharko dute. Era berean, titularrari eta Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzari eman beharko diete kalkulu horren berri. Kontseilaritza horri, halaber, lehen aipatutako eragiketetan parte hartzen duten pertsonen datuak emanen dizkiote.

Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak ezarriko ditu Zor Publikoaren balioen banaketa, transmisio, berreratze, itzulketa edo amortizazioei dagozkien bitartekotza- eta informazio-betebeharrak, horietarako nagusitik eta kupoietatik banandutako negoziazioa baimendu bada. Kasu horietan, Oharpenetako Zor Publikoaren Merkatuko erakunde kudeatzaileek titular bakoitzari egotzi dakiokeen etekina kalkulatu beharko dute. Horren berri emanen diete titularrari eta Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzari. Kontseilaritza horri, halaber, balio horien gaineko eragiketetan parte hartzen duten pertsonen datuei buruzko informazioa emanen diote.

18.-Aurreko artikuluaren 1. zenbakiko b) letran aipatutako sariak, horien atxikipen-oinarria ez denean 50.000 pezeta baino handiagoa.

35. artikulua. Atxikipena egin edo kontu-sarrera egin behar duten subjektuak.

1.-Atxikipena egin eta Nafarroako Foru Ogasunean diru-sarrera egitera behartuta daude honakoak, Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako irizpideekin bat etorriz, 33. artikuluan aurreikusitako errentei dagokienez:

a) Pertsona juridikoak eta gainerako erakundeak, bai eta ondasun-elkarteak, jabeen elkarteak eta errenten egozte-araudia daukaten erakundeak.

b) Enpresari banakoak eta profesionalak, euren enpresa-jarduera edo jarduera profesionalengatik errentak ordaintzen dituztenean.

c) Espainian ez dauden pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako erakundeak, bertan dagoen establezimendu iraunkor baten bidez jarduten dutenean.

2.-Ez da joko pertsona edo erakunde batek errenta bat ordaintzen duela ordainketaren bitartekotza soila egiten duenean. Horrela ulertuko da hirugarren baten kontura eta haren aginduz kopuru bat ordaintzen badu, Espainian bizi direnek jabetzan dauzkaten atzerriko balioen erakunde gordailuzainak direnean edo balio horien errenten kobrantza egiteko kudeaketaz arduratzen direnean izan ezik. Erakunde gordailuzain horiek atxikipen egokia egin beharko dute, errenta horiek ez badute aldez aurretik atxikipenik izan Espainian.

3.-Sarien kasuan, ordaintzen dituen pertsona edo erakundeak egin beharko du atxikipena edo kontu-sarrera.

4.-Aktibo finantzarioen gaineko eragiketetan, honakoak daude atxikipena egitera behartuta:

a) Aktibo finantzarioen amortizazioan edo itzulketan lortutako etekinen kasuan, horiek jaulki dituen pertsona edo erakundea. Hala ere, eragiketa horiek gauzatzea erakunde finantzario bati eskatzen bazaio, eragiketaren ardura daukan erakunde finantzarioak egin beharko du atxikipena.

Jaulkipenaren ondoren aktibo finantzario bihurtu diren igorpen-tresnak direnean, epemugan atxikipena egin beharko duena ordainketa-aurkezpenean parte hartzen duen fede-emailea edo erakunde finantzarioa izanen da.

b) Aktibo finantzarioen transmisioan lortutako etekinetan, aurreko letran aipatu diren igorpen-tresnak barne direlarik, erakunde finantzario bat edo bat baino gehiagoren bidez bideratzen denean, transmisio-egilearen kontura ari den bankua, kutxa edo erakunde finantzarioa.

Letra honetan ezarritakoaren ondorioetarako, transmisio-egilearen kontura ari dela ulertuko da bankuak, kutxak edo erakunde finantzarioak harengandik hartzen badu etekin inplizitudun aktibo finantzarioak saltzeko agindua.

c) Aurreko letretan jaso ez diren kasuetan, eragiketan derrigorrez parte hartu behar duen fede-emaile publikoa.

5.-Zor Publikoaren balioen transmisioetan, transmisioan parte hartzen duen Oharpenetako Zor Publikoaren Merkatuaren erakunde kudeatzaileak egin beharko du atxikipena.

6.-Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisioetan edo itzulketetan, honako pertsona edo erakundeak daude atxikipena edo kontu-sarrera egitera behartuta:

1. Inbertsio-fondoen itzulketa denean, sozietate kudeatzaileak.

2. Kapital aldakorra daukaten higigarrien inbertsioko sozietateen kapitala adierazten duten akzioen transmisioaren kasuan, horiek kontrapartida modura erabiltzen direnean, erakunde kudeatzaileak edo, horiek ezean, erakunde gordailuzainak.

3. Helbidea atzerrian daukaten inbertsio kolektiboko erakundeen kasuan, horien akzioak edo partaidetzak merkaturatzen dituzten erakundeak edo hori egiteko eskumena daukaten bitartekoak eta, modu subsidiarioan, balioak harpidedun potentzialen artean ezarri edo banatzeaz arduratzen den erakundea edo erakundeak, itzulketa egiten dutenean.

7.-Atxikipena egin behar duten subjektuek Nafarroako Ogasunean diru-sarrera egiteko beharra onartuko dute, eta lehen betebeharra ez betetzeak ez ditu bigarrenetik salbuetsiko.

36. artikulua. Aktibo finantzario eta baldintza fiskalen kalifikazioa, aktibo finantzarioen transmisio, itzulketa eta amortizazioa egiteko.

1.-Etekin inplizitudun aktibo finantzarioak izanen dira etekina honela sortzen bada: jaulkipenean, lehen ezarpenean edo endosuan ordaindutako zenbatekoa, eta beren etekina modu inplizituan, osorik edo zati batean, beste batzuen baliabideak bereganatzeko erabilitako edozein balio higigarriren bidez ezartzen den eragiketen epemugan ordaintzeko hitza eman den kopuruaren arteko kenketa eginda.

Jaulkipen, amortizazio edo ordaintzearen sariak etekin inplizitutzat joko dira.

Etekin inplizituaren kontzeptutik kanpo geratuko dira ezarpenaren hobariak edo sariak, jaulkipenaren prezioaren gainean igorrita, baldintza hauek betetzen badituzte: merkatuaren jardueren barruan egotea, bitartekari edo ezartzaile finantzarioarentzako diru-sarrera osoa izatea, eta Araudi honek arautzen dituen aktibo finantzarioen jaulkipenean eta hedapenean jardutea.

Etekin inplizitudun aktibo finantzariotzat hartuko da edozein igorpen-tresna, bai eta merkataritza-eragiketetan sortutakoak ere, endosatzen edo transmititzen den momentutik aurrera. Horren salbuespena izanen da endosua edo lagapena hornitzaileen kreditua ordaintzeko bada.

2.-Etekin esplizitudun aktibo finantzarioak izanen dira korrituak eta ordaintzeko beste edozein modu sortzen dituztenak, ordainketa hori norbere kapitala hirugarrenei egindako lagapenaren ordain modura hitzartu bada eta ez badago aurreko zenbakian ezarri den etekin inplizituen kontzeptuaren barruan.

3.-Etekin mistodun aktibo finantzarioek etekin esplizitudun aktibo finantzarioen araudia erabiliko dute, urtean modu horretan sortzen den eskudirua jaulkipenaren unean indarrean dagoen erreferentzia-tasaren berdina edo handiagoa denean, nahiz eta jaulkipen, amortizazio edo itzulketaren baldintzetan beste etekin gehigarri bat ezarri, modu inplizituan. Hiruhileko natural bakoitzean, erreferentzia-tasa hori aurreko hiruhilean egindako hiru urteko estatu-bonuen azken enkantean izan den batezbesteko prezio haztatu eta biribilduari dagokion tasa eraginkorraren ehuneko 80 izanen da, lau urteko edo gutxiagoko epea daukaten aktibo finantzarioak izanez gero; bost urteko estatu-bonuen berdina izanen da, lau urte baino gehiago baina zazpi edo gutxiagoko epea daukaten aktibo finantzarioak izanez gero; 10, 15 edo 30 urteko estatu-obligazioen berdina izanen da, aipatutakoa baino gehiagoko epea daukaten aktiboak izanez gero. Eperen baterako ezin bada erreferentzia-tasa zehaztu, jaulkipen horretatik gertuen dagoen epearena aplikatuko da.

Zenbaki honetan ezarritakoaren ondorioetarako, etekin aldakorra edo mugikorra daukaten aktibo finantzarioen jaulkipenari dagokienez, eragiketaren korritu eraginkor modura bere barne etekinaren tasa hartuko da. Izaera esplizitua eta kalkulatua daukaten etekinak baino ez dira hartuko, egoki bada, parametroaren hasierako balorazioari dagokionez, horren arabera zehazten badira sortutako etekinen behin betiko zenbatekoa.

4.-Etekin inplizitua daukaten titulu edo aktibo eta transmisio, amortizazio edo itzulketaren unean atxikipena egin behar zaizkien etekin esplizitudun aktibo finantzarioak besterentzeko edo horien itzulketa lortzeko, titulu edo aktibo horiek aldez aurretik erosi direla eta atxikipena egin behar duten fede-emaileek edo erakunde finantzarioek parte hartu dutela egiaztatu beharko da. Eragiketako prezioa adierazi egin beharko da.

Igorpen-tresna bat atera ondoren aktibo finantzario bihurtzen denean, lehen endosua edo lagapena fede-emaile publiko edo erakunde finantzario baten bitartez egin beharko da, endosatzailea edo eroslea bera ez bada erakunde finantzarioa. Fede-emaileak edo erakunde finantzarioak dokumentuan idatziko dute aktibo finantzarioa dela, lehen eroslea edo edukitzailea identifikatuz.

5.-Aurreko zenbakian ezarritakoaren ondorioetarako, jaulkipena egiten duen pertsonak edo erakundeak, haren ordez ari den erakunde finantzarioak, erosle edo gordailugilearen ordez ari den fede-emaile publikoak edo erakunde finantzarioak, kasuan kasuko, honakoen egiaztagiriak egin beharko dituzte:

a) Eragiketaren data eta aktiboaren identifikazioa.

b) Eroslearen izendapena.

c) Aipatutako erosle edo gordailugilearen identifikazio fiskaleko zenbakia.

d) Erosketaren prezioa.

Egiaztagiri hori hiru aletan egingo da. Horietatik, ale bi erosleari emanen zaizkio, eta hirugarrena egiaztagiria egin duen pertsona edo erakundeak gordeko du.

6.-Erakunde finantzarioek eta fede-emaile publikoak ez dira bitarteko izanen eta ez dute parterik hartuko aktibo horien transmisioan transmisio-egileak ez duenean artikulu honetan ezarritakoaren arabera bere erosketa egiaztatzen.

7.-Aktibo finantzarioak jaulkitzen dituzten pertsonek edo erakundeek, 4. zenbakian aipatzen direnek, ezin izanen dituzte aktibo horiek itzuli edukitzaileak ez badu erosketa agiri egokiaren bidez egiaztatzen, 5. zenbakian ezarritakoa betez.

Jaulkitzaileak edo eragiketaz arduratzen diren erakunde finantzarioek, aurreko paragrafoaren arabera itzulketa egin behar titulu edo aktiboaren edukitzaileari, zenbateko horren pareko gordailua egin beharko dute, aginte judizialaren eskura.

Aldez aurretik berrerosteak, erreskatatzeak edo amortizatzeak erakunde finantzario edo fede-emaile publiko batek parte hartzea edo bitartekari modura aritzea eskatuko du. Aktiboa jaulkitzen duen erakundea edo pertsona erosle soila izanen da titulua berriro ateratzen bada.

8.-Tituluaren edukitzaileak, erosketaren egiaztagiria galdu egiten bada, agiri hori egin zuen pertsona edo erakundeari kopia bat egitea eskatu ahal izanen dio.

Pertsona edo erakunde horrek argi adieraziko du agiri hori kopia bat dela, bai eta egin deneko data ere.

9.-Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, irabazizko transmisioa denean, eroslea transmisio-egilearen erosketaren balioan subrogatzen dela ulertuko da, aipatutako kostuaren justifikazio nahikoa egonez gero.

37. artikulua. Atxikipena egiteko eta kontu-sarrera egiteko betebeharraren kalkuluaren oinarria.

1.-Oro har, atxikipena egiteko betebeharra kalkulatzeko oinarria eska daitekeen kontraprestazioaren edo ordaindutako kontraprestazioaren zenbateko osoa izanen da. Kontraprestazio osoa ez bada frogatu, zerga-administrazioak halakotzat zenbatu ahal izanen du zenbateko bat, egin beharreko atxikipena kenduta benetan jaso dena bada.

2.-Aktibo finantzarioen amortizazio, itzulketa edo transmisioaren kasuan, aktibo horien amortizazio, itzulketa edo transmisioaren balioaren eta erosketa edo harpidetzaren balioaren kendura positiboa izanen da atxikipena egiteko betebeharra kalkulatzeko oinarria. Erosketaren baliotzat erosketaren egiaztagirian dagoena hartuko da. Ondorio horietarako, eragiketaren gastu gehigarriak ez dira murriztuko.

Transmisio-egileari dagokion atxikipena kaltetu gabe, jaulkipena egiten duen erakundeak berak jaulkitako aktibo bat erosten badu, tituluaren geroko edozein transmisio-motan, amortizazioan izan ezik, lortzen duen etekinaren gainean egingo dira atxikipena eta sarrera.

3.-Atxikipen egiteko beharrizana 33. artikuluaren 1. zenbakiko b) letran aurreikusitakoan sortzen bada, sariaren zenbatekoa izanen da kalkuluaren oinarria.

4.-Atxikipena egiteko beharrizana Araudi honetako 33. artikuluaren 1. zenbakiko f) letran aurreikusitakoan sortzen bada, akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketa eta horien erosketaren balioaren arteko aldea izanen da atxikipenaren oinarria.

5.-Kontu-sarrera egiteko betebeharra 33. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitakoan sortzen denean, ondasunaren merkatuaren balioa izanen da horren kalkulua egiteko oinarria.

Ondorio horietarako, erosketaren balioa edo ordaintzailearentzako kostua ehuneko 20 handitzearen emaitza hartuko da merkatuaren baliotzat.

38. artikulua. Atxikipena egin eta kontu-sarrera egiteko betebeharraren sorrera.

1.-Oro har, atxikipena eta kontu-sarrera egiteko beharrizana errentak, eskudirutan edo jenerotan, eskatu ahal diren momentuan sortuko da, atxikipena edo kontu-sarrera egin behar bada, edo ordaindu edo eman egiten diren momentuan, aldez aurretikoa bada.

Bereziki, korrituak eskritura edo kitapen-kontratu edo kobratze-kontratuan adierazitako epemugan eskatu ahal izanen dira, edo kontuan beste modu batera onartzen direnean, nahiz eta jasotzaileak ez eskatu horiek kobratzerik edo etekinak eragiketaren nagusiari bildu. Dibidenduak banaketa-hitzarmenean ezarritako egunean edo hartzen diren egunaren biharamunean eskatu ahal izanen dira, ez bada egunik zehazten.

2.-Aktibo finantzarioen transmisio, amortizazio edo itzulketatik eratorritako etekinen kasuan, atxikitzeko beharrizana eragiketa gauzatzen den momentuan sortuko da.

3.-Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketetatik lortutako errenten kasuan, atxikipena egiteko beharra eragiketa gauzatzen den momentuan sortuko da, hitzartutako kobrantza-baldintzak edozein direlarik.

39. artikulua. Atxikipenaren edo kontu-sarreraren zenbatekoa.

Atxikipenaren edo kontu-sarreraren zenbatekoa zehazteko, honako ehunekoak aplikatuko zaizkio kalkuluaren oinarriari:

1.-Oro har, ehuneko 25.

2.-Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzearren lortutako etekinak direnean, hain zuzen ere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 29. artikuluan aipatzen direnak, ehuneko 18.

3.-Hiri-higiezinen alokairu eta berrakura denean, ehuneko 15.

4.-Inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketen kasuan, ehuneko 20.

40. artikulua. Atxikipenaren egilearen eta kontu-sarrera egin behar duenaren betebeharrak.

1.-Atxikipenaren egileak eta kontu-sarrera egin behar duenak Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzan aurkeztu beharko dute urteko hiruhileko natural bakoitzean atxikitako zenbatekoen eta kontu-sarreren aitorpena. Era berean, Nafarroako Ogasun Publikoan sartu beharko dituzte kopuru horiek.

Aitorpena eta diru-sarrera egiteko epea hiruhileko natural bakoitzaren hurrengo hilearen lehen hogei egun naturalena izanen da. Bigarren eta laugarren hiruhilekoetan, ostera, aitorpena eta diru-sarrera abuztuaren 5 eta urtarrilaren 31ra arte egin ahal izanen dira, hurrenez hurren.

Hala ere, zenbaki honetako lehen paragrafoan aipatutako aitorpena eta diru-sarrera hilabete bakoitzaren lehen hogei egun naturaletan egingo dira, aurreko zenbakian jaso diren atxikitako kopuru eta kontu-sarrerei dagozkienez, 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onartu zen martxoaren 8ko Balio Erantsiaren Zergari buruzko Araudiaren 62. artikuluaren 3. zenbakiko 1. atalean jasotako baldintzak betetzen dituzten atxikipenaren egile edo behartuak direnean.

Ekaina, uztaila eta abenduko aitorpenak abuztuaren 5, irailaren 20 eta abenduaren 31ra arte egin ahal izanen dira, hurrenez hurren.

Ezin izanen da aitorpen negatiborik aurkeztu ez badira atxikipena edo kontu-sarreren menpeko errentak ordaindu.

2.-Atxikipenaren egileak eta kontu-sarrera egitera behartua dagoenak urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitarteko epean aurkeztu beharko dute aurreko urtean egindako atxikipen eta kontu-sarreren laburpena. Laburpen horretan, euren identifikazio-datuez gain, hartzaileen izenen zerrenda bat aurkeztu beharko da, datu hauek agertuz:

a) Erakundearen izena.

b) Identifikazio fiskaleko zenbakia.

c) Egindako atxikipena edo egindako kontu-sarrera, egoki bada, eta lortutako etekina, kontzeptuen identifikazioa, deskribapena eta izaera adieraziz, bai eta sortu diren urtea ere.

3.-Atxikipenaren egileak edo kontu-sarrera egin behar duenak subjektu pasiboaren aldeko agiria egin beharko du egindako atxikipen edo kontu-sarrerak egiaztatuz, bai eta aurreko zenbakian aipatutako urteko laburpenean subjektu pasiboari buruz jaso beharreko gainerako datuak ere.

Egiaztagiri hori subjektu pasiboaren eskura jarri beharko da Zerga honen aitorpena egiteko epea hasi baino lehen.

4.-Bigarren eta hirugarren zenbakietan ezarritako betebehar berberen menpean egongo dira Espainian helbidea eduki, bertan egon edo ordezkariak dauzkaten erakundeak, atxikipenaren menpe daude errentak beste batzuen kontura ordaintzen dituztenean edo balio-errenten gordailu izan edo haien kobrantza kudeatzen dutenean.

5.-Ordaintzaileek errentak ordaintzen dituzten momentuan jakinarazi beharko diete subjektu pasiboei egindako atxikipena edo kontu-sarrera, aplikatutako ehunekoa adieraziz.

6.-Artikulu honetan aipatutako aitorpenak egiteko, Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak errenta-mota bakoitzerako ezarritako ereduak erabiliko dira. Atxikipenaren egileak edo kontu-sarrera egitera behartuta dagoenak euren aitorpenetako datu guztiak adierazi beharko dituzte.

Aitorpena eta sarrera Ekonomia eta Ogasun Kontseilaritzak zehazten duen modu eta lekuan egingo dira."

Aldi Baterako Xedapen Bakarra. Atxikipen-mota zehatz batzuek aplikazioa.

1.-Foru Dekretu honetako 10. artikuluan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudiko 39.2. artikuluan jasotako atxikipen-tasa, ehuneko 18, honako kasu hauetan izanen da aplikagarria:

a) Etekin inplizitua daukaten aktibo finantzarioen transmisio, amortizazio edo itzulketetan, 1999ko urtarrilaren 1etik gauzatu badira.

b) Aipatutako egun hortatik aurrera eska daitezkeen etekin esplizituetan.

2.-Inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea adierazten duten akzio edo partaidetzen transmisio edo itzulketetan atxikipena egiteko beharra 1999ko otsailaren 1etik aurrera gauzatutako transmisio edo itzulketetan aplikatu ahal izanen da.

3.-Atxikipena egiteko beharretik salbuetsita egotea, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudiko 34.17. artikuluan aipatzen dena, 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatutako jaulkipenetan aplikatuko da.

Ez da atxikipena edo kontu-sarrera egiteko beharrik izanen etekin esplizitudun aktibo finantzarioen transmisio edo itzulketatik eratorritako errentetan, 1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulki badira eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudiko 34.17. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

1999ko urtarrilaren 1a baino lehen egindako jaulkipenetatik eratorritako errentei aurreko araudia aplikatu ahal izanen zaie eta, bereziki, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Araudiko 33.1. artikuluaren c), d) eta e) letrak, 34. artikuluaren 20. eta 21. letrak, 35.5. eta 35.6. artikuluak, eta 37.3. eta 37.4. artikuluak, 1998ko abenduaren 31ra arte indarrean egon den idazketan. Ez da atxikipenik egingo gerokoen eta aukeren merkatu ofizialetako sozietate gidariek egindako transmisioetan, merkatu horien funtzionamendu arrunterako egin direnean.

4.-Lehen atxikipena egiteko beharrik ez zeukaten bizitza-aseguru edo elbarritasun-aseguruen kontratuetatik eratorritako etekinetan atxikipena egiteko beharra 1999ko otsailaren 1etik aurrera eskatzen diren etekinei aplika dakieke.

5.-Etekin esplizituak dauzkaten aktibo finantzarioen transmisio, amortizazio edo itzulketetan atxikipena egiteko beharra 1999ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatutako eragiketetan izanen da aplikagarria.

1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitako etekin esplizitudun aktibo finantzarioen transmisioetan, ez bada erosketaren prezioa egiaztatzen, aktiboaren jaulkipen-balioa eta transmisioaren prezioaren arteko aldean egingo da atxikipena.

1999ko urtarrilaren 1a baino lehen jaulkitako Zor Publikoaren balioen transmisio, truke edo amortizaziotik eratorritako etekinei ez zaie atxikipenik egingo, Foru Dekretu honek indarra hartu baino lehen ez badute izan atxikipena egiteko beharrik.

6.-Foru Dekretu honek indarra hartu ondoren, etekin esplizituak jasotzen direnean, eta kitapenen maiztasuna hamabi hilabetekoa baino handiagoa delako horientzat kontu-sarrerak egin badira, behin betiko atxikipena galdagarritasunaren unean indarrean dagoen tasan egingo da, eta egindako kontu-sarreren arabera erregularizatuko da.

Xedapen Indargabetzailea. Arauen indargabetzea.

Foru Dekretu honek indarra hartzen duenean indargabetuta geratuko da ekainaren 8ko 209/1992 Foru Dekretuaren bidez onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko VI. Tituluaren II. Kapitulua. Indarrean jarraituko dute Foru Dekretu hau baino maila txikiagoa eduki eta bere aurka ez dauden arauak.

Azken Xedapena. Indarra hartzea.

Foru Dekretu honetan ezarritakoak 1999ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa