Castellano | Euskara | Français | English
Zaintzako medikuentzako bulegoak, aldagelak eta logelak egiteko erabiliko dituzte, C pabiloiko lanak egiten dituzten bitartean
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendariari Iruñeko Buztintxuri osasun etxea egiteko eta lanak zuzentzeko kontratua egiteko. Lanen kostua 6,78 milioi eurokoa izanen da, eta zuzendaritzarena, berriz, 113.680 eurokoa.
Web edota PDA bidezko zerbitzuek, bai eta zerbitzu publiko nahiz ibilbideen lokalizatzaileek ere, argi islatzen dute espazio-datuen inguruko azpiegiturek herritarrentzat duten balioa
Nafarroako Gobernua Euskararen Foru Legea aldatzeko proposamena aintzat hartzearen aurka agertu da eta hala jakinaraziko dio Parlamentuari. Proposamena Nafarroako Ezker Batua Parlamentuko kideen elkarteak aurkeztua da eta haren helburua Euskararen Foru Legearen 5. artikuluaren b) puntua aldatzea da. Foru Legearen proposamenak eskualde mistoan sartu nahi ditu Iruñerriko Aranguren, Galar eta Noain/Elortzibarreko udalerriak, orain aipatu artikuluak ezartzen duenez eskualde ez euskaldunean daudenak .
Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran garaia baino lehenago erretiratzeko eskaera egiten duten unibertsitatetik kanpoko irakasleen borondatezko erretiroaren sari osagarriaren zenbatekoa gaurkotzeko. Finkatutako igoera %2koa da, alegia, Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legeak funtzionarioen soldatan 2008. urterako definitu duen igoera bezalakoa.
Miguel Sanz Sesma presidentea buru zuelarik, Nafarroako Gobernuak ohiko bilkura egin du gaur. Bertan onetsi diren gaiak kontsultatu nahi izanez gero, ondoko artxibo hauek deskargatzen ahal dituzu.
2007an Elkarteak 1.172 zuzeneko zerbitzu egin zuen zeinu-mintzairaren interpreteekin, eta 27.556 lagunek onura atera zuten
Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari mendekotasunen bat duten pertsonei Kortesiazko Telefono Zerbitzua eskaintzeko kontratua egiteko.
Nafarroako Gobernuak legegintzako foru dekretua onetsi du, Balio Erantsiaren gaineko Zergari (BEZ) buruzko abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea aldatzen duena, eraikinen errehabilitazio kontzeptua handitzeko xedez. Neurri honen bidez, onuradun kopuru gehiagoarengana hedatuko da %7ko tasa murriztua, %16 ordaintzeko ordez.
Nafarroako Gobernuak foru dekretu bana onetsi ditu gaurko bilkuran Kirol Merituaren Urrezko Dominak emateko Iñaki Ochoa de Olza mendizaleari eta Himalaiako mendilerroko Anapurna mendian hura erreskatatzen saiatu ziren alpinistei.