(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Antsiolitikoen eta antidepresiboen kontsumoa

Taldea: MORBILITATEA
   
  

Adierazlearen izena: Antsiolitikoen eta antidepresiboen kontsumoa

     

Definizioa: Sistema Navarro de Salud-Osasunbidearen barruan, azken urtean gutxienez antsiolitikoen eta/edo antidepresiboen hiru ontzi kontsumitu dituzten pertsonen ehunekoa.

  

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruan, azken urtean (2020/1/1tik 2020/12/31ra arte) gutxienez antsiolitikoen eta/edo antidepresiboen hiru ontzi kontsumitu dituzten pertsonen ehunekoa.

Izendatzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 2020/12/31n zeuden pertsonak.

  

Adierazlea zergatik sartu den:

Farmako horiek komunitate baten ongizatearen/ondoezaren mailaren informazio-adierazle gisa aukeratu dira. Zeharka ere neurtzen du; izan ere, sintomak abiapuntu hartuta neurtzen du, komunitateko bizimoduak ondoez psikologikoari aurre egiteko balio duen neurtzen du, eta bereziki, ondoez horren tratamendu medikutik babesteko balio duen. Estres-, depresio- edo antsietate-arazoak dituen biztanleriaren zati garrantzitsu batek osasun-sistemara jotzen duela eta preskripzio bat lortzen duela onartzen dugu.

  

Datuen iturria: Kontsumo Farmazeutikoaren Informazio Sistema eta BARDENA

    

Urtea: 2020

  

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

 

Oharrak:
Zenbaketan sartutako sendagaiek ATK kode hauek dituzte:

N05B  ANTSIOLITIKOAK

N05C HIPNOTIKOAK ETA LASAIGARRIAK

N06A  ANTIDEPRESIBOAK

 

Kontsumo Farmazeutikoaren Informazio Sistemak datuak LAMIAtik eta paperean egindako errezeten fakturaziotik lortzen ditu, eta hilero eguneratzen da.

 

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Sexu bakoitzeko adierazlerako bost urteko taldeko adinen arabera egindako moldaketa.

 

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

 

Betetze-eguna: 2021/10/1


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa