(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Lehenetsitako 3 patologia edo gehiago dituzten pazienteak

Taldea: MORBILITATEA
   
  

Adierazlearen izena: Kronikoen Estrategian lehenetsitako 3 patologia edo gehiago dituzten 65 urteko eta gehiagoko pazienteak
   

Definizioa: Kronikoen Estrategian lehenetsitako 3 patologia edo gehiago dituzten eta Nafarroan bizi diren pazienteen ehunekoa.
     

Adierazlearen deskribapena:

Zenbakitzailea: Kronikoen Estrategian 2020/12/31n lehenetsitako 3 patologia edo gehiago zituzten eta Nafarroan bizi diren 65 urteko eta gehiagoko pertsonak.

Izendatzailea: 2020/12/31n adin bera zuten NOTen guztizko biztanleria.
  

Adierazlea zergatik sartu den:

Gaur egun, gaixotasun kronikoak gero eta presenteago daude. Lehen mailako arretako kontsulten %70 inguru eta ospitaleratzeen %60 horiekin lotuta daude. Bizi-itxaropena handitzeak eta bizimodu berriek hazkunde hori errazten dute, eta eraginak osasun-sistemara iristen dira. Bereziki, arreta jarri behar zaie adineko pertsonei eta haien zaintza-beharrei.

“Paziente kronikoen eta pluripatologikoen arreta integratuko Nafarroako estrategiak” lehenetsitako prozesu gisa hauek definitzen ditu: paziente pluripatologikoak, dementzia, BGBK, diabetesa, bihotz-gutxiegitasuna, kardiopatia iskemikoa, eskizofrenia, bihotz-biriketako pazientea, istripu zerebrobaskularra, giltzurruneko gutxiegitasuna, parkinsona, asma eta depresio-nahasmendu errepikakorra. 
  

Datuen iturria: Lehen mailako arreta eta BARDENA
     

Urtea: 2020
  

Bereizte-maila:  Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua
   

Oharrak

Estrategiari buruzko informazio gehiago 

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.
  

Betetze-eguna: 2021/10/1


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa