(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Tabakoa egunero kontsumitzea

Taldea: BIZIMODUAK
   
  

Adierazlearen izena: Tabakoaren eguneroko kontsumoa

     

Definizioa:

Tabakoa egunero kontsumitzen duten 15 urtetik gorako pertsonen ehunekoa, zenbat kontsumitzen duten kontuan hartu gabe. 

 

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Elkarrizketa egiteko unean, egunero erretzen dutela dioten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.

Izendatzailea: Galderari erantzun dioten inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonak (erretzaileak eta ez-erretzaileak).

  

Adierazlea zergatik sartu den:

Tabakismoa garaiz aurreko gaixotasun- eta hilkortasun-kausa saihesgarri garrantzitsuenetako bat da. Tabakoaren ohiko kontsumoa osasun indibidual zein kolektiborako ohitura kaltegarriena da (pertsona ez-erretzaileak tabakoren kearen eraginpean jartzean), eta patologia ugari eragiten ditu.

Osasunerako arrisku-faktore aldagarria denez, ohiko erretzaileak direnen nagusitasunari buruzko datuak erregularki biltzeak tabakismoa murrizteko politiken eragina gainbegiratzen eta modu eraginkorrean ebaluatzen laguntzen du.

  

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2020 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

  

Urtea: 2020

  

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.
  

Oharrak:

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

 

Betetze-eguna: 2021/10/1


   


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa