(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

6tik 9 urtera arteko haurren pisu handiegia

Taldea: MORBILITATEA
   
  

Adierazlearen izena: 6tik 9 urtera arteko haurren pisu handiegia
  

Definizioa: Osasunaren Mundu Erakundearen pisuen eta neurrien araberako Haurren hazkunde patroien arabera, pisu handiegia (gehiegizko pisua edo obesitatea, desbideratze tipiko bat baino gehiago medianaren gainetik) duten 6-9 urteko haurren biztanleriaren ehunekoa.
  

Adierazlearen deskribapena:

Zenbakitzailea: Nafarroan bizi diren eta pisu handiegia duten 6-9 urte arteko pertsonen kopurua.

Izendatzailea: Nafarroan bizi diren eta pisuen eta neurrien informazioa duten 6-9 urte arteko pertsonen kopurua.
  

Adierazlea zergatik sartu den:

Azken hamarkadan, zenbait ekimen jarri dira abian Nafarroan, obesitatea murrizteko; eta beraz, haurren pisu handiegiari aurre egiteko: hazkundea ebaluatzeko MOEren taula berriak sartzea, Fruten eta barazkien programa ikastetxean edo Osasuna sustatzeko eskolak. Gehiegizko pisua eta obesitatea zaintzea erabakigarria da adin txikikoen pisu handiegia murrizteko politiken arrakasta ebaluatzeko.

 

Datuen iturria: Lehen mailako arreta, NOPLOI

  

Urtea: 2017-2019

  

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua
  

  

Oharrak:

Pisu handiegia, 2017ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra arte egindako azken neurketa baliagarriaren gainetan kalkulatua.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Sexu bakoitzeko adierazlerako adinen arabera egindako moldaketa.

Kalkulatzeko, Osasun Eskualde Oinarrizko hauek elkartu dira: Erriberri-Zarrakaztelu; Viana-Los Arcos; Agoitz-Auritz; Zangoza-Izaba-Zaraitzu; Zizur-Etxabakoitz; Antzin-Ameskoabarrena-Villatuerta.
  

Betetze-eguna: 2021/10/1


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa