(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Sedentarismoa

Taldea: BIZIMODUAK
   
  

Adierazlearen izena: Sedentarismoa

     

Definizioa: 15 urteko edo gehiagoko pertsona sedentarioen ehuneko egokitua.

  

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: “Ez dut ariketarik egiten” dioten 15 urteko edo gehiagoko pertsonak.

Izendatzailea: Galderari erantzun dioten 15 urteko eta gehiagoko pertsonak.


  

Adierazlea zergatik sartu den:

Sedentarismoak eragin negatiboa izan dezake adin guztietako pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean, eta gazteengan arazo bereziki garrantzitsua da, etorkizunerako ohitura bihurtu daitekeelako. Sedentarismoaren konfigurazio arriskutsuena sortzen da ez denean inolako ariketa fisikorik egiten ez lanean (edo dagokion egunerokotasunean) ez aisialdian.

  

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2020 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

  

Urtea: 2020

  

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua  

 

Oharrak:

Sedentarismoak ISeta BB2020ko 46. galderari “ez dut ariketarik egiten” erantzuten diotenak identifikatzen ditu: “Ondorengo aukeretatik zeinek islatzen du hobekien zer maiztasunez egiten duzun jarduera fisikoa?” Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.    

 

Betetze-eguna: 2021/10/1


 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa