(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Taren neurketa duten hipertentsoak

Taldea: OSASUN SISTEMA
   
  

Adierazlearen izena: Tentsio Arterialaren (TA) neurketa duten pertsona hipertentsoak.
  

Definizioa:

Hipertentsioa (HTA) izaten duten eta historia klinikoan azken urtean gutxienez TAren neurketa bat duten 14 urtetik gorako biztanleen ehunekoa.

  

Adierazlearen deskribapena:

Zenbakitzailea: Hipertentsioa duten eta azken urtean (2020/1/1tik 2020/12/31ra arte) tentsio arterialaren neurketak egin zaizkien 14 urtetik gorako pertsonak.

Izendatzailea: Hipertentsioa duten 14 urtetik gorako biztanleak (2020/1/1etik 2020/12/31ra arte).


    

Adierazlea zergatik sartu den:

Gaixotasun baskularrak oso prebalenteak dira, eta morbilitate eta hilkortasun handia dute; horregatik, garrantzitsua da hipertentsioa diagnostikatuta duten pazienteen tentsio arteriala neurtzea, ezarritako mugen barruan egon dadin.

Arrisku baskularreko arrisku-faktoreetan jardunez, gaixotasun horien morbilitatea eta hilkortasuna murriztu daiteke.

  

Datuen iturria: Oinarrizko Osasun Laguntza

    

Urtea: 2020

  

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa
   

Oharrak:

Arrisku kardiobaskularraren faktore hori, kolesterolarekin, tabakoarekin eta ariketarekin batera, oinarrizkotzat jotzen da jarduera prebentiboen erregistrorako, Prebentzio jarduerak egiteko eta osasuna sustatzeko programaren arabera (PAPPS 2014):

-         TA kontrolatutzat hartzeko, 2 urtetik behin neurtu behar da eta <140/90 izan behar du 60-65 urte baino gutxiago biztanlerian. Adin horretatik gorakoetan, kontrol-helburuak TA <150/90 izan behar du.

-        Tabakoari dagokionez: 10 urtetik aurrera, osasun-profesionalak pertsona guztiei galdetu behar die, 2 urtetik behin, erretzeko ohiturarik baduten, ez bada 25 urtetik gorakoa dela eta bere historia klinikoan “ez-erretzaile” gisa agertzen dela (A motako gomendioa).

-         Kolesterola kontrolatutzat jotzeko, zifrak 200etik beherakoa izan behar du eta 4 urtetik behin neurtu behar da biztanleria osasuntsuan.

 

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

 

Betetze eguna: 2021/10/1


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa