(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Langabezia tasa

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
  

Adierazlearen izena: Langabezia-tasa

       

Definizioa: Langabeen ehunekoa biztanleria aktiboarekiko (okupatuak eta langabeak).

  

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Langabeak; hots, erreferentziako astean lanik gabe, lanerako prest eta enplegua aktiboki bilatzen aritu diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak; lana aurkitu dutenak eta lanean hasteko zain daudenak ere langabeak dira, betiere lehenengo bi baldintzak betetzen badituzte.

Izendatzailea: Biztanleria aktiboa; hots, ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko lan bat ekartzen duten 16 urteko edo gehiagoko pertsonak (biztanleria okupatua), eta une horretan lanik ez dutenak, bila ari direnak eta lanean hasteko prest daudenak (biztanleria langabea).

  

Adierazlea zergatik sartu den:

Langabezia gaixotasun- eta hilkortasun-arrisku handiagoarekin lotzen da.

Lanari esker, gure beharrak asetzea eta gure nortasuna eta identitatea berrestea lortzen dugu, bai banaka bai sozialki eta kolektiboki. Langabeziak osasunean eragiten dituen kalteak ezegonkortasun emozionaletik kalte psikologikoko faseak agertzerainokoak dira. Langabeak gehiago gaixotzen dira eta arazo psikologiko gehiago izaten dituzte. Gainera, haien portaerak edo bizimoduak ez dira hain osasungarriak izaten eta beren bizi-kalitatea okertu egiten da.

  

Datuen iturria: Biztanleria Aktiboaren gaineko Udal Estatistika (Nastat)

 

Urtea: 2020

  

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa

 

Oharrak:

Nafarroako Estatistika Erakundeak (Nastat) tasa horren estimazioa argitaratzen du Osasun Eskualde Oinarrizko bakoitzeko. Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) hartzen du abiapuntutzat, eta eremu txikietan estimazioak egiteko metodoak erabiltzen ditu, administrazio-erregistroen informazio lagungarria baliatuz. Informazioak urteko lau hiruhilekoetako langabeziaren urteko batezbestekoa adierazten du.

 

Betetze-eguna: 2021/10/1


   
  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa