(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

14 19 urteko ama duten jaioberriak

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
  

Adierazlearen izena: 20 urtetik beherako ama duten jaioberriak 
        

Definizioa:

14-19 urte bitarteko emakume egoiliarren Ugalkortasun Tasa Espezifikoa (UTE), milako hainbestean. Adierazitako lurralde eremurako, 14-19 urte bitarteko emakumeen jaiotzen proportzioa 14-19 urte bitarteko 1.000 emakumekiko.

  

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: 14-19 urte bitarteko ama egoiliarren haurren erregistratutako jaiotzen urteko batezbestekoa, erreferentziako urte anitzeko aldirako

Izendatzailea: Erreferentziako urte anitzeko aldiaren erdiko puntuan dauden 19 urteko emakume egoiliarren guztizko kopurua

Emaitza milako hainbestean adierazten da.

  

Adierazlea zergatik sartu den:

Nerabeen haurdunaldi gehienak ez daude planifikatuta. Emakume batzuentzat gazteak direnean ama izatea beren bizitzan inflexio-puntu positibo bat izan daitekeen arren, nerabe gehienentzat haurra haztea oso zaila izaten da, eta sarritan, emaitzak txarrak izaten dira ama edo aita nerabearentzat, osasun emozionalari eta ongizateari dagokionez, bai eta adin txikikoarentzat ere, haurraren osasunari dagokionez.

Oso gazterik ama izaten diren emakumeek aukera gutxiago izaten dituzte sozialki eta ekonomikoki hobetzeko; batik bat, ez delako ohikoa ama gazteek ikasten jarraitzea, eta lan egin behar badute, bereziki zaila izaten delako familiako eta laneko erantzukizunak konbinatzea.

Ama nerabeen seme-alabek epe luzera pobrezian bizitzeko arrisku handiagoa dute, eta portaera-arazoak izateko joera handiagoa dute.

Emakume baten bizitzan, oso gazterik haurra izatea prebenitzea neurri garrantzitsua da, amaren osasuna hobetzeko eta haur-hilkortasuna murrizteko.

  

Datuen iturria:

Populazioaren Mugimendu Naturala eta Biztanleen Errolda (EIN, Nastat-ek emandako datuak)

  

Urtea: 2017-2019

 

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa  

 

Oharrak:

20 urtetik beherako amen jaiotzen zifretan egonkortasun eta fidagarritasun handiagoa bilatzeko, Osasun Eskualde Oinarrizko bakoitzean, adierazlea kalkulatzeko, erreferentziako batez besteko populazioarekiko (2018/1/1ean) urte anitzeko aldi bateko (2017-2019) jaiotzen batezbestekoa erabiltzen da.

Emakumeen populazioa 14 urtetan hasten da, erregistratutako lehen jaiotzak adin horri dagozkiolako.

  

Betetze-eguna: 2021/10/1  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa