(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Hba1c-ren neurketa duten diabetikoak

Taldea: OSASUN SISTEMA   
  

Adierazlearen izena: HbA1c-ren neurketa duten diabetikoak     

 

Definizioa: 2. motako diabetes mellitus (DM II – CIAP2 kodea: T90) duten 14 urte baino gehiagoko biztanleriaren ehunekoa, azken urtean hemoglobina glikosilatuaren neurketa (HbA1c) egin duena.

 

Adierazlearen deskribapena:

Zenbakitzailea: DM2 (CIAP2 kodea: T90) izan duten eta azken urtean HbA1c-ren neurketa egin zaien 14 urtetik gorako pazienteen kopurua (2020/1/1etik 2020/12/31ra arte). 

Izendatzailea: Azken urtean DM2 izan duten 14 urtetik gorako pazienteen kopurua (2020/1/1etik 2020/12/31ra arte).

  

Adierazlea zergatik sartu den:

Paziente horien jarraipen egokia egitera bideratutako adierazlea. 2. mota aukeratzen da, biztanleriaren datu-base bat dagoelako, eta uste delako prozesu horren kontrol egokia erabakigarria izan daitekeela gaixotasuna pronostikatzeko eta biztanlerian izanen dituen ondorioetarako. Hemoglobina glikosilatuaren mailak diabetesaren ekintza patogenoaren jarduera mikro eta makrobaskularraren ebaluatzaile onenak direla uste da. Kontrol egokia zehazteko, adina eta diabetesaren bilakaera-urteak hartu beharko lirateke kontuan, eta adierazle hori hurbilketa orokor bat da.

  

Datuen iturria: Oinarrizko Osasun Laguntza

  

Urtea: 2020
  

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa
  

Oharrak:

Osasun Eskualde Oinarrizkoen arabera bereiztean, dagokion Eskualde Oinarrizkoko Lehen arretako pazienteak hartzen dira kontuan, paziente desplazatuak barne hartuta.

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

 

Betetze-eguna: 2021/10/1


   
  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa