(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

2 motako diabetesa diagnostikatutakoen prebalentzia

Taldea: MORBILITATEA
   
  

Adierazlearen izena: 2. motako diabetesa diagnostikatutakoen prebalentzia
   

Definizioa: Nafarroan bizi diren eta 2. motako diabetesa diagnostikatuta duten 20 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa (CIAP2ko T90 kodea).
     

Adierazlearen deskribapena:

Zenbakitzailea: Nafarroan bizi diren eta 2020/12/31n 2. motako diabetesa diagnostikatuta zuten pertsonak.

Izendatzailea: 2020/12/31n adin bera zuten NOTen guztizko biztanleria.
  

Adierazlea zergatik sartu den:

Nafarroan, RIVANAren (Arrisku baskularrari buruzko ikerketa) arabera, 35 urtetik 84 urtera arteko gizonen %11k eta emakumeen %6,4k diabetes mellitus izenekoa dute. Diabetesaren prebalentzia adinaren arabera handitzen da bi sexuetan; hala ere, gizonezkoetan handiagoa da adin guztietan.

Gainera, gizonen %16k eta emakumeen %8k gluzemiak dituzte, 110 eta 125 mg/dl artekoak. Nafarroan, 40.000 pertsonak baino gehiagok 2. motako diabetesa dute diagnostikatuta, lehen mailako arretako historia klinikoko datuen arabera. Diabetesa lehentasunezko gaixotasunetako bat da paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta integratua emateko Nafarroako Estrategian.
  

Datuen iturria: Lehen mailako arreta eta BARDENA
     

Urtea: 2020
  

Bereizte-maila:  Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua
  

Oharrak:

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.
  

Betetze-eguna: 2021/10/1


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa