(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Gehiegizko pisua 15 urte eta gehiago

Taldea: MORBILITATEA
   
  

Adierazlearen izena: Gehiegizko pisua 15 urteko eta hortik gorako biztalerian

     

Definizioa: Osasunaren Mundu Erakundearen estandarren arabera (GMI 25 edo handiagoa), pisu handiegia (gehiegizko pisua edo obesitatea) duten 15 urteko edo gehiagoko pertsonen ehunekoa. 

 

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Pisu handiegia duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.

Izendatzailea: Pisuari eta garaierari buruzko galderei erantzun dieten inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.

  

Adierazlea zergatik sartu den:

Garrantzitsua da ulertzea 15 urteko eta gehiagoko pertsonen pisu handiegia biztanleriaren osasun-egoeraren baldintzatzaile bat dela, bizitzako etapetan egoera horrekin lotutako komorbilitateak kontuan hartuta. Osasunaren sustapenak elikadura osasungarriarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako tresna ugari eskaintzen ditu, pisu handiegiarekin lotutako egoerak saihesteko eta hobetzeko.

  

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2017 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

  

Urtea: 2017

  

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.
  

Oharrak:

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

 

Betetze-eguna: 2021/10/1


   


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa