(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bakarrik bizi diren 80 urteko edo gehiagoko pertsonen etxeak

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
  

Adierazlearen izena: Bakarrik bizi diren 80 urteko edo gehiagoko pertsonen etxeak 
        

Definizioa:

Bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen ehunekoa, haien familia-etxebizitza nagusia haiek soilik osatutako ohiko bizitokia izanik.

  

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Bakarrik bizi diren 80 urteko eta gehiagoko pertsonak

Izendatzailea: 80 urteko eta gehiagoko egoiliarrak familia-etxebizitzetan

  

Adierazlea zergatik sartu den:

Luzaroago bizitzeak, indibidualizazio-prozesuek eta familia-forma berriek, besteak beste, bakarrik bizi diren pertsona gehiago egotea eragin dute. 80 urteko eta gehiagoko pertsonak sartzen dira, adin horretatik aurrera haien mendekotasuna handitzen hasteko delako.

  

Datuen iturria: SIPNa (Nastat)

 

Urtea: 2020

 

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa; Sexua  

 

Oharrak:

Sexuaren araberako analisia garrantzitsua da, zahartzaroaren feminizazioa deskribatzeko. Feminizazio hori ez dagokio soilik adineko emakumeen kopurua handiagoa izateari. Izan ere, familiako adinekoak zaintzeko ardura hartzen dutenak ere emakumeak izaten dira sarritan.

  

Betetze-eguna: 2021/10/1

  


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa